Carnota

Carnota Galiziako A Coruñako probintzian dagoen udalerria da. Murosko eskualdean kokatuta dago. 2008ko erroldaren arabera 4.958 biztanle zituen (2007an 5.017, 2006an 5.112, 2005an 5.244, 2004an 5.285, 2003an 5.421). Udalerriko galiziera hiztunen kopurua %99,23koa. Bertako herritarrei galizieraz carnotán deritzaie, euskaraz berriz carnitar.

Carnota
 Galizia
Casa consistorial de Carnota
Carnotako bandera

Carnotako armarria

Administrazioa
Estatua  Espainia
Erkidegoa  Galizia
Probintzia Coruña
Eskualdea Murosko eskualdea
Izen ofiziala Carnota
Alkatea José Domingo Cipriano Oreiro Rodríguez (PP)
Posta kodea 15293
INE kodea 15020
Kokapena
Koordenatuak 42° 49′ 16″ N, 9° 05′ 14″ W / 42.821111111111°N,9.0872222222222°WKoordenatuak: 42° 49′ 16″ N, 9° 05′ 14″ W / 42.821111111111°N,9.0872222222222°W
Carnota hemen kokatua: Espainia
Carnota
Carnota
Carnota (Espainia)
Carnota hemen kokatua: Galizia
Carnota
Carnota
Carnota (Galizia)
Demografia
Biztanleria 4.284 bizt. (2015) Red Arrow Down.svg -92
% 47,97 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 52,03
Eremua 70,90 km2
Dentsitatea 211,85 bizt/km²
Garaiera 700 m
Distantzia 0 km A Coruñara
Datu gehigarriak
Sorrera 1208
http://www.concellocarnota.com
Galiziar hiztunak: %99,33
Carnota 004
Carnotako Hondartza. Lira penintsulan dago, Carnota hirigunea berriz erabat ezkerraldera.

Jaiak

  • Urtarrilaren 1ean eskualdean ospe handia duten San Gregorioko herri giroko jaia ospatzen da.

Parrokiak

  • Lariño (San Martiño)
  • Lira (Santa María)
  • O Pindo (San Clemente)
  • San Mamede de Carnota (San Mamede)
  • Santa Comba de Carnota (Santa Comba)

Herritar ospetsuak

  • Miguel de Lira (Miguel García Martínez), aktorea (1964an jaioa)
  • Teófilo Caamaño (Teófilo Caamaño Caamaño) (1912-1997)

Iruditegia

Enerxía eólica - O Pindo - Galicia

Pindo mendiko haize-errotak.

Carnota 084

Carnotako Garaia

Porta da Igrexa de San Mamede

Carnotako San Mamede Elizako ikuspegia kanpokaldeko atetik.

Carnota 003eue

Carnotako hondartza, Paradako lekua aurrez-aurre ikus daiteke, atzekaldean berriz Caldebarcos ibaia itsasoratzen den lekua

Kanpo loturak

Alenquer

Alenquer Portugalgo Lisboako barrutian dagoen kontzejua da. 2006ko erroldaren arabera, herriak 44.791 biztanle zituen.

Corcubióngo itsasadarra

Corcubióngo itsasadarra edo Cee eta Corcubióngo itsasadarra Galiziako Coruñako probintzian dagoen itsasadar bat da. Rias Baixas itsasadar multzoaren barnean dago.

Bere kostaldean Fisterra, Corcubión, Cee, Dumbría eta Carnota udalerriak daude. Itsasadar honek arku zabal bat osatzen du, Finisterre lurmuturrean hasi eta Xallas ibaiaren bokalea eta O Ézaro herria barne hartzen ditu, gune honetan Ézaroko badia deitzen zaio, eta Pindo mendia multzo guztiaren gain dago, itsasadarraren arkua hegoalderuntz irekiz doa, Carnotako hondartzara iritsi arte, bertan senada bilakatzen da.

Brenseko kaia itsasadar honetan kokatua dago, bertatik merkantziak jasotzeko kargaontziak sartu ohi dira.

Garai (eraikina)

Garaia (euskalkiaren edo tokiaren arabera: gare, garaixe, gereixa, galtegi, saltai, zalgategi, aletegi, aletoki, altegi, bihitegi, hazitegi, bandio, mandio, mandiota, selaru, selauru, selauri, soilaru, idortegi, idorde, aldategi, aldetegi, lagorio, zizku, troxa, trotxa) baserri inguruetako garautegi, aletegi, mandio edo bihitegia da. Garaiaren berezkotasun nagusia elikagaiak lurretik aldentzean datza. Habearri izeneko zutabeek zubiluzea harriaren pisua eusten dutenez, lurreko hezetasunetik eta karraskarietatik aldenduta elikagaiak ongi gorde daitezke. Hormetako zirrikituek barnealdea egurasten dute. Bertan mota ezberdinetako produktu edo lanabesak gordetzen dira: artoa, lursagar edo patatak, babarrunak, baserriko lanabesak, etab...

Eraikuntza hauek Iberiar penintsulako iparraldean (bereziki Galizia eta Asturiasen) oso ohikoak dira, eta Europako iparraldeko hainbat tokitan ere, landa eremuetan beti. Garai eraikuntzak beste hizkuntzetan dituen adierak: gaztelaniaz hórreo; galizieraz hórreo, cabazo, cabaceiro, cabaceira, canastro, paneira, piorno; asturieraz horru, hórreu, leoneraz horriu, kantabrieraz hurriu, portugesez espigueiro, canastro, caniço, norvegieraz stabbur, suedieraz härbre, stolphärbre, stolpbod, eta frantsesez raccard, regard.

XVII. mendearen hasieran artoa agertu zenean, artaburuak lehortzeko eta alea ez txantxartzeko eraikitzen hasi zen, klima atlantikoko negu luze, heze eta hotzak uzta goiz biltzera behartzen baitu. XIX mendean beharrezkoa izan zen sabaia handitzea babarrunarentzat eta patatarentzat tokia uzteko, horiek ere toki lehorra eta aireztatua eskatzen baitzuten.

Nunca Máis

"Nunca Máis" ("Inoiz ez berriro") Galizian sortutako plataforma da, 2002ko azaroan "Prestige" petroliontziak batik bat Coruñako kostaldean eragindako hondamendi ekologikoa salatzen zituzten elkarteak eta hiritarrak biltzen zituena.

Pindo mendia

Pindo mendia (galiziera eta gaztelaniaz Monte Pindo, A Moa ere deritzaio) Espainiako Galizia autonomia erkidegoan dagoen Coruñako probintziako Carnota udalerrian kokatutako mendi bat da. Granitoz osatua dago eta 627 metroko garaiera du. Galiziar mitologiaren inguruko hainbat kondairekin lotura du.

Coruña probintziako udalerriak
Coat of Arms of the Province of Corunna

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.