Arrosa Zuria

Arrosa Zuria (alemanez Die weiße Rose) Alemania nazian, Bigarren Mundu Gerraren garaian, Municheko unibertsitateko ikasle batzuen artean eratutako erresistentzia mugimendu baketsua izan zen. Hitlerismoaren izaera kriminala salatzeko eskuorri banaketari ekin zioten, Arrosa Zuria izena erabiliz sinadura gisa. Kontzientzia pizteko mezuak izaten ziren, hala nola:[1]

« Guretzat eslogan bakarra dago: borroka dezagun alderdiaren aurka! Atera zaitezte zuen ahoa itxi nahi duten erakunde guztietatik! Atera zaitezte SS kide eta sarjentu eta alderdikide zurien hitzaldi aretoetatik! Bilatzen duguna benetako ikasketa eta iritzi askatasuna da. Ez dago beldur gaitzakeen mehatxurik, ezta gure goi mailako ikaskuntza erakundeen itxiera ere. Hau da gutako bakoitzaren etorkizunerako borroka, gure askatasuna, eta gure ohorea bere erantzukizunaz jabetzen den erregimen batean. »
Scholl-Denkmal, München
Arrosa Zuria taldearen omenezko monumentua, Munich hirian

Hans Scholl eta Alexander Schmorell ikasleak izan ziren taldean antolatzen lehenak, eta gero bildu zitzaizkien Hansen arreba gaztea Sophie Scholl, eta beste batzuk. 1943ko otsailaren 18an, Hans eta Sophie Scholl eskuorriak zabaldu zituzten unibertsitateko atrioan, eta harrapatu egin zituzten. Otsailaren 22an epaitu zituzten Scholl anai-arrebak, eta beren kide Christoph Probst, eta egun berean gillotinatu zituzten. Ondorengo epaiketa batzuen ondoren, Kurt Huber, Alexander Schmorell eta Willi Graf hil zituzten burua moztuta.

Gerra ondorengo Alemanian kontzientzia zibikoaren eredutzat jo izan dituzte Arrosa Zurikoak. Gaur egunean, Arrosa Zuriaren Fundazioak lanean jarraitzen du, gazte haien oroimena gordetzeko. Arrazakeriaren eta edozein motatako intolerantziaren aurka borrokatzeko helburua du fundazioak.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Erreferentziak

  1. Larrosa Zuria, Ana Malagon Pravda Txikia blogean, 2007-11-18.
1917

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

1918

1918 (MCMXVIII) asteartez hasitako urte arrunt bat izan zen Egutegi gregorianoan, eta astelehenez hasitako urte arrunt bat egutegi juliarrean. Kristoren ondorengo 1918. urtea izan zen, 2. milurtekoko 918. urtea, XX. mendeko 18. urtea eta 1910eko hamarkadako 9. urtea. 1918 hasi zenean egutegi gregorianoaren eta juliarraren artean 13 eguneko aldea zegoen. Bigarren hau 1923ra arte erabili zen munduko leku batzuetan.

1918. urtea Lehen Mundu Gerraren amaieragatik da ezaguna, urte horretako hamaikagarren hilabeteko hamaikagarren eguneko hamaikagarren orduan. 1918ko gripe pandemiak 50 eta 100 milioi pertsona artean hil zituen.

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

1921

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

1943

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

1998

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

Abuztuaren 11

Abuztuaren 11 gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hogeita hirugarren eguna da, 224.a bisurteetan. 142 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Bi Arrosen Gerra

Bi Arrosen Gerra 1455 eta 1485 artean, Ingalaterrako erregetzarako lehian, York etxea (arrosa zuria ikur zuena) eta Lancaster etxea (arrosa gorria ikur zuena) aurrez aurre ezarri zituen gerra zibila izan zen. Bi Arrosen Gerra edo Arrosen Gerra izena Erromantizismoan sortu zen, etxe bien ikurra arrosa zelako.

Guda, batez ere, aristokrata lurjabeek eta jaun feudalek egin zuten. Alderdi bat edo bestea hautatzea nobleen arteko ezkontza dinastikoen araberakoa izan zen. Lancaster etxearen sortzailea Joanes Gantekoa (1340-1399), Eduardo III.a Ingalaterrakoaren hirugarren semea izan zen. York etxearena, berriz, haren anaia Edmundo Langleykoa (1341-1402), Eduardo III.aren laugarren semea.

Hans Scholl

Hans Scholl (Ingersheim, Alemania, 1918ko irailaren 22a - Munich, Alemania, 1943ko otsailaren 22a) Alemania naziaren aurka eratutako Arrosa Zuria (Die Weiße Rose) izeneko erresistentzia mugimendu baketsuko kide eta oinarrietako bat izan zen. Arreba eta taldeko beste kide batzuekin batera, burua moztu zioten.

Inge Aicher-Scholl

Inge Aicher-Scholl (1917ko abuztuak 11-1998ko irailak 4), gaztetan Arrosa Zuria nazien aurkako mugimenduan parte hartu zuen alemaniar idazle bat izan zen.

Forchtenbergeko alkatea zen Robert Schollen eta honen emazte Magdalenaren sei seme-alabetatik nagusiena eta Hans Scholl eta Sophie Schollen arreba-ahizpa zen.

Arrosa Zuria Nazien gerra krimenekin, batez ere juduen aurkakoak ekialdeko frontean, biziki kritikoak ziren gerraren aurkako foiletoak inprimatu eta banatu zituzten ikasle talde bat izan zen.

Sophie ta Hans foiletoen banaketan harrapatuak izan ziren, traizioagatik epaituak eta gilotinan exekutatuak, Arrosa Zuriko beste kide batzuk ziren Kurt Huber, Willi Graf, Christoph Probst eta Alexander Schmorellekin batera.

Inge eta Scholl familiako beste kide batzuk atxilotuak eta itaunduak izan ziren, baina ondoren aske utzi zituzten.

Inge Otl Aicher diseinatzailearekin ezkondu zen, eta 1946an, gazte intelektual talde batekin batera, Hochschule für Gestaltung sortzea planteatu zuten, sorkuntza aktibitatea eguneroko bizitzarekin lotuko zuen, eta, helburu bezala, moralki nazismoak eta Bigarren Mundu Gerrak suntsitutako gizartea kulturalki berreraikitza izango zuen ikerketa eta irakaskuntza erakunde bat. Bauhauseko printzipioak biziberritzen saiatu ziren Max Bill zuzendari bezala izendatuz.

Ulmeko diseinu eskolaren proiektua John McCloyk emandako milioi bat markoei esker finantzatu zen, Schollek fundazioarentzat Max Bill, Walter Gropius eta AEBekin zituen kontaktuen bidez lortu zuena, gainera, Gobernu Federalaren, Tokiko Gobernuaren, diru laguntza pribatuen eta industrien diru babesa jaso zuen.

XX. mendearen bigarren erdiko mugimendu bakezalean burubelarri murgilduta egon zen.

"Arrosa Zuria"ri buruzko liburuak ere idatzi zituen.

Minbiziak jota hil zen 1998ko irailak 4an.

Irailaren 22

Irailaren 22a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hirurogeita bostgarren eguna da, 266.a bisurteetan. 100 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Irailaren 4

Irailaren 4a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita zazpigarren eguna da, 248.a bisurteetan. 118 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Jakobitismo

Jakobitismo (Irlandako gaeleraz: Seacaibíteachas; Eskoziako gaeleraz: Seumasachas) Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako tronuetan Jakue II.a Ingalaterrakoa eta bere ondorengoak jartzearen aldeko mugimendu politikoa izan zen.

Jakue II.a Estuardo erregearen eta haren ondorengoen jarraitzaileei eman zitzaien izena. Estuardo leinuari loturiko giro aristokratikoetatik kanpora, indarra izan zuten jakobitek Eskozia, Gales eta Irlandan, eta 1688-1745 urteetan izan ziren indartsuen. Euskal Herriko karlistadetan gertatu zen bezala, nazio-arazoak tartekatu ziren azalez erregetzarako lehia eta erlijio-gatazka ziren auzi honetan.

Jakobitek Ingalaterran eta Eskozian Estuardo etxekoak berrezartzea zuten helburu, Jakue II.a 1688an erregetzatik kendu baitzuten eta haren suhi protestante Gilen Orangekoak erreinatu baitzuen Jakue II.aren alaba Mariarekin ezkonduta.

Kudobaita

Kudobaita fosfato motako minerala da eta ondrušite taldearen kidea da.

Maiatzaren 9

Maiatzaren 9a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hogeita bederatzigarren eguna da, 130garrena bisurteetan. 236 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Nazionalsozialismo

Nazionalsozialismoa edo (sarritan hitza laburbilduz) Nazismoa Alemanian 1933tik 1945era (eta Austrian 1938tik) boterean egon zen erregimenaren (Hirugarren Reicha) ideologia da. Nazismoak faxismoarekin harreman zuzena du, eta ezaugarri nagusietako bat arrazismoa du.

Otl Aicher

Otl Aicher, Otto Aicher bezala ere ezaguna (Ulm, 1922ko maiatzak 13-Rotis, 1991ko irailak 1) alemaniar diseinatzaile grafiko eta tipografo bat izan zen, non bere diseinu estudioa ezarri zuen.

Otsailaren 22

Otsailaren 22a gregoriotar egutegiaren urteko berrogeita hamahirugarren eguna da. 312 egun falta dira urtea amaitzeko, 313 egun bisurteetan.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Sophie Scholl

Sophie Magdalena Scholl (Forchtenberg, 1921eko maiatzaren 9a - Munich, 1943ko otsailaren 22a) Alemania Naziaren aurkako ekitzailea izan zen, Arrosa Zuria izeneko erresistentzia mugimendu baketsuko kidea. Atxilotu zutenean, Biologia eta Filosofia ikasten ari zen Municheko Unibertsitatean, eta hari eta anaia Hansi traizioa leporatu zieten, unibertsitatean gerraren aurkako eskuorriak banatu zituztelako. Horren ondorioz, gillotinaz exekutatu zituzten biak. Gaur egun, Hirugarren Reicharen aurkako ekintzaile haren izenak ospe handia du.

Sophie Scholl – Die letzten Tage

Sophie Scholl – Die letzten Tage 2005eko Marc Rothemund alemaniar zinema zuzendariaren film dramatikoa da, Sophie Schollen bizitzan oinarrituta.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.