Borboi etxea

Borboi (frantsesez Bourbon, gaztelaniaz Borbon eta italieraz Borbone) Frantzian jatorria duen errege-leinua da. Kapeto leinuaren adarra da. Egun Espainian eta Luxenburgon errege baino ez badira ere, lehen Nafarroako Erresuman, Frantzian eta Italian erregeak ziren.

Borboi leinuko lehendabiziko erregea Henrike III.a Nafarroakoa izan zen, Frantziako errege ere izan zena.

Borboi nobleak

Borboiko duke-dukesak

Blason duche fr Bourbon (moderne)

La Marcheko konde-kondesak

  • Luis I La Marchekoa (1327-1342)
  • Piarres I La Marchekoa (1342-1356)
  • Jakue I.a La Marchekoa (1356-1362)
  • Piarres II.a La Marchekoa (1362)
  • Joanes I.a La Marchekoa (1362-1393)
  • Jakue II.a La Marchekoa (1393-1435)
  • Leonor La Marchekoa (1438-1464)
  • Jakue III.a La Marchekoa (1464-1477)
  • Piarres III.a La Marchekoa (1477-1503)
  • Karlos I.a La Marchekoa (1503-1523)

Vendômeko kondeak eta dukeak

Montpensierko konde-kondesak eta duke-dukesak

  • Joanes I.a Montpensierkoa (1416-1428)
  • Luis I.a Montpensierkoa (1428-1486)
  • Gilbert Montpensierkoa (1486-1496)
  • Luis II.a Montpensierkoa (1496-1501)
  • Karlos I.a Montpensierkoa (1501-1523)
  • Luisa Montpensierkoa Dukesa (1523-1561)
  • Luis III.a Montpensierkoa (1561-1582)
  • Frantzisko Montpensierkoa
  • Henrike Montpensierkoa
  • Maria Montpensierkoa
  • Ana Maria Luisa Orleansekoa (1627-1693)

Borboi errege-erreginak

Frantziako eta Nafarroako erregeak

Coat of arms of France and Navarre (1589-1789)

Frantziako errege-nahi legitimistak

Coat of Arms of the Bourbon Restoration (1815-30)

Espainiako errege-erreginak

Escudo de armas de Juan Carlos I de España

Errege-nahi karlistak

Flag of Cross of Burgundy

Parmako dukeak

Flag of the Duchy of Parma
  • Karlos I.a Parmakoa (1731-1735)
  • Filipe I.a Parmakoa (1748-1765)
  • Fernando I.a Parmakoa (1765-1802)
  • Luis I.a Parmakoa (1802-1803)
  • Karlos II.a Parmakoa (1847-1848)
  • Karlos III.a Parmakoa (1848-1854)
  • Roberto I.a Parmakoa (1854-1860) (1860-1907) errege-nahia
  • Henrike I.a Parmakoa (1907-1939) errege-nahia
  • Josef I.a Parmakoa (1939-1950) errege-nahia
  • Elias I.a Parmakoa (1950-1959) errege-nahia
  • Roberto II.a Parmakoa (1959-1974) errege-nahia
  • Xabier I.a Parmakoa (1974-1977)
  • Karlos Hugo I.a Parmakoa (1977-2010)
  • Karlos Xabier I.a Parmakoa (2010-egun)

Bi Siziliatako erregeak

Coat of arms of the Kingdom of the Two Sicilies

Castroko dukeak

  • Rainieri Borboi Bi Sizilietakoa, XVI. Castroko dukea errege-nahia (1960-1973)
  • Fernando Maria Borboi Bi Sizilietakoa, XVII. Castroko dukea errege-nahia (1973-2008)
  • Karlos Borboi Bi Sizilietakoa, XVIII. Castroko dukea errege-nahia (2008-egun)

Calabriako dukeak

Errege-nahi orleanistak

Blason duche fr Orleans (moderne)
  • Luis Felipe I.a Frantziakoa (1830-1848)
  • Filipe VII.a Frantziakoa errege-nahia (1883-1894)
  • Filipe VIII.a Frantziakoa errege-nahia (1894-1926)
  • Joanes III.a Frantziakoa errege-nahia (1926-1940)
  • Henrike VI.a Frantziakoa errege-nahia (1940-1999)
  • Henrike VII.a Frantziakoa errege-nahia (1999-2019)
  • Joanes IV.a Frantziakoa errehe-nahia (2019-egun)

Brasilgo enperadoreak

CoA Empire of Brazil (1870-1889)
  • Gaston Brasilgoa, errege-nahia (1891-1921)
  • Piarres III.a Brasilgoa errege-nahia (1921-1981)
  • Luis I.a Brasilgoa errege-nahia (1981-egun)
Alfontso XIII.a Borboikoa (Espainia)

Alfontso XIII.a (izen osoa gaztelaniaz: Alfonso León Fernando María Jaime Isidro Pascual Antonio de Borbón y Habsburgo-Lorena; Madril, 1886ko maiatzaren 17a - Erroma, Italiako Erresuma, 1941eko otsailaren 28a) jaio zenetik 1931 arte Espainiako erregea izan zen. Hamasei urte zituela eskuratu zuen boterea, 1902ko maiatzaren 17an.

Ana Austriakoa

Ana Austriakoa izan daiteke:

Ana Austriakoa (1528-1590), Austriako artxidukesa

Ana Austriakoa (1549-1580), Espainiako erregina ezkontidea

Ana Austriakoa (1585–1618), Austriako artxidukesa ezkontidea

Ana Austriakoa (1601–1666), Frantziako erregina ezkontidea

Antonio I.a Nafarroakoa

Antonio I.a, (La Fère, 1518ko apirilaren 22a - Les Andelys, 1562ko azaroaren 10a) 1555-1562 bitartean Nafarroako errege ezkontidea izan zen.

Elisabet Borboikoa

Elisabet Borboikoa, Elisabet Nafarroakoa edo Elisabet Frantziakoa (Fontainebleauko jauregia, 1602ko azaroaren 22a – Madril, 1644ko urriaren 6a) Frantzia eta Nafarroako infanta eta Espainiako erregina ezkontidea izan zen.

Felipe VI.a Espainiakoa

Felipe Borboi eta Greziakoa (Madril, 1968ko urtarrilaren 30a), Espainiako erregea da, Juan Carlos I.a Espainiakoaren eta Sofía Greziakoaren semea. Felipe VI.a errege izena du. Konstituzioaren arabera, Espainiako errege denez, estatuburu kargua ere badu, bai eta Indar Armatuetako komandante gorenarena ere.

Fernando VI.a Espainiakoa

Fernando VI.a Espainiakoa (Madril, 1713ko irailaren 23a — Villaviciosa de Odon, 1759ko abuztuaren 10a), ezizenez Zuhurra edo Zintzoa, Espainiako erregea izan zen 1746-1759 bitartean.

Filipe V.a Espainiakoa

Filipe V.a Espainiakoa (Versailles, 1683ko abenduaren 19 — Madril, 1746ko uztailaren 9), ezizenez Adoretsua deitua, 1700eko azaroaren 15etik 1724ko urtarrilaren 14ra eta 1724ko irailaren 6tik hil arte Espainiako erregea izan zen. 45 urte eta 21 eguneko haren erreinaldia Espainiako historiako luzeena izan zen. Borboi etxearen lehenbiziko Espainiako erregea izan zen.

Frantzisko Asiskoa Borboikoa

Frantzisko Asiskoa Maria Fernando Borboikoa eta Borboi Bi-Sizilietakoa (gaztelaniaz: Francisco de Asís María Fernando de Borbón y Borbón-Dos Sicilias; Aranjuez, 1822ko maiatzaren 13a - Épinay-sur-Seine, 1902ko apirilaren 17a), Cádizko dukea, Espainiako errege ezkontidea izan zen.

Francisco de Paula Borboikoa eta Luisa Karlota Borboi Bi-Sizilietakoaren semea, Elisabet II.a Espainiakoa bere lehengusinarekin ezkondu zen. Ezkontza ez omen zen erreginaren gustukoa eta Frantzisko Asiskoa ez zen inoiz popularra izan bere mendekoen artean. Seiurteko demokratikoan amaitu zen giro politiko nahasian, bere balizko homosexualitateari buruzko zurrumurruak zabaldu eta seme-alaben aitatasuna zalantzan jarri zuten.

Karlos III.a Espainiakoa

Karlos III.a (Madril, 1716ko urtarrilaren 20 — Madril, 1788ko abenduaren 14) Parmako dukea (Karlos I.a) izan zen 1731-1735 bitartean, Napoliko erregea (Karlos VII.a) 1734-1759 bitartean, Siziliako erregea (Karlos V.a) 1735-1759 bitartean, eta Espainiako erregea 1759-1788 bitartean.

Karlos Maria Isidro Borboikoa

Karlos Maria Isidro Benito Borboikoa eta Borboi-Parma (Madril, 1788ko martxoaren 29a – Trieste, 1855eko martxoaren 10a), Molinako kondea eta Espainiako infantea eta lehendabiziko erregenahi karlista izan zen, Karlos V.a izengoitiaz. Karlos IV.aren eta Maria Luisa Parmakoaren bigarren semea eta Fernando VII.aren anaia izan zen.

Karlos X.a Frantziakoa

Karlos X.a Frantziakoa (Versaillesko jauregia, 1757ko urriaren 9a - Gorizia, Austriar Inperioa, gaur egun Italia, 1836ko azaroaren 6a), Artoisko kondea (frantsesez: comte d'Artois) tituluaz ezagunagoa, Frantziako eta Nafarroako erregea izan zen, 1824-1830 bitartean. Frantziako azken errege borboia izan zen.

Leonor Borboikoa

Leonor Borboikoa Ortiz (Madril, 2005eko urriaren 31), egungo Asturiasko printzesa da, Filipe VI.a Espainiakoaren eta Letizia Ortizen alaba da. Espainiako tronurako ondorengotzan lehendabizikoa da, bigarrena Sofia bere ahizpa izanik.

Nafarroako konkistatik aurrera, Espainiako ondorengoak Vianako Printzearen titulua ere aldarrikatu du.

Lis lore

Lis lorea, Heraldikan, lirio edo ostargi-belarraren irudikapena da. Frantziako Erresuman maiz agertzen zen ikurra da, Erdi Arotik Frantziar Errege etxearen ikur izan da, tartean Borboi etxearena. Heraldikako ikur zabalduenetako bat da, gurutzea, lehoia eta arranoarekin batera.

Luis Filipe Frantziakoa

Luis Filipe Frantziakoa (Paris, 1773ko urriaren 6a - Claremont, Surrey, 1850eko abuztuaren 26a) Frantziako azken erregea izan zen, 1830-1848 bitartean.

Luis I.a Espainiakoa

Luis I.a (Madril, 1707ko abuztuaren 25 — Madril, 1724ko abuztuaren 31), ezizenez Liberala, Espainiako erregea izan zen 1724ko urtarrilaren 14tik hil arte. Espainian jaiotako lehen Borboia izan zen eta erregetzan iraun zituen 229 egunek Espainiako erreinaldi laburrena osatzen dute, Filipe Ederra kontuan hartu gabe.

Aita Filipe V.a eta ama Maria Luisa Savoiakoa zituen.

Luis XIII.a Frantziakoa

Luis XIII.a Frantziakoa edo Luis II.a Nafarroakoa (Fontainebleau, 1601eko irailaren 27a – Saint-Germain-en-Laye, 1643ko maiatzaren 14a), Frantzia eta Nafarroako erregea izan zen (1610-1643).

Luis XVIII.a Frantziakoa

Luis XVIII.a Frantziakoa (Versaillesko jauregia, 1755eko azaroaren 17a - Paris, 1824ko irailaren 16a) Frantziako erregea izan zen, 1795-1824 bitartean, 1815eko Ehun Egunetan izan ezik.

Maria Luisa Parmakoa

Maria Luisa Parmakoa, Luisa Maria Teresa Ana jaioa, (Parma, 1751ko abenduaren 9a - Erroma, 1819ko urtarrilaren 2a) Espainiako erregina ezkontidea izan zen.

Filipe I.a Parmakoa eta Luisa Elisabet Frantziakoaren alaba, Karlos IV.a Espainiakoa ezkondu zuen. Senarrengan eragin handia izan zuen eta ez zen inoiz popularra izan. Albako dukesa arerio nagusia izan zuen eta, bere laguntzari esker, Manuel Godoy erregearen begiko bilakatu zen.

Marie Antoinette

Maria Antonia Josepha Johanna von Habsburg-Lothringen (Viena, 1755eko azaroaren 2a - Paris, 1793ko urriaren 16a), historian Marie Antoinette izenaz ezaguna, Frantziako eta Nafarroako erregina izan zen, 14 urte zituela Louis XVI.arekin ezkondu zenean.

Germaniako Erromatar Inperio Santuko Frantzisko I.aren alaba, Austriako artxidukesa eta Hungaria eta Bohemiako printzesa tituluak ere bazituen. Lau urte geroago Frantziako erregea izatekoa zen Louis XVI.arekin ezkonduta (1770), Parisera joan zen. Lau seme-alaba izan zituzten, haien artean Louis XVII.a, erregetza jaso ez zuen oinordekoa, 1795ean, Frantziako Iraultzan bete-betean, hil baitzen.

Erregina zelarik, kaskarina, atzerakoia eta apetatsua izateko ospea izan zuen. Egoera ekonomiko latza gorabehera, Turgot eta Neckerren finantzak eraberritzeko ahaleginak arbuiatu zituen. Senarraren gainean eragin handia zeukalakoan, paristarrek uste zuten Austriaren interesei atxikitzen zitzaiela, erregea Iraultzaren aurka jarri zuela eta Mirabeau eta Barnaveren babesa bilatu zuela ideia erregezaleen alde.

Estatuaren kontrako traizioa leporatuta, 1792an senarrarekin batera atxilotu zuten eta 1793ko urriaren 16an, gillotinan hil.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.