Britainiar Inperioko Ordena

Britainiar Inperioko Ordena txit gorena (ingelesez: Most Excellent Order of the British Empire) britainiar zaldun-ordena da, arte eta zientziatan ekarpenak, gizaldeko elkartekin lanak eta funtzio publikozko kanpoko gizarte-lana saritzen dituena.[1] Jurgi V.a Erresuma Batukoak 1917ko ekainaren 4an ezarri zuen eta bi maila (zibil eta militarra) eta bost gradu ditu:

  • Britainiar Inperioko Ordenaren Gurutze Handiko zaldun edo dama (GBE)
  • Britainiar Inperioko Ordenaren zaldun edo dama komendadorea (DBE)
  • Britainiar Inperioko Ordenaren komendadorea (CBE)
  • Britainiar Inperioko Ordenaren ofiziala (OBE)
  • Britainiar Inperioko Ordenaren kidea (MBE)
Most Excellent Order of the British Empire
Britainiar Inperioko Ordena txit gorena
CBE AEAColl
Babeslea Erresuma Batuko monarkia
Herrialdea  Erresuma Batua
Lehen sari banaketa 1917ko ekainaren 4a
Webgune ofiziala Webgunea

Erreferentziak

  1. (Ingelesez)  The Official Website of the British Monarchy Order of the British Empire .
Ana Botín

Ana Patricia Botín-Sanz de Sautuola O'Shea (Santander, Espainia, 1960ko urriaren 4a) espainiar bankaria da. 2014ko irailaren 10etik Banco Santander Taldeko presidentea da.

Anthony Hopkins

Sir Anthony Hopkins, jaiotze izenez Philip Anthony Hopkins (Margam, Neath Port Talbot, 1937ko abenduaren 31) galestar zinemako aktore bat da.

Armadan eta altzairu-lantegi batean aritu ondoren, aktore bihurtu zen Anthony Hokpins. Aktore dotorea eta sendoa da, The Silence of the Lambs (1991) filmean erakutsi zuen bezala. Film horregatik merezitako Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria jaso zuen. Beste bi aldiz izendatu dute, The Remains of the Day (1993) eta Nixon (1995) filmentagik.

1993an, Sir titulua jaso zuen, eta 1998an Donostiako Zinemaldiko Donostia Saria.

Dennis Gabor

Dennis Gabor (Budapest, Hungaria, 1900eko ekainaren 5a - Londres, Ingalaterra, 1979ko otsailaren 9a) britainiar fisikari eta teknikaria izan zen, hungariarra jatorriz.

Elton John

Elton John (Londres, Ingalaterra, 1947ko martxoaren 25a) kantaria, musikagilea eta piano-jotzailea da. Hamazazpi urte zituela, Bluesology izeneko taldean sartu zen. 1970-1980 urteetan, ospe handia izan zuen bere kantu eta emanaldi ikusgarriengatik. Kantu aipagarriak ditu, besteak beste: Benny and the Jets eta Rocket Man. Hauek dira plazaratu dituen disko ezagunenak: Tumbleweed connection (1970), Madman across the water (1971), Smiling face (1973), Captain fantastic (1975), Blue moves (1976), A single man (1978), Victim of Love (1979), 21 at 33 (1980), The Fox (1981) Too low for zero (1983), Ice on fire (1985) eta Leather jackets (1986).

Harold Pinter

Harold Pinter (Londres, 1930eko urriaren 10a - ib., 2008eko abenduaren 24a) idazle ingelesa izan zen.

Familia judutar batean jaio zen. Literatura egile izugarriki emankorra izan zen, hamarka lan ugari idatzita, batik bat antzezlanak. "Urtebetetze Festa" ("The Birthday Party") bere lanik ezagunenetarikoa dugu. Zinemarako filmak, narrazioak eta olerkiak ere egin ditu.

60. hamarkadan britainiar gizartea gogor kritikatu zuen Angry Young Men taldeko kide ezaguna izan zen.

Politikoki, aktiboa izan zen. International PEN elkartearen kidea izan zen, adierazpen askatasunaren alde lan eginez. Bestalde, ohore handiko izendapenak jaso zituen Erresuma Batuan, tartean "Order of the British Empire" delakoa.

2005ean irabazi zuen Literaturako Nobel saria. Saria jaso zuenean Artea, egia eta politika izeneko hitzaldia eskaini zuen, AEBk Irak inbaditu izana salatuz.

James Nesbitt

James Nesbitt (Ballymena, Antrimeko konderria, 1965eko urtarrilaren 15a) iparirlandar aktore bat da. Berazk antzeztutako filma ospetsuenen artean honako hauek daude: Waking Ned (1998), Bloody Sunday (2002), Jekyll (2007) eta Five Minutes of Heaven (2009).

John A. Pople

John Anthony Pople (Burnham-on-Sea, Somerset, Ingalaterra, 1925eko urriaren 31 - Chicago, AEB, 2004ko martxoaren 15a) kimikari teorikoa izan zen. Kimikako Nobel Saria irabazi zuen 1998an, W. Kohnekin batera, gertaera kimiko-kuantikoen zenbakizko azterketa-metodoak asmatzeagatik.

Julie Andrews

Julie Andrews (Walton-on-Thames, Surrey, 1935eko urriaren 1a -) Ingalaterrako aktorea eta abeslaria da, Mary Poppins (1964) eta The sound of music (1965) musikaletan agertzeagatik ezaguna.

Bigarren Mundu Gerran zehar, Julie Andrews armada entretenitzen aritu zen ume ikuskizun batean. Antzokian, Londresko West End 1947an estreinatu zen. Broadwayen 1954an egin zuen lehen antzezlana. Hor, My Fair Lady musikalean jardun zuen, eta horren arrakasta zela eta, Julie Andrews ospetsu bihurtu zen.

Hala ere, My Fair Lady filmerako, Audrey Hepburn hobestu zuten ekoizleek. Horren ordez, Julie Andrewsek Walt Disneyen Mary Poppinsen protagonista papera jaso zuen. Horri esker, emakumezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen. Hurrengo urtean ere Oscar Sarirako izendapena jaso zuen. Ondorioz, garaiko izarrik bilatuenetakoa bilakatu zen, eta film garrantzitsuetan parte hartu zuen: Hawaii, Alfred Hitchcocken Torn Curtain, (biak 1966koak), eta Thoroughly Modern Millie (1967).

Musikalaren gainbehera zela eta, Andrewen karrera kalteturik suertatu zen. Blake Edwards bigarren senarraren hainbat filmetan (musikaletan eta ez musikaletan) parte hartu bazuen ere, The Tamarind Seed, 10, Victor/Victoria, edo S.O.B., 1980ko hamarkadatik aurrera gutxitan agertu zen pantailetan.

Julie Walters

Julia Mary "Julie" Walters, CBE (1950eko otsailaren 22a - ) Ingalaterrako aktore eta idazlea da. Bi BAFTA eraman ditu zinema lanengatik eta beste lau telebista lanengatik. 1983an ezaguna egin zen mundu mailan Educating Rita filman egindako paperagatik. Papera berak West Endeko antzoki batean sortu zuen eta Oscar Saria jasotzeko nominazioa izan zuen. Billy Elliot filmean egindako lanagatik ere Oscar Sarirako nominazioa jaso zuen. Beste filme batzuk Personal Services (1987), Prick Up Your Ears (1987), Buster (1988), Stepping Out (1991), Calendar Girls (2003), Mamma Mia! (2008), Brave (2012) eta Brooklyn (2015) dira. Molly Weasleyren papera egin du Harry Potteren zortzi filmetatik zazpitan.

Kazuo Ishiguro

Sir Kazuo Ishiguro (japonieraz: カズオ・イシグロ edo 石黒 一雄, Ishiguro Kazuo, Nagasaki, Japonia, 1954ko azaroaren 8a)

japoniar jatorriko idazle britainiarra da. 2017an Literaturaren Nobel Saria eman zioten.

Kevin Spacey

Kevin Spacey Fowler (South Orange, 1959ko uztailaren 26a -) Estatu Batuetako antzerki eta zinema aktorea da, bitan gizonezko aktore onenaren Oscar sariaren irabazlea.

New Jerseyen jaioa eta Kalifornian hazia, Kevin Spacey antzerkian hasi zen 1980ko hamarkadan. Telebistan eta zineman lan egiteari ekin zion orduan, hastapenean bigarren mailako paperetan, baina, 1990eko hamarkadan kritikarien gorespenak jaso zituen. Hala, 1995ean The Usual Suspects eta 1999an American Beauty filmetan izandako paperengatik Oscar saria irabazi zuen. Orduz geroztik, Londresen antzerkian aritu da batik bat. Nolanahi ere, Hollywoodeko film ezagunetan agertu da: Seven, Pay It Forward, The Usual Suspects, L.A. Confidential, edo Superman Returns.

Nigel Short

Nigel David Short (Leigh, Ingalaterra, 1965eko ekainaren 1a) ingeles xakelari bat da.

1984, 1987 eta 1998an Shortek Erresuma Batuko Xake Txapelketa irabazi zuen.

2016an Nazioarteko Xake Federakuntzaren arabera munduko 63. portuan zegoen, 2679 Elo puntuaketarekin. Erresuma Batuko 2. postuan dago, Michael Adams xakelariaren ondoren.

Olivia de Havilland

Olivia Mary de Havilland (Tokio, Japonia, 1916ko uztailaren 1a) Ameriketako Estatu Batuetako aktorea da, Oscar sariaren irabazlea. Joan Fontaine aktorea du ahizpa gaztea, baina elkarren urrunketa ospetsua izan da.

Tokion bi ahizpak jaio baziren ere, San Franciscora joan ziren Olivia de Havillandek bi urte zituela. 1935ean lehen filmean antzeztuta, berehala aktore entzutetsua bihurtu zen 1930eko hamarkadan ere, Errol Flynn izarrarekin batera hainbat filmetan agertu zelako. Hala ere, beti paper bertsuetan jokatzen zuen, estudioak behartuta. Urte batzuk lehenago Bette Davisek arrazoi berberarengatik Warner Bros epaiketara alferrik eraman bazuen ere, Olivia de Havillandek berriro ekin zion. Aldi horretan, epaileak, berriz, aktoreen alde ebatzi zuen, eta, hortik aurrera, estudioek ezin izan zuten aktoreen karreraren gainean adinako kotrolik eduki. De Havilland izeneko lege horrek Hollywooden gainean oso eragin handia eta luzea izan zuen, eta azkenean, filmak ekoizteko eta banatzeko sistema irauli.

Paul McCartney

Paul McCartney (Liverpool, Ingalaterra, 1942ko ekainaren 18a -) ingeles kantaria eta musikagilea da. The Beatleseko partaidea izandakoa eta, taldea desegin ondoren, artista solista da.

Rabindranath Tagore

Rabindranath Tagore (bengaleraz: রবীন্দ্রনাথ ঠাকুর, ahoskera hindiz (i · ?)) (Kalkuta, India, 1861ko maiatzaren 7a - Kalkuta, India, 1941ko abuztuaren 7a Gurudev ezizenez ere ezagutua, poeta, idazle, hezitzaile, eleberrigile, musikagile, erreformista eta gizarte eragile bengalarra izan zen. Bere lanek literatura eta musika bengaliarra eraberritu zituzten XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran. Nobel Saria irabazi zuen lehen asiarra bihurtu zen; hain zuzen, Literaturako Nobel Saria eman zioten 1913an.

Tagorek zortzi urterekin idatzi zituen lehen olerkiak. Hamasei urte zituenean argitaratu zituen lehen aldiz bere poemak Bhanushingho ("eguzkiko lehoia") ezizena erabiliz, eta ipuin eta dramak idazteari ekin zion 1877an.

Tagorek arte bengaliarra modernizatu zuen, forma indiar klasiko zurrunak baztertuz. Bere eleberri, ipuin, abesti, drama eta saioek gai pertsonalak zein politikoak jorratzen zituzten. Bere lanik ezagunenak Gitanjali, Gora eta Ghare-Baire ("Etxea eta mundua") dira. Bere bi abesti Bangladesh eta Indiako ereserkitzat hartu ziren: Amar Shonar Bangla eta Jana Gana Mana.

Richard Attenborough

Richard Samuel Attenborough (1923ko abuztuaren 29a, Cambridge - 2014ko abuztuaren 24a) Ingalaterrako zinema zuzendaria eta aktorea izan zen. Sir David Attenborough naturalistaren eta John Attenborough Alfa Romeo enpresako enpresa-buruaren anaia da.

Hamabost-hamasei urte zituelarik, haren etxean Espainiako Gerra Zibilatik ihes egindako haurrak jaso zituzten eta erbesteratuen aldeko kanpainetan parte hartu zuen, bereziki dirua biltzeko.Arte dramatikoa ikasi ondoren, 1942an In Which We Serve filmean eman zioten lehendabiziko papera. 1969an, lehen filma zuzendu zuen, Oh! What a Lovely War izenekoa; harez geroztik, aktore lana urriagoa izan zuen. 1982an, Oscar saria eskuratu zuen, Gandhi filmarengatik.

Richard Burton

Richard Burton (Pontrhydyfen, Neath Port Talbot, 1925eko azaroaren 10 - Céligny, Suitza, 1984ko abuztuaren 5) Galesko aktorea zen. Garai batean Hollywoodeko aktore ordainduenetakoa, ahots-estilo garbiarengatik ezagutzen zitzaion. Zazpi aldiz gizonezko aktore onenaren Oscar sarian izendatuta, ez zuen inoiz irabazi.

Rory Best

Rory David Best (Craigavon, 1982ko abuztuaren 15a) irlandar errugbi jokalaria da, orpokatzaile postuan aritzen dena. Ulster Rugbyn jokatzeaz gain, Irlandako errugbi selekzioko kapitaina da. Lau aldiz irabazi du Sei Nazioen Txapelketa: 2009, 2014, 2015 eta 2018an.

Sidney Poitier

Sir Sidney Poitier (Miami, 1927ko otsailaren 20 - ), Bahametako eta Estatu Batuetako aktore eta zinema zuzendaria da, aktore onenaren Oscar sariaren irabazlea.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.