Armenia

Armenia[1] (armenieraz: Հայաստան, Hayastan), ofizialki Armeniako Errepublika (armenieraz: Հայաստանի Հանրապետություն, Hayastani Hanrapetut’yun), hego-mendebaldeko Asiako estatu itsasgabea da, hegoaldeko Kaukasian dagoena. 1991 arte sobietar errepublika federatua izan zen. Mugakide ditu Turkia mendebaldean, Georgia iparraldean, Azerbaijan ekialdean, eta Iran eta Azerbaijango Nakhitxevan eskualde autonomoa hegoaldean. 29.743 kilometro koadroko eremua du[2], eta 2011n 3.018.854 biztanle zituen[2]. Hiriburua Erevan da (1.091.234 biztanle).

Nahiz eta Asian kokatua egon, autore ugarik kulturaz, historiaz eta politikaz Europako zatitzat hartzen dute[4][5]. Nazioarteko 45 erakundeko kide da, hala nola, NBE, Europako Kontseilua eta Estatu Burujabeen Erkidegoa. Frankofoniaren Nazioarteko Elkarteko kide ere bada[6].

Ondare historiko aberatsekoa, munduko zibilizazio zaharrenetakoa da. Konstituzioaren arabera estatu sekularra den arren, kristautasunak garrantzi handia izan du Armenian, kristautasuna estatu-erlijio izendatu zuen munduko lehen estatua izan baitzen 301ean.[7]

Armeniako Errepublika
Հայաստանի Հանրապետություն
Hayastani Hanrapetut'yun
Armeniako bandera Armeniako armarria
Bandera Armarria
Goiburua: Մեկ Ազգ, Մեկ Մշակույթ Mek Azg, Mek Mshakuyt (Nazio bat, kultura bat)
Ereserkia: Մեր Հայրենիք
(Gure aberria)
Herrialdearen kokapena
Hiriburua
eta hiri handiena
Erevan
Hizkuntza ofiziala(k) armeniera
Herritarra armeniarra[1]
Gobernua Errepublika presidentzialista
 -  Presidentea Armen Sarkissian
 -  Lehen Ministroa Nikol Pashinyan
Independentzia
Azalera
 -  Guztira 29,743 km2 (141.)
 -  Ura (%) 5,17[2]
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2016[2]) 3.051.250 (136.)
 -  2011[3] errolda 3.018.854
 -  Dentsitatea 101,5 bizt./km2 (99.)
Dirua Dram (դր.) (ARD)
Ordu-eremua UTC (UTC+4)
 -  Udan (DST)  (UTC+5)
Aurrezenbakia 374
Internet domeinua am
1 Nagorno-Karabakh lurraldea kanpo

Geografia

Armenien topo
Armeniako mapa topografikoa.

Armenia hegoaldeko Kaukasian dago, Armeniar goi-ordokiaren ipar-ekialdean, Iran eta Asia Txikiko goi-ordokien, Itsaso Beltza eta Transkaukasia eta Mesopotamiako ordokien artean.

Mugak

Mendebaldean eta hego-mendebaldean Turkiarekin du muga, Georgiarekin iparraldean, Azerbaijanekin ekialdean, eta Iranekin eta Azerbaijanen kanpo-lurralde Nakhitxevanekin hegoaldean.

Erliebea

Oso herrialde menditsua da: batez besteko garaiera 1.800 metrokoa da, eta 1.000 eta 2.500 metro arteko garaieran dago lurraldearen % 76,5. Mendiguneek lurraldearen % 47 hartzen dute, eta goi-ordokiek herena. Aragats (4.095 metro), Kaputiugh (3.904 metro), Azhdahak (3.598 metro) eta Spitaksar (3.555 metro) dira gailurrik garaienak[8]. Sumendiak ugariak dira, hala nola, Aragats eta Porak (2.800 metro). Debed ibaiaren arroila da punturik beherena.

Hidrografia

Herrialde osoa Kuraren arroan dago, ibai hori Armenian sartzen ez bada ere. Aras da ibai nagusia, Armenia eta Iranen arteko muga egiten duena. Haren ibaiadar handienak Akhurian, Hrazdan eta Vorotan dira. Iparraldeko ibai batzuk, hala nola, Debed eta Aghstev, zuzen isurtzen dira Kurara[9]. Aitzirarik handiena Sevan da, 1.262,2 kilometro koadroko eremua duena.

Klima

Klima lehorra eta kontinentala da. Tenperaturak altueraren araberakoak dira. Mediterraneoaren eta Itsaso Beltzaren eragina ez da oso handia, mendiek oztopatzen baitute. Horregatik urtaroen araberako ezberdintasun handiak daude. Armeniako goi-ordokian neguko batez besteko tenperatura 0°Ckoa da eta udakoa 25 °Ckoa. Hala ere goi-ordokiaren lur bolkanikoak uztak jasotzeko ona egiten du lurra.

Aragats mountain, Aragatsotn, Armenia

Aragats mendia

Kasakh Waterfall3

Kasakh urjauzia

Ծաղկունյաց լեռնաշղթաների լանջեր (14)

Tsaghkuniats mendigunea, Lori

Historia

Lehen urteak

Armenian Empire
Armeniako Erreinuaren hedadurarik handiena, Tigranes Handiaren agintaldian (K.a. 95-66 artean).

Lehen Armenia Van aintziraren inguruan egituratu zen K.a. XIII. mende aldera. Asiriarren erasoak jasan ondoren, herri indoeuropar batek inbaditu zuen K.a. VII. mendean. Bertako biztanleriarekin elkartu eta egungo herri armeniarra osatu zuten. Estatu berria mediar, persiar eta mazedoniarren esku egon zen. Seleukotar errege Antioko III.aren agintaldian bi zatitan banatu zen: Armenia Handia eta Armenia Txikia.

Erromatarren konkistak batasuna itzuli zien armeniarrei, Inperio barruko probintzia nahiz erreinu izan baitzen. Tiridate III.aren erreinaldian (294-324), Armenia kristautu egin zen; Gregorio I.a Argi-egilea izan zen lehen apezpikua. 636. urtean arabiarrek konkistatu eta nolabaiteko autonomia gorde bazuten ere, bizantziar eta turkiar seljukidarren arteko guduen ondorioz, XI. mendean, biztanleriaren zati batek erbestera jo eta Krimea, Galitzia eta Ziliziako lurraldeetan Armenia Txikia izeneko estatua sortu zuten (1080). Gurutzadetan parte hartu zuen Armeniak.

XVI. mendean, turkiarrek eta persiarrek erdibanatu zuten Armenia. Turkiarrak mendebaldean egokitu ziren eta irandarrak ekialdean. XIX. mendean, errusiarrek Erevan lurraldea hartu zuten (1828), baina Erzerum aldeak turkiarren esku iraun zuen. Turkiarrek izugarrizko zapalkuntza eta sarraskiak bideratu zituzten armeniar abertzaleen aurka (1894-1896 eta 1915-1916 urteetan nagusiki).

Lehen Mundu Gerra

Bi milioi armeniar hil zituzten Lehen Mundu Gerran eta bizirik geratu zirenek Turkiak hartutako herria utzi eta erbestera jo behar izan zuten, Armenia sobietarrera nagusiki. Sèvresko Itunean Armeniako estatu burujabea eraiki zedin onartu bazen ere, bertako erabaki guztiak ez ziren indarrean jarri. Mustafa Kemal turkiarraren gudarosteek Kars eta Ardahan hartu zituzten bitartean, boltxebikeek, Mikoian buru, Armeniako errepublika sobietarra aldarrikatu zuten, Erevan lurraldean.

Azken urteak

Karabakhwar01
Karabakh Garaiko gerrako irudiak.

Sobietar Batasunak perestroika politika abian jarri zuenean, indar handiz nabarmentzen hasi ziren bertako errepublikek lurraldetasunari, hizkuntzari, burujabetasunari eta abarri buruz egiten zituzten eskakizunak. Horrela, 1991. urtean, armeniarrek Sobietar Batasunetik aldentzeko erabakia hartu zuten hauteskundeetan, eta Armenia estatu burujabe eta independente bihurtu zen; Levon Ter-Petrosian izan zen errepublikako lehenengo presidentea. Urte hartan bertan Estatu Burujabeen Batasunean sartu zen, eta 1992an Nazio Batuetako kide egin zen.

Dena dela, independentzia ondoko urteetan arazo asko izan ditu Armeniak. Batetik 1988ko lurrikararen kalteei aurre egin behar zien gobernuak (55.000 lagun hil ziren), eta bestetik 1988an Armenia Azerbaijanekin gerran sartu zen Nagorno-Karabakh lurralde armeniarrak Armeniarekin bat egin nahi zuela eta (biztanleen % 80 armeniarrak ziren). Sobietar Batasunak Nagorno-Karabakheko armeniarren eskakizunak 1989an onartu zituen arren, ez zen konpondu gatazka. Arazo horiek guztiak zirela eta, gobernuaren aurreko oposizioak indar handia hartu zuen. Oposizioko alderdi nagusietako bat Armeniako Federazio Iraultzailea (Dashnakutisun) izan da, Nagorno-Karabakheko gudaroste armeniarrean eragin handia duen alderdia; ez zituen onartu Armeniako gobernuak antolaturiko berrikuntza ekonomikoak, eta Errusiarekiko lotura estuagoa eskatzen zuen. Talde haren eta oposizioko beste batzuen eraginez, dimisioa eman behar izan zuen Kosrov Arutiunian lehen ministroak, eta Grant Bagratian izendatu zuten behin-behineko lehen ministro 1993an.

Urte hartan bertan Armeniak Azerbaijango gudarostea garaitu zuen eta Nagorno-Karabakh eta inguruko lurraldeen gaineko kontrola eskuratu zuen, baina Azerbaijanek energia blokeoa ezarri zion Armeniari eta horrek oso ondorio kaltegarriak izan zituen bertako ekonomian, Armeniak ez baitu lehengai aski. 1994an su-etena izenpetu zuten bi herriek eta Armeniako ekonomiak gora egin zuen —energia blokeoak bere hartan iraun bazuen ere—, baina egoera politikoa oso kaskarra zen. Oposizio nazionalista erradikalak ez zuen onartu konstituzio berriaren sorburu izan zen erreforma politikoen prozesua, presidentearen ahalak areagotzen zituelako konstituzio hark, eta ez zuen onartu, halaber, 1995eko hauteskundeetan aginpidean zegoen alderdiaren garaipena (MNA); nazioarteko behatzaileek ere salatu zituzten hauteskunde haietako nahasmendua eta gorabeherak.

1996ko hauteskundeetan, dena dela, Ter-Petrosianek botoen % 52 lortu zuen eta bera atera zen berriro lehendakari. Ordu arteko norabide politiko beretik segitu zuen harrezkero: liberalizazio ekonomikoaren barruan, enpresak pribatizatzea, oposizioari gogor aurre egitea (Dashnakutisun alderdia debekatu zuen), Iranekin eta Errusiarekin harremanak sendotzea, eta Nagorno-Karabakheko gatazka amaigabeari elkarrizketa bidezko irtenbidea bilatzea. Ter-Petrosian lehendakariaren neurrien kontra agertu ziren gobernuko zenbait kide, eta azkenik 1998an Azerbaijanekiko hitzarmen bat proposatu zuelarik, dimisioa ematera behartu zuten.

1998ko martxoan, ordu arte lehen ministro izandako Robert Kotxarian izendatu zuten estatuburu eta presidente eta Armen Darbiniam, gobernuburu; alderdi komunistak indar handia izan arren, presidentea ez zen alderdi horretakoa eta joera nazionalistako gobernua eratu zen. Bestalde, eta arazo nagusiak Nagorno-Karabakh lurraldearen gerrak ekarri badizkio ere, aipagarriak dira Turkiarekin izandako arazoak, PKK (Langile Kurduen Alderdia) babestu izanaz Turkiako gobernuak Armenia salatu baitu.

Gobernua eta administrazioa

Politika

Estatu burua errepublikako presidentea da eta sufragio unibertsal bitartez hautatua izaten da. Nazio Asanblada (Azgayin Zhoghov) organo legegile gorena da. 1990ean lehen hauteskunde legegileak egin ziren eta 1991ean hautatu zen lehen presidentea. Azken horrek lehen ministroa izendatzen du, eta hark hautatzen ditu ministroak. 1995ean onartu zen gaur egun indarrean dagoen konstituzioa. Armenia Estatu Independenteen Erkidegoko kidea da.

Banaketa administratiboa

Armenia template

Armenia administratiboki honako 10 probintzia eta estatus bereziko hiri batean banatzen da:

Probintzia Hiriburua Azalera (km²) Biztanleria †
Aragatsotn Արագածոտն Axtarak Աշտարակ 2.756 132.925
Ararat Արարատ Artaxat Արտաշատ 2.090 260.367
Armavir Արմավիր Armavir Արմավիր 1.242 265.770
Gegharkunik   Գեղարքունիք   Gavar Գավառ 5.349 235.075
Kotaik Կոտայք Hrazdan Հրազդան 2.086 254.397
Lori Լոռի Vanadzor Վանաձոր 3.799 235.537
Xirak Շիրակ Giumri Գյումրի 2.680 251.941
Siunik Սյունիք Kapan Կապան 4.506 141.771
Tavux Տավուշ Ijevan Իջևան 2.704 128.609
Vajots Dzor Վայոց Ձոր Jeghegnadzor   Եղեգնաձոր   2.308 52.324
Erevan Երևան 223 1.060.138

† 2011eko errolda
Iturriak: Probintzien azalera eta biztanleria.[10]

Atzerriko harremanak

Harreman tirabiratsuak ditu Turkiarekin, Turkiako Gobernuak ukatu egiten baitu armeniar genozidioan izan zuen erantzukizuna. Turkia izan zen 1991n Armeniaren independentzia onartu zuten lehen estatuetako bat, baina 1993an mugak itxi zituen, Nagorno-Karabakheko gerra arrazoitzat aipatuta, eta geroztik blokeoa mantendu du, nahiz eta Turkiako enpresaburuek Armeniako merkatuan sartu ahal izateko presioa egiten duten.[11]

Demografia

Biztanleria

ArmenianDiaspora
Armeniar diaspora munduan zehar

2016an Armeniak 3.051.250 biztanle zituen[2], 102,6 biztanle kilometro karratuko dentsitatearekin. Biztanleen % 62,7 bizi da hiriguneetan[2]; beraz, inguru hartako herrialdeetako urbanizazio maila gorena du. Adinari dagokionez, berriz, biztanleria honela banatuta dago: 0-14 urte bitartekoak, % 19; 15-24 urte bitartekoak, % 13,6; 25-54 urte bitartekoak, % 43,4; 55-64 urte bitartekoak, % 13; eta 65 urtetik gorakoak, %11[2]. Bizi itxaropena 74,6 urtekoa da: gizonezkoena, 71,4 urtekoa eta emakumezkoena, 78,3 urtekoa (2016ko zenbatespena)[2].

Banaketa etnikoa

Etniei dagokienez, biztanleria oso homogeneoa da, armeniarrak baitira biztanleen % 97 baino gehiago. Proportzio hori igo egin da, gainera, azken urteetan, Azerbaijango Karabakh Garaia eskualde armeniarraren burujabetasuna zela-eta, Armeniaren eta Azerbaijanen artean piztu zen gerraren ondoren; izan ere, gerraren eraginez, Azerbaijango armeniarrak itzuli egin ziren eta Armeniako azerbaijandarrek ihes egin zuten. Armeniarrez gainera yezidiak (% 1,3) eta errusiarrak (% 0,5) dira Armeniako hurrengo gizatalde nagusiak, baina biztanleria osoaren % 1,5 bakarrik hartzen dute. Bestalde, Armenian bizi diren armeniarrez gainera, beste 8 bat milioi armeniar daude (Armeniakoak bertakoak baino gehiago), Sobietar Batasun ohian, Estatu Batuetan eta beste hainbat herrialdetan sakabanaturik. Karabakh Garaia eskualdean gehiengoa dira.

Kohrvirab
Khor Virap monasterioa, VII. mendea

Hizkuntzak

Armeniera da hizkuntza ofizial bakarra. Yezidiak kurdueraz mintzatzen dira.

Erlijioa

Biztanle gehienak, % 92,6[2], Armeniar Eliza Apostolikoaren kideak dira.

Hiri nagusiak

Ekonomia

322 Alaverdi Usine
Alaverdiko kupre-lantegia.

1991n, independentzia lortu zuelarik, Armeniako ekonomia alor nagusia industria zen; industria jarduera oso bizia eta modernoa zeukan, Sobietar Batasuneko kide zenean osaturiko plangintza zentraleko sistemari esker. 1992an barne produktu gordinaren % 46,3 hartzen zuen industriak, eta 1990ean langileen % 41ek ziharduen industrian lanean. 1990eko hamarkadan, ordea, arazo ekonomiko larriak bizi izan zituen Armeniak, 1991n Sobietar Batasunetik aldendu eta ekonomia zentralizatuak hondoa jo zuelako eta, Azerbaijanen kokatutako Karabakh Garaia lurralde armeniarrari buruz izandako gatazka etnikoaren eraginez blokeoa ezarri zitzaiolarik, ezin lortu zituelako industriarako behar zituen gasa eta petrolioa.

Dena dela, 1994. urterako Armeniako gobernuak Nazioarteko Diru Funtsarekin antolaturiko politiken bidez, onera egin zuen ekonomia egoerak; maileguez gainera, aipatzekoa da diasporak egiten zuen ekarpena. Armeniak inflazioaren igoera etetea lortu zuen, eta enpresa handi eta ertainak eta nekazaritzako lurrak pribatizatu zituen. Inflazioa % 10 jaitsi zen eta barne produktu gordina, berriz, % 6 igo. 1995etik aurrera ekonomia hazkundea nabarmena izan zen, eta sektore berriak indartzen hasi ziren (bitxigintza, turismoa, etab.), oraindik ere langabezia arazo handia zen arren.

2016an inflazioa % -0.4koa zen eta langabezia-tasa % 18,1. Zerbitzuen sektoreak BPGaren % 51,3 hartzen zuen, industriak % 29,1 eta nekazaritzak % 19,6 (2016ko zenbatespena). 2013an biztanleriaren % 32 pobreziaren atalasearen azpitik bizi zen[2].

Nekazaritza

Nekazaritza da herrialdeko hirugarren ekonomia jarduera aipagarriena; barne produktu gordinaren % 21,9 2014an eta langileen % 44,2 2008an[2]. Gai nagusiak garia, patata, tabakoa, barazkiak eta mahatsa dira. Hala ere ez dute ateratzen bertako beharrak asetzeko adinako uzta, eta kanpotik inportatu behar izaten ditu nekazaritzako gai asko. Dena dela, Azerbaijanen blokeoa eta Georgiako gerra zibila zirela medio, eta 1991n lurren pribatizazioa hasi izanaren ondorioz, ekoizpena igo egin zen 1990eko hamarkadaren hasieran.

Industria

Industria da Armeniako ekonomiaren bigarren jarduera nagusia: barne produktu gordinaren % 31,5 2014an eta langileen % 16,8 2008an[2]. Industrian ekoizten diren gai nagusiak meatzaritzatik ateratakoak (urrea, zinka, kobrea, zilarra) eta eskulanak (makina tresna, motorrak, kimika gaiak) dira. 1991n Azerbaijanek ezarri zion blokeoa zela eta, kalte handiak izan zituen: gas naturala, petrolioa eta beste energia batzuk lortzeko arazo larriak izan zituen Armeniak, eta horren ondorioz 1994an berriro zabaldu zen Armeniako zentral nuklear bakarra, segurtasun neurriak bete gabe, ordea.

Azpiegiturak

Garraioa

Aireportuak

See source Wikidata query..

Armeniar ospetsuak

Erreferentziak

  1. a b Euskaltzaindia 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak.
  2. a b c d e f g h i j k l The World Factbook: Armenia cia.gov
  3. Statistical Service of Armenia, Armstat, . Noiz kontsultatua: 2015-04-29.
  4. (Ingelesez) Hans Juergen-Zahorka How Armenia Could Approach the European Union LIBERTAS - Europaeisches Institut GmbH . Noiz kontsultatua: 2006-12-23.
  5. EUROPE AND ARMENIA Inside Europe . Noiz kontsultatua: 2006-12-23.
  6. «L’Arménie devient membre permanent de la Francophonie» Les Nouvelles d'Arménie 2008-10-20.
  7. Armenia first nation to adopt Christianity as a state religion.
  8. Geographic Characteristic of the Republic of Armenia armstat.am.
  9. General Characteristic of the Republic of Armenia armstat.am.
  10. Armstat:Provinces, area and population
  11. Beehner, Lionel Nagorno-Karabakh: The Crisis in the Caucasus Council on Foreign Relations . Noiz kontsultatua: 2011-01-11.
  12. Aragatsotn
  13. Tavush
  14. Kotayk
  15. Vayots Dzor
  16. Syunik
  17. Shirak
  18. Lori
  19. Gegharkunik
  20. Armavir
  21. Ararat
  22. Yerevan

Kanpo estekak

Arabia Petraea

Arabia Petraea Erromatar Inperioko probintzia bat zen. Lehengo nabatear erreinuan oinarriturik, gaur egungo Jordania, Siria eta Saudi Arabian kokatuta dago. Petra zuen hiriburua.

Traianok konkistatu zuen, Armenia, Mesopotamia edo Asiria bezala, baina Traianoren agintaldia baino gehiago iraun zuen Arabiak erromatarren mendean. Partiarrek noizean behin eraso bazuten ere, Arabiak ez zuen beste mugako probintziek bezainbeste eraso.

Armeniako Sobietar Errepublika Sozialista

Armeniako Sobietar Errepublika Sozialista, Armeniari emandako izendapena izan zen, 1936an SESBk inbaditu, eta independentzia jaso bitartekoa (1991).

Armenia, 1920ko azaroaren 29an aldarrikatu zen Sobietar Errepublika Sozialista bezala, eta 1990an, Armeniako Errepublika izatera pasa zen. Hala, beste urtebetez jarraitu zuen SESBren zati izaten.

Armeniako bandera

Armeniako bandera 1991ko abuztuaren 24an erabakitakoa da. Hiru errenkadaz osatuta dago, gorria, urdina eta laranja.

Armeniako futbol selekzio nazionala

Armeniako futbol selekzio nazionala herrialde haren futbol gizonezko talde nagusia da. Vazgen Sargsyan Republican Stadium estadioan jokatzen ditu etxeko partidak, Erevan hiriburuan.

Armeniar

Armeniarrak (armenieraz: հայեր, hɑˈjɛɾ ahoskatua) Armeniar goi-ordokian jatorria duen talde etnikoa da.

Armeniarrek Armenia eta de facto independentea den Karabakh Garai Errepublikako biztanleria osatzen dute. Gainera, mundu osoan 5 milioi laguneko diaspora dago, Errusian, Estatu Batuetan, Frantzian, Georgian, Iranen, Libanon eta Sirian komunitate inportanteak dituena. Irango eta Errusiako komunitateak izan ezik, armeniar genozidioak sortu zuen diaspora.Armeniar gehienak Armeniar Eliza Apostolikoaren kideak dira. IV. mendearen hasieran, Armeniako Erresuma kristautasuna estatu-erlijio izendatu zuen lehendabizikoa izan zen.Armeniera dute ama hizkuntza. Elkarrekiko ulergarritasun osoa duten bere bi aldaerak ditu: ekialdeko eta mendebaldekoa. Mesrop Mashtotsek 405ean armeniar alfabeto asmatu zuen.

Armeniaren banaketa administratiboa

Armenia 10 probintzietan eta estatus bereziko hiri batean (Erevan hiriburua) banaturik dago. Hauek armenieraz pluralean marzer (մարզէր) eta singularrean marz (մարզ) izena hartzen dute.

ProbintziakAragatsotn (Արագածոտնի)

Ararat (Արարատի)

Armavir (Արմավիրի)

Gegharkunik (Գեղարքունիքի)

Kotaik (Կոտայքի)

Lori (Լոռու)

Xirak (Շիրակի)

Siunik (Սյունիքի)

Tavux (Տավուշի)

Vajots Dzor (Վայոց Ձորի)Estatus bereziko hiriaErevan (Երևան)

Armeniera

Armeniera (Հայերեն, hayeren) armeniarrek mintzatzen duten indoeuropar hizkuntza da. Berezko alfabetoa (armeniar alfabetoa) darabil, Erdi Aroan Mesrop Mashtots santuak sortua. Armenian ez ezik, Nagorno-Karabakhen (Azerbaijandik de facto independentzia lortu duen eskualdea), Errusian, Georgian, Iranen, Sirian, Libanon, Iraken eta Turkian ere hitz egiten da. Armeniar genozidioak 1915ean eragindako diasporak, era berean, hizkuntza herrialde ugaritara hedatu du.

Biłgoraj landa-udalerria

Biłgoraj ([bʲiwˈɡɔraj]

) Poloniako Lublingo voivoderriko landa-udalerri bat da, Biłgoraj barrutian kokatuta. 262,66 km²ko azalera du eta 2017ko datuen arabera 13211 biztanle zituen.

Ejmiatsin

Ejmiatsin (armenieraz: Էջմիածին) edo Vagharxapat (armenieraz: Վաղարշապատ) Armeniako hiria da. Bertan dago Ejmiatsingo katedrala, Armeniako Eliza Apostolikoaren egoitza eta, aditu batzuen arabera, munduko katedral zaharrena.

Ekialdeko Europa

Ekialdeko Europa, berez, Europako ekialdean dagoen eskualdea da. Hala ere, Europako ekialde eta mendebaldearen arteko ezberdintzea historikoki ezberdina izan da. Mugak zehazterako garaian, Europaren erdialdea non dagoen begiratu behar da, hau politikoki aldatu baita. Adibidez XX. mendearen erdialdean Polonia edo Hungaria, SESBekin batera zeudenak politikoki, Ekialdeko Europa kontsideratzen ziren. Gaur egun eurek Europa Zentraltzat dute euren burua, Errepublika Sobietar horiekin ez nahasteko.

Nazio Batuen Erakundeak 1989an honako herrialdeak sartu zituenu izen horren azpian:

Bielorrusia

Bulgaria

Txekiar Errepublika

Alemaniako Errepublika Demokratikoa

Hungaria

Moldavia

Polonia

Errumania

Errusia

Eslovakia

UkrainaHorretaz gain honako SESBeko kide ohiak ere sartu ohi dira:

Armenia

Azerbaijan

Estonia

Georgia

Letonia

LituaniaKasu askotan Balkanetako herrialdeak ere sartzen dira definizioan:

Albania

Bosnia eta Herzegovina

Ipar Mazedonia

Montenegro

Serbia

Kroazia

Eslovenia

Erdialdeko Asia

Erdialdeko Asia Asiako erdialdean dauden estatuak batzen dituen eskualdea da. Ez dago definizio zehatzik bere azalera adierazteko, baina esan dezake Kazakhstan, Kirgizistan, Tadjikistan, Turkmenistan, Uzbekistan, Mongolia eta Txinako Xinjiang barruan dituela.

Batzuetan Txinako Barne Mongolia eta Errusiako Kalmukia, Tartaristan, Bashkortostan, Altai, Tuva eta Buriatia errepublika osoak eta Sakhako Errepublikaren zati bat Erdialdeko Asian ere daudela esan da. Historikoki Afganistan, Irango zenbait eskualde, Pakistan, Siberia, Katxemira, Tibet, Armenia, Azerbaijan eta Georgia ere definizioan sartu dira.

Eurovision Abesti Lehiaketa

Eurovision Abesti Lehiaketa edo Eurovision (ofizialki ingelesez Eurovision Song Contest eta frantsesez Concours Eurovision de la Chanson) 1956an hasita urtero ospatzen den Europa mailako abesti lehiaketa da. San Remoko Abesti Lehiaketan oinarrituz sortua izan zen. Bertan Europako Irrati-Telebista Batasunaren kide diren herrialde ugarik hartzen dute parte beraien telebista publikoen bitartez. Herrialde partaide bakoitzak abesti bat aurkezten du, saioan zuzenean kantatua izango dena, eta beste herrialdeen ordezkaritzen artean botoak banatzen ditu, lehiaketako abesti gustokoena aukeratua izan dadin.

Kirol txapelketez aparte, munduan ikusle gehien lortzen dituen telebista saioetako bat da. Europaz gain munduko beste zenbait lekutan ere telebistaz ematen da, besteak beste Txina eta Estatu Batuetan. Australian bereziki jarraipen nabarmena du, eta honen ondorioz 2015an ezohikoz Australia parte hartzera gonbidatu zuen Europako Irrati-Telebista Batasunak. 2000 urtetik, lehiaketa Internet bidez ere jarraitu daiteke.

Iran

Iran (persieraz: ایران‎‎​, Īrān), ofizialki Irango Islamiar Errepublika (جمهوری اسلامی ایران, Jomhūrī-ye Eslāmī-ye Īrān), Hego-mendebaldeko Asiako estatua da, 1935 arte Persia izena zuena. Iparraldean Armenia, Azerbaijan eta Turkmenistanekin du muga, Pakistan eta Afganistanekin ekialdean, eta Turkia eta Irakekin mendebaldean. 1.648.195 kilometro koadroko eremua dauka, eta 2016an 82,8 milioi biztanle zituen. Hiriburua Teheran da.

Irango Barne produktu gordina 412,3 mila milioi dolarrekoa izan zen 2015ean, munduko 29.a, eta per capita errenta 17.600 dolarrekoa. Munduko zazpigarren petrolio ekoizlea da eta 16. esportatzailea. Munduko bigarren gas erreserba handienak dauzka, Errusiaren ondotik, eta hirugarren ekoizlea da.

Kapadozia

Kapadozia (grezieraz Καππαδοκία/Kappadokía eta turkieraz Kapadokya) Turkiako erdialdean dagoen eskualdea eta Anatoliako antzinako lurraldea da. Gaur egun Aksaray eta Nevşehir probintzien barruan dago nagusiki, izandakoaren zatia besterik ez delarik.

Historia eta kultura aberatsekoa izanda, herrialdeko turismoaren baliabide nagusietakoa da. Naturaren aldetik, erdi basamortuko paisaia ikusgarriak daude eskualdean, haizeak eta erosioak sortutako harri eta hondarrezko forma bitxiak erakusten dituena.

Hau guztia dela eta, UNESCOk 1985ean Gizateriaren Ondaretzat hartu zituen Kapadoziako inguruneak.

Kaukasia

Kaukasia (azerbaijaneraz: Qafqaz; errusieraz: Кавказ, Kavkaz; georgieraz: კავკასიონი, Kawkasioni; armenieraz, Kovkasum; turkieraz: Kafkas; persieraz: قوقاز )

Europa eta Asiaren arteko eskualdea da, Itsaso Beltzaren eta Kaspiar Itsasoaren artean hedatzen dena. Kaukaso mendilerroa eta inguruko lurraldeak hartzen ditu. Eskualde honek munduko kultura eta hizkuntza aniztasuna handienetakoa dauka (Kaukasori hizkuntzen mendia deitu izan zaio)

Quindío (departamendua)

Quindío Kolonbiako 32 departamenduetako bat da, herrialdearen erdi-mendebaldean dagoena, Andeetako eskualdean. Iparraldean Valle del Cauca eta Risaralda departamenduekin du muga, ekialdean Tolimarekin, hegoaldean Tolima eta Valle del Caucarekin eta mendebaldean Valle del Caucarekin. 1.845 kilometro koadroko eremua du, eta 2016an 568.473 biztanle zituen. Hiriburua Armenia da (288.908 biztanle 2010ean). Guztira 12 udalerri ditu.

Risaralda eta Caldas departamenduekin batera, Kolonbiako kafearen ardatza osatzen du.

Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna

Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna edo Sobietar Batasuna Europa eta Asiako estatu burujabe sozialista izan zen, 1922an sortua eta 1991n desegina. Errusiar Inperioa osatzen zuten lurraldeak hartzen zituen. 1991tik aurrera haren parterik handienaz Errepublika Independenteen Elkartea moldatu zen. Bigarren Mundu Gerraz geroztik 15 errepublika federatuk osatua zen: Armenia, Azerbaijan, Bielorrusia, Errusia, Estonia, Georgia, Kaszakhstan, Kirgizistan, Letonia, Lituania, Moldavia, Tajikistan, Turkmenistan, Ukraina eta Uzbekistan. Errusia zen Batasuneko errepublika handiena, bai hedaduraren bai biztanle kopuruaren aldetik, eta politikoki eta ekonomikoki agintzen zuen.

1990. urtean 22.400.000 km² zituen, eta 292.000.000 biztanle. Mendebaldean Itsaso Baltikoa eta Itsaso Beltza zituen muga, eta ekialdean Ozeano Barea. Biztanleak sobietarrak ziren, eta hiriburua Mosku zen.

Sobietar Batasunak historia, politika eta ekonomia alorrean izan duen garrantzia ulertzeko haren neurriak eta baliabide handiak hartu behar dira kontuan; garrantzi hori are handiagoa baita berak gidatzen zituen ideologia marxistako herrialdeek osaturiko blokeari erreparatuz gero. Ezaugarri ia feudalak zituen inperio zahar haren egitura politikoak, administratiboak, ekonomikoak eta sozialak erabat aldatu zituen 1917ko iraultza boltxebikeak. Horrek eragin erabakigarria izan zuen ondorengo nazioarteko historiaren bilakaeran: 1922tik jadanik mendebaleko estatuek neurri bereziak hartu zituzten iraultza hark kutsa ez zitzan; Bigarren Mundu Gerraren etenaren ondoren, Sobietar Batasunaren irudiko erregimenak ezarri ziren Europako ekialdean eta Gerra Hotza sortu zen, hogeita bost urtez mundu osoaren egoeran eragin handia izan zuena.

Sofene

Sophene edo Sofene (armenieraz Ծոփք Tsopk edo Tsopq), Antzinaroan, Erromatar Inperioaren eta Armeniako erresumaren probintzia bat izan zen, gaur egungo Turkiaren hegoekialdean kokatua.

UEFA

UEFA edo Union of European Futbol Associations (Europako Futbol Elkarteen Batasuna) Europako futbol elkarte nazionalen konfederazioa da. Kontinente horretako futbol erakunde nagusia da, eta FIFA osatzen duten sei konfederazioetako bat da. Egoitza nagusia Nyonen (Suitza) dauka.

Gaur egun, Aleksander Čeferin da presidentea, 2016an ordeztu zuen hordurarte postu hori zuen Michel Platini.

Europako herrialdeak

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.