Andorra

Andorra,[3] izen ofiziala Andorrako Printzerria (katalanez Principat d'Andorra), Iberiar penintsulako estatu burujabe txikia da, ekialdeko Pirinioetan dagoena, Frantzia eta Espainiaren artean. 468 kilometro koadroko eremua hartzen du, Gipuzkoakoaren laurdena gutxi gorabehera, eta 77.281 biztanle zituen 2016an.[1] Hiriburua Andorra la Vella da.

Lurralde isolatua eta behartsua izan zen historian zehar, baina ospea lortu zuen Bigarren Mundu Gerratik aurrera, eta ekonomia asko hazi zen, gehienbat turismoaren eta paradisu fiskal izatearen ondorioz. Ez du indar armaturik, ezta armadarik ere. Hori dela eta, bertako defentsa Espainia eta Frantziako indar armatuen esku dago.

Andorrako Printzerria
Principat d'Andorra
Andorrako bandera Andorrako armarria
Bandera Armarria
Goiburua: "Virtus Unita Fortior"
"Bertute batua indartsuagoa da"
Ereserkia: El gran Carlemany
Herrialdearen kokapena
Herrialdearen kokapena
Hiriburua
eta hiri handiena
Andorra la Vella
42° 30′ N, 1° 31′ E / 42.500°N,1.517°E
Hizkuntza ofiziala(k) katalana
Aitortutako hizkuntzak gaztelania, frantsesa
Herritarra andorratar
Gobernua
 -  Printzekideak Joan Enric Vives Sicília
Emmanuel Macron
 -  Lehen ministroa Xavier Espot Zamora
Legebiltzarra Andorrako Kontseilu Nagusia
Independentzia
 -  Aragoiko Koroatik 1278 
Azalera
 -  Guztira 467.63 km2 (180.)
180.55 sq mi
 -  Ura (%) 0,26
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2016[1]) 77.281
 -  Dentsitatea 179,8 bizt./km2 (71.)
BPG (nominala) Zenbatespena  (2016)
 -  Guztira $3.249 milioi (162.)
 -  Per capita $36.987 (26.)
Gini (2003)27.21
baxua
GGI (2013)0.830[2]
oso altua • 37.
Dirua Euro (€) (EUR)
Ordu-eremua CET (UTC+1)
 -  Udan (DST) CEST (UTC+2)
Zirkulazioa errepidean eskuinean
Aurrezenbakia +376

Geografia

Mugak

Andorra Pirinioetako ekialdean dago, Frantzia eta Espainiaren artean. Hegoaldean Kataluniarekin du muga, eta Ekialdeko Pirinioak eta Ariège departamenduekin iparraldean.

Erliebe eta hidrografia

Oso herrialde menditsua da; 2.500 metrotik gorako 65 gailur ditu eta. Coma Pedrosa (2.942 metro) da mendirik garaiena.

Ur baliabide garrantzitsuak ditu. Iparraldeko Valira, Ekialdeko Valira, Valira Handia eta Madriu dira ibai nagusiak. Escaldes-Engordany parrokian ur termalak daude.

Estany Segon de Juclar - 1

Estanys de Juclar

Andorre Entre Pal et le Port de Cabus

Serra dels Corrals

Envalira-Pass 09

Envalirako mendigunea

Klima

Hiriburuak mendialdeko klima ozeanikoa dauka (Cfb) Köppen sailkapenaren arabera. Negu gogorrak dira, elur-jasa askorekin, eta uda epelak baina laburrak. Prezipitazioak ongi banaturik daude urte osoan.

Historia

1278an independentzia lortu zuenetik, Foixko kondea (gero Frantziako erregea, eta azkenik errepublikako lehendakaria) eta La Seu d'Urgelleko apezpikua izan dira Andorrako printzekideak edo estatuburuak. Barne arazoen ardura aukeratutako kontseilu nagusi baten esku uzten zen. Justizia arazoak, kanpo harremanak eta defentsakoak printzekideen kontrolpekoak izaten ziren. Emakumezkoek 1970ean lortu zuten botoa emateko eskubidea.

1982ko urtarrilean bereizi egin ziren legegintza eta eragiletza funtzioak, eta kontseilu nagusiak (28 kidez osatua) kontseilu eragile edo gobernu bat izendatu zuen, lehendakaria buru zuela. 1993ko martxoaren 14an, andorratarrek, erreferendum bidez, indarrean zuten sistema erdi feudala baztertu eta konstituzio berri bat onartu zuten, eta geroztik, estatu burujabe eta demokratikoa ezarri da.

Konstituzio horrek bide ematen dio Andorrari justizia aginpide burujabea izateko, bere kanpo politika propioa garatzeko eta nazioarteko erakundeetan parte hartzeko. 1993an onartu zuten Nazio Batuetan. Gainera, alderdi politikoak eratu ahal izan dituzte eta baita sindikatuak ere, lehenago ez baitzen ez alderdirik eta ez sindikaturik. Grebarako eskubidea ere legeztatua izan da.

Bi printzekideek segitzen dute estatuburu izaten, baina orain, herrialdeko mugei buruzko legeen gainean dute soilik beto eskubidea. Frantziak eta Espainiak lehengo ardurekin jarraitzen dute printzerriaren defentsa eta diru arazoei dagokien guztian. Konstituzio berria onetsi ondorengo 1993ko abenduan egin ziren lehen hauteskundeak, eta 1994ko urtarrilean Oscar Ribas Reig hautatu zuten Andorrako lehen gobernu burujabeko presidente. 2004ko azaroaren 15ean, lankidetza hitzarmena sinatu zuen Europar Batasunarekin.

Gobernua eta administrazioa

Politika

1993ko martxoaren 14an onartutako konstituzioaren arabera, Andorra printzerri parlamentarioa da. Bi estatuburu ditu (printzekideak): Frantziako Errepublikako estatuburua (eta La Seu d'Urgelleko apezpikua. Hala ere, benetako boterea andorratarrek aukeratutako Kontseilu Nagusiak dauka (28 kide, lau urterako hautatuak). Kontseiluak botere legegilea dauka eta bertatik ateratzen da gobernua, botere betearazlea duena.

Justiziako Kontseilu Gorena da botere judizialaren gorengo organoa. Els Comuns deituriko erakundeek —udal erako instituzioak dira— eskuduntza handia dute.

Banaketa administratiboa

Andora
Andorrako zazpi parrokiak

Andorra 7 parrokiatan dago banatuta:

  1. Canillo (Soldeu)
  2. Encamp
  3. Ordino (El Serrat)
  4. La Massana
  5. Andorra la Vella (Hiriburua)
  6. Sant Julià de Lòria
  7. Escaldes-Engordany

Demografia

Biztanleria

2016an 77.281 biztanle zituen Andorrak.[1] Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %14,4 dira, 15-24 urte bitartekoak %9,6, 25-54 urte bitartekoak %46,2, 55-64 urte bitartekoak %14,2 eta 65 urtetik gorakoak %15,6. Bizi itxaropena 82,9 urtekoa da; 80,7 urtekoa gizonezkoena eta 85,2 urtekoa emakumezkoena (2017ko zenbatespenak).[6]

Banaketa etnikoa

Jatorrizko andorratarrak —katalanak, kulturaz eta hizkuntzaz— biztanleen herena baino gutxiago dira, gaur egun. Gainerako biztanleak etorkin espainiarrak (biztanle guztien %60 inguru) eta frantsesak dira, gehienbat. Etorkin horiei kupo sistema zorrotz baten arabera eman zitzaien egoitza baimena. Biztanle guztien %36,65ek baino ez du andorratar hiritartasuna. Gainerakoak espainiarrak, portugaldarrak edo frantsesak dira nagusiki.

Hizkuntzak

Katalana hizkuntza nazionala den arren, gaztelania eta frantsesa ere asko erabiltzen dira.

Erlijioa

Andorratarren %85 katolikoak dira. Meritxelleko Andre Maria da haien zaindaria.

Ekonomia

Andorrako ekonomia, tradizioz, abere hazkuntzan (ardiak, batik bat), tabakoaren langintzan eta basoetan oinarritzen zen. Nekazaritzak lur gutxi ditu, lur guztietako %2 baino ez, eta nagusiki tabakoa ekoizteko erabiltzen da. Artzaintza, ordea, garrantzitsua da.

Pas de la Casa-Hivern
Pas de la Casa, Grandvalira eski estazioa.

Hala ere, 1950etik aurrera, turismoak izugarrizko gorakada izan zuen eta, gaur egun, printzerriko jarduera nagusia da, urtean 8 milioi bisitari inguru jasotzen baititu.[7] Eski estazioek, neguan, udako klima eta mendi ikuspegi ederrek, eta orobat zergarik gabeko produktuen eskuragarritasunak turista asko erakartzen dituzte. Turismoan oinarritutako ekonomia da nagusiki, eta hirugarren sektoreak BPGaren %80 hartzen du.[6] Dena dela, azken urteetan inguruko herrialdeen garapen turistikoak erakargarritasuna zertxobait moteldu dio; nolanahi ere, baliabide gehiago ere ditu: energia elektrikoa ekoizteko ur-jauziak, ur minerala, burdin meak eta beruna, besteak beste.

1990etik aurrera, finantza zerbitzu berriak jarri ziren abian eta indar handia hartuz joan ziren, banku-sekretuaren lege zorrotzari eta zerga apalei esker. Andorrako gobernuaren sarrera bakarrak zerga gutxi batzuk eta zigiluen salmentak uzten dizkion irabaziak dira. Banku eta finantza kontuetan ere garrantzia dauka herrialdeak. Europar Batasuneko kide ez den arren, itun bereziak sinatu ditu merkataritza askea bultzatzeko, eta nazioartean bere produktuak saltzeko Europar Batasuneko beste herrialdeek dituzten erraztasun berberak ditu. Andorrak ez du inoiz diru propiorik izan, beti espainiar pezeta eta frantziar liberarekin aritu izan da eta, 2002az geroztik, euroa erabiltzen da.

Kultura

Ondare erromanikoa

Santa Coloma (esglèsia)
Santa Coloma eliza.

Estilo erromanikoko 40 eliza baino gehiago daude Andorran. Eraikin txiki eta apaindura gutxikoak izaten dira. Hauek dira aipagarrienak:[8]

  • Sant Serni de Nagol (XI. mendea)
  • Sant Climent de Pal (XI-XII. mendeak)
  • Sant Miquel d'Engolasters (XII. mendea)
  • Sant Romà de les Bons (XI-XIII. mendeak)
  • Sant Joan de Caselles (XI-XII. mendeak)
  • Sant Martí de la Cortinada (XII. mendea)
  • Santa Coloma (IX-X. mendeak). Kanpandorre borobila du, lau solairutakoa eta teilatu konikoa.

Kirolak

Eskia da kirol nazionala. 2010eko Neguko Olinpiar Jokoen antolatzailea izateko hautagaitza aurkeztu zuen, baina ez zuen lortu.[9] BC Andorra saskibaloi taldea ACB ligan dago.

Jaiak

Andorrako jai nagusiak bi dira: martxoaren 14a (konstituzioa onartu zen eguna) eta irailaren 8a (Meritxelleko Andre Mariaren eguna, Andorrako zaindari erlijiosoa).

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. a b c World Population Prospects 2017, United Nations Department of Economic and Social Affairs, Population Division, population.un.org
  2. Human Development Index (HDI) – 2012 Rankings United Nations, hdr.undp.org . Noiz kontsultatua: 2013-11-16.
  3. Euskaltzaindia 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak.
  4. Andorra La Vella 1971-2000 averages opengis.uab.es . Noiz kontsultatua: 2016-01-03.
  5. Station Andorra la Vella meteo-climat-bzh.dyndns.org.
  6. a b Andorra cia.gov . Noiz kontsultatua: 2018-10-27.
  7. La cifra de visitantes en Andorra volvió a aumentar en 2016 y superó los 8 millones actua.ad . Noiz kontsultatua: 2018-10-28.
  8. Itineraris culturals visitandorra.com . Noiz kontsultatua: 2010-10-29.
  9. Ivan M Reacciones tras la desestimación de Jaca y Andorra la Vella por parte del COI nevasport.com . Noiz kontsultatua: 2010-10-29.

Kanpo estekak

Alacón

Alacón Teruelgo udalerria da, Andorra-Sierra de Arcos eskualdean dagoena.

2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 384 biztanle zituen.

Alins

Alins edo Alins de Vallferrera Kataluniako iparraldeko udalerri mugakidea da, Pallars Sobirà eskualdean eta Lleidako probintzian kokatua, Andorra eta Okzitaniarekiko mugan. 2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 265 biztanle zituen. 183,19 km²-ko azalera du.

Ohiko abiapuntua da Pica d'Estats mendira igotzeko.

Alloza

Alloza Teruelgo udalerria da, Andorra-Sierra de Arcos eskualdean dagoena.

2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 711 biztanle zituen.

Andorra-La Seu d'Urgell aireportua

Andorra-La Seu d'Urgell aireportua edo La Seu d'Urgellgo aireportua (IATA: LEU, NAZE: LESU) Kataluniako aireportua da, Montferrer i Castellbò eta Ribera d'Urgellet udalerrien artean dagoena. Kataluniako Generalitateak zaharberritu zuen Pirinio Garaietako turismo eta garapen ekonomikoa bultzatzeko. 2018ko uztailean ez zuen hegaldi komertzialik izaten.

Andorra (Teruel)

Andorra Teruelgo udalerria da, Andorra-Sierra de Arcos eskualdean dagoena.

2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 8.403 biztanle zituen.

Andorra la Vella

Andorra la Vella (katalanez "Andorra Zaharra" esan nahi du) Andorrako hiriburua da. Estatuko azalera txikiena izanik, biztanle kopuru handiena daukana da. Biztanleria oso anitza da, %43 espainiarrak dira, %33 andorratarrak, %11 portugaldarrak eta %7 frantziarrak. Katalana da hizkuntza ofiziala baina gaztelania eta frantsesa asko erabiltzen dira.

Andorra la Vellak diru iturri garrantzitsuena turismoa du . 1278. urtetik aurrera Andorrako hiriburu da.

Andorrako futbol selekzio nazionala

Andorrako futbol selekzio nazionala herrialde haren futbol gizonezko talde nagusia da. Estadi Nacional zelaian jokatzen ditu etxeko partidak, Andorra la Vella hiriburuan.

Ariño

Ariño Teruelgo udalerria da, Andorra-Sierra de Arcos eskualdean dagoena.

2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 950 biztanle zituen.

Bàsquet Club Andorra

Bàsquet Club Andorra S.A., normalean MoraBanc Andorra izenaz ezaguna, Andorra la Vellako saskibaloi talde profesionala da, egun ACB ligan dagoena. Andorrako polikiroldegian du egoitza.

Crivillén

Crivillén Teruelgo udalerria da, Andorra-Sierra de Arcos eskualdean dagoena.

2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 95 biztanle zituen.

Ejulve

Ejulve Teruelgo udalerria da, Andorra-Sierra de Arcos eskualdean dagoena.

2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 203 biztanle zituen.

Estercuel

Aldearrodrigo Teruel udalerria da, Andorra-Sierra de Arcos eskualdean dagoena.

2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 267 biztanle zituen.

Gargallo (Teruel)

Gargallo Teruelgo udalerria da, Andorra-Sierra de Arcos eskualdean dagoena.

2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 102 biztanle zituen.

Iberiar penintsula

Iberiar penintsula Europaren hego-mendebaldean kokatuta dagoen penintsula da. Espainia, Portugal, Andorra eta Gibraltar daude bertan.

Katalan

Katalana latinetik datorren hizkuntzetako bat da, 10 milioi lagunek hitz egiten dutena (4,5 milioi inguruak etxeko hizkuntza edukita). Hiztunen geografiak 68.000 km² inguru hartzen ditu, Katalan Herriek hartzen dutena eta valentziera eta mallorkera ditu dialekto nagusiak.

Ofizialtasun maila desberdinak ditu lurraldeen arabera, eta hizkuntza gutxitua den arren, munduko mintzatuenetarikoa da gutxituetan. Europako zazpigarren hizkuntza ikasiena omen da.

Mendebaldeko Europa

Mendebaldeko Europa Gerra Hotzean sortutako kontzeptu sozio-politikoa da. Hori dela eta, geografiak baino areago Gerra Hotzaren politikak eta ekonomiak markatu zituen mugak Mendebaldeko eta Ekialdeko Europaren artean. Honela, Mendebaldeko Europa AEBekin bat egin zuten herrialde kapitalistek osatuko lukete. Herrialde neutralak ekonomia motaren arabera sailkatzen ziren mendebaldean edo ekialdearen artean.

Mendebaldeko herrialdeek, gainera, kultura, ekonomia, historia eta politika loturak partekatzen dituzte munduko beste herrialde gehiagorekin, batik bat Ameriketan (Mendebaldea).

Honako herrialde hauek dira Mendebaldeko Europakoak:

Alemania

Andorra

Austria

Belgika

Danimarka

Erresuma Batua

Espainia

Finlandia

Frantzia

Grezia

Herbehereak

Irlandako Errepublika

Islandia

Italia

Liechtenstein

Luxenburgo

Malta

Monako

Norvegia

Portugal

San Marino

Suedia

Suitza

Vatikano Hiria

Aldi berean, Mendebaldeko Europa Europako eskualde geografikoa ere bada, muga laburragokoak. Nazio Batuen Erakundeak honako herrialde hauek sartzen ditu:

Alemania

Austria

Belgika

Frantzia

Herbehereak

Liechtenstein

Luxenburgo

Monako

Suitza

Midi-Pyrénées

Midi-Pyrénées (okzitanieraz Miègjorn Pirenèus) Frantziako hego-mendebaldeko eskualde bat da, Pirinioen eta Erdialdeko Mendigunearen artean dagoena. Historikoki, Okzitaniako zati da. 2016tik Okzitania eskualdearen zati da.

Morfologiari dagokionez, bi gune bereizten dira: bata menditsua, Frantziako Pirinio aurreari dagokiona, eta bestea laua, Akitaniako zabaldi handiaren jarraipena.

Basoen ustiakuntza eta abeltzaintza dira ekonomiaren alor nagusiak mendi inguruan, eta nekazaritza-gune lauetan.

Hiriburua Tolosa da.

Mugakide ditu Akitania, Auvernia, Languedoc-Rousillon eta Limousin eskualdeak, Espainia eta Andorra.

Oliete

Oliete Teruelgo udalerria da, Andorra-Sierra de Arcos eskualdean dagoena.

2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 486 biztanle zituen.

Teruelgo probintzia

Teruel Espainiako probintzia bat da. Aragoiko autonomia erkidegoan kokatuta dago. 2006. urtean, probintziak 142.160 biztanle zituen. Hiriburua eta udalerri nagusia Teruel hiria da.

Mugakide hauexek ditu: Iparraldean Zaragozako probintzia, ipar-ekialdean Tarragona, ekialdean Castelló, hegoaldean Valentzia eta Cuenca eta mendebaldean Guadalajara.

Hiriburuaz gain, hiri nagusienak hauek dira: Alcañiz, Andorra, Utrillas, Cella eta Calanda.

Datu klimatikoak (Andorra la Vella, 1.075 metro, 1971-2000, muturrekoak 1934-egun)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.0 20.0 24.8 29.0 29.2 36.0 39.0 35.9 32.0 31.0 21.2 19.0 39.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.9 8.9 11.7 13.3 17.6 21.9 26.2 25.4 21.4 16.0 10.7 7.5 15.6
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.2 3.5 5.8 7.5 11.5 15.4 18.8 18.5 14.9 10.3 5.7 3.0 9.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -2.5 -1.8 -0.2 1.7 5.3 8.8 11.4 11.4 8.5 4.7 0.6 -1.4 3.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −15.0 −16.0 −11.0 −7.0 −2.0 0.0 3.0 2.0 0.0 −6.0 −19.5 −13.0 −19.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 53.1 37.9 40.5 71.2 89.8 84.2 60.7 85.6 80.9 72.4 68.4 67.9 812.3
Iturria (1): ACDA[4]
Iturria (2): Meteo Climat (muturrekoak)[5]
Europako herrialdeak
Katalan Herriak
Silueta dels Països Catalans.svg

KataluniaIpar KataluniaValentziako ErkidegoaBalear Uharteak • Andorra • Sartaldeko ZerrendaL'AlguerEl Carxe

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.