Cariño

Cariño Galiziako Coruña probintzian dagoen udalerria da. Ortegalgo eskualdean kokatzen da. Ortigueirako itsasadarraren ipar kostaldean kokatzen da. 1988an Ortigueira udalerritik banandi zen. Gizonezko herritarrei galizieraz Cariñés deitzen zaie eta emakumezkoei Cariñesa, euskaraz berriz Cariñotar. Udalerri honetako galiziera hiztunen kopurua % 95,22koa da.

Cariño
 Galizia
Cariño

Cariño udalerriaren ikuspegi orokorra.
Cariñoko bandera

Cariñoko armarria

Administrazioa
Estatua  Espainia
Erkidegoa  Galizia
Probintzia Coruña
Eskualdea Ortegaleko eskualdea
Alkatea Purificación Seixido (BNG)
Posta kodea 15360
INE kodea 15901
Kokapena
Koordenatuak 43° 44′ 29″ N, 7° 52′ 09″ W / 43.741388888889°N,7.8691666666667°WKoordenatuak: 43° 44′ 29″ N, 7° 52′ 09″ W / 43.741388888889°N,7.8691666666667°W
Cariño hemen kokatua: Espainia
Cariño
Cariño
Cariño (Espainia)
Cariño hemen kokatua: Galizia
Cariño
Cariño
Cariño (Galizia)
Demografia
Biztanleria 4.167 bizt. (2015) Red Arrow Down.svg -74
% 49,56 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 50,44
Eremua 47,19 km2
Dentsitatea 336,96 bizt/km²
Garaiera 613 m
Distantzia Coruñara
Datu gehigarriak
http://www.concellodecarino.gal/
Galiziera hiztunen kopurua:% 95,22
Cabo Ortegal
Cariñoko udalerrian dagoen Ortegalgo Lurmuturra

Geografia

Ingurune naturala

2011. urtean, Europako Justizia Auzitegiak ebatzi zuen Cariñok oraindik ez zuela bete hondakin urak biltzeko betebeharra. Betebehar hori 2000. urterako bete beharrekoa zen.[1]

Parrokiak

  • Cariño (San Bartolomeu)
  • Feás (San Pedro)
  • Landoi (Santiago)
  • A Pedra (Santa María)
  • Sismundi (San Estevo)

Erreferentziak

  1. «El Tribunal de Justicia Europeo declara que España incumple la Directiva de Tratamiento de Aguas Residuales», iAgua, 2011-04-15. Eskuratze data: 2011-04-26.
Geografia
Galizia
Artikulu hau Galiziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
1890eko Kontxako Bandera

1890eko Kontxako Bandera (Banderaren 7. edizioa), irailaren 7an jokatu zen, eta Donostiak bere 5. Kontxako Bandera eskuratu zuen.

4 miliatara jokatu zen eta sariak asko handitu zituzten urte horretarako: 2.000 pezeta irabazlearentzat eta 1.000 bigarrenarentzat.

Aitor Mazo

Aitor Mazo Etxaniz, (Bilbo, 1961eko uztailaren 28a - Bilbo, 2015eko maiatzaren 7a) aktorea eta zinema zuzendaria izan zen.

Astrainen balsa

Astrainen balsa (gaztelaniaz Vals de Astráin) Miguel Astrain iruindar musikagileak konposatutako bals doinu bat da.

Urtero Iruñeko Sanferminetan Riau-riau ekitaldian La Pamplonesa bandak jo eta bertaratutako jendeak abestu ohi du. Horretaz gain, urtean zehar Nafarroa eta bereziki Iruñeako jai giroko ekitaldi edo ospakizun askotan abestu ohi den doinua da.

Berri Txarrak

Berri Txarrak Lekunberrin (Nafarroa Garaia) 1994an sortutako rock estiloko musika hirukotea da. Taldeak 2019rako etenaldi mugagabea iragarri zuen. Hamar disko, bilduma-lan bat eta dokumental bat argitaratuak ditu, ale bakoitzean jarrera eta garapen etengabea erakutsiaz. 25 urtez, bere entzuleria zabala ezustean harrapatzen eta etengabe bide berriak irekitzen aritu da, erosotasun artistikotik ihesi. Euskal Herritik kanpo oihartzunik handiena izan duen rock metal estiloko taldea da, zuzenekoetan eta beraien laneta punk eta hardcorea, maitasunetik amorrurainoko sentimenduak jorratu izan dituztelarik.

Euskadi Literatura Sariak

Euskadi Literatura Sariak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 1997az geroztik urtero antolatzen dituen literatura sariak dira. Hamaika urtez lau kategoriatan eman dira: Euskal Literatura, Itzulpengintza, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura eta Gaztelaniazko Literatura. 2009an Ilustrazioen Saria gehitu zitzaien; eta 2010ean, berriz, Saiakera, euskaraz zein gaztelaniaz.

Euskadi saria - Gaztelaniazko literatura

Euskadi saria - gaztelanizako literatura Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 1997tik urtero antolatzen duen Euskadi Literatura Sariak literatura sariaren zazpi kategoriatariko bat da, aitzineko urtean gaztelenaz idatzitako lan literario hoberena sariztatzen duena.

Ignacio González Bastida

Ignacio González Bastida (Bergara, Gipuzkoa, 1913 - Legazpi, Gipuzkoa, 2006) musikaria izan zen.

Isabel Ordaz

Isabel Ordaz Luengo (Madril, Espainia, 1957 - ) telebista, zinema eta antzerki aktore espainiarra da. Hainbat filmetan aritu da antzezle: 1982an, hasi zen, Salida de misa de doce del Pilar filmean; eta handik gutxira jokatu zuen Yoyes filmean, ETAko zuzendaritzako kide ohiari buruzko filmean. 1997an hainbat sari irabazi zituen, Chevrolet filmagatik.

Telebistako telesailetan ere aritu da, adibidez Las chicas de hoy en día, Pepa y Pepe, Aquí no hay quien viva eta La que se avecina telesailetan.

Kiko Veneno

José María López Sanfeliu (Figueres, Girona, 1952ko apirilaren 3a), Kiko Veneno ezizenaz ezaguna, espainiar musikaria da.

Kontxako Bandera

Kontxako Bandera Donostiako Kontxako badiatik abiatuta jokatzen den estropada ospetsua da. 1879. urtean ospatu zen lehen aldiz eta, horrela, egun Bizkaiko golkoko estropada zaharrena da. 124 edizio izan ditu, eta guztira 741 traineru lehiatu dira bertan historian zehar.

Arraunaren Olinpiada ezizena jaso ohi du, estropada denetan ospetsuenetakoa baita. Izena traineru irabazleak garaikur moduan jasotzen duen Donostiako bandera handi brodatutik dator. Iraileko lehen bi asteburuetan jokatzen da, zortzi traineruren artean; lehen igandearen aurreko ostegunean, erlojuaren aurkako sailkapen estropada bat egiten da, zortzi horiek zehazteko.

Estropada ikusi eta euren traineruak animatzeko, hirira 100.000 pertsona inguru bertaratzen dira eta Kantauri itsasoko kostaldeko milaka jarraitzaile Donostiako kaian, Pasealeku Berria, Santa Klara uhartea, Urgull eta Igeldo mendien magaletan biltzen dira, horietako asko beren traineruen kolorez jantzita. Bestalde, egun horretan kalean nahiz tabernetan artekariak eta apustulariak ere izan ohi dira. Estropadaren ondoren, Donostiako Parte Zaharrean jai giroan biltzen dira jarraitzaile guztiak.

2008tik aurrera, emakumezkoen Kontxako Bandera ere jokatzen da. Hasieran lau traineru aritzen ziren, eta, 2016tik aurrera, zortzi ontziren artean jokatzen da bandera, gizonezkoen kasuan bezala.

Manu Leguineche

Manuel Ángel Leguineche Bollar (Arratzu, Bizkaia, 1941eko irailaren 28a - Madril, Espainia, 2014ko urtarrilaren 22a) euskal herritar kazetari, idazle eta bidaiaria izan zen. Gaztelaniaz idatzi zituen bere lanak.

1980an Kazetaritzako Espainiako Saria irabazi zuen. 2008an gaztelaniazko Euskadi Literatura Saria irabazi zuen. 2010ean, Eusko Jaurlaritzak Lan Onari saria eman zion, Euskadiren alde jardun duten edota Euskadiren ekonomia, historia eta kultura munduan ezagutarazi duten pertsonei eskainitako saria.

Maurice Jouvet

Maurice Jouvet (Hendaia, 1923ko otsailaren 3a- Buenos Aires, 1999ko martxoaren 5a) lapurtar aktorea izan zen, Argentinan aritutakoa. 12 urte besterik ez zituela Argentinara joan zen gurasoekin batera.

Pablo Berasaluze

Pablo Berasaluze Zabala, pilota arloan Berasaluze II.a deituraz ezaguna (Berriz, Bizkaia, 1977ko irailaren 15a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari aritzen zen, Asegarce enpresarekin; gaur egun, enpresa horretako pilotarien entrenatzaile dihardu. Profesionaletako estreinako partida 1998ko otsailaren 28an jokatu zuen, Bergarako udal pilotalekuan; azkena, berriz, 2016ko urriaren 1ean, Bilboko Bizkaia pilotalekuan, omenaldi handi batekin. Pilotari profesionaltzat egindako 18 urte eta erdiko eta 1.012 partidako ibilbidearen zatirik handienean, Berasaluze VIII.a kirol izenaz izan da ezaguna, eta 2013ko martxoaren 14an bihurtu zen Berasaluze II.a, Asegarcerekiko kontratua 2016 arte luzatzearekin batera. 2003an hila zen aita omendu nahi izan zuen, haren kirol izena hartuta. Horrez gainera, Pablito goitizenaz ere ezaguna da. Egiten zituen erasoko jokaldi ikusgarriengatik eta beti onena ematen saiatzeagatik zaleek oso maitatua, bereziki Bizkaian. Izan ere, erreferente bat da herrialde horretan. Ez zuen txapelketa nagusirik irabazi, baina beti aritu zen onenekin lehian.

Pere Ponce

Pere Ponce Alifonso (Tortosa, 1964ko urriaren 14a - ) kataluniar aktorea da.

Quino

"Quino" edo Joaquín Salvador Lavado (Mendoza, 1932ko uztailaren 17) komikigile argentinarra da, Fontanarrosarekin batera ezagunenetarikoa.

Haatik, Quino bera mundu mailan askoz ezagunagoa, batez ere "Mafalda" komiki sortari esker, 1964tik 1973 arte jatorriz argitaratutakoa. Mafalda izeneko neskatoa eta Manolito bere lagunaren burutazioak gaur egungo gizarteari buruzkoak klasiko bihurtu dira.

Rafael Mikoleta

Rafael Mikoleta Zamudio, bere garaian Rafael Micoleta Çamudio idatzita, (Bilbo, Bizkaia, 1611ko azaroaren 19a - ? ) euskal idazle eta gramatikaria izan zen.

Trigo Limpio

Trigo Limpio euskal folk musika hirukotea izan zen, Amaia Saizar, Iñaki de Pablo eta Luis Carlos Gilek osatuta.

OTI eta Eurovision lehiaketetan ordezkatu zuten Espainia. Azkenean 1980an Quédate esta noche, abestia Amaia Saizarren ordez Patricia Fernándezek abestu zuen.

Vicente Parra

Vicente Parra Collado (Oliva, 1931ko otsailaren 5a - Madril, 1997ko martxoaren 2a) espainiar antzezlea izan zen.

Banketxe batean hasi zen lanean, baina antzerki-talde afizionatu batean sartu zen, antzerki-zaletasunak bultzatuta. Madrilen eta Bartzelonan aritu zen, eta zenbait filmetan parte hartu zuen estra gisa. 1952an egin zuen debut profesionala antzerkian Mariscal obrarekin, Luis Prendesen zuzendaritzapean. 1956tik 1960ra, antzerkia erabat utzi, eta zinema-antzezle gisa lan egin zuen. Gero, antzerkira itzuli zen ostera, eta konpainia bat sortu zuen. Parte hartu duen film-zerrenda luzetik aipagarriak dira, besteak beste, hauek: La verbena de la Paloma (1963), Nobleza baturra (1964), La siesta (1976), La guerra de papá (1977), Cariño mío, ¿qué me has hecho? (1978), El último penalty (1982), Suspiros de España (y Portugal) (1995) eta Tranvía a la Malvarrosa (1996). Antzerki-lan aipagarrienak, berriz, hauek dira: Los baches temibles, El pícaro, Isabel, reina de corazones, Rebelde, Cherie, La vida es sueño, Don Juan Tenorio, La fierecilla domada, El amante complaciente eta Cara de plata.

Vixía de Herbeira

Vixía de Herbeira Cariño eta Cedeira udalerrien artean dauden labar batzuk dira, Capelada mendizerra eta itsasoren artean daudenak. Santo André de Teixido parrokiatik hurbil dauden itsaslabar hauek Europa kontinental osoan altuenak dira (613 m.)

Inguruan zenbait meategi daude, non XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran nikel ustiatzen zuten. 1849an bertan zaratita topatu zuten, Espainian topaturiko mea gutxienetariko bat.

Coruña probintziako udalerriak
Coat of Arms of the Province of Corunna

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.