Bermuda

Bermuda[1] (ingelesez Bermuda) Erresuma Batuko itsasoz bestaldeko lurraldea da. Bermuda geografikoki Ipar Amerikako uhartedia da, Ozeano Atlantikoan.

Bermudako Itsasoz Bestaldeko Britainiar Lurraldea
British Overseas Territory of Bermuda
Bermudako bandera Bermudako armarria
Bandera Armarria
Goiburua: Quo Fata Ferunt
(Etorkizuna eramango gaitunera)
Ereserkia: Hail to Bermuda
Errege ereserkia: God Save the Queen
Herrialdearen kokapena
Hiriburua
eta hiri handiena
Hamilton
Hizkuntza ofiziala(k) Ingelesa, portugesa
Herritarra bermudar
Gobernua monarkia konstituzionala
 -  Erregina Elisabet II.a
Itsasoz bestaldeko lurraldea
Azalera
 -  Guztira 53.3 km2 (224.)
 -  Ura (%) 26
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2007) 66.163 (205.)
 -  Dentsitatea 1.239 bizt./km2 (8.)
Dirua Dolar bermudar1 (BMD)
Ordu-eremua UTC (UTC-4)
Aurrezenbakia 1 441
Internet domeinua bm
(1) estatubatuar dolarrarekin parekatua.

Geografia

Bermuda-map
Bermudako mapa

Bermuda Ozeano Atlantikoaren iparraldean kokatzen da, Ipar Carolinako kostaldetik 580 itsas-miletara hego-ekialderantz.

Bermudak 103 kilometroko kostaldea du eta 58,8 km²ko azalera. Uhartediko lekurik altuena 76 metroko Town Hill da.

Uhartediak 138 uharte ditu. Zaila da uharteen zerrenda bat egitea da, uharte askok izen bat baino gehiago dituztelako baina nagusiak Bermuda izenaz ere ezaguna da (batzuetan Bermuda Handiaz).

Historia

Ziur asko 1503an Palos de la Fronterako Juan Bermudez uhartedia ikusteko lehendabiziko europarra zen.

Gero, bai espainiarrek bai portugaldarrek uharteak bisitatu zituzten baina Bermuda okupatzeko lehendabizikoak britainiarrak ziren. Horrela, britainiarrentzat Bermuda Amerikara ailegatzeko lehendabiziko kanpamendu bihurtu zen eta, hurrengo mendeetan zehar, uhartediak bai Europa bai Amerikako gatazketan hartu zuen parte.

Bigarren Mundu Gerran, bere kokapen estrategikoa zela eta, Bermuda base militar bihurtu zen. 1941ean, metropoliak ez ezik Estatu Batuek ere baseak eraiki zituzten uhartedian. 1995eko irailaren 1ean, Erresuma Batuak eta Kanadak bere baseak itxi zuten eta 2002an AEBek gauza bera egin zuen.

Banaketa administratiboa

Bermuda-divmap
Bermudako parrokiak

Bermudak bederatzi parrokia eta udalerri bi ditu.

  • Bermudako bederatzi parrokiak hauek dira:
    • Devonshire parrokia.
    • Hamilton parrokia.
    • Paget parrokia.
    • Pembroke parrokia.
    • St. George's parrokia.
    • Sandys parrokia.
    • Smith's parrokia.
    • Southampton parrokia.
    • Warwick parrokia.
  • Bermudako udalerri erantsiak hauek dira:
  • Bermudako udalerri ez-erantsiak hauek dira:
    • Flatts Village (herrixka)
    • Somerset Village (herrixka)

Demografia

Uhartediak 66.163 biztanle ditu. Horietatik %54,8 negroideak dira, %34,1 kaukasiarrak, eta %6,4 mestizoak. Bada portugaldar gutxiengo handi bat (%10), batez ere Azoreetatik etorriak.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia (2012-05-25) 170. araua: Amerikako toponimia.

Ikus, gainera

Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
LocationNorthAmerica transparent
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina Uharte Estatubatuarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
LocationSouthAmerica transparent
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)

.bm

.bm Bermudari dagokion herrialdeentzako goi mailako domeinua da. Bermudako Unibertsitateak kudeatzen du.

Bermuda (uhartea)

Bermuda (ingelesez Grand Bermuda) Karibe itsasoan dagoen Bermudetako uharte nagusia da. Uhartediko beste uharteekin zubien bidez loturik dago.

Bermuda 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan

Bermuda 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen 205 herrialdetako bat izan zen.

Bermuda Dunes (Kalifornia)

Bermuda Dunes Ameriketako Estatu Batuetako erroldak esleitutako leku bat da. Riverside konderrian kokatuta dago, Kalifornia estatuan. 7.282 biztanle ditu, 7,631261 kilometro koadroko azaleran banatuta.

Craughwell

Craughwell, historikoki Creaghmoyle (irlanderaz Creachmhaoil) Irlandako mendebaldeko Galway konderriko erdialdean dagoen udalerria da. Udalerriaren izena Ó Creachmhaoil pertsona abizena ere bada, ingelesera Craughwell eta Crockwell bezala itzuli zelarik. XIX. menderarte abizen hau Galway konderriko hego-ekialdetik kanpora oso ezohikoa izan, baina bertako familia asko munduan barna emigratu eta gaur egun Ternua, Bermuda, Kornualles, Ohio, Berkshire, Massachusetts eta bste hainbat lekuetan ere topa daiteke.

Dolar bermudar

Artikulu hau Bermudako dibisari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Dolar».

Dolar bermudarra (ingelesez: Bermudian dollar), Bermudako Itsasoz Bestaldeko Britainiar Lurraldean zirkulazioan dagoen dibisa da. Bere ISO 4217 kodea BMD da eta bere sinboloa $ edo BD$, dolar eta peso izeneko beste diru mota batzuetatik bereizteko. Dolar bermudar banako baten ehunena zentimo deitzen da eta dolar bakoitza 100 zentimoz osatuta dago.

Groenlandia

Groenlandia (groenlandieraz: Kalaallit Nunaat; danieraz: Grønland) munduko uharterik handiena da. Ozeano Atlantikoaren eta Ozeano Artikoaren artean dago, Amerikako kontinentean. Administratiboki, Danimarkaren esku dagoen lurralde autonomoa da. Haren azaleraren % 81 baino gehiago izotzez estalita dago.

Hamilton (Bermuda)

Hamilton Bermudako hiriburua da (Bermuda Erresuma Batuko itsasoz haraindiko lurralde bat da). Portua du, eta Bermuda uharteko merkataritza-, administrazio- eta aisialdi-gune nagusia da.

Hiriaren izena 1778-1794 agintaldian Bermudako gobernadore izan zen Sir Henry Hamilton-engandik datorkio.

Holandarren Antillak

Holandarren Antillak bost uhartek osatutako uharte-taldea da, Karibe itsasoan eta Antilletako artxipelagoan kokatua. Bost uharteok Europar Batasunaren itsasoz haraindiko lurraldeak dira.

Independentzia

Independentzia herrialde bat beste baten menpean ez egoteari deritzo. Herrialde batek, independentzia osoa ez duenean, neokolonialismo deritzo; egoera hau Afrikako herrialde batzuetan ematen da bereziki. Bi herrialdeen artean harremanak daudenean, autonomia egoera hartzen du.

Ipar Amerika

Ipar Amerika Amerikaren barnean dagoen azpi-kontinente bat da. Ozeano Artikotik Mexiko eta Guatemala arteko mugaraino heltzen dena. Geografikoki Erdialdeko Amerika eta Karibeko herrialdeak ere bertan sartzen dira.

Bere eremua 24.490.000 km² da, Lurraren %4.8a, eta, 2006ko urrian, 514.600.000 biztanle zituen. Hau da, munduko hirugarren kontinenterik handiena da, Asia eta Afrikaren ondoren, eta laugarren populatuena Asia, Afrika eta Europaren ondoren. Ipar Amerikak, Hego Amerikarekin batera, Amerika sortzen du.

Martinika

Martinika (frantsesez Martinique) Frantziako itsasoz haraindiko departamendua (DOM), eskualde eta Karibe itsasoko uhartea da, Antilla Txikietan dagoena.

Prefektura Fort-de-France hiriburuan dago.

1.128 km2 ditu eta 398.000 biztanle.

Saint Barthélemy

Saint Barthélemy —Saint Barts, Saint Barths, Saint Barth eta St-Barth izenez ere ezaguna— Frantziaren itsasoz haraindiko kolektibitate bat da, Karibe itsasoan kokatua. Historikoki, Suediaren kolonia bakarra izan da. 2007ko otsailaren 22an lortu zuen gaur egungo itsasoz haraindiko kolektibitatearen estatusa, Guadalupetik bananduta.

Saint George's (Bermuda)

Saint George's Bermuda uhartedian dagoen herria da, izen bereko uhartean hain zuzen ere. 1612an sortua, Saint John's eta Jamestown eta gero, Amerikako hirugarren ingeles kolonia bilakatu zen. 2000. urtean UNESCO erakundeak Gizateriaren Ondare izendatu zituen herria eta lotutako gotorlekuak.

Turkak eta Caicoak

Turkak eta Caicoak edo Turk eta Caico uharteak (ingelesez: Turks and Caicos Islands edo TCI) Erresuma Batuaren itsasoz bestaldeko lurralde bat da. Karibe itsasoan kokatuta dago, eta bi multzotako uharteek osatzen dute.

Erresuma Batuaren lurralde antolaketa Erresuma Batua
Location of the BOTs

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.