Cangas

CangasCangas do Morrazo izenarekin ezagunagoa — Galiziako kostaldean dagoen udalerria da, Pontevedrako probintziaren bosgarren udalerri populatuena dena eta O Morrazoko eskualdean eta Rias Baixasko ingurune naturalean kokatuta dagoena.

2007an 25.402 biztanle zituen.

Bost parrokiatan banatuta dago.

Cangas
 Galizia
Vila de Cangas

Cangas udalerriko itsasportua.
bandera

armarria

Administrazioa
Estatua  Espainia
Erkidegoa  Galizia
Probintzia Flag Pontevedra Province.svg Pontevedra
Eskualdea O Morrazo
Izen ofiziala Cangas
Alkatea José Enquique Sotelo (PP)
Posta kodea 36940tik 36949ra
INE kodea 36008
Kokapena
Koordenatuak 42° 16′ 40″ N, 8° 47′ 23″ W / 42.27790245°N,8.78984095903°WKoordenatuak: 42° 16′ 40″ N, 8° 47′ 23″ W / 42.27790245°N,8.78984095903°W
Cangas hemen kokatua: Espainia
Cangas
Cangas
Cangas (Espainia)
Cangas hemen kokatua: Galizia
Cangas
Cangas
Cangas (Galizia)
Demografia
Biztanleria 26.520 bizt. (2015) Red Arrow Down.svg -47
% 49,33 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 50,67
Eremua 38,1 km2
Dentsitatea 945,09 bizt/km²
Distantzia 39,3 km Pontevedrara
Datu gehigarriak
http://www.cangas.org/

Parrokiak

  • Aldán (San Cibrán)
  • Cangas (Santiago e San Salvador)
  • Coiro (San Salvador)
  • Darbo (Santa María)
  • O Hío (Santo André).

Iruditegia

Cangas
Cangasen ikuspegia.
Cangasmorrazo2 lou

Cangasko eliza.

CangasmorrazoB Lou

Cangasko etxeak.

Cangasmorrazo1 lou

Cangasko kalea.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

2000ko Espainiako Traineru Txapelketa

2000ko Espainiako Traineru Txapelketa (txapelketaren 53. ekitaldia) urte honetako abuztuaren 19 eta 20an jokatu zen Cangas do Morrazon (Galizian), eta Astillerok bere bigarren garaipena lortu zuen, 1972koa lortu eta 28 urtetara.

Cangas de Onís

Cangas de Onís (Cangues d'Onis asturieraz) Asturiasko ekialdean dagoen udalerria da, Orienteko eskualdean kokatutakoa.

Herriburuan "zubi erromatarra" dago kokaturik, nahiz eta benetan Erdi Aroan eraikia izan zen.

Bere armarrian dagoen lema Minima Urbium Máxima Sedium da.

Cangas del Narcea

Cangas del Narcea Asturiasko hego-mendebaldean dagoen udalerria da, herrialde osoko zabalena dena. Halaber, Narceako eskualdearen udalerri nagusia da.

Club de Remo Vila de Cangas

Club de Remo Vila de Cangas Galiziako Pontevedrako probintzian dagoen Cangas herriko arraun taldea da. Galizako B Ligan ari da.

Concello de Cangas Bandera

Concello de Cangas Bandera Galiziako estropada da, Cangas herrian jokatzen dena, Pontevedrako probintzian. Club de Remo Vila de Cangas taldeak antolatzen du eta gaur egun Galiziako Traineruen Ligako estropada da, 2013tik aurrera B Ligakoa.

Covadonga

Covadonga edo Cuadonga (asturieraz: Cuadonga, eta ofizialki Cuadonga/Covadonga) Asturiasko Cangas de Onís udalerriko parrokia bat da. Europako Mendien Parke Naturalaren barnean kokatzen da.

Bere 2,54 km²-tan 70 pertsona bizi dira (2004). Itsas mailatik 257 metrotako garaieran dago, Auseva mendiaren magalean eta Cangas de Onís udalerritik 11 kilometrotara kokatzen da.

Covadongako gudua

Covadongako gudua 722an jazo zen Covadongan, Cangas de Onís udalerritik hurbil; bertan, Pelaio buruzagi zuen asturiarren talde bat musulmanen gudaroste baten kontra borrokatu zen, azkenak galtzaile suertatu zirelarik.

Enol aintzira

Enol aintzira edo Enol lakua Covadongako aintzirak bezala ezagutzen diren bi antziretako bat da, Espainiako Asturias erkidegoan kokatzen da. Bi antziretatik handiena da, Covadongatik 10 kilometro eta Cangas de Onís udalerritik 25 kilometro ingurura dago.

1.070 metroko garaieran kokatua dago, Cornión mendigunearen erdialdean, 25 metroko sakonera, gehienezko 750 metroko luzera eta 400 metroko zabalera du.

Parke Natural honetako turismoguneetatik gertu eta akanpalekutik oso hurbil, aintzira honek ustiaketa turistikoaren presioa jasaten du, eremu honetako turismo erakargune garrantzitsuenetakoa delarik, bertan bainu bat nahiz submarinismoan jardun daitekelarik (betiere urpeko lohia mugitu ez dadin, honek ikuspena murrizten baitu).

Ercina aintzira

Ercina aintzira edo Ercina lakua Espainiako Asturias autonomia erkidegoko Cangas de Onís udalerrian dagoen aintzira da, eta Enol aintzirarekin batera Covadongako aintzirak osatzen duten bi aintziretako bat.

Enol aintzirarekin parekatu ezkero, aintzira hau txikiagoa da, eta edukiera kubikoa ere murritzagoa du. Ercina aintzira 1.108 metroko garaieran dago, eta haren gehienezko sakonera 3 metro da.

Enol aintzirarekin dituen antzeko ezaugarriak beren jatorriari lotuta daude (biek glaziar jatorria baitute), bai eta, noski, euren kokapen geografikoarengatik ere, bi aintzirak Porra del Enol izeneko lursailak banatzen baititu: aintzira horien arteko distantzia 40 metro besterik ez da.

Fruela I.a Asturietakoa

Fruela I.a Asturietakoa (722-Cangas de Onís, 768) Asturietako erregea izan zen.

Galizia

Galizia (galizieraz Galicia edo Galiza, gaztelaniaz Galicia) Iberiar penintsularen ipar-mendebaleko ertzean dagoen herrialdea da. Politikoki, Espainiako autonomia erkidegoetako bat da. Mugakide ditu mendebaldean Ozeano Atlantikoa, iparraldean Kantauri itsasoa, ekialdean Asturias, León eta Zamora, eta hegoaldean Portugal.

2015ean 2.734.915 biztanle zituen, gehienak hiriguneetan: A Coruña eta Vigon bereziki, baina baita Ourense, Lugo, Santiago de Compostela, Pontevedra eta Ferrol hirietan ere.

Berezko hizkuntza galiziera du, portugesaren jatorri berbera duena, eta gaztelaniarekin batera ofizialtasuna du. Hiriburua Santiago de Compostela da, bertan boterearen organorik gorena den Galiziako Xunta dago, Galiziako Gobernua alegia.

Narceako eskualdea

Narceako eskualdea Asturiasko hego-mendebaldean dagoen lurraldea da. Bost udalerrik osatzen dute, Cangas del Narcea izanda herri nagusia.

O Morrazo

O Morrazo Galiziako kostaldean dagoen eskualdea da, Pontevedrako probintziaren mendebaldean dagoena.

Marin eta Cangas ditu udalerririk handienak.

Oviedo - La Espina Autobia

A-63 edo Oviedo - La Espinako Autobia Oviedo eta La Espina lotuko dituen autobia izango da.

Pelaio Asturietakoa

Pelaio Asturietakoa edo Pelaio I.a ( 690 - 737 ), Musulmanen Agintearen aurkako matxinada zuzendu zuen buruzagi astura da. Asturietako Erresuma fundatu eta bere lehenbiziko erregea bilakatuko zen. Bere erregetza 722an hasi eta 737an bere heriotzarekin batera amaituko da.

Pontevedrako probintzia

Pontevedra Galiziako probintzia da, hego-mendebaldean dagoena. Hiriburua Pontevedra hiria da, 2004an ia 79.000 biztanle zituena, baina hiri nagusia Vigo da (ia 293.000 biztanle).

Rosa Fernández Rubio

Rosa Fernández Rubio (Cangas del Narcea, 1960ko otsailaren 20a -), alpinista asturiarra da.

Espainiako lehen emakumea izan da munduko kontinente bakoitzeko zazpi tontorrik altuenak (The Seven Summits) igotzen: Everest (8.850 m, Asia), Aconcagua (6.959 m, Hego Amerika), McKinley mendia (6.194 m, Ipar Amerika), Kilimanjaro (5.895 m, Afrika), Elbrus (5.642 m, Europa), Puncak Jaya (4.884 m, Ozeania) eta Vinson (4.897 m, Antartika).

Sella

Sella iparraldeko Espainiako ibaia da, Europako Mendietan jaioa eta Asturiasko Ponga, Amieva, Parres, Cangas de Onís eta Ribadesella udalerriak zeharkatzen ditu.

1927. urtetik urtero abuztuaren 2 eta hurrengo larunbatean bertan Nazioarteko Sellako Jaitsiera egiten da, piraguaz, Arriondasko zubietatik Ribadesellaraino.

Izokin ugari dituen ibaia da.

Somiedo

Somiedo edo Somiedu asturieraz Asturiasko udalerria da, Oviedoko eskualdearen hego-mendebaldean dagoena.

1.570 biztanle zituen 2005ean.

Pontevedrako probintziako udalerriak
Coat of Arms of the Province of Pontevedra

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.