Basilio II.a Bulgaroktonoa

Basilio II.a (grezieraz: Βασίλειος Β΄, Basileios II; 958 inguruan - 1025eko abenduaren 15a) Bizantziar Inperioko enperadorea izan zen 976–1025 bitartean. Bere garaian Basilio Porfirogenitoa edo Basilio Gaztea izenekin ere ezaguna zen. Gaur egun ezagunagoa da Basilio Bulgaroktonoa izenarekin (grezieraz Βουλγαροκτόνος, Boulgaroktonos, "bulgariarren sarraskitzailea"), Bulgaria menderatzeko egin zuen ahaleginagatik.

Basilio II.a Bulgaroktonoa
Basilios II
Bizitza
Jaiotza Didimotika, 958
Herrialdea  Bizantziar Inperioa
Heriotza Konstantinopla1025eko abenduaren 15a (66/67 urte)
Familia
Aita Erroman II.a
Ama Theophano
Jarduerak
Jarduerak Enperadorea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasun ortodoxoa

Biografia

Konstantino VIII.a anaiarekin batera enperadore izan zen. Aginpide guztiak hartu zituen honengandik eta handikien aginpidea murriztu ondoren, Errusia alderako joera bultzatu zuen Vladimir Kieveko printzearekin hitz harturik.

Bulgariarren aurka borrokatu zen (989-1018), eta inperio honetako osteak sakailatu zituen: Stumitzako Guduaren ondoren (1014) 15.000 gatiburi begiak lehertzeko agindua eman zuen, horietako 150 begibakar utziz, bulgariarren tsar zen Samuelenganako itzulera bidean gidari izan zitezen. Tristurak eta bihozminak jota hil zen Samuel tsarra, tropak itzuli eta laster. Basilio II.ak Armenia, Kaukaso eta Georgia bereganatu zituen, eta arabiarren aurka borrokatu zen Asia Txikian.

Erreferentziak

Aurrekoa
Joan I.a Tzimiskes
Bizantziar Inperioko enperadorea
9761025
Ondorengoa
Konstantino VIII.a
Erromatar eta bizantziar enperadoreak

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.