Britaniar

Britaniarrak[1] (latinez: Britanni) antzinako Britainia Handiko (Albion) berezko biztanleak izan ziren. Hauek bai hizkuntzaz nahiz kulturaz zelta jatorria zuten. Gerora anglosaxoiak ailegatu eta britoiak mendebalderantz bultzatu zituzten, nagusiki gaur egungo Gales eta Kornuallesen mantendu zirelarik.

Britoi hizkuntzak mintzatzen zituzten eta kultura berberak elkartzen zituen. Antzina zeltek Mendebaldeko Europaren zati handi batean bizi ziren, Britainian britoiak bizi zirelarik. Aldiz, gaur egungo Eskoziako zatirik handienean piktoak bizi ziren, eta Irlanda, Man Uhartea, eta Ipar Irlanda eta Eskoziako mendebaldean zegoen Dál Riata erresuman eskotoak bizi ziren, azken hauek hizkuntza goidelikoak mintzatzen zituztelarik.

Britainiako erromatar inbasioaren ondorioz erromanizazioa iritsi eta I. mendetik aurrera britoiek latina eta erromatar kultura bereganatu zuten. Gainera IV. mendean kristautasunera bilakatu ziren.

Erromatar Inperioaren gainbeherak Britainian anarkia egoera bat ekarri zuen. V. mendean eskotoen eta piktoen erasoen ondorioz, eta anglo, saxoi eta jutoen etorreraren ondorioz britoiak uhartearen mendebalderantz bultzatuak izan ziren. Bestalde, britoietako batzuk itsasoz gaur egungo Britainian babes hartu zuten. Hortik dator bretoi izena, antzinako britoien ondorengoak baitira.

Map Gaels Brythons Picts
Britainiar uharteak K. o. 400. urtean.
Gorriz: Hizkuntza britoien eremua (Britoiak).
Orlegiz: Gaelera hizkuntzen eremua (Gaelikoak).
Urdinez: Piktoera mintzatzen zen eremua (Piktoak).

Ikus gainera

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia (2015-1-30) 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak 5 or..

Kanpo loturak

Achetta zaldi

Achetta zaldia, edo "Sardiniako ponia", Sardinieraz Acheta, Akkètta edo Quaddeddu, Sardiniako bertako zaldi arraza bat da.

Bere tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean dago.

Batzuetan zaldi hau Giara zaldiarekin nahasten dute, baina biak arraza ezberdinak dira.

Adaev zaldi

Adaev zaldia edo Aedaevskaya, (errusieraz: Адаевская лошадь) , Kazakhstango bertako zaldi arraza bat da . Arraza bere tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.

Arrazaren jatorria Kazakhstango hegoaldeko basamortu gunetan dago.

Arrazaren jatorria Kaspiar Itsasoko inguruan dago. Kazakhstango poni arrazatik oso gertu dago eta turkomandar zaldiaren eragin handia jaso du baita ere.

Australiako zela poni

Australiako zela ponia, ingelesaz Australian Riding Pony, Australian eta 1970.en hamarkadan zehar garatutako zaldi arraza moderno bat da. Poni hauek eragin handia dute beraz britaniar zela poni, Ingalaterrako odol garbiko zaldi zein arabiar zaldien aldetik.

Bere tamainagatik arraza ponien sailkapen taldean sartzen da.

Barra poni

Barra ponia egun desagertutako Eskoziako bertako zaldi arraza bat zen. Bere tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sarzten zen. Bere jatorria Barra uhartea zen, eta Eriskay poniaren hurbileko zaldi mota zen. Barra ponia egun desagerturik dauden Eskoziako uhartetako hainbat poni arraza eta mota ezberdinetako multzoan sartzen zen .

Boliviar poni

Boliviar ponia edo sunicho, Boliviako bertako zaldi arraza bat da. Bere tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapenean sartzen da.

Tamaina txikiko poniak dira eta egungo beraien kopurua oso murritza da. Boliviako goi-ordokian bizi dira abere hauek.

Britainiar Inperioa

Britainiar Inperioa historiako inperiorik zabalena izan zen, eta, garai luze samarrean, munduko botererik handiena, Erresuma Batuak garatua. 1913rako, Britainiar Inperioak 458 milioi biztanle zituen, munduko laurden bat gutxi gorabehera. 31,6 milioi kilomero koadroko hedadura zuen, munduaren laurdena.

Britainiar Raj

Britainiar Raj (hindustaneraz: rāj राज, urduz: راج‎, /rɑːdʒ/; euskaraz: «gobernamendu») 1858 eta 1947 artean Britainiar Inperioak hegoaldeko Asian zuen kolonia eta agintepeko lurra izan zen. Garai haietan, eskualdeak India izena zuen eta barnean Erresuma Batuak zuzenean gobernaturiko probintziak eta menpeko printzerriak zituen. 1876tik aurrera, eskualdeak Indiar Inperioa hartu zuen, Nazioen Liga eta Nazio Batuen Erakundean parte hartu zuena.

1858an Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiak eskualdean zuen agintea Viktoria erreginari besterendu zion (1877an Indiako enperatriz aldarrikatu zutena). 1947ra arte iraun zuen, noiz bitan zatitu zen: alde batetik Indiako Batasuna (gero Indiako Errepublika izango zena) eta bestetik Pakistango agindupeko lurra (gero Pakistango Islamiar Errepublika eta Bangladeshko Errepublika izango zena). Ekialdean zegoen Birmaniako probintzia 1937an kolonia independente eta 1948an estatu burujabe bilakatu zen.

Britaniar orbaindun poni

Britaniar orbaindun ponia, (ingelesez: British spotted pony), Ingalaterrako zein Galesko bertako zaldi arraza bat da. Bere tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.

Badaude poni tamaina gainditzen duten zaldi mota honetako hainbat azpimota, baina orduan appaloosa zalditzat hartzen dira.

Antzineko arraza da, esan bezala bereziki Ingalaterran garatua. Antza poni hauek beraien ilai bitxia bertako baso eta txillardietan kamuflatzeko erabiltzen zuten .

Britaniar zela poni

Britaniar zela ponia, (ingelesez: Riding Pony), Ingalaterrako zein Galeseko bertako zaldi arraza modernoa da. Tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean kokatzen da, nahiz eta beste hainbat ponien kasuan bezala zaldi ezaugarriak izan ere.

Britaniar zela ponia beste hainbat zaldi eta poni arrazak gurutzatuz sortutako zaldi mota da; Thoroughbred zaldiak, galesdar poniak, Dartmoor poniak zein

arabiar zaldiak. Poni hauek bereziki erakusketerako poniak dira.

Egun arraza mundu guztian zehar zabaldurik dago. Poni arraza honen barnen hainbat mota daude, erabilera ezberdinei egokituak. Esan daiteke, sortutako beste hainbat zaldi arrazetan bezala, poni hauek arraza bat baino, poni mota bat direla.

British Museum

British Museum (euskaraz: «Britainiar Museoa») Londres eta Erresuma Batuko museorik handiena da, bai eta munduko ospetsuenetarikoa ere. 1759ko urtarrilaren 15ean ateak ireki zituenez planetako museorik zaharrena da. Ordutik zabalkuntza prozesu asko izan ditu eta ia 7 milioi bisitari izatera heldu da. Munduko laugarren museorik bisitatuena da eta Erresuma Batuko lehena.

Kontinente guztietatik jasotako zortzi milioi objektu baino gehiago ditu. Horietariko asko eta asko ez dira erakusten, birgaitze edo berrikuntza prozesuetan baitaude. Horrez gain, Liburutegi Britainiarreko irakurketa gelarik handiena ere badu museoak, 1997arte hor egon baitzen kokatua aipatutako liburutegia. Gaur egun, liburutegi honek badu bere egoitza propioa. Gauza bera aipatu beharra dago Londresko Historia Naturalaren Museoari buruz, 1963tik beste eraikin baten baitago.

Munduko bildumarik aipagarrienetakoa du. Arte egiptoarrari buruzko bilduma munduko nabarmenena da, Kairoko Museo Egiptoarraren ostean, beti ere. Museoko sarrera doan da, baita bestelako zerbitzuak ere.

Dales poni

Dales ponia, ingelesez Dales pony Ingalaterrako bertako zaldi arraza bat da. Bere tamainagatik ponien sailkapen taldean sartzen da.

Era berean arraza Britainiar uhartetako mendi eta eremuetako ponien arraza multzoan kokatzen da.

Fell ponia baino handiagoa da. Historikoki arraza oso lotuta egon da Dales eskualdean izan den berunaren meatzaritzarekin.

Irish Hobby

Irish hobby gaur egun desagerturiko Irlandako bertako zaldi arraza bat izan zen. Aspaldidanik arraza Britaniar uhartetako beste herrialdetara hedatu zen, Eskozia zein Ingalaterrara bereziki. Bere tamaina zein ezaugarriengatik arraza hau ponien sailkapen taldean sartzen zen.

Irish hobbya XIII. mendetik aurrera garatu zuten bertako hainbat poni arrazen nahasketaren bidez.

Dirudienez gaur egungo hainbat zaldien arrazen jatorrian dago poni hau, hala nola Connemarako ponia zein Irlandako zaldi nazionala den Irish draught zaldi arraza.

Beste aldetik Irish hobbyren behorrak Ingalaterrara eraman zituzten eta bertako zaldiekin nahastuz Ingalaterrako odol garbiko zaldi arrazaren oinarria finkatu omen zuten.

Kuda-Pacu

Kuda-Pacu Indonesiako bertako zaldi arraza bat da. Bere tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da. Bere jatorrian bertako ponien eta europear odol garbiko zaldien arteko nahasketa dago.

Kuningan zaldi

Kuningan zaldia, edo Kumingan, (indonesieraz: kuda-Kuningan), Indonesiako bertako zaldi arraza bat da. Bere tamaina zein ezaugarriengatik zaldi hauek ponien sailkapen taltean sartzen dira.

Arrazaren jatorria Javako uhartearen mendebaldean dago.

Mogod poni

Mogod ponia, (arabieraz: العربية‎), edo Tunisiako ponia, Tunisiako bertako zaldi arraza bat da. Bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.

Arraza bereziki Tunisiako ipar aldeko gune menditsuetan hedaturik dago.

Suediar zela poni

Suediar zela ponia Suediako bertako zaldi arraza moderno bat da. Bere tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.

Arraza 1990.en urtean sortu zuten eta oraindik ezagupen ofizialetik kanpo dago.

Thailandiar poni

Thailandiar ponia Thailandiako bertako zaldi arraza bat da. Bere tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.

Arrazaren jatorria misterio bat da, nahiz eta batzuek mongoliar zaldiekin lotzen duten.

Yili poni

Yili ponia Xinjiang aldeko bertako zaldi arraza bat da. Bere tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.

Zaldi txikiak dira. Yili ponien arbasoak mongoliar zaldiak zirela uste da. Baita Kazakhstango poniak ere.

Zaniskari poni

Zaniskari ponia, edo Zaniskari zaldia Indiako bertako zaldi arraza bat da. (Ingelesez) Bera tamaina zein ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.

Arrazaren jatorria Zanskar eskualdean dago, Ladakhen, Jammu eta Kaxmir estatuan. Indiako iparraldean beraz, Himalaian. Indiako jatorrizko zaldi arrazen artean onartua dago.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.