Burgosko probintzia

Burgos Espainiako iparraldean dagoen probintzia da, Euskal Herriko mugakidea. Gaztela eta Leongo autonomia erkidegoan kokatuta dago.

2005. urtean, probintziak 361.021 biztanle zituen. Hiriburu eta hiri nagusia Burgos bera da.

Burgos
Gaztela eta Leon
Burgosko bandera

Burgosko armarria

Administrazioa
Estatua  Espainia
Erkidegoa Gaztela eta Leon
Hiriburua Burgos
ISO 3166-2 ES-BU
Espainiako Gorteak
Kongresuan
4 / 350
Senatuan
4 / 260
Geografia
Koordenatuak 42° 23′ 00″ N, 3° 40′ 00″ W / 42.383333333333°N,3.6666666666667°WKoordenatuak: 42° 23′ 00″ N, 3° 40′ 00″ W / 42.383333333333°N,3.6666666666667°W
Localización de la provincia de Burgos
Azalera 14.022 km² Espainiaren % 2,78
Demografia
Biztanleria 363.874 biztanle (2006)
Espainiaren % 0,82
Dentsitatea 25,75 bizt/km²
Herritarra Burgostarra
www.diputaciondeburgos.es

Geografia

Mugakideak

Iparraldean Kantabria, Bizkaia eta Araba, mendebaldean Palentzia eta Valladolid, ekialdean Errioxa eta Soria eta hegoaldean Segovia mugakide ditu.

Ingurune naturala

Demanda mendilerroa probintziako ekialdean zabaltzen da, Errioxako mugan. San Millán (2.130 m) probintzia osoko tontorrik altuena da. Ipar-ekialdean, bestela, Santiago Mendiko Monumentu Naturala kokatuta dago, Orduña eta Aiaraldearekin mugan. Bertan dago Nerbioi ibaiaren iturburua, urjauzi bihurturik. Apur bat hegoalderantz, Obarenes mendiak nabarmentzen dira.

Ebro ibaia bestela sartzen da probintzian 710 metroko altueran, eta irteten da 450 metrotan, 145 km-ko ibilbidea egin eta gero. Ibaiadar nagusiak ezkerraldetik Nava, Pandraves, Trueba eta Nela diram eta eskuinaldetik Rudrón, Oca, Oroncillo, Tirón eta Najerilla. Orbaneja, Pesquera, Tudanca, Hocinos, Horadada eta Sobrón-eko haitzarteak aipatzekoak dira.

Duero ibaiak 68 km-ko ibilbidea egiten du. Adarrak ezkerraldetik Riaza eta Arroyo de La Nava dira, eta eskuinaldetik Lobos, Arandilla, Bañuelos, Gromejón, Esgueva, Pisuerga eta Aranzuelo.

Pisuergara iristen dira Arlanzako urak, 135 km-ko ibilbidearekin bigarren luzeena delarik, baita Arlanzón, Abejo, Pedroso, Franco, Pico, Vena, Ubierna, Hormaza, Urbel, Cogollos, Lucio, Odra, Brulles eta Odrilla-ko urak ere.

Udalerriak

Udalerria Biz.
(INE 2009)
Burgos 178.966
Miranda de Ebro 39.264
Aranda de Duero 32.928
Briviesca 7.937
Medina de Pomar 6.321
Villarcayo de Merindad de Castilla la Vieja 4.820
Valle de Mena 3.926
Lerma 2.836
Roa 2.495
Belorado 2.172

Eskualdeak

Ondasun nabarmenak

Trebiñuko auzia

Trebiñuko Konderria Arabako lurraldeetan dagoen eskualdea da, administratiboki Burgosko probintzia dena. Hau horrela da Erdi Arotik, Gaztelako erregeak Nafarroakoa 1200. urtean garaitu zuenean.

Aspalditik eskatu izan dute bertako herritarrek Araban sartzea. Izan ere, azken urteotan erreferenduma burutu zuten, Burgostik ateratzearen aldekoek irabaziz. Hala ere, baliorik gabe utzi zuten Gaztela eta Leongo agintariek aipatutako kontsulta.

Pertsonaia ezagunak

Beste garai batekoak

Garaikideak

Kanpo loturak

A-12

A-12 edo Bidearen Autobia Zizur Nagusian (Nafarroa Garaia) hasten den eta, mendebalde hego-mendebalde norabide orokorra hartuta, Burgosen (Espainia) bukatuko den autobia da. Hurbil igarotzen den Donejakue bidearen omenez du izen hori.

Nafarroa Garaia, Errioxa eta Burgosko probintzia zeharkatuko ditu. Nafarroa Garaiko zatia Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuarena da, eta 2007an bukatu ziren haren eraikuntza lanak; eta gainerakoa, Espainiako Erresumako Sustapen Ministerioarena.

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernua itzaleko bidesariaren bidez ari da ordaintzen autobia eraikitzearen gastuak: enpresa pribatuek egiten dute autobia zati hori eraiki, finantzatu, kontserbatu eta ustiatzearen gatuak eta inbertsioa; eta, trukean, Foru Gobernuak diru kopuru bat ordaintzen die enpresa horiei, autobia horretatik igarotzen den ibilgailu kopuruaren arabera.

Arkamu

Arkamu Arabako mendebaldean eta —zati txiki bat— Burgosko probintziaren ipar-ekialdean dagoen mendilerro karstikoa da. Mendilerro honek Kuartangoko harana (iparraldean) eta Erriberagoitia (hegoaldean) banatzen ditu. Halaber, Badaiako mendilerroaren ondoan dago; bi mendilerrook Tetxa edo Subillako haitzarteak banatzen ditu.

Mendilerro honek ez dauka gailur nabarmenik. Tontor guztiak 1.100 metro ingurukoak dira, garaiena Repico izanik. Ekialdetik mendebaldera hedatzen da, Subilla Morillasen dagoen Tetxako haitzartetik hasi eta garaiera irabazten doa mendebalderantz. Hegoaldean malda etzanagoz osaturik dago, baina iparraldean labar pikoak osatuz jaisten da Kuartangoko haraneraino. Nabarmena da klimaren eragina Arkamuko landaredian: hegoaldean artadiz estalita dago, eta iparraldean pagadiak dauzka goiko estaietan eta pinu gorria beherago.

Atapuercako mendilerroa

Atapuercako mendilerroa Burgosko probintzian dagoen mendilerroa da. Ezaguna da bertan topatutako historiaurreko aztarna garrantzitsuengatik, batez ere 1976tik, eta hauek direla-eta ingurua Gizateriaren Ondaretzat hartu dute. Aurkikuntzen artean, gutxienez hiru hominido mota daude: Homo antecessor, Homo heidelbergensis eta Homo sapiens. Izan ere, Europako hominidorik zaharrena bertan topatu dute.

Juan Luis Arsuaga, Eudald Carbonell eta José María Bermúdez de Castro dira ikerlari nagusiak 1991tik.

Demanda mendilerroa

Demanda mendilerroa (gaztelaniaz: Sierra de la Demanda) Iberiar penintsulan dagoen mendigunea da, Iberiar mendilerroan kokatuta. Burgos, Errioxa eta Soria artean dago.

Ebro eta Duero ibaien haranen artean kokatuta dago. Bertan sortzen dira Arlanza eta Arlanzón Duero ibaiaren adarrak, bai eta Oca, Oja, Tirón (Fresneda de la Sierra Tirón herrian) eta Najerilla Ebro ibaiarenak ere.

Iberiar sistema

Iberiar sistema (gaztelaniaz: Sistema Ibérico edo Cordillera Ibérica) Espainiako mendigunea da, Iberiar goi-lautada eta Ebro haranaren artean kokatuta.

N-232

N-232 Castelloko Vinaroz eta Burgosko Cabañas de Virtus lotzen duen errepidea da.

Neilako aintzirak

Neilako aintzirak glaziareek sortutako laku taldea da. Burgosko iparraldean dagoen Neila herritik gertu daude, Urbiongo mendien hegoaldean.

Hona hemen aintzira nagusien zerrenda:

Negra

Cascada

Tejera

Haedillo

Larga

Pardillas

Patos

BravaAintziretan, badaude uhandre palmatu (triturus helveticus) batzuk.

Obarenes mendiak

Obarenes mendiak Iberiar penintsulako iparraldean dagoen mendikatea da, bataz besteko 800 eta 900 metro arteko altuera duena. 30 km inguruko luzera du, Sobrongo eta Haroko arroilen arteakoa. Haroko arroilen eta Toloñoko mendilerroaren artean Ebro ibaia besterik ez dago.

Sobrongo arroila eta Pancorbo artean Obarenes mendiak-San Zadornil parke naturala dago, hainbat mendizerrok osatuta. Pancorbotik Haroraino mendilerro luzea osatzen du.

Obarenes mendiak-San Zadornil parke naturala

Obarenes mendiak-San Zadornil parke naturala (gaztelaniaz: parque natural de Montes Obarenes-San Zadornil) Burgosko probintzian, Arabako mugaren ondoan, dagoen naturagune babestua da. 2006an izendatu zuten.

Oca (ibaia)

Oca, Gaztelako ipar-ekialdeko ibaia da, Ebro ibaiaren eskuinaldeko adarra. Errioxako Demandako mendietan sortzen da eta Okako lurraldea hegoalde-iparralde igarotzen du.Eskuinaldetik Matapán ibaia eta Valsorda eta Penches errekak eta ezkerraldetik Cerratón, Anguilas eta Homino iabaiak eta Valdazo eta Hoyo errekak hartzen ditu.

Ocako mendiak

Ocako mendiak (gaztelaniaz: Montes de Oca) Gaztelako ipar-ekialdeko mendialdea da, Iberiar sistemaren iparraldean, Burgosko herrialdearen ipar-ekialdean. Burebako hegoaldean daude, Errioxako mugatik hurbil, eta Oca (Ebro) eta Arlanzón (Duero) ibaien arteko banalerroa eratzen dute. Ocako mendien erdialdean dago La Brújula mendatea, 995 m gora.

Ojo Guareña

Monumento Natural de Ojo Guareña nazioarteko garrantzia duen karsta da. Merindad de Sotoscuevan kokatua dago, Burgosko probintziako iparraldean dagoen Merindadetan (Espainia). Konplexu karstikoak 110 kilometro biltzen ditu.

Bere mugen barnean 23 herri txiki daude:

Bedón

Butrera

Barcenillas de Cerezos

Cornejo

Cueva

Hornillalatorre

Hornillayuso

Hornillalastra

El Rebollar

Quintanilla del Rebollar

Quintanilla Sotoscueva

Redondo

Santa Olalla

La Parte de Sotoscueva

Vallejo de Sotoscueva

Villasbáscones

Villamartín de Sotoscueva

Quisicedo

Entrambosríos

Pereda

Para

Quintanahedo

Cuestahedo

Ordunteko urtegia

Ordunteko urtegia Burgosko probintziaren iparraldean (Mena Harana) dagoen baina Bilboko Udalaren administraziopean dagoen urtegia da, Bizkaiko hiriburua urez hornitzen duena.

1934an eraiki zuten.

San Millán mendia

San Millán Burgosko probintziako (Espainia) mendirik altuena da, Demanda mendilerroan kokatuta, Iberiar sisteman.

Ohiko abiapuntuak Santa Cruz del Valle Urbión (3 ordu 45 min.) eta Pineda de la Sierra (3 ordu) dira.

San Roque de Riomiera

San Roque de Riomiera Kantabriako udalerria da. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera herriak 446 biztanle zituen eta 35,57 km²-ko azalera du.

Iparraldean Santa María de Cayón, Miera eta Saro, ekialdean Ruesga eta Soba, hegoaldean Burgosko probintzia eta mendebaldean Selaya, Villacarriedo eta Vega de Pas ditu.

Santiago Mendiko Monumentu Naturala

Santiago Mendiko Monumentu Naturala, Burgosko probintziaren ipar-ekialdean eta Arabako ipar-mendebaldean dago, Urduñako mendatearen hegoaldean. Hara joateko bideak mendatearen hegoaldetik (Berberanatik) eta iparraldetik (Urduñatik) abiatzen dira, eta, Arabako lurretatik jarraituz, mendatearen tontorrera iristen dira.

Santiago mendia, antzina, Urduñako mendatea izenaz ezaguna zen. Burgosko lurraldean dago, Gorobel eta Gibijo mendilerroen arteko pagadi bikain batean. Bertatik, eta mendatearen tontorretik abiatuz, Delikako ur-jauzia eta Nerbioi ibaiaren arroila ikusteko erabiltzen den behatokira irits daiteke. Behatoki horretatik, Urduñako Ama Birjinaren omenezko monumentua ere ikus daiteke.

Txarlazo

Txarlazo mendia Gorobel mendilerroan (gaztelaniaz, Sálvada) dago.

927 metroko garaiera du. Araba, Bizkaia eta Burgosen artean egiten du muga. Arrastaria harana gobernatzen du mendi honek.

Mendi honen tontorrean Antiguako Andra Mariari eskainitako baseliza dago.

Urbión

Urbión (gaztelaniaz: Picos de Urbión) Espainiako Iberiar sistemako mendilerro altuenetako bat da. Errioxako Autonomia Erkidegoa, Soria eta Burgosko probintzien bilgunean zabaltzen da. Ebro eta Dueroko arroak banatzen ditu. Mendebaldera Neila mendilerroa eta ekialdera Cebollera mendilerroa zabaltzen dira. Iparraldera Demandako mendilerroa dago.

Urduñako mendatea

Urduñako mendatea Amurrio Araba eta Urduña (Bizkaia) lotzen ditu Burgosko probintziarekin (Berberana).

Urteetan bide nagusia izan da Euskal Herria eta Gaztelaren artean. Gaur egun ordea, trafikoa nahiko gutxitu da, eta mendatea bigarren mailako errepide sareari dagokio.

Espainia Espainiako probintziak Espainia

ArabaAlbaceteAlacantAlmeríaAsturiasÁvilaBadajozBalear UharteakBartzelonaBizkaia • Burgos • CáceresCádizCastellóCeutaCiudad RealCoruñaCuencaErrioxaGipuzkoaGironaGranadaGuadalajaraHuelvaHuescaJaénKantabriaKordobaLas PalmasLeónLleidaLugoMadrilMálagaMelillaMurtziaNafarroaOurensePalentziaPontevedraSalamancaSegoviaSevillaSoriaTarragonaTenerifeko Santa CruzTeruelToledoValentziaValladolidZamoraZaragoza

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.