Brian Mulroney

Martin Brian Mulroney (Baie-Comeau, Quebec, 1939ko martxoaren 20a) kanadar politikaria da. 1984tik 1993ra Kanadako lehen ministroa izan zen.

Brian Mulroney
Mulroney
Bizitza
Izen osoa Martin Brian Mulroney
Jaiotza Baie-Comeau (Quebec)1939ko martxoaren  20a (80 urte)
Herrialdea  Kanada
Bizilekua Westmount (Quebec)
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta abokatua
Lantokia(k) Ottawa
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Brian Mulroney Signature

Bizitza

Alderdi Kontserbadore Aurrerazalean sartu zen gaztetan. Lavalgo Unibertsitatean Zuzenbideko lizentzia lortu ondoren, legegizon eta negozio-gizon ospetsua egin zen. 1976an, alderdi barruko hauteskundeak galdu zituen Joseph Clarken mesedetan, eta industria-mundura itzuli zen Iron Ore Company of Canadako presidente gisa (1977-1983). 1983ko ekainean, Alderdi Kontserbadoreko buruzagi izatea lortu zuen. Urte horretako hauteskundeetan legebiltzarreko aulki bat lortu ondoren, garaipenerako bidean jarri zuen Alderdi Kontserbadorea 1984ko hauteskunde orokorretan. Ronald Reagan Estatu Batuetako lehendakariarekin Ipar Amerikako Merkataritza Libreko Ituna izenpetu zuen 1988an, eta alderdia garaipenera eraman zuen berriz ere urte horretan bertan. 1993an, politika utziko zuela esan zuen, eta dimisioa aurkeztu zuen krisi ekonomikoaren eta hauteskundeetan jasandako porrotaren ondoren. Kim Campbell izan zuen ondorengo.

Erreferentziak

1939

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

1990eko hamarkadaren hasierako atzeraldia

1990eko hamarkadaren hasierako atzeraldia Mendebaldeak garai haietan jasan zuen jarduera ekonomikoaren atzerakada nabarmena izan zen.

Antikomunismo

Antikomunismo terminoa erabiltzen da, adiera zabalenean, komunismoarekiko aurkakotasun edo etsaitasun jarrera teorikoen eta praktikoen multzoa izendatzeko. Hala, antikomunismoa izan daiteke posizionatze ideologiko hutsa, diskurtso politiko egituratu bat, ekintza politiko bat edo propaganda egitea. Alta, antikomunismo hitzaren zentzua aldakorra da, izan ere, "komunismoa" berak ere herrialdeetan oso mamitze desberdinak izan baitu. Antikomunismoaren nolakotasuna azaltzen duten faktoreak lotuta daude borrokatu nahi den komunismo motaren ezaugarriekin.

Kontzeptua XIX. mendean sortu zen eta XX. mendean bilakaera luzea izan zuen, batez ere, boltxebikeek Errusian 1917ko urrian boterea eskuratu eta SESB sortu ondoren: ordutik, funtsean, antikomunismoa erregimen komunisten eta inspirazio leninista eta estalinista zuten alderdien kontrako jarrera bezala definitu zen. 1930eko hamarkadan, antisemitismoarekin batera, Alemania naziak martxan jarritako politiketako bat izan zen. Bigarren Mundu Gerraren ostean, antikomunismoa Estatu Batuen barne eta kanpo politikako funtsezko elementu bihurtu zen, SESBerekin aurrez aurre kontrajarriko dena Gerra Hotzaren garaian.

Ipar Amerikako Merkataritza Libreko Ituna

Ipar Amerikako Merkataritza Libreko Ituna (gaztelaniaz: Tratado de Libre Comercio de América del Norte, TLCAN; frantsesez: Accord de libre-échange nord-américain, ALÉNA; ingelesez: North American Free Trade Agreement, NAFTA). Ipar Ameriketako merkataritza askerako elkartea, Estatu Batuek, Mexikok eta Kanadak osatzen dutena.

Elkartea 1988. urtean sortu zen, eta Estatu Batuen eta Kanadaren arteko merkataritza askerako hitzarmena izan zuen abiapuntua. Akordioaren lehen helburua Ipar Ameriketan esparru bateratu bat sortzea zen; Estatu Batuetan George Bush, Kanadan Brian Mulroney, eta Mexikon Carlos Salinas de Gortari buru zirela negoziatu zen. 1992ko abuztuan hartu zen aurretiko hitzarmena, eta aipaturiko hiru ordezkariek 1992ko abenduaren 17an sinatu zuten. Bestalde, 1993. urtean berretsi zuten hiru herrialdeetako parlamentuek, eta 1994. urteko urtarrilaren 1ean ezarri zen hitzarmena indarrean.

NAFTAren sorkuntza, hein handi batean, Europar Batasunak herrialde kideen artean merkataritza-harremana areagotzeko helburuaz muga-zergak ezabatzean izan zuen arrakastak sustatu zuen; munduko hiru bloke ekonomiko indartsuenen (AEB, Japonia eta Europar Batasuna) artean egindako merkatu- eta ekonomia-integrazioaren prozesuaren ondorioa da. NAFTAren helburu nagusia estatu kideen arteko kapital, ondasun eta zerbitzuen zirkulazio askerako oztopo guztiak ezabatzea da. Horretarako 15 urteko epea ezarri zen hitzarmenean, nahiz eta muga-zergak murrizteko aurreikusitako erritmoa aldatu egiten den sektore ekonomikoen arabera.

Pertsonen zirkulazio askea nahita utzi zen hitzarmenetik kanpo.

John Turner

John Napier Wyndham Turner (Richmond, Surrey, Ingalaterra, 1929ko ekainaren 7a) kanadar abokatu eta politikaria da. 1984an Kanadako lehen ministroa izan zen.

Kanada

Kanada (ingelesez eta frantsesez, Canada) Ipar Ameriketako estatu federala da, britainiar Commonwealtheko kidea, luze-zabaleran munduko bigarrena. Iparraldean Ipar itsasoarekin du muga, hegoaldean – Estatu Batuekin, ekialdean – Ozeano Atlantikoarekin, mendebaldean – Ozeano Barearekin, eta ipar-mendebaldean – Alaskarekin. 9.984.670 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2016an 35,1 milioi biztanle zituen. Hiriburua Ottawa da, eta hiri nagusia – Toronto.

Lurralde zabala eta aberastasun handikoa da Kanada. 1867az gero da burujabea, baina baditu Britainia Handiarekiko lotura formal batzuk. Ekonomia eta teknologia Estatu Batuetakoarekin batera garatu da. 10 probintzia eta 3 lurraldetan dago banatua. Arazo politikoak ditu Québec probintziarekin.

Kanadako historia

Kanadako historia duela 20.000 urte hasi zen. Lehen biztanleak orain dela 20.000 bat urte heldu ziren Kanadara, ur mailaren beheratzeak igarobidea libre utzirik Asiatik zetozen ehiztari taldeek Beringko itsartea igaro zutenean.

Martxoaren 20

Martxoaren 20a gregoriotar egutegiaren urteko hirurogeita hemeretzigarren eguna da; eta larogeigarrena bisurteetan. 286 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.