Ares (Coruña)

Ares Galiziako Coruña probintziaren iparraldean eta kostaldean kokatutako udalerria da. 2005ean 5.265 biztanle zituen.

Ares
 Galizia
Ares-ria18

Aresko armarria

Administrazioa
Estatua  Espainia
Erkidegoa  Galizia
Probintzia Coruña
Eskualdea Ferrol
Izen ofiziala Ares
Alkatea Julio Iglesias Redondo (PSOE-PSG)
Posta kodea 15623, -624, -625
INE kodea 15004
Kokapena
Koordenatuak 43° 25′ 35″ N, 8° 14′ 40″ W / 43.4264195°N,8.2443445°WKoordenatuak: 43° 25′ 35″ N, 8° 14′ 40″ W / 43.4264195°N,8.2443445°W
Ares (Coruña) hemen kokatua: Espainia
Ares (Coruña)
Ares (Coruña)
Ares (Coruña) (Espainia)
Ares (Coruña) hemen kokatua: Galizia
Ares (Coruña)
Ares (Coruña)
Ares (Coruña) (Galizia)
Demografia
Biztanleria 5.743 bizt. (2015) Green Arrow Up.svg 2
% 49,43 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 50,57
Eremua 18,3 km2
Dentsitatea 819,89 bizt/km²
Garaiera 0 m
Distantzia Coruñara
Datu gehigarriak
http://www.concellodeares.gal/

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Geografia
Galizia
Artikulu hau Galiziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Club de Remo Ares

Club de Remo Ares Aresko arraun kluba da, gaur egun TKE Ligan ari dena. Aulki mugikorrean zein tosta finkoan lehiatzen du.

GT Ligako 2018ko denboraldia

GT Ligako 2018ko denboraldia Galiziako Traineruen Liga edo Ipar-mendebaldeko Traineruen Liga arraun lehiaketaren hamabosgarren denboraldia izan zen. Lehen eta bigarren mailako txapelketak ekainaren 16an hasi ziren Pontevedrako Baiona herriko uretan eta abuztuaren 26an bukatu ziren Aresen, Coruñan.

Samertolameu arraun elkarteak 8. aldiz eskuratu zuen Ligako garaikurra, puntuagarriak izan ziren 14 estropadetatik 11etan garaile izan ostean. Dena den, lehia uste baino estuagoa izan zen; izan ere, 5. jardunaldian Meirako traineruak jasandako kanporatze batek liga hankaz gora jarri zuen. Aurreko denboraldian TKE Ligatik jaitsi zen Ares izan zen bigarrena, eta honek ere liga nagusira igotzeko play-offa jokatzeko txartela eskuratu zuen. Gertutik jarraitu zien Mecosen ontziak ere, txapeldunarengandik 8 eta txapeldunordearengandik 5 puntura. Ohorezko txanda Bueu elkarteak osatu zuen. Sailkapenaren beheko aldean, aldiz, 9 estropadetan azkena izan ondoren, Chapela elkarteak maila galdu zuen eta hurrengo denboraldian 2. mailan jokatuko du Coruxo eta Asturiasko Castropol elkarteekin batera. Azken hauek jaitsiera play-offean galdu zuten maila, bigarren eta hirugarren egin ostean.

Bigarren mailari dagokionez, Cabo da Cruzen bigarren ontzia izan zen irabazle eta hurrengo denboraldian aurreneko mailan arituko da Murosekin batera. Azken honek lehenengo mailan jokatzeko txartela igoera play-offean eskuratu zuen, bi estropadetan ontzi azkarrena izan baitzen.

GT Ligako 2019ko denboraldia

GT Ligako 2019ko denboraldia Galiziako Traineruen Liga edo Ipar-mendebaldeko Traineruen Liga arraun lehiaketaren hamaseigarren denboraldia da. Lehen mailako txapelketa ekainaren 29an hasi zen Oleiros hiriko uretan eta abuztuaren 25ean bukatuko da Coruñan; bigarren mailako denboraldiari, aldiz, Cesantesen (Redondela) eta egun bat beranduago ekin zitzaion, ekainaren 30ean, eta lehen mailako txapelketa bezala, Teresa Herrera Banderarekin amaituko da.

Lehia nagusia 2018ko denboraldian TKE Ligatik jaitsitako Tirán arraun elkartearen eta aurreko denboraldian GT Ligako banderak lortu zituzten Samertolameu, Ares eta Mecos elkarteen artekoa izango da.

Galiziako Traineruen Liga

Galiziako Traineruen Liga (galizieraz Liga Galega de Traíñeiras, gaztelaniaz Liga Gallega de Traineras) edo Ipar-mendebaldeko Traineruen Liga (galizieraz Liga Noroeste de Traíñas, gaztelaniaz Liga Noroeste de traineras) Galiziako arraun klubek osaturiko liga da. Lehenengo bi sailkatuek TKE ligarako sailkapen estropadan parte hartzeko aukera dute, nahiz eta lehenengo ekitaldietan aukera horri uko egin izan zioten hainbat elkarteek.

TKE Ligako 2016ko denboraldia

2016ko TKE Ligakoa San Miguel Ligaren hamalaugarren denboraldia da. Ekainaren 19an hasi zen, Sevilla hiriko uretan, eta irailaren 18an bukatu Portugaleten. Urdaibai Arraun Elkarteak bere bosgarren Liga eskuratu zuen.

TKE Ligako 2017ko denboraldia

2017ko TKE Ligakoa Eusko Label Ligaren hamabosgarren denboraldia izan zen. Uztailaren 1ean hasi zen, Bilbo hiriko uretan, eta irailaren 17an bukatu zen Portugaleten. Urdaibai Arraun Elkarteak seigarrenez irabazi zuen Liga, azken estropadara arte Hondarribiarekin lehia estua izan ondoren. Aresek eta Astillerok, aldiz, maila galdu zuten play-offean eta hurrengo denboraldian Santurtzi eta Donostiarra izango dira beraien ordez arituko direnak lehen aldiz TKE Ligan.

TKE Ligako 2018ko denboraldia

2018ko TKE Ligakoa Eusko Label Ligaren hamaseigarren denboraldia izan zen. Ekainaren 24an hasi zen Bilbo hiriko uretan, eta irailaren 16an bukatu zen Portugaleten. Lehen aldia izan zen parte-hartzaileen artean Kantabriako trainerurik izan ez zena, aurreko urtean Astillero azken ordezkariak maila galdu ostean.

Denboraldi honetako txapeldun nagusia Urdaibai Arraun Elkartea izan zen, hirugarren urtez jarraian Eusko Label Ligako garaikurra eskuratu baitzuen. Bermeotarrek nagusitasun handiz irabazi zuten txapelketa; guztira, 209 puntu lortu zituzten eta 19 estropadetatik 11etan garaile izan ziren. Bigarren postua, aldiz, Hondarribia Arraun Elkartearentzat izan zen. Gorabehera handirik gabeko denboraldi orekatua jokatu zuten eta bermeotarren arraunketa jarraitu ahal izan zuen talde bakarrenetakoa izan zen; guztira, 197 puntu eskuratu zituzten. Ohorezko txanda, azkenik, Zierbenak eta Oriok osatu zuten.

Bestetik, Ligan debuta egin zuten bi elkarte izan ziren, Santurtzi eta Donostiarra; biek itxura txukuna eman eta 5. eta 7. postuen jabe egin ziren hurrenez hurren. Sailkapenaren beheko aldean Tiránek eta San Juanek denboraldi kaskarra jokatu ostean, maila galdu zuten. Galiziarrek liga azken postuan amaitu zuten eta pasaitarrek azken jardunaldian jaitsiera play-offean arraun egiteko txartela lortu zuten arren, kanporaketako bi jardunaldietan azken postuan gelditu ziren. Play-offa KAE Ligako Lekittarrak eta Astillerok irabazi zuten.

Azkenik, banderei dagokienez, banaketa zabalagoa izan zen; Urdaibaik 9 bandera eraman zituen etxera, Hondarribiak 4, Oriok 2, eta Zierbenak eta Cabok bana.

TKE Ligako 2019ko denboraldia

2019ko TKE Ligakoa Eusko Label Ligaren hamazazpigarren denboraldia da. Txapelketa ekainaren 22an hasi zen Bilbo hiriko uretan, eta irailaren 15ean bukatuko da Portugaleten; guztira, 20 estropada jokatuko dira. Lehen aldia da parte-hartzaileen artean Bizkaiko traineruak Gipuzkoakoak baino gehiago direna, hurrenez hurren, sei eta lau.

Eusko Label Ligako garaikurra hiru urtez jarraian irabazi ondoren, Urdaibai Arraun Elkartearena izango da titulua defendatuko duen trainerua. Lehiaketan Astillero eta Lekittarra elkartu zaizkio, aurreko denboraldian lehen mailan arraun egiteko txartela lortu zuten elkarteak. Bizkaitarrek igoera play-offean gainontzeko traineruak atzean utzi zituzten, eta hamahiru urte eta gero, lehen mailara itzuli dira. Kantabriarrek, aldiz, urtebete baino ez dute behar izan TKE Ligara bueltatzeko: KAE Liga irabazi zuten eta play-offean bigarren gelditu ziren.

Coruña probintziako udalerriak
Coat of Arms of the Province of Corunna

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.