Bahamak

Bahamak[1], izen ofiziala Bahametako Commonwealth (ingelesez: Commonwealth of The Bahamas), Karibeko uhartedi-estatu burujabea da, Commonwealtheko kidea, Antilla Handien iparraldean dagoena. 700 uharte inguruk osatzen dute, baina gehienetan ez dago biztanlerik. 13.878 kilometro koadroko eremua du, eta 2016an 391.232 biztanle zituen.[2] Hiriburua eta hiri handiena Nassau da.

Bahametako Commonwealth
Commonwealth of the Bahamas
Bahametako bandera Bahametako armarria
Bandera Armarria
Goiburua: Forward Upward Onward Together
(“Aurrerantz, gorantz, denok elkarrekin”)
Ereserkia: March On, Bahamaland

Errege ereserkia: God Save the Queen
Herrialdearen kokapena
Hiriburua
eta hiri handiena
Nassau
Hizkuntza ofiziala(k) Ingelesa
Herritarra bahamar[1]
Gobernua Monarkia parlamentarioa
 -  Erregina Elisabet II.a
 -  Gobernadorea Cornelius A. Smith
 -  Lehen ministroa Hubert Minnis
Independentzia
 -  Erresuma Batutik 1973ko uztailaren 10a 
Azalera
 -  Guztira 13,878 km2 (155.)
 -  Ura (%) 28
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2016[2]) 391.232 (177.)
 -  2010 errolda 351.461
 -  Dentsitatea 25,21 bizt./km2 (181)
Dirua Dolar bahamar (BSD)
Ordu-eremua EST (UTC-5)
 -  Udan (DST)  (UTC-4)
Aurrezenbakia +1-242
Internet domeinua bs

Geografia

Bahamak Ozeano Atlantikoan daude, Kuba eta Hispaniolaren iparraldean, Turk eta Caico uharteen ipar-mendebaldean, AEBetako Florida estatuaren hego-ekialdean, eta Florida Keysen ekialdean. 700 bat uhartek osatzen badute ere, berrogeitan bakarrik bizi da jendea. North Andros, Great Inagua, South Andros, Great Abaco eta Bahama Handia dira uharterik handienak. Nassau, hiriburua, New Providencen dago. Uharte guztiak oso lauak dira eta estatuko punturik altuena Cat uhartean dagoen Mount Alvernia da, 63 metro eskasekin.

Uharterik handienak hauek dira:

BahamasOMC
Bahamak
Izena Eremua
North Andros 3.439 km²
Great Inagua 1.544 km²
South Andros 1.448 km²
Great Abaco 1.146 km²
Grand Bahama 1.096 km²
Long Island 596 km²
Eleuthera 518 km²
Acklins 497 km²
Cat uhartea 389 km²
Exuma 290 km²
Mayaguana 285 km²
Crooked uhartea 241 km²
New Providence 207 km²
Watling (San Salvador) 163 km²
Little Inagua 127 km²
Rum Cay 78 km²
Samana Cay 39 km²
Ragged uhartea 36 km²
Berry uharteak 31 km²
Bimini 23 km²

Historia

Europarrak iritsi aurretik, lucayan herria bizi zen Bahametan. 1492an, Kristobal Kolon Guanahani uhartean lehorreratu zen. XV-XVIII. mende bitartean, uhartedia Espainaren mende egon zen. 1784an britainiar kolonia bilakatu zen. Bigarren Mundu Gerran, Windsorko dukea izendatu zuten Bahametako gobernadore nagusi.

1973az geroztik estatu burujabe eta Commonwealtheko kide dira Bahamak. 1977tik aurrera, Lynden O. Pilding liberalak izan zuen aginpidea uhartedian 1980ko hamarkada bitartean, baina harrezkero, langabezia handia eta gobernuaren ustelkeriaren kontrako salaketak zirela-eta oposizioa indartu egin zen. Azkenik, 1992ko legebiltzarrerako hauteskundeetan Nazio Askapenerako Mugimenduak lortu zuen garaipena, eta Hubert Ingraham izendatu zuten lehen ministro. 1990eko hamarkadan, atzeraldi ekonomikoak arazoak sortu zituen egoera politikoan ere, turismoan kalteak izan baitziren. Estatu Batuetako senatuak, bestalde, narkotrafikoaren kontrako borrokan laguntzarik ematen ez zuelako eta dirua zuritzeko aukera ematen zuelako salatu zuen Bahametako gobernua.

Gobernua eta administrazioa

Politika

BahamianParliamentPanorama
Bahametako legebiltzarra, Nassau

Bahametako Commonwealtha monarkia burujabea da. Britainia Handiko monarka da estatuburua, eta Bahametako gobernadore nagusia da haren ordezkaria. Botere betearazlea lehen ministroaren eta gobernuaren esku dago, eta botere legegilearen ardura duen bi ganberako legebiltzarraren (Senatua eta Nazio Biltzarra) konfiantza behar du.

Banaketa administratiboa

Bahamak 33 barrutitan banaturik daude.

Districts of the Bahamas
Bahametako barrutiak
  1. Acklins
  2. Berry Islands
  3. Bimini
  4. Black Point
  5. Cat Island
  6. Central Abaco
  7. Central Andros
  8. Central Eleuthera
  9. Freeport hiria
  10. Crooked Island
  11. East Grand Bahama
  12. Exuma
  13. Grand Cay
  14. Harbour Island
  15. Hope Town
  16. Inagua
  17. Long Island
  18. Mangrove Cay
  19. Mayaguana
  20. Moore's Island
  21. North Abaco
  22. North Andros
  23. North Eleuthera
  24. Ragged Island
  25. Rum Cay
  26. San Salvador
  27. South Abaco
  28. South Andros
  29. South Eleuthera
  30. Spanish Wells
  31. West Grand Bahama
  32. New Providence
  • Cay Sal Bank, Kubako kostaldearen aurrean, ez da mapan ageri

Demografia

Biztanleria

Junkanoo
Junkanoo ospakizuna Nassaun

2016an 391.232 biztanle zituen[2]. Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %22,5 dira, 15-24 urte bitartekoak %16,4, 25-54 urte bitartekoak %44,1, 55-64 urte bitartekoak %9,2 eta 65 urtetik gorakoak %7,7. Bizi itxaropena 72,6 urtekoa da, 70,2 urtekoa gizonezkoena eta 75,1 urtekoa emakumezkoena (2017ko zenbatespenak).[3] Oso biztanle dentsitate txikia du, eta biztanleen erdiak Nassaun bizi dira.

Banaketa etnikoa

%90,6 beltzak dira, %4,7 zuriak, eta %2,1 mulatoak (2010eko datuak).[3]

Hizkuntzak

Ingelesaz gainera, ingeles kreolera ere erabiltzen da.

Erlijioa

2010eko datuen arabera, %80 protestanteak dira, %14,5 katolikoak, eta %3,1 erlijiorik gabeak.[4]

Ekonomia

Prince George Wharf in Nassau Harbor
Gurutzontziak Nassauko portuan

Bahametako ekonomiaren oinarria turismoa da. Estatuko diru sarreren %60 hartzen du turismoak, eta langileen erdiak. 2012an 5,8 milioi bisitari hartu zituen, Estatu Batuetakoak gehienak. Dena dela, azpimarratzekoa da finantzagune gisa Bahamek hartu duten garrantzia. Izan ere, bertako bankuek banku sekretua eta zerga abantaila handiak eskaintzen dizkiete bezeroei. Nekazaritza bigarren mailako jarduera da. Gehien lantzen diren gaiak azukre kanabera, anana, bananak eta sisala dira. Arrantzak garrantzi handia du, batez ere oskoldunenak; hori da gehien esportatzen den gaia. Industriari dagokionez, nekazaritzako gaien eraldaketa, kontserba lantegiak, azukre findegiak eta ron destilategiak dira aipagarriak. Kanpo merkataritzan galera handiak dituzte Bahamek, kanpotik (Estatu Batuetatik bereziki) ekarri behar dutelako elikagai eta eskulan asko, eta oso gai gutxi esportatzen delako.

Erreferentziak

  1. a b Euskaltzaindia 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak.
  2. a b c World Population Prospects: The 2017 Revision, esa.un.org
  3. a b The Bahamas cia.gov . Noiz kontsultatua: 2018-1-10.
  4. Religious Demography: Affiliation, globalreligiousfutures.org

Kanpo estekak

Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
LocationNorthAmerica transparent
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta Barbuda • Bahamak • BarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina Uharte Estatubatuarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
LocationSouthAmerica transparent
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)

Abaco berberiar zaldi

Abaco berberiar zaldia Karibeko Bahamak uhartediko bertako zaldi arraza bat da. Antza, zaldi hauek espainiarrek uhartedira eramandako berberiar zaldien ondorengoak dira. Egun hauetako zaldi gehienak basazaldiak dira, eta libre bizi dira.

Abaco berberiar zaldia bere tamaina zein ezaugarriengatik zaldi tamainako arrazen sailkapenean dago.

Antilla Txikiak

Antilla Txikiak Karibe itsasoko uharte-multzo bat da, Erdialdeko Amerikan, Ozeano Atlantikoaren aldean. Antilla uharteetako txikienak dira; Antilla Handien hego-ekialdera uharte-arkua eratzen dute, eta Puerto Ricotik Venezuelara arteko eremua hartzen dute.

Herrialde independente hauetako parte dira: Antigua eta Barbuda, Bahamak, Barbados, Dominika, Grenada, Saint Kitts eta Nevis, Saint Vincent eta Grenadinak, Santa Luzia eta Trinidad eta Tobago. Antilla Txikietako irlaren baten jabetza beste herrialde hauek dute: Ameriketako Estatu Batuak, Frantziak, Herbehereek, Erresuma Batuak eta Venezuelak.

Uharte hauek dira Antilla Txikietako nagusiak: Trinidad, 4.768 km²; Martinika, 1.101 km²; Margarita, 1.072 km²; Basse-Terre, 848 km²; Dominika, 749 km²; Cozumel, 647 km²; Santa Luzia, 622 km²; eta Grande-Terre, 588 km².

Uharte bolkanikoak dira; gehienak Karibe itsasoko ekialdera daude, Ozeano Atlantikoak duen mendebaldeko mugan. Hain zuzen ere, Antilla Txikietako irla batzuk Ipar Ozeano Atlantikoko hego-ekialdeko eremuan daude, Hego Amerikako gaineko aldean. Irla batzuk subdukzioz sortu ziren.

Irletan hizkuntza hauek egiten dira: ingelesa, frantsesa, gaztelania, papiamentoa eta nederlandera.

Antillak

Antillak Karibe itsasoko uhartedi bat da, 3.500 km luze den zirkulu arkua osatzen duena. Kubatik Arubara bitartean dauden uharteak dira, Hego Amerikaren iparraldean, Erdialdeko Amerikaren ipar-ekialdean eta Ipar Amerikaren hego-ekialdean kokatuak. 35 milioi biztanle dituzte, 230.000 km² luze-zabaleko eremuan.

Bermuda

Bermuda (ingelesez Bermuda) Erresuma Batuko itsasoz bestaldeko lurraldea da. Bermuda geografikoki Ipar Amerikako uhartedia da, Ozeano Atlantikoan.

Dolar bahamar

Artikulu hau Bahametako dibisari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Dolar».

Dolar bahamarra (ingelesez: Bahamian dollar), Bahametako Commonwealthean zirkulazioan dagoen dibisa da. Bere ISO 4217 kodea BSD da eta bere sinboloa $ edo B$, dolar eta peso izeneko beste diru mota batzuetatik bereizteko. Dolar bahamar banako baten ehunena zentimo deitzen da eta dolar bakoitza 100 zentimoz osatuta dago.

Ekialdeko Ordu-eremu

Ekialdeko Ordu-eremua (ingelesez Eastern Time Zone (ET), frantsesez Heure de l'Est (HE)) Ipar Amerikako ordu-eremu bat da.

Neguko ordutegian, Ekialdeko Ordu Zona estandarrean edo normalean UTC-5 ordu-zona izendapena erabiltzen da, baina udako ordutegiarekin izendapena aldatzen da: Ekialdeko Ordu Zona aitzinatua edo UTC-4 ordu-zona.

Equus caballus germanicus

Equus caballus germanicus, Equus ferus ferus silvaticus edo basoko zaldia egun desagertutako zaldi arraza bat izan zen. Basoko zaldia izena Uppsalako unibertsitateak etxeko zaldiei buruzko teoriatik mamitzen da. Teoria honen arabera egungo etxeko zaldiak lau edo zazpi odol lerro ezberdinetatik datoz. Haien artean:

Equs ferus przewalski.

Equus ferus ferus.

Equus caballus germanicus.

Equus caballus gallicus.

Equus caballus antunensi.

Estepetako zaldia edo Tartariar ponia.Lerro bakoitzaren eboluzioak egungo zaldi arraza talde bana eman du.

Equus namadicus

Equus namadicus Pleistozeno garaiko ekido bat izan zen. Bere aztarnak Indiako Narmada ibaiko arkeologia aztarnategietan agertu dira. Equus namadicus garaikidea izan zen Equus sivalensisekin, eta antza biak oso antzekoak omen ziren.

Equus scotti

Equus scotti, edo Scott zaldia egun desagertutako ekido bat izan zen, Pleistozenoan zehar Ipar Ameriketan hedaturik egon zena. Seguruen Pleistozenoaren hasieran bertan larretzen ziren zebren antzeko ekidoetatik eboluzionatu zuen.

Equus sivalensis

Equus sivalensis egun desagertutako ekido espeziea izan zen. Bere aztarnak Himalaia gertuko Siwalik mendimultzoan aurkitu zituzten. Antza espeziea duela 2,6 millioi urte sortu zen eta Azken Izotz Aroan desagertu zen, duela 75.000 eta 10.000 urte inguru, azken Pleistozenoan beraz. Bere iraungitzea orduan emandako Pleistozenoko megafaunaren iraungitzea delako gertakariaren barruan.

Groenlandia

Groenlandia (groenlandieraz: Kalaallit Nunaat; danieraz: Grønland) munduko uharterik handiena da. Ozeano Atlantikoaren eta Ozeano Artikoaren artean dago, Amerikako kontinentean. Administratiboki, Danimarkaren esku dagoen lurralde autonomoa da. Haren azaleraren % 81 baino gehiago izotzez estalita dago.

Ipar Amerika

Ipar Amerika Amerikaren barnean dagoen azpi-kontinente bat da. Ozeano Artikotik Mexiko eta Guatemala arteko mugaraino heltzen dena. Geografikoki Erdialdeko Amerika eta Karibeko herrialdeak ere bertan sartzen dira.

Bere eremua 24.490.000 km² da, Lurraren %4.8a, eta, 2006ko urrian, 514.600.000 biztanle zituen. Hau da, munduko hirugarren kontinenterik handiena da, Asia eta Afrikaren ondoren, eta laugarren populatuena Asia, Afrika eta Europaren ondoren. Ipar Amerikak, Hego Amerikarekin batera, Amerika sortzen du.

Martinika

Martinika (frantsesez Martinique) Frantziako itsasoz haraindiko departamendua (DOM), eskualde eta Karibe itsasoko uhartea da, Antilla Txikietan dagoena.

Prefektura Fort-de-France hiriburuan dago.

1.128 km2 ditu eta 398.000 biztanle.

Mendebaldeko Indiak

Mendebaldeko Indiak Amerikan aurkitu berri ziren eta oraindik aurkitzeke zeuden europar nazioen Ameriketako lurraldeak ziren. Izan ere, Kristobal Kolon XV. mendearen amaieran hara iritsi zenean, ez zekien Mundu Berri batera iritsi zenik, Asian (Indietan) zegoela uste zuen.

Espainiak Mundu Berria mapatu eta esploratu ondoren, askoz urrutiago zeuden Asiako kostaldeak, Ekialdeko Indiak deituak izan ziren, mendebaldetik hurbilago zeuden aurkitutako lur berrietatik bereizteko, azken hauei, Mendebaldeko Indiak izena eman zietelarik. Esplorazioek eta kartografia azterketek, Amerika izena hedatu zuten Europan, modu herrikoian aurkitutako lur berriak izendatzeko.

Nassau (Bahamak)

Nassau Bahametako hiriburu eta hiri nagusiena da. Hiriak 260.000 biztanle inguru ditu (2008ko errolda), Bahametako biztanleria osoaren ia %80. Lynden Pindling nazioarteko aireportua da Bahametako aireporturi garrantzitsuena eta Nassauko hiria zerbitzatzen duena, hirigunetik mendebaldera 16 kilometrora dagoena. Nassau New Providence uhartean dago, barruti federal modura funtzionatzen duena.

Udal gobernurik ez dagoenez, zuzenean herrialde gobernuak kudeatzen du. Nassau historikoki piraten gotorleku bezala kontsideratu izan da.

Never Say Never Again

Never Say Never Again (euskaraz Inoiz Ez Esan Inoiz Gehiago) 1983ko Irvin Kershner ingeles zinema zuzendariaren espioitza filma bat da. Ian Fleming idazlearen Thunderball eleberrian oinarritua dago, James Bond pertsonaia protagonista delarik. Bertan, Sean Connery, Kim Basinger, Klaus Maria Brandauer, Barbara Carrera, Max von Sydow, Bernie Casey eta Rowan Atkinson aktoreek antzeztu zuten.

Filmaren izenburua 1971an Diamonds Are Forever filmatzetik amaitzean Sean Connery aktoreak prentsaurre batean James Bond pertsonaia "Inoiz Gehiago" ez zuela antzeztuko aipatu zuen esaldiari erreferentzia egiten dio, handik 12 urtera, jada aktoreak 52 urte zituela pertsonaia hau berriz ere eta azkeneko aldiz anteztu zuelarik. Gainontzeko James Bonden filma gehienak ez bezala filma hau ez zuen Eon ekoiztetxeak ekoiztu, ondorioz, urte hartan bertan, ekoiztetxe hark ekoiztu eta Roger Moore aktoreak anteztutako Octopussy filmarekin lehiatu zen.

Filma hau honako kokalekuetan filmatu zen: Kosta Urdina (Frantzia), Almería (Espainia), Bahamak eta Ingalaterrako Elstree estudioak.

Turkak eta Caicoak

Turkak eta Caicoak edo Turk eta Caico uharteak (ingelesez: Turks and Caicos Islands edo TCI) Erresuma Batuaren itsasoz bestaldeko lurralde bat da. Karibe itsasoan kokatuta dago, eta bi multzotako uharteek osatzen dute.

Commonwealtheko estatu kideak
Commonwealth of Nations
Antigua eta BarbudaAustralia • Bahamak • BangladeshBarbadosBelizeBotswanaBruneiDominikaErresuma BatuaFiji (baliogabetua)GhanaGrenadaGuyanaIndiaJamaikaKamerunKanadaKenyaKiribatiLesothoMalawiMalaysiaMaltaMaurizioMozambikeNamibiaNauruNigeriaPakistanPapua Ginea BerriaRuandaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakSamoaSeychelleakSierra LeonaSingapurSalomon UharteakHegoafrikaSri LankaSwazilandiaTanzaniaTongaTrinidad eta TobagoTuvaluUgandaVanuatuZambiaZeelanda BerriaZipre

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.