Arianismo

Arianismoa[1] Arriori egozten zaion ikasbide teologikoa da. Arius Alejandriako presbitero kristaua izan zen, Egipton. Bere irakaspenak Hirutasun Santua eta Jaungoikoaren Semearen izaeraren inguruan izan ziren. Horren arabera, Jesukristo Jainkoak sortu zuen, eta beraz bere azpian zegoen. Hori Joan Bataiatzailearen izkribuetan omen dago oinarritua. Nizeako Lehenengo Kontzilioan heretiko izendatu zuten, 325an, baina Tiroko Lehen Sinodoan barkamena lortu zuen, 335ean. Hil ondoren berriro ere heretiko izendatu zuten, Konstantinoplako Lehen Kontzilioan, 381an. Konstantino II.a, Erromako Enperadorea eta Valens (364-378) bere jarraitzaile izan ziren.

Beraz, arrianismoakristautasun ez trinitarioa dela esaten da, hau da, ez duela hirutasunean sinesten gaur egungo kristau eliza gehienek egiten duten bezala. Bere arabera, Jesus ez zen Jainkoa, gizaki berezi bat baizik. Jainkoak Jesus aukeratu zuen misio berezi bat aurrera eramateko, eta horregatik dei ziezaiokeen Jainkoaren Seme. Hala ere, bai gorputzez baita arimaz ere Jesus gizaki arrunta zen. Jainkoak sortua zenez, ez zen betierekoa, Jainkoa izan behar den bezalakoa.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1.   Euskaltzaindiaren hiztegia .
Arrio

Arrio (latinez: Arius; antzinako grezieraz: Ἄρειος; 256 - 336) Alexandriako presbiteroa izan zen, Egipton. Ziurrenik Libian jaio zen. Arrianismo izena duen dotrina kristauaren sortzailea izan zen.

Luziano Antiokiakoaren ikaslea izan zen eta bere apezpikuaren aurka egin zuen esaterakoan Jaungoikoak (Aita) ezerezetik sortu zuela Logosa (bere Semea); bazela garai bat "Semea ez zena existitzen" eta beraz Semea ez zela Jaungoikoa bera, baizik eta berak sorturiko zerbait. Bera dibinoa zen, Jainko bat, baina ez zela bere Aita bezain Jaungoikoa eta horregatik ezin zitzaiola Benetako Jaungoiko izena jarri.

Bere dotrina arianismo gisa ezagutzen da, baina Paulo Samosatakoaren obretan ere agertzen dira ideia hauek. Tertulianok ere sinesmen antzekoa zuen. Justino Martirian eta Origenesen obretan ere aurkitzen dira horrelako esaldiak.

Nizeako I. kontzilioan, 325ean arrianismoa heresiatzat hartu zuten. Arrio eta haren jarraitzaileak eskumikatu eta erbesteratu zituzten. Arrianismoak sakon iraun zuen godo eta bestelako herri germaniarren artean. Bere lan nagusia Θαλια (Talía) izan zen, gaur egun desagertua. Bere liburu guztiak erre zituzten baina zati batzuk heldu dira euren aurkariek idatzi zutelako horien inguruan.

Ziurrenik pozoitua 336an hil zen, Elizak berriro onartu behar zuen aurreko egunean.

Erresuma Ostrogotikoa

Erreinu Ostrogotikoa ostrogodoek Italia eta inguruetan 493tik 553ra ezarri zuten erresuma izan zen. Italian ostrogodoek Odoakroren Erreinua ordezkatu zuten, Italiako de factozko agintaria Mendebaldeko Erromatar Inperioa erori zenetik. Bere lehenengo errege izan zen Teodoriko Handiarekin iritsi zen Erreinu Ostrogotikoa hedapen handienera. Erromako instituzio sozial gehienak mantendu zituzten.

535ean Ekialdeko Erromatar Inperioak Italia inbaditu zuen. Garaiko ostrogodoen agintaria zen Bitigesek ezin izan zuen Ravena babestu eta etsaien eskuetan erori zen. Orduan ostrogodoek beste agintari bat hautatu zuten, Totila eta konkistari buelta ematea lortu bazuen ere, azkenean garaitua izan zen. Teias izan zen erreinuaren azken erregea.

Jainko Seme

Jainko Semea edo Seme Jainkoa (antzinako grezieraz: Θεός ὁ υἱός), kristau denominazio gehienetan, Hirutasuna osatzen duten hiru pertsonetako bigarrena da.Beste pertsonekin duen harremana eztabaida teologiko biziak sortu du hasierako kristautasunetik (arianismo, adopzionismo, nestorianismo, pelagianismo, gnostizismo, eta abar), dogmantikaren ikuspegitik Nizeako I. kontzilioak amaitu zuena. Edonola ere, deneak aho batez onartzen dute Jesus Nazaretekoa Jainko Semea dela: «Izan ere, Jainkoak hain maite izan zuen mundua, non bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duenik inor gal ez dadin, baizik betiko bizia izan dezan».

Odoakroren Erresuma

Odoakroren Inperioa edo Italiar Inperioa (latinez: Regnum Italicum) Odoakro germaniar buruzagiak sorturiko Erreinua izan zen, Romulus Augustus Mendebaldeko Erromatar Inperioko azken enperadoreak abdikatu ondoren. Teodoriko Handiak 493an hil zuen eta Inperio Ostrogotikoa sortu zen.

Sueboen Erresuma

Galiziako Sueboen Erresuma suebo herriaren erresuma izan zen, Gallaecia eta Lusitaniako probintzietan kokatua. 410ean sortu eta 584eraino iraun zuen, nahiz eta mende osoa eman zuen galeraz galera. Erromako Inperiotik banandu zen eta txanpon propioak egin zituen lehenengo barbaro erreinua izan zen. Erresuma Ostrogotikoa eta Bisigodoen Erresuma baino txikiagoa zen, eta ez zuen garrantzi politiko handirik izan.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.