Bielorrusia

Bielorrusia (bielorrusieraz Беларусь, bʲɛ.ɫa.rusʲ; Errusieraz Беларусь edo Белоруссия, bʲɪɫɐˈrusʲɪɪ̯ə) Europako ekialdeko estatua da, itsasorako irteerarik gabea. 1991 arte SESBen zati izan zen. Lituania eta Letoniarekin du muga iparraldean, Errusiarekin ekialdean, Poloniarekin mendebaldean eta Ukrainarekin hegoaldean.

Herrialdeko hiriburua Minsk da. Txanpona, bielorrusiar errubloa.

Bielorrusiako Errepublika
Рэспубліка Беларусь
Республика Беларусь
Bielorrusiako bandera Bielorrusiako armarria
Bandera Armarria
Ereserkia: Мы, беларусы
(Gu, bielorrusiarrak)
Herrialdearen kokapena
Hiriburua
eta hiri handiena
Minsk
Hizkuntza ofiziala(k) Bielorrusiera, errusiera
Herritarra bielorrusiar
Gobernua Errepublika presidentzialista
 -  Presidentea Alexander Lukaxenko
 -  Lehen ministroa Syarhey Rumas
Independentzia
Geografia
 -  Guztira 207,600 km2 (85.)
 -  Ura (%) arbuiagarria
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2009) 9.648.533 (86.)
 -  Dentsitatea 46,7 bizt./km2 (142.)
Dirua Errublo bielorrusiarra (BYR)
Ordu-eremua EET (UTC+2)
 -  Udan (DST)  (UTC+3)
Aurrezenbakia 375
Internet domeinua by

Geografia

Satellite image of Belarus in December 2002
Bielorrusiaren satelite bidezko irudia (2002).

Bielorrusia estatu itsasgabea da, nahiko laua, zigira eremu zabalak dituena. Denetara 11.000 aintzira daude. NBEren arabera[1] Bielorrusiaren %40 oihana da. Hiru ibai nagusiak Neman, Pripiat eta Dnieper dira. Neman ibaiak Itsaso Baltikoan du ahoa eta Dnieperrek Itsaso Beltzan. Pripiat ibaia Dnieperren ibaiadarra da. Bielorrusiako gailurra Hara Dziarzhynskaia da (345 m) eta puntu apalena Neman ibaian dago (90 m). Batez besteko garaiera 160 metrokoa da. Itsaso Baltikoa nahiko hurbil baita (257 km punturik hurbilenean) Bielorrusiako klima kontinental epela da.

Banaketa administratiboa

Bielorrusia sei eskualdetan (oblast) eta estatus bereziko hiri batean (Minsk, Bielorrusiako hiriburua) banatzen da. Oblastak 118 barruti edo raionetan zatiturik daude.

Hiriburua[2] Bielorrusieraz Biztanleria
(01.01.2009)[3]
Subdivisions of Belarus
1 Minsk Мінск 1.829.100
2 Bresteko oblasta Brest Брэсцкая вобласць 1.433.100
3 Homelgo oblasta Homel Гомельская вобласць 1.464.500
4 Hrodnako oblasta Hrodna Гродзенская вобласць 1.102.800
5 Mahiliouko oblasta Mahiliou Магілёўская вобласць 1.123.100
6 Minskeko oblasta Minsk Мінская вобласць 1.454.000
7 Vitsebskeko oblasta Vitsebsk Віцебская вобласць 1.265.300

Hiri nagusiak

Hiri nagusiak, Minskez gain, hauek dira: Brest, Baranovitxi, Babruisk, Homel, Grodno, Mahiliou, Orxa, Vitebsk.

Biztanleak

Bielorrusiako biztanleria homogeneoa da; biztanle gehienak bielorrusiarrak dira, eta beste gizataldeak (errusiarrak, % 11,4; poloniarrak, % 3,9; ukrainarrak, % 2,4), txikiak eta haien oso gertukoak dira. Judu komunitate handi bat bazen, baina naziek deportatu egin zituzten juduak okupazioaren garaian, eta gaur egun % 2 baino ez dira (biztanleriaren laurden bat desagertu zen Bigarren Mundu Gerran). Demografia hazkunde handiko aldi baten ondoren, zahartzen ari da gaur egun Bielorrusia. Adinaren arabera, hau da biztanleriaren egitura: 14 urtetik behera, % 19; 15-65 urte bitartekoak, % 67; 65 urtetik gorakoak, % 14 (1999ko estimazioak). Azken hamarraldiotan, jendeak hirietara jo du, eta gaur egun biztanleen % 70 hirietan bizi da.

Ekonomia

Belarus-Minsk Province-Horses
Zaldiak Minskeko probintzian.

1994. urtean, nekazaritzan ziharduen oraindik biztanle aktiboen bostenak, eta nazio produktu gordinaren % 17 ematen zuen. Lurra oso pobrea baita, ezin da gauza askorik landu: patatak dira gai nagusia (8.570.000 tona 1995ean). Lehen, Bielorrusiak ekoizten zuen sobietar lihoaren herena; lihoak, ordea, oso atzera egin du urteotan. Bestalde, garrantzitsuak dira haragi eta esne ekoizpena: behiak hazten dira (5.403.000 buru 1995ean), eta zerriak (4 milioi buru).

Industria azpiegitura ia osorik berregin behar izan zen Bigarren Mundu Gerraren ondoren, gerra ikaragarri gogorra izan baitzen Bielorrusian. Mekanika da industriaren alor nagusia; industria astuna kimika eta petrokimikara dago bildua. Hidrokaburo hobiak eskasak dira, baina bada oliobide bat, Adiskidetasunarena, Europa erdialdeko antzinako herrialde sateliteak hornitzen dituena, eta haren inguruan petrolioa fintzeko industria garrantzitsua sortu da.

Bielorrusian erreforma gutxi egin da 1995. urteaz gero; Lukaxenko presidenteak herrialdea merkatuko sozialismo delakoaren bidean jarri zuen urte hartan. Politikagintza molde horretan, Lukaxenkok berriz ezarri zituen administrazio kontrolak prezioen gainean, eta enpresa pribatuen kudeaketan esku hartzeko estatuaren eskubidea zabaldu zuen. Hori zela-eta, negozio pribatuen kontrako giroa sortu zen, barneko eta kanpoko inbertsioak eragotzi zituena. Gobernuak artifizialki berpiztu zuen ekonomia ekoizpena 1996. urte erdialdetik aurrera, kredito lasterren bidezko hedapen politikagintza butzatuz. Inflazioa menderatu nahian, oso handia baita (% 182, 1998. urtean), gobernuak prezio kontrol zorrotzak jarri zituen elikagai eta kontsumo gaien gainean, eta horren ondorioz, janari eskasia sortu zen: esnekiak, oilaxkoa eta zerrikia erosteko ilara luzeak ohikoak ziren 1998ko azken hilabeteetan. Bielorrusiar errubloaren baliogabetzea eteteko helburuaz, Lukaxenkok sistema berri nahasi bat jarri zuen indarrean 1997an, diru indartsuak legez erosi eta saltzekoa. Sistema berri hori ez zen batere onuragarria izan, aitzitik, diruaren izugarrizko baliogabetzea ekarri zuen. Inflazio handiaz eta diru erregimen artifizialaz gainera, gobernu zentral eta lokalen presioa pairatu behar izan dute enpresek: arautegien aldaketa arbitrarioak, ikuskatze zorrotzak, eta legezkoak izandako ekimenak debekatzen zituzten arautegi berrien aplikazio atzeraeraginezkoak. Beste arazo garrantzitsua merkataritzaren defizit handia da. Langabetu ofizialak, 1998ko abenduan, % 2,3 ziren. Baina langile asko dago azpienpleguan.

Historia

Historia gogorra izan du beti lehen Errusia Zuria zeritzanak. Lurraldea eskuratzeko etengabeko gerrak eta sarraski handiak izan dira, maiz banatu dute Errusia, Polonia, eta Lituaniak, eta, Lehen eta Bigarren Mundu gerretan, baita Alemaniak ere. 70 urtez Sobiet Batasunako errepublika izan ondoren, Bielorrusia izeneko estatu berriak bere burujabetasuna aldarrikatu zuen 1991ko abuztuan; ekonomia eta politika lotura estuagoak izan ditu Errusiarekin gainerako Sobiet errepublika ohiek baino. 1995eko abenduaren 25ean, Boris Yeltsin errusiar presidenteak eta Alexander Lukaxenko bielorrusiar presidenteak, zenbait itun sinatu zuten politika, ekonomia eta gizarte mailako harremanak estutzeko, baina bi estatuen beregaintasuna gordeaz aldi berean.

Laburpen kronologikoa

Bielorrusia sobietarra

Belorussian SSR 1940
Bielorrusia sobietarraren mapa, 1940koa.

1920ko hamarraldiaz gero, bielorrusiartze politika bultzatu zuen Sobietar botereak: bielorrusiera bihurtu zuen irakaskuntza, administrazio eta hedabideen hitzkuntza, eta bielorrusiarrak ipini zituen alderdiaren eta estatuaren erakundeetako erantzukizuneko postuetan. Alabaina, nekazari giroko bielorrusiar kulturaren usadioak hankazgoratu egin ziren 1928tik aurrera landaldean ipinitako baldintza berrien ondorioz; aldi berean, bielorrusiar komunistak erruz desagertu ziren Stalinen garaian. Sobietar moldeko gizarte berri horren sorrerak bielorrusiar asko bultzatu zuen atzerrira, eta errusiartze prozesu sendo bat izan da, dirudienez Ukrainian baino handiagoa.

Independentziaren garaia

Arazo ekonomikoak eta Txernobilgo hondamendiaren ondorioak daude, bielorrusiar nazionalismoaren aurretik, 1991ko abuztuaren 25ean aldarrikatu zen independentziaren jatorrian. Kuropatiko hezurtegia aurkitu izanak, 1988an, Bielorrusiako Fronte Demokratikoaren garapena bultzatu zuen (Herri Frontea gero). Alabaina, alderdi haren indarra ez zen hain handia: 1991ko martxoko erreferendumean, % 82k Sobiet Batasunaren aldeko botoa eman zuen, eta Minsken izenpetu zen EBBren sorrera (Estatu Burujabeak). Arazoak gizarte alorrekoak dira batez ere: 1991. urtean, greba gogorrak izan ziren prezioen goraldiaren kontra. Parlamentuko presidente berria, Stanislav Xuxkevitx, oposiziotik gertukoa, herrialde barneko istiluak baretzen saiatu zen, sobietar ohiekiko loturak eten gabe. Diputatuek postu hartatik egotzi zuten 1994aren urtarrilean, eta, denen harrimenerako, Alexander Lukaxenko populista irten zen lehendakari uztailaren 10ean, ustelkeriaren kontrako borrokan eta Errusiara hurbildu beharrean oinarritutako kanpaina baten ondoren. Presidente berriak berehala hartu zituen ahalmen guztiak (aginpidea betearazlea, zentralizazioa&). Lukaxenkok bielorrusiarren nostalgiarekin jokatzen zuen, independentzian ikusten baitzuten haiek beren kalte guztien sorburua: Errusiara hurbiltzea proposatzen zuen, errusiera ipini zuen berriz bigarren hizkuntza ofizial gisa, eta bandera gorria berrezarri zuen. Oposizio molde guztiak ezabatu zituen; hala, prentsa isilarazi zuen, eta atxiloketa arbitrarioak ugaldu ziren. Lukaxenkok 1966an egin zen plebisizitu baten ondoren, ahalmen osoak izango ditu 2001. urtea arte, Errepublika Burujabeen Batasun bat lortu zuen Errusiatik 1996aren apirilaren 2an, muga batasuna dakarrena eta, luzarora, diru batasuna. Batasun hau indartu zen 1997ko maiatzaren 23an, defentsa eta diplomaziaren alorretan. 1998ko abenduan, akordio bat egin zen Errusiaren eta Bielorrusiaren artean, aldika-aldika estatu bateratu baten bidea urratzeko, zeinean biek beren beregaintasuna gordeko duten.

Bielorrusiaren atzerriko politikagintzaren ezaugarriak presidentearen autoritarismoa eta gerra hotzaren garaiaren nostalgia dira, mundua bi bloketan banatuta zegoenekoa. 1998ko udaberrian Mendebaldeko enbaxada sail bat hustutzea agindu zuelarik, okerrera egin zuten lehendik ere aski nahasiak ziren nazioarteko komunitateariko harremanek. Ekonomian, Sobiet Batasunaren garaian nahiko oparoa izan ondoren, oso urte latzak bizi izan ditu Bielorrusiak independentziaren ondoren. Nolanahi ere, oso lagungarriak gertatu zaio Errusiarekiko harreman estua izatea. Baina, aldi berean, gobernuaren zalantzak eta borondate politikoaren falta daude 1993an egoera hainbeste hondatu izanaren jatorrian: oso inflazio handia, errentaren beherakada eta langabeziaren areagotzea. Lukaxenko boterera irisi izanak erreforma ekonomikoen eta pribatizazioen prozesu hasiberria oztopatu zuen gainera. Oposizioak boikota egin zien 2000ko hauteskundeei, baina 2001ean Lukaxenkok lortu zuen berriz ere lehendakari hautatua izatea.

Azpiegiturak

Aireportuak

See source Wikidata query..

Erreferentziak

  1. Belarus: Window of Opportunity (see Table 15, page 66) United Nations
  2. euskaltzaindia.net Europako hiriak
  3. Official population estimations 01-01-2009

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Bielorrusiako bandera

Bielorrusiako bandera 1995eko ekainaren 7an erabakitakoa da. Bi errenkadaz osatuta dago, altueraren bi heren hartzen dituen gorria, eta beste herena hartzen duen berdea. Horrez gain, diseinu gorriez apaindutako zutabe zuri bat du ezkerraldean, zabaleraren bederatziren bat neurtzen duena.

Bielorrusiako futbol selekzio nazionala

Bielorrusiako futbol selekzio nazionala herrialde haren futbol gizonezko talde nagusia da. Borisov Arena estadioan jokatzen ditu etxeko partidak, Barysau hirian.

Bielorrusiaren banaketa administratiboa

Bielorrusia sei eskualdetan (oblast) eta estatus bereziko hiri batean (Minsk, Bielorrusiako hiriburua) banatzen da. Oblastak 118 barruti edo raionetan zatiturik daude.

Bielorrusiera

Bielorrusiera (Беларуская мова edo byelarruskaya mova), aintzinean errusiera zuria, Bielorrusiako hizkuntza ofiziala da, errusierarekin batera. Bertan eta Polonian hitz egiten da bereziki, eta guztira, 8 milioi hiztun ditu.

Ipar-ekialdeko eslaviar hizkuntza da. Bielorrusieraren hiztegia batik bat ukranierarekin dago lotua.

Dialekto nagusiak: ipar-ekialdekoa eta hego-mendebalekoa; haien artean transizio gunea dago, Minsk hiriarekin, hizkuntza ofizialearen oinarria. Bielorrusiako hegomendebaleko muturrean dagoen dialektoa ukranieratik oso hurbil dago.

Brest

Brest Bretainiako ipar-mendebaldeko kostaldeko udalerri bat da. Finistere/Penn-ar-Bed departamenduko eta Bro Leon lurralde historikoko hiri handiena den arren ez da ez baten ez bestearen hiriburua. 145.200 biztanle zituen 2006an. Bizkaiko golkoan kokatua, arrantza eta merkataritza portu garrantzitsua du.

Brest (Bielorrusia)

Brest (bielorrusieraz: Брэст, errusieraz: Брест), aintzina Brest-Litovsk, Bielorrusiako hiria da, Bresteko oblasteko hiriburua. Bielorrusiako hego-mendebaldean dago kokatua, Poloniako mugatik hurbil, Bug eta Mukhavets ibaien elkargunean. 2008an 312950 biztanle zituen.

Daugavpils

Daugavpils (letonieraz ˈdaʊɡaʊpils ahoskatua) hego-ekialdeko Letonian dagoen hiria da, Daugava ibaiaren ertzean dagoena. Daugavpils, hitzez hitz, "Daugavako gaztelua" esan nahi du. 100.000 biztanle baino gehiago ditu, Riga hiriburuaren ondoren herrialdeko bigarren populatuena izanik. Bielorrusia, Lituania eta Errusiako mugak gertu dituenez, trenbide sareko gune eta industriagune inportantea da.

Dnieper

Dnieper (errusieraz: Днепр, Dnepr; bielorrusieraz: Дняпро, Dniapro; ukraineraz: Днiпро, Dnipro) Errusian jaio, Bielorrusia eta Ukraina zeharkatu eta Khersondik hurbil Itsaso Beltzera isurtzen den ibaia da. 2290 km luze da, Europako luzeenetan laugarrena.

Ekialdeko Europa

Ekialdeko Europa, berez, Europako ekialdean dagoen eskualdea da. Hala ere, Europako ekialde eta mendebaldearen arteko ezberdintzea historikoki ezberdina izan da. Mugak zehazterako garaian, Europaren erdialdea non dagoen begiratu behar da, hau politikoki aldatu baita. Adibidez XX. mendearen erdialdean Polonia edo Hungaria, SESBekin batera zeudenak politikoki, Ekialdeko Europa kontsideratzen ziren. Gaur egun eurek Europa Zentraltzat dute euren burua, Errepublika Sobietar horiekin ez nahasteko.

Nazio Batuen Erakundeak 1989an honako herrialdeak sartu zituenu izen horren azpian:

Bielorrusia

Bulgaria

Txekiar Errepublika

Alemaniako Errepublika Demokratikoa

Hungaria

Moldavia

Polonia

Errumania

Errusia

Eslovakia

UkrainaHorretaz gain honako SESBeko kide ohiak ere sartu ohi dira:

Armenia

Azerbaijan

Estonia

Georgia

Letonia

LituaniaKasu askotan Balkanetako herrialdeak ere sartzen dira definizioan:

Albania

Bosnia eta Herzegovina

Ipar Mazedonia

Montenegro

Serbia

Kroazia

Eslovenia

Errusiera

Errusiera (ру́сский язы́к, russkij jazyk,ˈruskʲɪj jɪˈzɨk ahoskatua) indo-europar hizkuntza da, Errusian eta beste hainbat estatutan ofiziala dena eta mundu osoan 285 milioi hiztun dituena. Idatzizko adibideak X. mendetik ageri dira.

Inflexio-sintetikoaren forma gordetzen du, baita eslaviera komunaren oinarrizko hitzak ere. Errusiera modernoa garrantzitsua da nazioarteko politikaren, zientziaren eta teknologiaren arloetan ere. Politikan, XX. mendeko hizkuntzarik garrantzitsuenetakoa izan zen: horren erakusgarri, gaur egun errusiera Nazio Batuen Erakundeko sei hizkuntza ofizialetako bat da.

Krimeako tatariar

Krimeako tatariarrak (qırımtatar, baita qırım, qırımlı eta qırım türkü ere), pluralean: qırımtatarlar (baita qırımlar, qırımlılar, qırım türkleri ere) jatorrian Krimeako penintsulan bizi zen talde etniko turkiar bat dira. Tatariar talde honek Krimeako tatareraz hitz egiten du.

Garai berriagoetan, Krimean bizi direnez gain, badago Krimeako tatariarren diaspora handi bat Turkia, Errumania, Bulgaria, Mendebaldeko Europa eta Ipar Amerikan, baita komunitate txiki batzuk ere Finlandia, Bielorrusia, Lituania eta Polonian.

Gaur egun, 250.000 Krimeako tatariar daude Krimean, eta beste hainbeste Asia erdialdeko beste toki batzuetan (Uzbekistanen nagusiki). Kalkuluen arabera, 5 milioi turkiar, XIX. mendean eta XX. mendean emigratu zuten Krimeako tatariarren ondorengoak dira. Errumania eta Bulgariako Dobruja eskualdean, 100.000 Krimeako tatariar inguru daude, 60.000 Errumanian eta 40.000 Bulgarian.

Minsk

Minsk (bielorrusieraz: Мінск; errusieraz: Минск), 1.8 milioi biztanlerekin Bielorrusiako hiriburua da. Bielorrusiako erdialdean dago kokatua, Svislatx ibaiaren ondoan (Dnieper ibaiaren arroan). Hiri honetan dago Estatu Burujabeen Erkidegoaren egoitza. Estatuko hiriburua denez gero, Minskek estatus berezia dauka Bielorrusiaren banaketa administratiboan. Bestalde, Minskeko oblasteko hiriburua da.

Minsken lehenbiziko erreferentziak XI. mendekoak dira (1067), Polotskeko printzerriaren barnean zegoela. 1326an Lituaniako Dukerri Handian sartu zen. 1499an hiri pribilegioa jaso zuen. 1569an Minskeko Voivodiako hiriburu bilakatu zen, Poloniar-Lituaniar Erkidegoaren barnean. 1793an Errusiak bereganatu zuen. 1919 eta 1991 artean Minsk Bielorrusiako Sobietar Errepublika Sozialistako hiriburua izan zen. 1991tik Bielorrusia herrialde independientearen hiriburua da.

Narew

Narew (polonieraz: Narew; bielorrusieraz: Нараў, Naraŭ; lituanieraz: Narvė, Narevas, Naruva, Naura; ukraineraz: Нарва, Narva) ekialdeko Europako ibaia da, Vistularen adarra, mendebaldeko Bielorrusia eta ipar-ekialdeko Polonia zeharkatzen dituena. 484 kilometro luze da, eta 75.175 kilometroko koadroko arroa drainatzen du. Białowieżan du iturburua, eta Modlin herrian isurtzen da Vistulara.

Ostrogodo

Ostrogodoak (latinez: Ostrogothi edo Austrogothi) germaniar herri bat izan ziren. 370ko hunoen inbasioaren ondotik sortutako godoen adarra ziren.

Ostrogodoek Dniester ibaiko ekialdean, Itsaso Beltza inguruko lurraldeetan (gaurko Ukraina eta Bielorrusia dena), erreinu handia sortu zuten. Bisigodoak, berriz, mendebaldeko godoak ziren eta bere erreinua Dniesterretik Danubioraino zegoen.

375 urtetik 453 urtera arte,Atila hil zenean, ostrogodoak hunoen menpean zeuden, harrezkero Erromako herri federatua izateko.

474an Teodoriko Handia Ostrogodoen errege bihurtu zen. Honek, ostrogodoen erregerik ezagunena, Bizantzioko Zenon enperadorearekin makina bat guda eta tregoa izan zituen. 488 urtean Teodorikok Italia inbaditu zuen eta 493an Addan Odoakro, heruloen erregea, hil zuen, bere herria mendean hartuz.

526an Teodoriko hil zenean, hain zen bortitza egoera non 535an bizantziar enperadorea Justiniano I.ak bere jenerala Belisario bidali baitzuen Italian zeuden ostrogodoen kontra. Bizantziar armadaren nagusitasunak ostrogodoen suntsipena ekarri zuen.

Azkenean, ostrogodoek apurka-apurka bere izaera galdu zuten, beste tribu germaniarrek, bandaloak edo frankoek, bereganatuta.

Radom

Radom Mazoviako voivoderriko hiria da, Varsoviatik 100 kilometrora eta Mleczna ibaiaren arroan kokatuta.

Raion

Raion bat Sobietar Batasunean erabiltzen zen eta gaur egun Errusia, Ukraina, Bielorrusia, Azerbaijan, Georgia, Moldavia eta Lituanian erabiltzen den banaketa administratiborako izena da. Orokorrean unitate adiministratibo handiago baten zatiketa da eta barrutitzat har daiteke itzulpenetarako garaian.

Raionak Sobietar Batasunaren garaian sortu ziren aurreko volost eta uyezdak aldatzeko.

Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna

Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna edo Sobietar Batasuna Europa eta Asiako estatu burujabe sozialista izan zen, 1922an sortua eta 1991n desegina. Errusiar Inperioa osatzen zuten lurraldeak hartzen zituen. 1991tik aurrera haren parterik handienaz Errepublika Independenteen Elkartea moldatu zen. Bigarren Mundu Gerraz geroztik 15 errepublika federatuk osatua zen: Armenia, Azerbaijan, Bielorrusia, Errusia, Estonia, Georgia, Kaszakhstan, Kirgizistan, Letonia, Lituania, Moldavia, Tajikistan, Turkmenistan, Ukraina eta Uzbekistan. Errusia zen Batasuneko errepublika handiena, bai hedaduraren bai biztanle kopuruaren aldetik, eta politikoki eta ekonomikoki agintzen zuen.

1990. urtean 22.400.000 km² zituen, eta 292.000.000 biztanle. Mendebaldean Itsaso Baltikoa eta Itsaso Beltza zituen muga, eta ekialdean Ozeano Barea. Biztanleak sobietarrak ziren, eta hiriburua Mosku zen.

Sobietar Batasunak historia, politika eta ekonomia alorrean izan duen garrantzia ulertzeko haren neurriak eta baliabide handiak hartu behar dira kontuan; garrantzi hori are handiagoa baita berak gidatzen zituen ideologia marxistako herrialdeek osaturiko blokeari erreparatuz gero. Ezaugarri ia feudalak zituen inperio zahar haren egitura politikoak, administratiboak, ekonomikoak eta sozialak erabat aldatu zituen 1917ko iraultza boltxebikeak. Horrek eragin erabakigarria izan zuen ondorengo nazioarteko historiaren bilakaeran: 1922tik jadanik mendebaleko estatuek neurri bereziak hartu zituzten iraultza hark kutsa ez zitzan; Bigarren Mundu Gerraren etenaren ondoren, Sobietar Batasunaren irudiko erregimenak ezarri ziren Europako ekialdean eta Gerra Hotza sortu zen, hogeita bost urtez mundu osoaren egoeran eragin handia izan zuena.

Ukrainaren banaketa administratiboa

Ukraina 24 oblastetan, errepublika autonomo batean (Krimea), eta estatus bereziko bi hiritan (Kiev eta Sebastopol) banaturik dago. 2014ko martxoaren 18an, Krimeako Errepublika eta Sebastopol hiria Errusiara anexionatu ziren. De iure Ukrainaren parte izaten jarraitzen dute, baina de facto Errusiaren zati dira.

Vistula

Vistula (polonieraz: Wisła; alemanez: Weichsel) Poloniako ibairik luzeena da. 1.047 kilometro luze da, eta 194.424 kilometro koadroko arroa drainatzen du, 168.699 kilometro koadro Polonian, eta gainerakoa Bielorrusia, Ukraina eta Eslovakian.

Europako herrialdeak

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.