Buenos Aires

Buenos Aires[2] Argentinako hiriburu eta hiririk handiena da. 203 km²ko eremua du eta 2010ean 2.891.082 biztanle zituen[3]. Metropoli-barruti osoa kontuan hartuta, Hego Amerikako hirugarren hiririk handiena eta munduko handienetarikoa da. Buenosairestarrek porteños -as izena hartzen dute gaztelaniaz.

Buenos Aires
Ciudad Autónoma de Buenos Aires
 Argentina
Buenos Aires City Collage
Bandera de la Ciudad de Buenos Aires Nuevo escudo de la Ciudad de Buenos Aires
Administrazioa
Herrialdea Argentina
Izen ofiziala Ciudad Autónoma de Buenos Aires
Jatorrizko izena Ciudad Autónoma de Buenos Aires
Posta kodea C1000-14xx
Geografia
Koordenatuak 34° 35′ 59″ S, 58° 22′ 55″ W / 34.599722222222°S,58.381944444444°WKoordenatuak: 34° 35′ 59″ S, 58° 22′ 55″ W / 34.599722222222°S,58.381944444444°W
Buenos Aires hemen kokatua: Argentina
Buenos Aires
Buenos Aires
Buenos Aires (Argentina)
Conurbano Bonaerense
Azalera 203 km²
Altuera 25
Mugakideak Buenos Airesko probintzia
Demografia
Biztanleria 2.890.151 bizt. (2010)
Metropolia 12.741.364[1]
Dentsitatea 14.216,19 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1536 otsailaren 3 Pedro de Mendozak
1580 ekainaren 11 Juan Garaik
Telefono aurrizkia 011
Ordu eremua UTC−03:00
http://www.buenosaires.gov.ar/

Geografia

Argentinako erdi-ekialdean dago, Ozeano Atlantikora isurtzen den Rio de la Plataren eskuineko bazterrean. Beste aldeko ertzean Uruguaiko Colonia del Sacramento, eta urrunago, 220 kmra, Montevideo.

Klima

Klima subtropikal hezea du, eta Ozeano Atlantikoaren eraginez muturreko tenperaturak ezohikoak dira. Uda beroak eta hezea izan ohi da eta urtarrila izaten da hilabete beroena: 24,9 gradu batez beste egunez. Negua hotza izaten da gauez, baina egunez tenperatura epela da: batez besteko minimoa 8,1 gradu eta maximoa 16,3. Elurra oso ezohikoa da, azken elurtea 2007koa izanik. Udaberrietan eta udazkenetan eguraldiaren ezaugarriak aldakorrak dira.

Auzoak

Buenos Aires-Plaza Congreso-Pensador de Rodin
Kongresuko Plaza eta Rodin eskultorearen Pentsalaria

Auzo asko dira, 48 ofizialki, ehun esan ohi den arren herri abesti bat dela-eta, eta batzuek izen ez-ofizialak dituzte. Ipar-ekialdekoak erosmen ahalmenaren aldetik aberatsenak diren bitartean hegoaldekoak dira pobreenak.

El Caminito de La Boca - Buenos-Aires
La Boca auzoko etxe koloretsuak.

Ezagunenetako batzuk hauek dira:

  • Belgrano
  • Boca
  • Palermo
  • Parque Avellaneda
  • Puerto Madero
  • Recoleta
  • Retiro
  • San Telmo
  • Velez Sarsfield
  • Villa del Parque
  • Villa Devoto

Historia

Pedro de Mendoza espainiar itsasgizonak fundatu zuen lehenengoz, 1536an, Nuestra Señora del Buen Aire izenarekin, baina indigenek bost urte beranduago txikitu zuten. Beste 40 pasatu ziren Juan Garai urduñarrak gaur egun Plaza de Mayo dagoen lekuan hiria berriro sortu arte[6].

Berehala Andeetako probintzietarako portu (Potosi hiriko zilar meatzeak) eta jarduera handiko kontrabandogune bihurtu zen. 1776an Río de la Platako Erregeorderriko hiriburu izendatu zuten. 1853tik 1860ra bitartean estatu burujabea izan zen. 1880. urtean hiriburu federala eta izen bereko probintziaren hiriburu bihurtu zen. 1996an Hiri Autonomoaren izendapena jaso zuen.

Demografia

Hiriak 2.891.082 biztanle ditu (2010ean[3]), 203 km²ko eremuan. Inguruko hirigune zabal osoa kontuan hartuta (Buenos Aires Handia), 2010ean 12.741.364 biztanle zituen[1]

Buenos Airesko biztanleria

Garraioa

Garraiobide anitz daude hirian, hiri barnean zein probintziarekin lotzeko. Autobusa, trena eta metroa dira garraiobide publiko nagusiak. Autobusa da nagusi, kolektibo izeneko sisteman 135 linea egonik. Azken urtetan Metrobus izeneko sistema ugaldu da, ibilbide nagusietan autobus erreiak erabiliz.

Metroa ere oso erabilia da. "Subte" izenarekin ezagutzen da eta sei linea eta 47,5 kilometro ditu.

Kirola

Boca Juniors eta River Plate hiriburuko futbol talde nagusiak dira, eta elkarren artean lehia handia daukate. Herrialde mailan ere talde nagusiak direla esan daiteke, Buenos Airestik kanpoko hainbatentzat alegia.

Ondasunak

Hedabideak

Euskal Diaspora

Buenosairestar ospetsuak

Herri, hiri eta lurralde senidetuak

Buenos Aires ondorengo herri, hiri eta lurraldeekin senidetuta dago:

Buenos Aires Iberoamerikako Hiriburu Hirien Batasunaren (gaztelaniaz: Unión de Ciudades Capitales Iberoamericanas - UCCI) (portugesez: União de Cidades Capitais Ibero-americanas) partaide da, 1982ko urriaren 12tik, jarraian agertzen diren hiriekin senidetarsun erlazioak hasiz: [8]

Erreferentziak

  1. a b   Censo 2010. Resultados provisionales: cuadros y gráficos censo2010.indec.gov.ar . Noiz kontsultatua: 2015-08-24 .
  2.   Euskaltzaindia Exonimia: Argentina euskaltzaindia.eus . Noiz kontsultatua: 2015-08-24 .
  3. a b Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman bizt izeneko erreferentziarako
  4.   Características Climáticas Ciudad de Buenos Aires . Noiz kontsultatua: December 2008 .
  5.   Climate Statistics for Buenos Aires, Argentina . Noiz kontsultatua: 8 March 2012 .
  6.   Pérez De San Román, Alvaro Hilario Ehun auzoen hiria (I) Argia astekaria, 2164. alea, 2008-12-21, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) argia.eus . Noiz kontsultatua: 2015-08-24 .
  7. (Ingelesez)  Yerevan Municipality, . Noiz kontsultatua: 2018-08-24 .
  8. (Gaztelaniaz)  Unión de Ciudades Capitales Iberoamericanas, . Noiz kontsultatua: 2018-07-15 .
  9. (Gaztelaniaz)  Portal web del Ayuntamiento de Madrid, . Noiz kontsultatua: 2018-07-19 .

Kanpo loturak

Argentina

Argentina, ofizialki Argentinako Errepublika (gaztelaniaz: República Argentina), Hego Amerikako estatu federala da, Amerikako Hego Konoaren hego-ekialdean, Andeak eta Ozeano Atlantikoaren artean, dagoena. 2.780.400 kilometro koadroko eremua du eta 2010ean 40.117.096 biztanle zituen. Buenos Aires du hiriburu eta hiri nagusi.

Azalerari dagokionez, estatu hispanofonorik handiena, Latinoamerikako bigarrena eta munduko zortzigarrena da. Halaber, Latinoamerikako hirugarren ekonomiarik handiena du. Nazio Batuen Erakundea, Mercosur eta Merkataritzaren Mundu Erakundearen kide sortzaileen artean dago. Hizkuntza ofiziala gaztelania da (bertako hizkuntza indigena batzuk ere hitz egiten dira).

1816an Espainiar Inperiotik askatu eta independentzia eskuratu zuenetik, kontserbadoreen eta liberalen arteko eta aginpide militar eta zibilen arteko barne gatazka gogorrak bizi izan ditu. Aberastasun natural eta baliabide ugariko herrialdea denez, eta atzerriko inbertsio handiak jaso izanari esker, nekazaritza modernoa eta industria askotarikoa dauzka. Bigarren Mundu Gerraz gero militarren diktadurapean egon zen, harik eta 1983an hauteskunde demokratikoak egin ziren arte.

Argentinako Sari Nagusia

Argentinako Sari Nagusia Buenos Airesko Autódromo Oscar Alfredo Gálvez zirkuituan azkenekoz 1998an ospatutako 1 Formulako lasterketa da.

Argentinos Juniors

Argentinos Juniors, izen osoa Asociación Atlética Argentinos Juniors, Buenos Airesko (Argentina) La Paternal auzoko kirol taldea da. 1904ko abuztuaren 15ean sortu zen, Martires de Chicago eta Sol de la Victoria taldeek bat egin zutenean. Klubaren atal nagusia futbolarena da. Gaur egun Argentinako Lehen Mailan aritzen da.

Argentinos Juniorsen haztegitik atera dira, besteak beste, Diego Armando Maradona, Fernando Redondo, Juan Román Riquelme, Esteban Cambiasso eta Fabricio Coloccini.

Boca Juniors

Club Atlético Boca Juniors, edo soilik Boca Argentinako futbol talde nagusietakoa da, River Platerekin batera, bai eta Hego Ameriketako arrakastatsuenetakoa ere, 3 aldiz irabazi baitu Kontinente arteko Futbol Kopa eta sei aldiz Libertadores Kopa.

Buenos Aires/General Carrera aintzira

Buenos Aires/General Carrera, Patagonian, Argentina eta Txile artean, dagoen aintzira da. Argentinan Lago Buenos Aires («Buenos Aires aintzira») du izena; Txilen, berriz, Lago General Carrera («General Carrera aintzira»). Hego Amerikako laugarren aintzirarik handiena da, Maracaiboko aintzira, Titikaka eta Pooporen ondoan.

Buenos Aires Handia

Buenos Aires Handia edo BHA (GBA gaztelaniaz), Buenos Aires hiriak eta inguruko udalerriek osatzen duten metropoli eremuari deritzo.

Buenos Aires kalea (Bilbo)

Buenos Aires kalea Bizkaiko Bilbo hiriburuko erdiguneko kale bat da. Abando auzoan dago. Plaza Biribilan hasi eta Venezuela plazan amaitzen da, Bilboko udaletxearen parean. Ibilbide guzti hau Bilboko Tranbiak burutzen du.

1902ko ekainaren 8an, kaleak gaur egungo izena hartu zuen, lehengo "Zerraren kalea" izenaren ordez. Izen aldaketa hau, Presidente Sarmiento argentinar ontziaren bisitaren omenez egin zen

.

Buenos Airesko probintzia

Buenos Aires Argentinako 23 probintzietako bat da. Herrialdearen ekialdean dago, Ozeano Atlantikoaren ertzean, Bahia Blanca badiaren hegoaldean. Izena gora-behera, ez du barnean hartzen Buenos Aires hiria. 307.571 km²ko eremua du eta 2010ean 15.625.084 biztanle zituen. Hiriburua La Plata da.

Club Atlético San Lorenzo de Almagro

Club Atlético San Lorenzo de Almagro, Argentinako futbol talde ezaguna da, Buenos Airesko Flores auzokoa. Argentinako 15 liga irabazi ditu eta Libertadores kopa bat.

Club Atlético Vélez Sarsfield

Club Atlético Vélez Sarsfield, Argentinako futbol talde ezaguna da, Buenos Airesko Vélez Sarsfield auzokoa. Argentinako 10 liga irabazi ditu eta 1994an Libertadores kopa eta Kontinente arteko Futbol Kopa irabazi zituen.

Euskal etxeak

Euskal etxeak edo eusko etxeak euskal diasporako euskal herritarrak biltzeko zentroak dira, batez ere kultur helburuak dituztenak: euskara eta dantza ikastaroetatik mus txapelketetaraino, besteak beste.

Munduan zehar 150 euskal etxetik gora dago. Gehienak Argentinan daude (62 etxe), eta Buenos Aires aldean hedatzen dira batez ere. Izan ere, Argentinako biztanleen %10 inguruan euskal jatorrikoa da. Juan de Garay Fundazioak komunitate honekin lan nabarmena egiten du. Bilaketa genealogikoaren zerbitzua eskaintzen du, besteak beste.

Ameriketako Estatu Batuak dira bigarren herrialdea zerrendan, hogehita hamar zentrotik gora dituela, eta NABO (The North American Basque Organizations) erakundeak hauek guztiak koordinatzen ditu 1973tik. Ameriketako Estatu Batuetan, 2000n euskal jatorriko 57.793 pertsona zeuden erroldatuta: Kalifornian 20.868, Idahon 6.637, Nevadan 6.096, Washingtonen 2.665 eta Oregonen 2.627. Kopuru hauek handiagoak izan daitezkeela uste da.

Espainiako Estatuan hamar euskal etxe daude, eta Frantziakoan bi zentro.

Euskal etxeez gain, hainbat erakunde eta elkarte daude munduan zehar euskal diasporan sar daitezkeenak. Garrantzitsuenen artean, Center for Basque Studies Renoko ikerketa gunea dago.

Junín (Buenos Aires)

Junín Argentinako hiri bat da, Buenos Airesko probintziako iparraldean dagoena. 87.509 herritar bizi dira bertan eta probintziako ipar-mendebaldeko erdigune administratibo, turistiko, industrial eta komertzial nagusia da.

Lanús

Lanús Argentinako Buenos Aires probintzian dagoen Lanús barrutiko hiriburua da. Buenos Aires hiriaren hegoaldean dago, Buenos Aires Handia metropoli eremuaren barnean. 2001eko erroldaren arabera hiriak 212.152 biztanle zituen. Lanús barrutiak, berriz, 459.263 biztanle zituen 2010ean.

Luis Federico Leloir

Luis Federico Leloir (Paris, Frantzia, 1906ko irailaren 6a - Buenos Aires, Argentina, 1987ko abenduaren 2a) frantses jatorriko biokimikari argentinarra izan zen.

Pablo Neruda

Pablo Neruda edo jaiotzez Ricardo Eliécer Neftalí Reyes Basoalto (Parral, Maule, 1904ko uztailaren 12a- Santiago, 1973ko irailaren 23a) txiletar olerkaria izan zen, XX. mendean gaztelaniaz idatzi zutenen artean onenetarikoa. Ezizena Jan Neruda txekiar idazlearen omenez hartu zuen. Politikan ere parte hartu zuen eta errepublikako senadore izan zen, Alderdi Komunistako Komite Zentraleko kide. 1971n, Literaturako Nobel Saria irabazi zuen.

Rio de la Plata

Rio de la Plata (euskaraz: «Zilarraren ibaia») Hego Amerikako itsasadar zabala da, Ozeano Atlantikoan, Paraná eta Uruguai ibaien bokaletik aurrera, Argentina eta Uruguai artean dagoena. 287 kmko luzera du eta 40 km zabal da gune estuenean, eta 220 km zabalenean; hori dela eta, munduko bokalerik zabalena da.

Ertzeko lurraldeak lauak dira eta hondarralde ugari ditu, Parana eta Uruguai ibaiek garraiatzen dituzten gaien pausatzearen ondorioz. Hiri eta portu guztiz garrantzitsuak daude Rio de la Plata itsasadarraren ertzean: Buenos Aires eta La Plata Argentina aldean eta Montevideo Uruguai aldean. Bokaleko uharterik handiena Isla Martín García da, eta Argentinan dago.

River Plate

Club Atlético River Plate, River Plate edo soilik River Argentinako futbol talde nagusietakoa da, Boca Juniorsekin batera. Argentinako liga gehien irabazi dituen taldea da eta nazio artean lau Libertadores kopa eta Kontinente arteko Futbol Kopa bat irabazi ditu besteak beste.

Tango

Tangoa musika eta dantza mota bat da, Rio de la Platan sortu eta garatua, Buenos Aires eta Montevideo hirietan bereziki. 2/4ko konpasean idazten da. Maitasun mina du gai nagusia, eta bertsoak edertasun handikoak izan ohi dira. Tangoa jotzeko talde ohikoa seikotea da, orquesta típica deitutakoa: bi biolin, pianoa, kontrabaxua eta bi bandoneon. Bandoneona, trikitiaren antzeko akordeoi diatonikoa da.

XIX. mende erdialdean sortu zen, Buenos Airesko auzune behartsuetan. XX. mendearen hasieran Buenos Aires osoan zabaldu eta Argentinako eredu bihurtu zen. Lehen Mundu Gerra hasi aurretik Europan hedatu zen arrakasta handiarekin. 2009an Unescok Gizateriaren Kultura Ondare Immaterial izendatu zuen.

Venezuela plaza (Bilbo)

Venezuela plaza Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen plaza bat da. Abando auzoan dago, Ibáñez de Bilbao eta Buenos Aires kaleen arteko elkargunean, Nerbioi ibaiaren ertzean eta beste ertzean Bilboko udaletxea parez-pare duela.

Datu klimatikoak (Buenos Aires, 1981–1990)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 43.3 38.7 37.9 36.0 31.6 28.5 30.2 34.4 34.0 34.0 36.8 40.5 43.3
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 30.4 28.7 26.4 22.7 19.0 15.6 13.9 17.3 18.9 22.5 25.3 28.1 21.5
Batez besteko tenperatura (ºC) 25.1 23.7 21.4 17.7 14.3 11.2 10.9 12.7 14.2 17.7 20.6 23.2 17.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 20.4 19.4 17.0 13.7 10.3 7.6 7.4 8.9 9.9 13.0 15.9 18.4 12.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 5.9 4.2 2.8 −2.3 −4.0 −5.3 −5.4 −4.0 −2.4 −2.0 1.6 3.7 −5.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 121.6 122.6 153.9 106.9 92.1 50.0 52.9 63.2 77.7 139.3 131.2 103.2 1214.6
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 9 9 9 9 8 6 7 8 7 10 10 9 101
Eguzki orduak 270 241 189 176 174 132 143 174 189 217 252 267 2424
Hezetasuna (%) 65 70 72 77 76 79 79 74 71 69 68 64 72.0
Iturria (1): Servicio Meteorológico Nacional[4]
Iturria (2): The Weather Network[5]

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.