Bosnia-Herzegovina

Bosnia-Herzegovina,[1] izen ofizialez Bosnia eta Herzegovina[2] (bosnieraz eta kroazieraz: Bosna i Hercegovina; serbieraz: Босна и Херцеговина), Europako hego-ekialdeko estatu burujabe bat da, Balkanetan kokatua, Itsaso Adriatikoaren ertzean. Hala ere, ia estatu itsasgabea da, 20 kilometroko kosta zerrenda besterik ez baitu, Neum hiriaren inguruan. Hiriburua Sarajevo da.

Bosnia eta Herzegovina
Bosna i Hercegovina
Босна и Херцеговин
Bosnia-Herzegovinako bandera Bosnia-Herzegovinako armarria
Bandera Armarria
Ereserkia: Državna himna Bosne i Hercegovine
Herrialdearen kokapena
Hiriburua
eta hiri handiena
Sarajevo
Hizkuntza ofiziala(k) Bosniera / Kroaziera / Serbiera
Herritarra bosniar
Gobernua Errepublika
Independentzia
Azalera
 -  Guztira 51,129 km2 (127.)
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2009) 4.613.414 (120.)
 -  Dentsitatea 90,2 bizt./km2 (126.)
Dirua Marko bihurgarri (BAM)
Ordu-eremua CET (UTC+1)
 -  Udan (DST)  (UTC+2)
Aurrezenbakia 387
Internet domeinua ba
1 Presidentziaren burua; bosniarra.
2 Kide serbiarra.
3 Kide kroaziarra.
Map Bih entities

Mugakideak

Mugakideok ditu: Kroazia, ipar, hego eta mendebaldean; Serbia, ekialdean; eta Montenegro, hegoaldean.

Historia

Eslaviarren aurreko garaia

Bosnia-Herzegovinako Paleolitoan Badanj leizeko (Stolac, Herzegovina) grabatuak nabarmentzen dira, Europako hego-ekialdeko zaharrenak baitira. Geziz erasotutako zaldia K.a. 14-12000 urtekoa da.

Neolitikoan iliriarrak bizi izan ziren. Proto-indoeuropar herri hau aski ezezaguna da, baino Erdialdeko Europan garrantzi handikoa izan zen. K.a. IV. mendean zeltak iritsi ziren. K.a. 229an iliriarren eta Antzinako Erromaren arteko gerrak hasi ziren. Gure aroko 9. artera arte ez zuen Erromak eskualde osoa bereganatu.

Suetonio historialariaren arabera, Bosnia-Herzegovinan izan zuen Erromak Gerra Punikoen osteko gudu zailenetako bat, iliriarren matxinadaren (Panoniako matxinada eta Batonianum Bellum ere deitua) aurkako kanpaina, hain zuzen ere.

Erromatar Inperioa zatitu zelarik (337-395) Iliria, Dalmazia eta Panonia Mendebaldeko Erromatar Inperioaren barnean gelditu ziren. 455ean ostrogodoek inbaditu zuten eskualdea eta, geroago, alano eta hunoen eskuetan ibili zen. VI. mendean Justiniano I.a enperadoreak Bizantziar Inperioarentzat konkistatu zituen lurralde hauek. Ondoren abaroen inbasioa gertatu zen.

Erdi Aroko Bosnia

Goi Erdi Aroan mendebaldeko Balkanetan zegoen egoera politikoa ez dago erabat argitua. VI. mendetik aurrera, gaur egungo Poloniako hegoaldetik eta Txekiar Errepublikatik, talde eslaboak iritsi ziren. IX. mendean Frankoen inbasioarekin feudalismoa finkatu zen. Garai honetan, Dalmaziako itsasaldetik hasita, kristautu ziren bosniarrak.

IX. mendean bi erresuma jaio ziren inguru honetan, Serbia (Bosniako hego-ekialdean) eta Kroazia (Bosniako mendebaldean). XI. eta XII. mendeetan Bosnia, Kroazia bezala, Hungariako Erresumaren menpean egon zen. 1200 aldean bosniarrek autonomia zabala lortu zuten. Horretarako hungariarren eta serbiarren aurka borrokatu behar izan zuten.[3] XIV. mendean herrialdea erresuma bihurtu zen: Bosniako Erresuma. Laister, ordea, Otomandar Inperioaren inbasioa gertatu zen.

Otomandar eta Austrohungariar garaiak

Bosnia-Herzegovinako biztanleriaren gehiengoa musulmana izatearen arrazoia (ondoko herrialdeetan ez bezala) 1463ko otomandar konkistan dago. Urte hartan Mehmet II.ak lurraldea Otomandar Inperioarentzat irabazi zuen. Lau mende geroago, Berlingo kongresuan (1878), Austria-Hungariako Inperioaren eskuetara pasatu zen eta Bosnia-Herzegovinako nazionalismoak (serbiarra batez ere) indartuz joan ziren. Haserre nazionalista honen testuinguruan, 1914an serbiar abertzale batek Austriako Franz Ferdinand artxidukea hil zuen, Lehenengo Mundu Gerrari hasiera emanez. Guda amaituta (1918) herrialdea Serbiarren, Kroaziarren eta Esloveniarren Erresuman (1929tik aurrera Jugoslaviako Erresuma deitua) integratu zuten.

Bigarren Mundu Gerratik aurrera

1941eko apirilean Hitlerrek Jugoslavia inbaditu zuen. Bosnia nazien mendeko Kroaziako Estatu Independentearen barnean gelditu zen. Bosnia gudu zelai bilakatu zen: okupazio indarrek (Alemania eta Italia), kroaziar ustaxak, serbiar txetnikek, herri miliziek eta partisanoek, elkarren aurka borrokatzeaz gain, zibilen artean izua zabaldu zuten[3]

Partisanoek lagundutako Aliatuen garaipenaren ondoren, Bosnia-Herzegovina, Kroazia, Mazedonia, Montenegro, Serbia eta Esloveniak Jugoslaviako Errepublika Federal Popularra eratu zuten. 35 urtez alderdi bakarreko diktadura izan zen, Josip Broz Titok hil arte (1980) gobernatu zuena.

1980ko hamarkadan, komunismoa desegin ahala, nazionalismoa indartuz joan zen. Jugoslaviako errepublika bakoitza bere bidea egiten saiatu zen. Sobietarrek Ekialdeko Europan zeukaten nagusitasuna kolapsatu zenean, Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistaren amaiera etorri zen. 1990ean lehenbiziko alderdi anitzeko hauteskundeak egin ziren. Serbia eta Montenegron alderdi komunista nagusitu zen baino gainerako errepubliketan abertzaleak garaile atera ziren. Jugoslavia desegiten hasi zen eta 1991an Esloveniak eta Kroaziak independentzia aldarrikatu zuten.

Bosniako gerra

Evstafiev-sarajevo-building-burns
Parlamentuaren eraikina sutan, Sarajevoko 1992ko setioan.

Testuinguru honetan, 1991ko urrian Bosnia-Herzegovinak bere subiranotasunaren adierazpena egin zuen eta 1992ko martxoaren 3an parlamentuak independentzia aldarrikatu zuen.

Bosnia-Herzegovinako gutxiengo serbiarrak erresistentzia erakutsi zuen independentziaren aurrean eta Jugoslaviako armadaren laguntza jaso zuen. Gerra zibila 1992ko apirilaren 1ean piztu zen. Jugoslaviako (hots, Serbiako) armadaz gain, Kroaziakoak ere esku hartu zuen. Gerrak 100.000 hildako inguru[4] eta 2.5 milioi erbesteratu eragin zituen. Gerrako krimen ugari egin ziren (garbiketa etnikoak, bortxaketa masiboak eta genozidioa). 1995eko abenduaren 14an, Daytongo akordioarekin, amaiera eman zitzaion.

Gaur egun

Bosnia-Herzegovina bi entitate politikoren konfederazioa da: Bosnia-Herzegovinako Federazioa eta Bosniako Serbiar Errepublika.

Gerra amaitu zenetik, talde etnikoen arteko gatazka bortitzak saihesteko, interposizio indarrak daude Bosnia-Herzegovinan. 2004 arte NATOkoak egon ziren eta, ondotik, Europako Batasuneko armadetakoek dihardute lan hartan.

Banaketa administratiboa

Bosnia-Herzegovinako Errepublika errepublika federala da; bi entitate guztiz autonomotan banatzen da eta bakoitzak bere gobernua eta Biltzar Nazionala du: Bosnia-Herzegovinako Federazioa (herrialdearen % 51) eta Bosniako Serbiar Errepublika (% 49). Horrez gain, 50 barruti administratibo ditu. 2000 urtean, Brčkoko Barrutia entitatea gehitu zen: bi entitateen lur-eremuak ditu.

Geografia

Bosnia-Herzegovina Europako hego-ekialdean dago, Balkanen mendebaldean, ipar latitudeko 42°- 46° artean eta ekialdeko longitudeko 15°- 20° artean. Iparraldean eta mendebaldean 932 kmko muga du Kroaziarekin, ekialdean 302 kmko muga Serbiarekin eta hego-ekialdean 225 kmko muga Montenegrorekin. Hegoaldean 20 kmko itsasertza du Adriatikoan, Neum udalerrian.

Oso herrialde menditsua da, Dinariar Alpeen magalean baitago. Tontorrik altuena Maglić (2.386 m) da.

Hiri nagusiak

Azpiegiturak

Aireportuak

See source Wikidata query..

Hizkuntza ofizialak

Bosniera, serbiera eta kroaziera dira mintzaira ofizialak. Hirurak eslaviar hizkuntza den serbokroazieraren aldaerak dira eta oso desberdintasun txikiak dituzte. Hala ere, azken urteetan bakoitzak bere estandarra garatu du.

Bosniar ezagunak

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia (2008-05-30) 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak.
  2. Euskaltzaindia (PDF) 38. arauaː Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak.
  3. a b Riedlmayer, Andras (1993)A Brief History of Bosnia-Herzegovina The Bosnian Manuscript Ingathering Project.
  4. america.gov: Review of European Security Issues

Kanpo loturak

1993ko Eurovision Abesti Lehiaketa

1993ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 38. edizioa izan zen. Millstreeteko Green Glens Arena gunean ospatu zen, Irlandan, maiatzaren 15ean. Aurkezlea Fionnuala Sweeney izan zen.

Millstreet, Cork konderrian kokatua, Eurovision lehiaketaren egoitza izan den herririk txikiena da, 1.500 inguru biztanle dituelarik.

Garailea Irlandako Niamh Kavanagh izan zen, "In Your Eyes" kantuarekin. Irlandaren bosgarren garaipena izan zen, eta bigarrena urte jarraietan. Frantziaren (1977tik) eta Luxenburgoren (1983tik) garaipen kopuru errekorra berdindu zuen Irlandak.

Jugoslaviaren eta Ekialdeko Blokearen desegiteen ondorioz, partaide izan nahi zuten herrialdeen kopurua inoiz baino handiagoa zen. Hori dela eta, Europako Irrati-Telebista Batasunak sailkapen-fase bat antolatu zuen lehen aldiz, lehenago herrialde burujabe bezala inoiz parte hartu ez zuten herrialdeentzat soilik, Kvalifikacija za Millstreet izenekoa. Bosnia-Herzegovina, Eslovenia eta Kroaziak lortu zuten pasea. Horrela, hogeitabost herrialde izan ziren partaide finalean, ordungo errekorra.

1999ko Eurovision Abesti Lehiaketa

1999ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 44. edizioa izan zen. Jerusalemeko Binyenei HaUma biltzar jauregian ospatu zen, Israelen, maiatzaren 29an. Aurkezleak Dafna Dekel (1992ko israeldar ordezkaria), Yigal Ravid eta Sigal Shachmon izan ziren.

Garailea Suediako Charlotte Nilsson izan zen, "Take Me to Your Heaven" abestiarekin. Suediaren laugarren garaipena izan zen.

Hogeita hiru herrialde izan ziren partaide. Aurreko ediziotik kanpo geratu ziren lau herrialde itzuli ziren: Austria, Bosnia-Herzegovina, Danimarka eta Islandia. Baita Lituania ere. Errusiak itzultzeko borondatea izan arren, ez zitzaion baimena eman, aurreko urteko ekitaldia ez zuelako eman telebistaz. Bestalde, aurreko bost urteetan batezbesteko emaitza txarrenak zituzten zazpi herrialdeak lehiaketatik kanpo uztea erabaki zuen Europako Irrati-Telebista Batasunak: Errumania, Eslovakia, Finlandia, Grezia, Hungaria, Mazedoniako Errepublika eta Suitza.

Herrialdeak hizkuntza propio batean abestera behartzen zituen araua, 1977tik indarrean egon zena, bertan behera utzi zen. Horrez gain, zuzeneko orkestra kendu zen, eta handik hona (2019 arte gutxienez) pista grabatuen gainean abesten dute lehiaketako partaideek.

2001eko Eurovision Abesti Lehiaketa

2001eko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 46. edizioa izan zen. Kopenhageko Parken Stadion estadioan ospatu zen, Danimarkan, maiatzaren 12an. Aurkezleak Natasja Crone Back eta Søren Pilmark izan ziren.

Garailea Estoniako Tanel Padar eta Dave Benton izan ziren, 2XL taldearekin batera, "Everybody" abestiarekin. Estoniaren lehen garaipena izan zen.

Hogeita hiru herrialde izan ziren partaide. Aurreko ediziotik kanpo geratu ziren bost herrialde itzuli ziren: Bosnia-Herzegovina, Eslovenia, Lituania, Polonia eta Portugal. Grezia ere itzuli zen, bi urteko eten baten ostean. Bestalde, aurreko bost urteetan batezbesteko emaitza txarrenak zituzten zazpi herrialdeak lehiaketatik kanpo uztea erabaki zuen Europako Irrati-Telebista Batasunak: Austria, Belgika, Errumania, Finlandia, Mazedoniako Errepublika, Suitza eta Zipre.

Adriatikoa

Adriatikoa edo Itsaso Adriatikoa Mediterraneoaren beso bat da, Italiar penintsula Balkanetako penintsulatik bereizten duena, eta Apeninoen mendilerroa Alpe Dinarikoen mendilerrotik. Hegoaldean Itsaso Jonikoarekin muga egiten du, bien arteko muga Otrantoko itsasartea delarik

132.000 km2-ko azalera du, 200 km-ko zabalera maximoa (mendebaldetik ekialdera), eta 800 km-ko luzera maximoa (iparraldetik hegoaldera). Batez beste 240 metro sakon da, eta sakonera maximoa 1.222 metrokoa du.

Mendebaldeko itsasbazterrean Italia dago, eta ekialdekoan Eslovenia, Kroazia, Bosnia-Herzegovina, Montenegro eta Albania.

Portu nagusiak, garraiatutako tonen eta bidaiarien kopuruari dagokionez, Venezia, Split, Rijeka, Ancona, Bari, Brindisi, Ploče, Durres, Ravenna eta Trieste dira.

Bertan itsasoratzen dira Po, Soča (Isonzo), Krka, Neretva, Drin, Bojana eta Vjosë ibaiak.

Balkanak

Balkanak edo Balkanetako penintsula, Europako hego-ekialdeko eskualde historiko eta geografikoa. Azalera 728.000 km² inguru da, eta 53 milioi biztanle ditu.

Danubio ibaiak eta haren adar Savak iparraldetik mugatzen dute, eta Adriatikoak, Mediterraneoak eta Itsaso Beltzak inguratzen dute gainerako aldeetatik. Otrantoko kanalak bereizten du Italiatik; Dardanelo eta Bosforo itsasarteek Asia Txikitik.

Hiru mendilerrok zeharkatzen dute Balkanetako penintsula: Dinariar Alpeak Albania eta Peloponesoko mendietatik luzatzen dira Mediterraneoraino; Balkanak ipar-ekialdean hedatzen dira eta Rodope mendiak Ipar Mazedoniaren iparraldean.

Eskualdean estatu hauek daude:

Albania

Bosnia-Herzegovina

Bulgaria

Grezia

Kosovo

Ipar Mazedoniako Errepublika

MontenegroLurraldearen gehiena Balkanetan duten estatuak:

Kroazia

SerbiaLurraldearen zati txikiak soilik dituzte Balkanetan:

Eslovenia

Italia (Trieste eta Goriziako zati bat.

Errumaniako Dobruja Iparraldea eskualdea.

Turkiako Traziako ekialdea.

Bosnia-Herzegovina 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan

Bosnia-Herzegovina 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen 205 herrialdetako bat izan zen.

Bosnia-Herzegovinako bandera

Bosnia-Herzegovinako bandera kolore urdinekoa da, gainean triangelu isoszele hori bat duelarik, erdian kokatuta bere katetoetako batek banderaren goiko ertzarekin bat egiten duelarik, eta bere hipotenusaren azpialdean izar zuriez osatutako lerro bat duelarik.

Bosnia-Herzegovinako futbol selekzio nazionala

Bosnia-Herzegovinako futbol selekzio nazionala herrialde haren futbol gizonezko talde nagusia da. Bilino Polje Stadium zelaian jokatzen ditu etxeko partidak, Zenica hirian.

Daytongo akordioa

Bosnia-Herzegovinako Bakerako Egituraren Ituna, eskuarki Daytongo akordioa deitua, Bosniako gerrari amaiera emateko Serbia eta Montenegro, Bosnia-Herzegovina eta Kroaziako presidenteek 1995ean sinatu zuten bake hitzarmena izan zen. Honen arabera Bosnia-Herzegovina bi entitate politiko konfederatutan banatu zen: Bosnia-Herzegovinako Federazioa eta Bosniako Serbiar Errepublika.

Bake konferentzia Daytongo Wright-Patterson aire-basean (Ohio, AEB) egin zen, 1995eko azaroaren 1 eta 21 artean, Slobodan Milošević (Serbia eta Montenegroko presidentea), Alija Izetbegović (Bosnia-Herzegovinako presidentea), Franjo Tuđman (Kroaziako presidentea) eta AEB, Erresuma Batua, Frantzia, Alemania, Italia, Errusia eta Europar Batasuneko ordezkarien parte hartzearekin. Estatu Batuetako ordezkari Richard Holbrookek zuzendu zuen konferentzia, Carl Bildt (EB) eta Igor Ivanoven (Errusia) laguntzarekin.

Akordioaren izenpetze ofiziala Parisen egin zen 1995eko abenduaren 14an. AEBetako Presidente Bill Clinton, Frantziako Presidente Jacques Chirac, Erresuma Batuko Lehen Ministro John Major, Alemaniako kantziler Helmut Kohl, eta Errusiako Lehen Ministro Viktor Txernomyrdin lekuko zirela.

Balkanetako hiru estatuek elkarren burujabetasuna erabat errespetatuko zutela, beren arteko harremanak Nazio Batuen Gutunaren araberakoak izanen zirela eta eztabaidak era baketsuan konponduko zituztela hitzartu zuten. Era berean, Bosnia-Herzegovina edo beste edozein estaturen subiranotasunaren edo lurralde osotasunaren aurkako egintzarik ez egitera obligatu ziren. Serbia eta Montenegrok eta Bosnia-Herzegovinak elkar onartu zuten estatu burujabe gisa. Nazioarteko bake indar baten hedapena onartu zen (NATOren Inplementazio Indarra edo IFOR).

Dinariar Alpeak

Dinariar Alpeak (kroazieraz eta bosnieraz: Dinarsko gorje edo Dinaridi, serbieraz: Динарске планине edo Динариди; eslovenieraz: Dinarsko gorstvo; italieraz: Alpi Dinariche) Hegoaldeko Europako mendikatea da, Eslovenia, Kroazia, Bosnia-Herzegovina, Serbia, Montenegro eta Albania zeharkatzen dituena.

Mendikateak 645 km luzera du Adriatikotik Šar-Korab mendigunera. Dinariar Alpeen mendirik altuena 2692 metroko Prokletije, Montenegro eta Albania arteko mugan kokaturik.

Dubrovnik-Neretva eskualdea

Dubrovnik-Neretva eskualdea (kroazieraz Dubrovačko-neretvanska županija) Kroazian hegoalderen dagoen konderria da. Ekialdean Bosnia-Herzegovina du eta hegomendebaldean itsaso Adriatikoa. 122.783 biztanle ditu (2011)

Herzegovina

Herzegovina (bosniera, kroaziera eta serbieraz: Hercegovina; serbieraz zirilikoz: Херцеговина) Bosnia-Herzegovinako hegoaldeko lurraldea da. Nahiz eta Bosniarekin muga ofizialik ez dagoen, orokorrean onarturik dago mugak hauek dituela: Kroazia mendebaldean, Montenegro hegoaldean, Neretva kantoiaren muga ekialdean eta Gornji Vakuf-Uskoplje-koa iparraldean. Lurraldearen hedadura, 11.419 km2 edo estatuaren %22-tik, 12.276 km2-raino doa, Bosnia-Herzegovina osoaren %24a.

Herzegovina izenak "dukearen lurra" esan nahi du, Stjepan Vukčić Kosačaren Erdi Aroko dukerriari egiten diolarik erreferentzia, "Serbiako Sava Santuaren Herzeg" titulua eraman zuena. Herzeg izena, alemanezko Herzog titulutik da eratorria.

Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea

Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea edo NATO/OTAN 1949. urtean Mendebaldeko Europako zenbait estatuk sortu zuten Gobernu arteko aliantza militarra da. Arlo politiko, militar eta ekonomikoan elkarri laguntzeko helburua du.

Jugoslaviaren desegitea

Jugoslaviaren desegitea antzinako europar herrialde horren banantzea izan zen, gerrek eta eztabaida politikoek eragina. Jugoslaviak Balkanak bateratu zituen, mendetako gatazka etniko bat jasaten zuen eskualdea. Herrialdea sei errepublika federalek eta bi probintzia autonomoek osatuta zegoen, bakoitzak bere herria zuena. 1990eko hamarkadan zortzi entitate hauek sei estatutan banatu zen: Eslovenia, Kroazia, Bosnia-Herzegovina, Mazedonia, Montenegro, Serbia eta azken honen barnean zeuden bi probintzia autonomoak: Kosovo eta Metohia eta Vojvodina. Baina herrialde hauen barnean ez zegoen homogeneotasunik, adibidez, Bosnia-Herzegovina 1465etik aurrera ez zen herrialde independentea izan eta etnikoki bere biztanleriaren %44a bosniakoa, %33a serbiarra eta %18a kroaziarra ziren. Jugoslaviako Erresuma sortu zutenean, zazpi muga, sei errepublika, bost herritartasun, lau hizkuntza, hiru erlijio eta alfabeto bi zituen, baina buruzagi bakarra.

Herrialde bakoitzaren politikariek nazionalismoa piztu zuten eta Bosnia, Kroazia eta Serbiako mugek liskarrak sortu zituzten, batez ere Serbia Handia eta Kroazia Handiaren nahiak betetzeko.

Mirza Teletović

Mirza Teletović (Mostar, Bosnia-Herzegovina, 1985eko irailaren 17 - ) hegaleko pibot postuan jokatzen zuen saskibaloi jokalari bosniarra da.

2018ko irailaren 27an saskibaloia utziko zuela iragarri zuen, osasun arazoak bultzatuta.

Panoniako ordokia

Panoniako ordokia Erdialdeko Europako ordoki handia da. Danubioak bitan zatitzen du ordokia: hegoaldean eta ekialdean Hungariako Ordoki Handia eta ipar-mendebaldean Hungariako Ordoki Txikia.

Ordokia Karpatoez, Alpeez, Dinariar Alpeez eta Balkan mendiez inguratuta dago.

Gaur egun, ordokia Austria, Kroazia, Txekiar Errepublika, Hungaria, Errumania, Eslovakia, Serbia eta Ukraina artean kokatzen da. Gertuko Eslovenia eta Bosnia-Herzegovina herrialde "sasi-panoniarrak" dira.

Ordokiaren izena antzinako panoniarretatik datorkio, iliriarren tribuetako bat.

Sava

Sava (bosnieraz, kroazieraz, eslovenieraz: Sava; serbieraz: Сава, Sava; alemanieraz: Save, Sau; hungarieraz: Száva) Europako ibairik nagusienetako bat eta Danubioren ibaiadar handienetako bat da, 990 kmko luzera eta 97.713 km²ko arroa dituena. Ibaiak Eslovenia, Kroazia, Bosnia-Herzegovina eta Serbia zeharkatzen ditu.

Serbia

Serbia (izen ofiziala Serbiako Errepublika; serbieraz: Република Србија) Europako estatu itsasgabe bat da, Balkanetako penintsulakoa. Hiriburu eta hiri nagusia Belgrad da. Jugoslavia zena desegitetik sortu diren sei estatuetatik bat da. Hiru lurraldek osatzen zuten Serbia: Kosovoko probintzia, Voivodinako probintziak eta Erdialdeko Serbiak. 2008ko otsailaren 17an Kosovoko Parlamentuak Serbiarekiko independentzia aldarrikatu zuen alde bakarretik eta ordutik herrialde independentea den arren, Serbiako gobernuak ez du estatu berria onartu.

Bere mugak hauek dira: ipar-ekialdean, Bulgaria eta Errumania; hegoaldean, Ipar Mazedonia eta Albania; mendebalean, Montenegro, Bosnia-Herzegovina eta Kroazia, eta iparraldean, Hungaria.

Serbiera

Serbiera (српски, latindar alfabetoaz: srpski, sr̩̂pskiː ahoskatua) eslaviar hizkuntza da, batik bat Serbia, Montenegro eta Bosnia-Herzegovinako mintzaira ofiziala dena.

Historikoki, serbo-kroazieraren aldaera izan da, eta gaur egun batzuek eusten diote batasun horri.

Europako herrialdeak
Mediterraneo itsasoa inguratzen duten estatuak

 Albania ·  Aljeria ·  Bosnia-Herzegovina ·  Egipto ·  Eslovenia ·  Espainia ·  Frantzia ·  Gibraltar ·  Grezia ·  Israel ·  Italia ·  Kroazia ·  Libano ·  Libia ·  Malta ·  Monako ·  Montenegro ·  Maroko ·  Palestina ·  Siria ·  Tunisia ·  Turkia ·  Zipre

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.