Aza

Aza (Brassica oleracea) jatorriz Europako hegoaldeko eta mendebaldeko kostaldeetakoa den landarea da. Bere jatorrizko ingurune geografikoan gainerako espezieekin duen lehiak itsaslabar kareharritsuetara baztertu dute, gatza eta karea ondo jasaten baititu.

B. olearacea basatia landare biurterokoa da. Hosto luzeen erroseta sendoa eratzen du lehen urtean, Brassica generoko gainerako espezieenak baino hosto haragitsuagoak eta lodiagoak sortuz, batez ere bere jatorrizko ingurune zailera moldatu behar izan duelako ura eta elikagaiak hostoetan metatuz. Bigarren urtean 2 metro altu den buruxka loredun bat eratzen du, lore hori txiki ugari sortuz.

Aza
Witte kool
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaBrassicales
FamiliaBrassicaceae
GeneroaBrassica
EspezieaBrassica oleracea
Barietatea Brassica oleracea var. capitata

Laborantza eta erabilerak

B. oleracea milaka urtez landu dela uste bada ere, greziarren eta erromatarren garaiak baino lehen etxeko landare gisa izan zuen historia ez da ezagutzen. Bi zibilizazio hauek lorategietako landare gisa erabiltzen zuten.

Aisne

Aisne Hauts-de-France eskualdeko departamendua da (20), Aisne ibaiak zeharkatua.

Prefektura Laon hirian dago.

Alcalá de Henares

Alcalá de Henares Madrilgo Erkidegoko udalerria da, 2006an 204.000 biztanle zituena. Erkidegoko hirugarren hiri jendetsuena da, Madril eta Mostolesen atzetik.

Arbúcies

Arbúcies Kataluniako udalerria da, Selva eskualdean eta Gironako probintzian kokatua. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 6.595 biztanle zituen. 86,24 km²-ko azalera du.

Arévalo

Arévalo Ávilako udalerria da, Arévalo eskualdean dagoena.

2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 8.074 biztanle zituen.

Aube

Aube (frantsesez ob ahoskatua) Grand Est eskualdeko departamendua da (10). Prefektura Troyes hirian dago.

Cambridge

Cambridge Ingalaterrako Ekialdea eskualdean kokatutako hiria da, Cambridgeshire konterriko hiriburua. Londonetik 80 km-tara dago ipar-ekialderantz.

124.000 biztanle zituen 2005ean.

Planeta osoan ezaguna da Cambridgeko Unibertsitatea, 1209an sortua eta ingelesezko munduko bigarren zaharrena Oxfordekoaren ondoren.

Cercedilla

Cercedilla Madrilgo Erkidegoko udalerria da, Sierra Oeste eskualdean dagoena.

2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 7.023 biztanle zituen.

Cervera (Katalunia)

Cervera Kataluniako udalerria da, Segarra eskualdeko hiriburua dena eta Lleidako probintzian ere kokatua. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 9.328 biztanle zituen.

Eguzki eklipse

Eguzki eklipse batean ilargia Eguzkia eta Lurraren artean kokatzen da, itzala sortuz. Hau bakarrik ilargi berria dagoenean gerta daiteke.

Encinas de Abajo

Encinas de Abajo Salamancako udalerria da, Cantalapiedra y Las Villas eskualdean dagoena.

2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 624 biztanle zituen.

Fruiz

Fruiz Bizkaiko udalerria da. Mungialdeko eskualdean dagoen herri honek 547 biztanle zituen 2016. urtean.

Kingston upon Hull

Kingston upon Hull edo Hull Erresuma Batuko Ingalaterrako ekialdean dagoen Ekialdeko Yorkshire konderriko hiria da.

Molina de Aragón

Molina de Aragón Guadalajarako probintziako (Gaztela-Mantxa, Espainia) ekialdeko udalerri bat da, Señorío de Molina-Alto Tajo eskualdeko herriburua. 2009ko erroldan, 3.671 biztanle zituen.

Ozar-izar

Ozar-izarra, izar-euria edo meteoro-zaparrada kometen isatsek utzitako partikulak Lurraren atmosferarekin ukitzean sortzen den fenomenoa.

Pardubice eskualdea

Pardubice eskualdea (txekieraz: Pardubický kraj; alemanez: Pardubitzer Region) Txekiar Errepublikako ipar-ekialdean dagoen eskualde administratiboa (txekieraz: kraj) da. 4.519 km²ko azalera du eta 2012an 516.411 biztanle zituen. Zentro administratiboa Pardubice hiria da.

Utiel

Utiel Valentziako Erkidegoko udalerria da, Requena-Utiel/Plana d'Utiel eskualdean eta Valentziako probintzian kokatua. Eskualdeko hiriburu tradizionala den arren, XX. mendearen azken hamarkadetatik biztanlerian Requenak aurrea hartu zionez herri hau da gaur egun eskualdeko hiriburua.

2011ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 12449 biztanle zituen.

Vilvestre

Vilvestre Salamancako probintzian (Gaztela eta Leon, Espainia) dagoen udalerria da. Probintziaren hiriburu den Salamancatik 96 kilometrora dago.

2009an 512 biztanle zituen, horietatik 257 gizonak eta 255 emakumeak ziren.

Zaragoza

Zaragoza izen bereko probintziako hiriburua da, eta baita Aragoiko hiriburua eta hiri nagusia ere.

Espainiako bosgarren hiririk handiena da 701.090 biztanlerekin (2010). Ebro ibaiak zeharkatzen du.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.