Cedeira

Cedeira Galiziako A Coruñako probintzian dagoen udalerria da. Ferrolgo eskualdean kokatuta dago. Cedeirako itsasadarrako ipar kostaldean dago, hain zuzen ere Condomiñas ibaia itsasoratzen den Cedeirako itsasadarran.

Cedeirako santu zaindaria Itsasoko Ama Birjina da. Udalerri honetako galiziera hiztunen kopurua %93,81ekoa da. Bertako herritarrei galizieraz cedeirense - cedeirés izendapenaz ezagutzen dira, euskaraz berriz cedeiratar.

Cedeira
 Galizia
Cedeira, Galiza

Cedeirako ikuspe.

Cedeirako ikuspegia. armarria

Administrazioa
Estatua  Espainia
Erkidegoa  Galizia
Probintzia Coruña
Eskualdea Ferrolgo eskualdea
Izen ofiziala Cedeirako itsasaldeko pasealekua.
Alkatea José Luis Vergara Rey (PSOE)
Posta kodea 15350
INE kodea 15022
Kokapena
Koordenatuak 43° 39′ N, 8° 03′ W / 43.65°N,8.05°WKoordenatuak: 43° 39′ N, 8° 03′ W / 43.65°N,8.05°W
Cedeira hemen kokatua: Espainia
Cedeira
Cedeira
Cedeira (Espainia)
Cedeira hemen kokatua: Galizia
Cedeira
Cedeira
Cedeira (Galizia)
Demografia
Biztanleria 7.062 bizt. (2015) Red Arrow Down.svg -85
% 50,24 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 49,76
Eremua 46,20 km2
Dentsitatea 325,15 bizt/km²
Garaiera 137 m
Distantzia 100 km A Coruñara
Datu gehigarriak
http://cedeira.gal/
Galiziera hiztunen kopurua:%93,81ekoa
Teixido1
Cedeira udalerrian dagoen Santo André de Teixido Santutegia

Parrokiak

  • Cedeira (Santa María do Mar)
  • Cervo (Santalla)
  • Esteiro (San Fiz)
  • Montoxo (San Xiao)
  • Piñeiro (San Cosme)
  • Régoa (Santa María)
  • San Román de Montoxo (San Román)
  • Teixido (San Andrés)

Iruditegia

Santoandrésdeteixido2

Santo André de Teixido Santutegirako sarrera.

Santoandrésdeteixido

Santo André de Teixidoko eliza.

Acantiladossantoandres

Itsaslabarrak jeisten, Santo André de Teixidon.

Cedeira, Galiza. Vila de Cedeira

Herrigunea.

Cedeira, Galicia (Spain). Vila de Cedeira

Herrigunea.

Cedeira1

Herbeirako etxola (Serra da Capelada).

Acantilados

Cedeirako itsaslabarrak.

San Andrés de Teixido

Santo André de Teixidoko gurutzea.

Jaialdi gastronomikoak

Cedeirak uztailean Lanpernaren Festa edo Festa do Percebe jaialdia ospatzen du.

Herritar ezagunak

  • Xosé Pascual López Cortón, bere poltsikoko diruaz lehendabiziko Galiaziako Lora Jokoak ("Xogos Florais de Galicia") ordaindu zituen, 1861eko uztailaren 2an A Coruñako Principal Antzokian ospatu ziren eta bertan Benito Vicetto, Francisco Añón, Villamil Castro eta Paz Novoaaren olerkiak saritu ziren. Olerki hauek gerora Karitatearen Bilduma edo Album de la Caridad liburuan argitaratu ziren.
  • Alvaro Rodríguez Bereijo, magistratua, Espainiako Tribunal Gorenaren presidente-ohia eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko zergaduru den Finantza Eskubideko Sailaren Zuzendaria (1938an jaioa).
  • Guadi Galego, abeslari eta gaita jotzailea, Berrogüetto folk musika taldearen abeslari-ohia, hauekin Viaxe por Urticaria, Hepta eta 10.0 diskak grabatu zituen. Hainbat musika proiektuetako partaide da. Abe Rábade eta Ugia Pedreirarekin batera N@rdestinas musika taldearen kide da, Guillerme Fernándezekin batera Espido abeslari bikotea ere osatzen du.
  • Bieito Rubido Ramonde, kazetari, La Voz de Galicia egunkariko zuzendari-ohi eta TVG eta TVE telebista kateetako ohiko solaskidea da (1957an jaioa).

Kanpo loturak

Cedeirako itsasadarra

Cedeirako itsasadarra Espainiako ipar-mendebaldean dagoen Galizia autonomia erkidegoko Coruñako probintzian kokatzen den itsasadar bat da, hain zuzen ere, Rias Medias itsasadar multzoko zati bat da, bertan izena ematen dion Cedeira udalerria eta itsas portu garrantzitsua kokatzen da.

Itsasadar honetan Condomiñas, Das Mestas eta Forcadas ibaiak itsasoratzen dira. Condomiñas ibaiak Cedeira udalerria zeharkatzen du, Das Mestas ibaia berriz Cedeira eta Valdoviño udalerrien arteko muga da. Aldiz, Forcadas ibaian jada Forcadas udalerriko lursailetan itsasoratzen da, Vilarrube hondartzaren aldamenean, itsadar horren hegoaldeko ertza osatzen duelarik.

Club de Mar Mugardos

Club do Mar Mugardos Galiziako A Coruñako probintzian dagoen Mugardos herriko arraun taldea da. 1962an sortu zen eta gaur egun Ipar-mendebaldeko Traineruen Ligan ari da.

Club de Remo A Cabana

Club de Remo A Cabana Galiziako Ferrolgo A Cabana parrokiako arraun taldea da. Gaur egun Galizako A Ligan ari da.

Club de Remo Cedeira

Club de Remo Cedeira Galiziako Coruñako probintzian dagoen Cedeirako herriko arraun taldea da.

Concello de Cangas Bandera

Concello de Cangas Bandera Galiziako estropada da, Cangas herrian jokatzen dena, Pontevedrako probintzian. Club de Remo Vila de Cangas taldeak antolatzen du eta gaur egun Galiziako Traineruen Ligako estropada da, 2013tik aurrera B Ligakoa.

Espainiako Batel Txapelketa

Espainiako Batel Txapelketa Espainiako arraun-klub federatuen batelen artean jokatzen den txapelketa da, Espainiako Arraunketa Federazioak antolatua.

Ferrolgo eskualdea

Ferrolgo eskualdea Galiziako kostaldean dago, Coruñako probintziaren iparraldean. 2005eko erroldaren arabera, eskualdeak 163.669 biztanle ditu.

Ferrol du udalerririk handiena.

GT Ligako 2017ko denboraldia

GT Ligako 2017ko denboraldia Galiziako Traineruen Liga edo Ipar-mendebaldeko Traineruen Liga arraun lehiaketaren hamalaugarren denboraldia izan zen. Ekainaren 17an hasi zen O Groveko uretan eta abuztuaren 20an bukatu zen Moañan. Samertolameu eta Puebla elkarteak, iaz hurrenez hurren bigarren eta hirugarren izandako arraun elkarteak TKE Ligara igotzeko play-offa jokatzeko bi txartelak lortu zituzten. Perillo elkartea, aldiz, hurrengo denboraldian bigarren mailan arituko da; bestetik, 2018ko GT Ligan jokatzeko lekua Merak eta Mugardosek eskuratu zuten.

GT Ligako 2018ko denboraldia

GT Ligako 2018ko denboraldia Galiziako Traineruen Liga edo Ipar-mendebaldeko Traineruen Liga arraun lehiaketaren hamabosgarren denboraldia izan zen. Lehen eta bigarren mailako txapelketak ekainaren 16an hasi ziren Pontevedrako Baiona herriko uretan eta abuztuaren 26an bukatu ziren Aresen, Coruñan.

Samertolameu arraun elkarteak 8. aldiz eskuratu zuen Ligako garaikurra, puntuagarriak izan ziren 14 estropadetatik 11etan garaile izan ostean. Dena den, lehia uste baino estuagoa izan zen; izan ere, 5. jardunaldian Meirako traineruak jasandako kanporatze batek liga hankaz gora jarri zuen. Aurreko denboraldian TKE Ligatik jaitsi zen Ares izan zen bigarrena, eta honek ere liga nagusira igotzeko play-offa jokatzeko txartela eskuratu zuen. Gertutik jarraitu zien Mecosen ontziak ere, txapeldunarengandik 8 eta txapeldunordearengandik 5 puntura. Ohorezko txanda Bueu elkarteak osatu zuen. Sailkapenaren beheko aldean, aldiz, 9 estropadetan azkena izan ondoren, Chapela elkarteak maila galdu zuen eta hurrengo denboraldian 2. mailan jokatuko du Coruxo eta Asturiasko Castropol elkarteekin batera. Azken hauek jaitsiera play-offean galdu zuten maila, bigarren eta hirugarren egin ostean.

Bigarren mailari dagokionez, Cabo da Cruzen bigarren ontzia izan zen irabazle eta hurrengo denboraldian aurreneko mailan arituko da Murosekin batera. Azken honek lehenengo mailan jokatzeko txartela igoera play-offean eskuratu zuen, bi estropadetan ontzi azkarrena izan baitzen.

GT Ligako 2019ko denboraldia

GT Ligako 2019ko denboraldia Galiziako Traineruen Liga edo Ipar-mendebaldeko Traineruen Liga arraun lehiaketaren hamaseigarren denboraldia da. Lehen mailako txapelketa ekainaren 29an hasi zen Oleiros hiriko uretan eta abuztuaren 25ean bukatuko da Coruñan; bigarren mailako denboraldiari, aldiz, Cesantesen (Redondela) eta egun bat beranduago ekin zitzaion, ekainaren 30ean, eta lehen mailako txapelketa bezala, Teresa Herrera Banderarekin amaituko da.

Lehia nagusia 2018ko denboraldian TKE Ligatik jaitsitako Tirán arraun elkartearen eta aurreko denboraldian GT Ligako banderak lortu zituzten Samertolameu, Ares eta Mecos elkarteen artekoa izango da.

Galiziako Traineruen Liga

Galiziako Traineruen Liga (galizieraz Liga Galega de Traíñeiras, gaztelaniaz Liga Gallega de Traineras) edo Ipar-mendebaldeko Traineruen Liga (galizieraz Liga Noroeste de Traíñas, gaztelaniaz Liga Noroeste de traineras) Galiziako arraun klubek osaturiko liga da. Lehenengo bi sailkatuek TKE ligarako sailkapen estropadan parte hartzeko aukera dute, nahiz eta lehenengo ekitaldietan aukera horri uko egin izan zioten hainbat elkarteek.

Nunca Máis

"Nunca Máis" ("Inoiz ez berriro") Galizian sortutako plataforma da, 2002ko azaroan "Prestige" petroliontziak batik bat Coruñako kostaldean eragindako hondamendi ekologikoa salatzen zituzten elkarteak eta hiritarrak biltzen zituena.

Redondela

Redondela Galiziako udalerririk populatuenetarikoa da, Pontevedrako probintziaren mendebaldean dagoen Vigoko eskualdean kokaturik dago. Randeko zubiaren bitartez Moaña udalerriarekin lotzen da.

2008ean 30.036 biztanle zituen. Herriko galiziar hiztunen kopurua %95,65koa da (2001).

Vixía de Herbeira

Vixía de Herbeira Cariño eta Cedeira udalerrien artean dauden labar batzuk dira, Capelada mendizerra eta itsasoren artean daudenak. Santo André de Teixido parrokiatik hurbil dauden itsaslabar hauek Europa kontinental osoan altuenak dira (613 m.)

Inguruan zenbait meategi daude, non XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran nikel ustiatzen zuten. 1849an bertan zaratita topatu zuten, Espainian topaturiko mea gutxienetariko bat.

Coruña probintziako udalerriak
Coat of Arms of the Province of Corunna

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.