Barruti judizial

Estatu espainiarrean, barruti judiziala edo epaitegi-barrutia probintzia bereko zenbait udalerri biltzen dituen barruti edo lurraldea da, justiziaren administrazioari dagokionez lehen auzialdiko epailea duena. Barruti judizialen banaketa 1834an egin zen, probintzien mugak kontuan izanez.

Ez da eskualde kontzeptuarekin nahastu behar. Eskualdeak zentzu geografikoa dauka eta barruti judizialak, berriz, judiziala.

Ikus, gainera

Botere judizial

Botere judiziala edo epaitzeko boterea arau juridikoak aplikaraziz gizartean justizia administratzeaz arduratzen den estatuko boterea da. Botere legegiletik eta botere betearazletik bereizita dago, erabateko independentziaz eta askatasunez jardun dezan.

Montesquieuren botere bereizketaren teoria klasikoaren arabera, botere legegilea, betearazlea eta judiziala bereizteak hiritarren askatasuna ziurtatzen du. Teoria horren arabera, botere judizial independenteak nolabait mugatu egin dezake botere betearazle edo exekutiboa. Hain zuzen ere, botere bereizketa horretatik jaiotzen da zuzenbide estatua, non botere guztiak legearen inperiopean dauden. Hori dela eta, beste botereekiko independentea izan behar du, lege ordena hautsiz gero beste bi botereak menperatu ahal izateko eta Zuzenbidea gizarte bizitzaren elementu erregulatzaile bila dadin.

Beraz, independientea izan behar du estatuko gainerako botereekiko (legegilea eta betearazlea), kanpo presiorik gabe epaitzeko eta legeak inpartzialki aplikatzeko. Epaileek, epaitzeaz gain, epaitutakoa betearazi behar dute, eta eurei bakarrik dagokie epaitzea eta epaitutakoa betearaztea. Inpartzialtasunez eta objetibotasunez jokatu behar dute; frogetan oinarritu behar dituzte epaiak, eta ez balorazio subjetibo edo pertsonaletan.

Brusela-Halle-Vilvoorde

Brusela-Halle-Vilvoorde (nederlanderaz Brussel-Halle-Vilvoorde, akronimoz BHV) belgikar estatuko barruti judizial eta hautesbarruti bat da. Bere osaera konplexu eta bakarra da: dena Flandriako lurralde historikoan, mota hauetako barrutien artean bakarra da bi eskualde administratibo desberdinetako eta hizkuntza-ofizialtasun desberdinak dituzten udalerriak biltzen dituena. Horregatik estatu honetako politikan flandriarren eta valoniarren arteko krisialdi larrien iturburua da.

Epaiketa

Epaiketa auzitegi baten ezagueraren mendean jarritako bi parteen arteko eztabaida da. Eztabaida edo interes-gatazka baten existentzia eskatzen du.

Euskara Nafarroako Erriberan

Nafarroako Erriberako berezko hizkuntzetako bat euskara da. Euskal hizkuntza Nafarroako Erriberako hizkuntza nagusia izan zen mende ugaritan zehar, Goi Erdi Aroan poliki-poliki atzera egiten hasi zen arte, azkenean Aro Modernoaren hasieran lurralde osoan presentzia nabarmen galdu zuen arte. Euskarak mende horietan guzti zehar, beste hizkuntzekin partekatu zuen tokia sarritan eta ez zen idatzia izan, ahozkotasunera mugatutako hizkuntza bat baizik. Euskararen eragina nabaria da ingurunean aurki daitekeen toponimian edota testu zaharretan aipatzen diren izenetan. Euskarak lur horietan izan zuen presentzia eztabaidaezina bada ere, espainiar nazionalismoak eta hari lotutako beste pentsamendu politikoek ukatu egin dute Erriberako euskararen izatea azken hamarkadetan.Erriberako eskualdea Tuterako merindadeak, Erriberriko merindadearen zati batek eta Lizarraldeko Erriberak osatzen dute, Nafarroako hegoaldean lehena eta bigarrena hego-mendebaldean. Herri handiena Tutera da eta gaur egun, hizkuntza mintzatuena eta nagusia gaztelania da. Euskararen Foru Legeak Erribera osoa zonalde erdaldunean kokatzen ditu eta beraz, bertan euskara ez da ofiziala eta ez du diru laguntzarik jasotzen. Alabaina, ikastolei esker, Erriberako zenbait haurrek euskara ikas dezakete.

Horta Nord

L'Horta Nord Valentziar Herrialdeko eskualdea da, Valentziako Horta eskualde historiko-naturalaren banaketatik sortutako lau eskualdeetakoa.

Valentziar Herrialdeko eskualdeak

Valentziar Herrialdeko eskualdeak XIX mendetik aurrera Valentziar Herrialdea banatzeko egin izan diren proposamenen ondorioak dira. Historia, hizkuntza, giza harreman eta merkatu irizpideen arabera osatu izan dira, Katalan Herri guztietan ematen denaren antzean.

Valentziar Herrialdea, gaur egun, Valentziako Erkidegoa izena duen autonomia erkidego bezala eratzen da.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.