Bergantiños

Bergantiños Galiziako kostaldeko eskualdea da, Coruñako probintziaren mendebaldean dagoena.

Carballo du udalerririk handiena.

Comarca de Bergantiños
Bergantiños

Ikus, gainera

Geografia
Galizia
Artikulu hau Galiziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Cabana de Bergantiños

Cabana de Bergantiños edo Cabana Galiziako A Coruñako probintzian dagoen udalerri bat da. Bergantiñoseko eskualdean kokatzen da. Coristanco, Laxe, Ponteceso eta Zas udalerriekin mugatzen du. Bertakoei galizieraz cabanés deritzaie, euskaraz berriz cabanestar. Herriko galiziera hiztunen kopurua % 99,65koa da.

2007ko erroldaren arabera udalerriak 5.091 biztanle zituen.

Carballo (Coruña)

Carballo Coruña probintziako udalerria da, 2004an 29.521 biztanle zituena eta Bergantiños eskualdeko hiriburua. 18 parrokia ditu bere baitan.

Coristanco

Coristanco Galiziako A Coruñako probintziako Bergantiños eskualdean dagoen udalerria da. 2008ko erroldaren arabera Coristanco udalerriak 7.376 biztanle zituen.

Coruñako probintzia

Coruña (galizieraz A Coruña) Galiziako ipar-mendebaleko probintzia da, herrialde osoko populatuena.

Hiriburua Coruña hiria da, 2004an ia 243.000 biztanle zituena.

Beste udalerri garrantzitsuak Ferrol eta Donejakue Konpostelakoa dira, azkenengo hau Galiziako hiriburua dena.

Dmitri Radtxenko

Dmitri Leonidovitx Radtxenko (errusieraz: Дмитрий Леонидович Радченко; 1970eko abenduaren 2a - ) Errusiako futbolaria izan zen.

Dombateko trikuharria

Dombateko trikuharria (galizieraz: Dolmen de Dombate) Espainiako Galizia autonomia erkidegoko A Coruñako probintzian dagoen Cabana de Bergantiños udalerriko Borneiro parrokiako Dombate izeneko lekuan kokatutako trikuharri bat da. K.a. IV. mendearen erdialdera eraiki zen eta ganberak berriz milurteko horren amaiera aldera. Garai ezberdinetan zehar eraikia izan zen, K.a. 3.800 - 2.700 artean, azken urte honetan monumentua itxi zen. Galizia osoko multzo garrantzitsuenetakoa da.

Galizia

Galizia (galizieraz Galicia edo Galiza, gaztelaniaz Galicia) Iberiar penintsularen ipar-mendebaleko ertzean dagoen herrialdea da. Politikoki, Espainiako autonomia erkidegoetako bat da. Mugakide ditu mendebaldean Ozeano Atlantikoa, iparraldean Kantauri itsasoa, ekialdean Asturias, León eta Zamora, eta hegoaldean Portugal.

2015ean 2.734.915 biztanle zituen, gehienak hiriguneetan: A Coruña eta Vigon bereziki, baina baita Ourense, Lugo, Santiago de Compostela, Pontevedra eta Ferrol hirietan ere.

Berezko hizkuntza galiziera du, portugesaren jatorri berbera duena, eta gaztelaniarekin batera ofizialtasuna du. Hiriburua Santiago de Compostela da, bertan boterearen organorik gorena den Galiziako Xunta dago, Galiziako Gobernua alegia.

Heriotzaren Kosta

Heriotzaren Kosta edo Costa da Morte Galiziako mendebaldearen kostaldearen zatia da, Coruñako probintziakoa, Fisterratik Malpica de Bergantiñoserako udalerriak barne hartzen dituena.

Izen hori datorkio Ozeano Atlantikoaren inguru hartan aspaldidanik gertatu izan diren itsas hondamendiak direla eta.

Malpica

Malpica izenburuak honako adiera ezberdinak eduki ditzake:

Malpica de Bergantiños, Galiziako A Coruñako probintzian dagoen udalerria.

Malpica de Tajo, Gaztela-Mantxako Toledoko probintzian dagoen udalerria.

Malpica de Arba, Aragoiko Zaragoza probintzian dagoen udalerria.

Malpica el Toro, Venezuelako Aragua Estatuko Villa de Cura udalerriko landa kokapena.

Malpica de Bergantiños

Malpica de Bergantiños (soilik "Malpica" bezala deitzea ere ohikoa da) Galiziako A Coruñako probintzian dagoen Bergantiños eskualdeko udalerria da. Costa da Morte ("Heriotzaren Kostaldea") ospetsuan kokatzen da.

Mario Zubiaga

Mario Zubiaga Garate (Tolosa, 1963ko maiatzaren 27a), unibertsitateko irakasle eta politologo euskalduna da.

Zuzenbidean lizentziaduna eta Zientzia politikoetan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Hainbat argitalpen ditu, eta bere ikerketa lerro nagusiak honako hauek dira: prozesu demokratizatzaileak, herritarren parte hartzea, gizarte mugimenduak, estatugintza eta naziogintza, erabakitzeko eskubidea eta euskal lurraldetasuna.

Noirmoutier-en-l'Île

Noirmoutier-en-l'Île Frantziako udalerri bat da, Vendée departamenduan dagoena, Pays de la Loire eskualdean. 2013an 4.842 biztanle zituen.

Ponteceso

Ponteceso Galiziako A Coruñako probintzian dagoen Betanzos eskualdeko udalerria da.

Real Club Deportivo de La Coruña

Real Club Deportivo de La Coruña 1906an sortutako A Coruñako futbol taldea da, 2014-2015 denboraldian geroztik lehen mailan jokatzen duena.

Rubén Iván Martínez

Rubén Iván Martínez Andrade (Coristanco, Coruña, Galizia, 1984ko ekainaren 22a), Rubén soilik deitua askotan, Iruñeko Osasuna taldean atezain gisa jokatzen duen futbolari beterano galiziarra da. Transfermarkt.com orrialdearen arabera 800.000 euroko balioa du eta Osasunan 3,5 milioiko klausula. 2019rarteko kontratua du talde nafarrarekin.

Bere ibilbidea 10 urterekin hasi zuen Bergantiños herriko futbol taldean eta kategoria ezberdinak eskalatu zituen 2 urte geroago Orillamar talde potenteago batera joan zen arte. Han urte bat eman eta gero, 13 urterekin, Bartzelonak fitxatu zuen. 18 urte bete arte hango beheko kategoriak burutu zituen eta 2002an Bartzelona C-ra igo zen. Han egon zen bi urte eta gero (31 partidu), Bartzelona B-ra igo zen(Hemen Bartzelona C-n zegoen urteetan ere jokatu izan zuen) eta 2002tik 2007ra Bartzelona B-n 97 partidu jokatu zituen eta 2007an Bartzelonaren lehen taldera igo zen Victor Valdes eta Albert Jorqueraren erreserba izateko.Bi partidu jokatu zituen. Leku falta zuen Bartzelonan eta 2007-2008 denboraldirako Racing Ferrolera joan zen utzita. Ez zuen partidurik jokatu azken talde honetan eta 2008an, jada libre, Cartagenara iritsi zen. Bi urte eman zituen han, 2010 arte eta 76 partidu jokatuta joan zen, ia guztiak.2010 eta 2013 artean, Malagako taldearen parte izan zen. Lehen bi denboraldiak batuta 11 partidu jokatu zituen eta 2012-2013 denboraldian Rayora utzi zuten. Talde honetan 30 partidu jokatu zituen eta uda honetan bertan Rayok fitxatu zuen, denboraldi baterako.34 partidu jokatu zituen eta 2014-2015 denboraldian Almeriara iritsi zen. Almerian 23 partidu jokatu zituen eta aukera gehiagoren zain, Levantera joan zen denboraldi baterako. Hala ere, hare partidu gutxiago jokatu zituen hemen, 15, eta 2016ko udan, 32 urterekin, etxera iritsi zen, Coruñako Deportivora, hain zuzen. 2016tik 2018ra orokorrean Deportivoko atezain titularra izan zen, 2018 bukaeran eta 2017 hasieran izan ezik. 2017 hasierako kontuagatik, Anderlecht taldera utzia izan zen partidu bakarra jokatuz eta 2 gol jasoz. 2018ko Uztailaren 5ean, Osasunarekin sinatu zuen urte baterako.

Xerez Club Deportivo

Xerez Club Deportivo futbol talde andaluziarra da, 1941an Xerez hirian (Cadizko probintzia) sortutakoa. 2009-10 denboraldia izan du lehen mailan jokatu duen bakarra. Gaur egun liga probintzialetan ari da arazo ekonomikoek eraginda.

Zas

Zas Galiziako A Coruñako probintzian dagoen udalerria da. Terra de Soneirako eskualdean kokatzen da. Udalerri honetako galiziera hiztunen kopurua % 99,42 da.

Galiziako eskualdeak
Galizia

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.