Buenos Airesko probintzia

Buenos Aires Argentinako 23 probintzietako bat da. Herrialdearen ekialdean dago, Ozeano Atlantikoaren ertzean, Bahia Blanca badiaren hegoaldean. Izena gora-behera, ez du barnean hartzen Buenos Aires hiria. 307.571 km²ko eremua du eta 2010ean 15.625.084 biztanle zituen[1]. Hiriburua La Plata da.

Buenos Aires
 Argentina
Bandera de la Provincia de Buenos Aires Coat of arms of the Buenos Aires Province.png
Administrazioa
Estatua  Argentina
Izen ofiziala Provincia de Buenos Aires
ISO 3166-2 AR-B
Hiriburua La Plata
Geografia
Koordenatuak 36° 09′ 26″ S, 60° 34′ 11″ W / 36.157222222222°S,60.569722222222°WKoordenatuak: 36° 09′ 26″ S, 60° 34′ 11″ W / 36.157222222222°S,60.569722222222°W
Buenos Aires Province in Argentina (+Falkland hatched)
Azalera 307,571 km²
Mugakideak Entre Ríosko probintzia, Santa Feko probintzia, Córdobako probintzia, La Pampako probintzia, Río Negroko probintzia, Buenos Aires eta Colonia departamendua
Demografia
Biztanleria 15.625.084 bizt. (2010)
Dentsitatea 53,56 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC−03:00
http://www.gba.gob.ar/

Mugakideak

Mugakideak hauexek ditu: ipar-mendebaldean Cordobako probintzia (Argentina) iparraldean Santa Feko probintzia eta Entre Riosko probintzia, ipar-ekialdean La Platako ibaia eta honen itsasoratze aldea, ekialdean eta hegoaldean Ozeano Atlantikoa, hego-mendebaldean Rio Negroko probintzia eta mendebaldean La Pampako probintzia.

Barruti nagusiak

Buenos Airesko probintziako barrutiek Partido izena hartzen dute, eta hainbat kasutan hiri bat baino gehiago hartzen dute barnean. Biztanle kopurua, beti ere, 2001ekoa da. Parentesi artean, udalerri nagusia adierazten dugu, barrutiaren izen bera ez daukanean:

  • La Matanza (San Justo): 1.255.288 biztanle.
  • Lomas de Zamora: 591.345 biztanle.
  • La Plata: 574.369 biztanle.
  • General Pueyrredón (Mar del Plata): 564.056 biztanle.
  • Quilmes: 518.788 biztanle.
  • Almirante Brown (Adrogué): 515.556 biztanle.
  • Merlo: 469.985 biztanle.
  • Lanús: 453.082 biztanle.
  • General San Martín: 403.107 biztanle.
  • Moreno: 380.503 biztanle.
  • Florencio Varela: 348.970 biztanle.
  • Tres de Febrero (Caseros): 336.467 biztanle.
  • Avellaneda: 329.638 biztanle.
  • Morón: 309.380 biztanle.
  • Tigre: 301.223 biztanle.
  • San Isidro: 291.505 biztanle.
  • Malvinas Argentinas (Los Polvorines): 290.691 biztanle.
  • Berazategui: 287.913 biztanle.
  • Bahía Blanca: 284.776 biztanle.
  • Vicente López (Olivos): 274.082 biztanle.
  • San Miguel: 253.086 biztanle.
  • Esteban Echeverría (Monte Grande): 243.974 biztanle.
  • Pilar: 232.463 biztanle.
  • Jose C.Paz: 230.208 biztanle.

Ekonomia

Abeltzaintza Panpa inguruan, laboreak (artoa, garia), ehun landareak, barazkiak eta fruituak. Buenos Airesko probintzian bildu den industriak Argentinako inbertsioen 4/5 hartzen du. Zentral termiko garrantzitsuak daude.

Pertsona ezagunak

Erreferentziak

  1.   República Argentina por provincia. Densidad de población. Año 2010 Censo 2010 Argentina sig.indec.gov.ar . Noiz kontsultatua: 2015-08-07 .

Kanpo loturak

Alfredo Astiz

Alfredo Ignacio Astiz (Mar del Plata, Buenos Airesko probintzia, 1951ko azaroaren 8a) Argentinako itsas-armadako fragata kapitain ohia eta gizateriaren aurkako krimenak burutzeagatik zigortutako argentinar militarra da. Aingeru ileoria eta Heriotzaren aingerua ezizenez ezaguna da.

Club de Gimnasia y Esgrima La Plata

Club de Gimnasia y Esgrima La Plata Argentinako futbol taldea da, 1887ean La Plata (Buenos Airesko probintzia) hirian sortutakoa.

Cristina Fernández

Cristina Elisabet Fernández de Kirchner (La Plata, Buenos Airesko probintzia, 1953ko otsailaren 19), maiz Cristina Kirchner deitua, argentinar abokatu eta politikaria da. 2007-2015 bitartean Argentinako presidentea izan zen.

Damián Szifron

Damián Szifron (Ramos Mejía, La Matanza, Buenos Airesko probintzia, 1975eko uztailaren 9a) argentinar telebista eta zinema zuzendari eta gidoilaria da. Haren lan nagusiak Los simuladores telesaila eta Relatos salvajes filma dira (2015ean Iberoamerikako filmik onenaren Goya saria irabazi zuen).

Entre Ríosko probintzia

Entre Ríos Argentinako 23 probintzietako bat da. Herrialdearen ipar-ekialdean dago. 78.781 km²ko eremua du eta 2010ean 1.235.994 biztanle zituen. Hiriburua Paraná da.

Federico Luppi

Federico Luppi (Ramallo, Buenos Airesko probintzia, 1936ko otsailaren 23a – Buenos Aires, 2017ko urriaren 20a) aktore argentinar-espainiarra izan zen.

Argentinako antzezle nagusietakotzat hartzen da. Gaztetan La Platara joan zen pintura eta eskultura ikastera, baina nahiago izan zuen antzerkiaren munduan aritu. Era askotako lanak egin zituen antzerkigintzan saioak egiten zituen bitartean. Denboraldi batez gaueko tabernetan lan egin ondoren, antzerkian Ha llegado un inspector ("Ikuskatzaile bat etorri da") lanarekin egin zuen debuta. Lan hark zinema, irratia eta telebistarako ateak zabaldu zizkion.

Erregimen politikoaren kontra izan zuen jarreraren ondorioz, Espainiara ihes egin zuen. Espainian lan asko egin zituen, batez ere 1976-1981 urteen bitartean. Hala eta guztiz ere, Romance de Aniceto y la Francisco ("Aniceto eta Franciscoren maitasuna") lanak eman zion ospea nazioartean. Adolfo Aristarainekin Un lugar en el mundo ("Leku bat munduan") eta La ley de la frontera ("Mugako legea") filmak egin zituen.

1997an Zilarrezko Maskorra aktore onenari lortu zuen Donostiako Zinemaldian.

Jorge Rafael Videla

Jorge Rafael Videla (Mercedes, Buenos Airesko probintzia, 1925ko abuztuaren 2a - Marcos Pazeko espetxea, Buenos Airesko probintzia, 2013ko maiatzaren 17a) argentinar militarra eta diktadorea izan zen. 1976ko martxoaren 24an, batzorde militar batek, estatu kolpea eman ondoren, Argentinako presidente izendatu zuen; presidentzian diktadore gisa 1976tik 1981ra egon zen.

1985ean epaitu zuten lehen aldiz, eta bizi guztiko kartzela zigorra ezarri zioten, milaka pertsonen heriotzaren erantzukizuna zuela ondorioztatu ondoan. Inoiz ez zen egindako sarraskiaz damutu.

Juan Carlos Onganía

Juan Carlos Onganía (Marcos Paz, Buenos Airesko probintzia, 1914ko martxoaren 17a - Buenos Aires, 1995eko ekainaren 8a) argentinar politikaria eta militarra.

1966 eta 1970 artean Argentinako de facto-ko presidentea izan zen.

Juan Manuel Fangio

Juan Manuel Fangio (Balcarce, Buenos Airesko probintzia, 1911ko ekainaren 24a - Buenos Aires, 1995eko uztailaren 17a) 1 Formulako argentinar gidaria izan zen, 1950eko hamarkadako onena eta historiako onenetakoa. Bost munduko txapelketa irabazi zituen, 46 urte geroago Michael Schumacherrek hautsi zuen errekorra ezarriz. Munduko txapelketa lau talde ezberdinekin (Alfa Romeo, Maserati, Mercedes eta Ferrari) irabazi duen bakarra da.

La Pampako probintzia

La Pampa Argentinako 23 probintzietako bat da. Herrialdearen erdialdean dago, Panpa eskualdean. 143.440 km²ko eremua du eta 2010ean 318.951 biztanle zituen. Hiriburua Santa Rosa da.

Marino Aierra

Marino Aierra Redin (Irunberri, 1903ko maiatzaren 8 - Caguazú, Buenos Airesko probintzia, 1988ko urtarrilaren 11) Espainiako Gerra Zibilaren ondoren Hego Amerikara ihesi joandako itzultzailea eta apaiz sekulartua zen.1928an apaiz bihurtu zen eta Gerra Zibilean Altsasuko apaiza zen. Gerra ondoko errepresioa ikusteak Uruguaira ihes egitea eragin zuen. Hantxe 1940an sekulartu eta Argentinara joan zen.Argentinan itzultzaile bihurtu eta liburu bat idatzi zuen: No me avergoncé del Evangelio (desde mi parroquia). Liburuak Nafarroan izandako errepresioa azaltzen du eta, arrakasta izateaz gain, Jimeno Jurio edo Julián Casanova bezalako historialariak erabilia zen.

2002an, Mintzoa argitaletxeak liburuaren bigarren argitaraldia egin zuen: ¡Malditos seáis! No me avergoncé del Evangelio deiturikoa.

2008an Helena Tabernak Berri Ona filma egin zuen bere bizitzaren inguruan.

Miguel Zavaleta

Miguel Zavaleta (Buenos Airesko probintzia, Argentina, 1955eko otsailaren 16a) rock abeslaria eta musikaria da.

Pablo Trapero

Pablo Trapero (San Justo, La Matanza, Buenos Airesko probintzia, 1971ko urriaren 4a) argentinar zinema zuzendaria da. 2015eko Veneziako Mostran Zuzendari onenaren Zilarrezko Lehoia irabazi zuen, El Clan filmarekin.

Raúl Alfonsín

Raúl Ricardo Alfonsín (Chascomús, Buenos Airesko probintzia, 1927ko martxoaren 12a – Buenos Aires, 2009ko martxoaren 31) argentinar abokatu, estatuburu eta giza eskubideen bultzatzailea izan zen. Argentinako presidente konstituzionala izan zen 1983tik 1989ra.

Reynaldo Benito Bignone

Reynaldo Benito Bignone (Morón, Buenos Airesko probintzia, 1928ko urtarrilaren 21a - 2018ko martxoaren 7a) argentinar militar eta politikaria izan zen. 1982-1983 bitartean Argentinako diktaduraren de facto-ko presidentea izan zen. 2011n bizi guztiko kartzela zigorrera kondenatu zuten gizateriaren kontrako krimenak zirela eta.

Río Negro (Argentina)

Río Negro Argentinako Río Negroko probintziako, eta Patagonia osoko, ibairik garrantzitsuena da. Patagoniako Andeetatik jaisten diren Limay eta Neuquén ibaien elkargunean sortzen da, Neuquéngo probintziaren ekialdeko muturrean; Río Negroko probintzia zeharkatzen du hego-ekialderako norabidean, eta El Cóndor bainu hiritik hurbil Ozeano Atlantikora isurtzen da. 635 kmko luzera du, 1.125 km Neuquén ibaiaren ibilbidea gehitzen bazaio.

Río Negroko probintzia

Río Negro Argentinako 23 probintzietako bat da. Herrialdearen hegoaldean, Patagoniaren iparraldean, dago. 203.013 km²ko eremua du eta 2010ean 638.645 biztanle zituen. Hiriburua Viedma da.

Santa Feko probintzia

Santa Fe Argentinako probintzia da, herrialdeko barrualdean eta iparraldean dagoena. 133.007 km²ko eremua du eta 2010ean 3.194.537 biztanle zituen. Hiriburua Santa Fe da.

Valeria Bertuccelli

Valeria Sonia Bertuccelli (San Nicolás de los Arroyos, Buenos Airesko probintzia, 1969ko azaroaren 30a -) argentinar aktorea da.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.