Albania

Albania[1] (albanieraz: Shqipëri/Shqipëria), ofizialki Albaniako Errepublika (albanieraz: Republika e Shqipërisë; ɾɛpuˈblika ɛ ʃcipəˈɾiːs ahoskatua) Europako hego-ekialdean dagoen errepublika da, Balkanetan alde batetik eta Mediterraneo itsasoaren kostaldean bestetik kokatua. Iparraldean Serbia eta Montenegrorekin muga egiten du, ekialdean Ipar Mazedoniako Errepublikarekin, hegoaldean Greziarekin, eta mendebaldean Itsaso Adriatikoarekin.

Albania hainbat erakundeko kide da, besteak beste, Nazio Batuak, NATO, Europako Kontseilua, Merkataritzaren Mundu Erakundea, Batzar Islamikoko Erakundea eta Meditarraneoko Batasunaren kide sortzaileea. Albania Europar Batasunean sartzeko balizko hautagaia izan da 2003ko urtarriletik eta hautagaitza ofiziala aurkeztu zuen 2009ko apirilaren 28an[2].

Kosovo eta Bosnia-Herzegovinaekin batera, Albania musulmanek gailentzen Europako herrialdeetako bat da.

Hiriburua Tirana da eta hizkuntza ofiziala albaniera da.

Albaniako Errepublika
Republika e Shqipërisë
Albaniako bandera Albaniako armarria
Bandera Armarria
Goiburua: Ti Shqipëri më ep nder më ep emrin shqipëtar
(Albaniarren fedea albanismoa da)
Ereserkia: Himni i Flamurit
(Banderari ereserkia)
Herrialdearen kokapena
Hiriburua
eta hiri handiena
Tirana
Hizkuntza ofiziala(k) Albaniera 1
Herritarra albaniar[1]
Gobernua Errepublika parlamentario
 -  Presidentea Ilir Meta
 -  Lehen ministroa Edi Rama
Independentzia
Azalera
 -  Guztira 28,748 km2 (139)
 -  Ura (%) 4,7
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2008) 3.170.048 (129)
 -  Dentsitatea 126,6 bizt./km2 (63)
Dirua Lek (ALL)
Ordu-eremua CET (UTC+1)
 -  Udan (DST)  (UTC+2)
Aurrezenbakia 355
Internet domeinua .al
1 Greziera, mazedoniera eta bestelako eskualde hizkuntza gobernuak eremu urriko hizkuntza bezala onartzen ditu.

Geografia

Albania space
Albania satelite irudian.

Albania Balkanetako penintsulan (Hegoaldeko Europan) dagoen herrialde bat da; 28.748 km2 luze-zabal da. Itsasertza 362 km luze da, Itsaso Adriatikoan eta Jonikoan (biok Mediterraneo itsasoaren atalak dira).

Lurraldearen %70 mendialdea da eta kanpotik barneratzeko nekeza. Tontor garaiena Korab mendia da (2.753 m), Dibër barrutian kokatua. Balkanetako hiru aintzira handienak eta sakonenak Albaniak aurkitzen dira hein batean. Shkodërko aintzira, herrialdearen ipar-mendebaldean, 370 eta 530 km2 arteko eremu aldakorra du, herena Albanian eta bi herenak Montenegron kokatua. Albaniako aintzira ertza 57 km luze da. Ohrid aintzira hegoa-ekialdean dago eta Mazedoniarekin mugan dago. Gehienezko sakonera 289 m du eta berezko fauna-flora, zenbait "fosil bizi" batzuk barne. Hori dela-eta, UNESCOren babespean dago.

Herrialdeko ibaiak nagusiki mendebaldetik isurtzen dira; Drin herrialdearen ibai nagusia da. Beste ibai garrantzitsuak Shkumbin eta Seman dira.

Tirana hiriburuaz gain (800.000 biztanle inguru), hiri garrantzitsuenak hauek dira: Durrës, Korçë, Elbasan, Shkodër, Gjirokastër, Vlorë eta Kukës. Albanieraz hitzak mugatuak ala mugagabeak izan daitezkeenez, hirien izenak bi formatan ager daitezke: Tiranë eta Tirana, Shkodër eta Shkodra erabiltzen dira.

Klima

Kostaldeko klima Mediterraneoko ohikoa da, negu epel eta hezeekin eta uda bero eta eguzkitsuekin. Barnealdeko klima garaieran araberakoa da, baina 1.500 metrotik gora hotza eta elurtsua da neguan.

Historia

Illyria and Dardania Kingdoms
Iliriako erresuma Albaniako iparraldean eta Dardaniakoa gaurko Kosovon III. mendean

Antzina iliriarrak iparraldean eta epirotarrak hegoaldean bizi ziren gaurko Albanian.

Grekoek (batez ere Korintoar doriarrk) VII. mendean itsasaldeko hainbat lekutan hiriak eraiki zituzten: Apollonia (gaurko Fier ondoan) edo Dyrrachium (gaurko Dürres); gainera hegoaldeko Epiro erdi-greko herrialdea bihurtu zen.

Butrint, Albania
Butrinto zaharra Saranda ondoan.

Erromatarrek Albania menperatu zuten eta via Egnatia eraiki Albaniar kostaldetik Salonikara arte. Inperioa banatu zenean Ekialdeko erromatar inperioan geratu zen Albania.

Erdi Aroan eslaviarak agertu ziren Balkanetan; eslaviarrak, greziarrak edo aromaniarrak ez ziren bihurtu herriak gaurko albaniarrak dira.

Laugarren Gurutzadak Ekialdeko erromatar inperioa sakabanatu zuen 1204 urtean; Veneziako errepublikak, itsasoko kontrola eta Durrës portua hartu zituen; hegoaldean Epiroko despoterria jaio zen; gero serbiar erregea Uroš IV.a zen Albaniako nagusia.

XIV. mendean otomandarrak heldu ziren eta haiekin islama; albaniar asko (batez ere Kosovoko porrota eta gero) musulmanak bihurtu ziren eta Otomandar Inperioan goi mailako karguak lortu zuten (Koprülü bisir handia adibidez). Hala ere Gjergj Kastriotek ("Skanderbeg" turkoentzat, 1405–1468), turkoen kontra matxinada gidatu zuen.

Albaniar Ali Pashak, Ioaninako pasha, Albaniako hegoa eta Greziako ipar-mendebala kontrolpean zuen erdi-independentea mendeko hasieran 1828 arte. Albania hainbat vilayetetan banatuta zegoen; haien bat bakarrik hiriburua zuen gaurko Albanian, Shkodërarena. 1878an Balkanetako ia herri guztiek haien independentzia parte handi batean lortu zuten, albaniar ez ezik; beraz 1878 urte berean Albaniar Liga jaio zen Prizrenen (gaur Kosovon), eta 1887ko martxoaren 7an albanierazko lehen eskola zabaldu zuten Korçë hirian.

Map of Albania during WWII-SQ
Albania handia 1939-1944

1913an Balkanetako Gerra ondoan albaniar estatua jaio zen; ez zen Albania etniko osoa (Kosovoz gainera, Ulcinj Montenegron geratu zen); baina 1914-1918an Lehen Mundu Gerrako erdian bi aldetako okupazioa zuen. Ahmet Zogu 1925etik presidentea, 1928an errege bihurtu zen. 1939 Mussoliniren aroan, italiarrek Albania menperatu zuten (eta Viktor Emanuel III.a Italiakoa Albaniako erregea zen); Jugoslaviaren porrotaren ondoan Albania zabaldu zen (Kosovoarekin besteak beste). Azkenean italiarrak lehen (1943) eta alemaniarrak gero Albaniatik joan ziren gerra galdugatik, eta albaniar komunistak boterea lortu zuten.

Gerraren amaieran alderdi komunistak (1941ean jaioa Enver Hoxharen lidergoarekin) estatuko boterea hartu zuen (1946ko urtarrilaren 11n). Hasieran beste estatu komunistekin zegoen Albania, baina gero Sobietar Batasunaren aldetik joan zen Maoren Txinarekin batera eta 1968tik Varsoviako Itunaren kanpoan geratu zen.

1992an lehen alderdi-aniztasunezko hauteskundeak ziren eta Alderdi Demokratikoak botoen %62a lortu zuen. 1997an hauteskundeetako manipulazioak matxinada sortu zuen eta ondoren Alderdi Sozialista igo zen gobernura. 1998-99ko Kosovoko eta Albania beraren krisiaz bultzatuta albaniar asko joaten dira atzerrira (ondoko Italia eta Greziara batez ere)

2014ko urriaren 14an, 2016ko Europako Futbol Txapelketarako sailkatze partidak jokatu ziren, tartean Serbia-Albania partida, baina, bertan behera utzi behar izan zuen Martin Atkinson epaile britainiarrak lehen zatiko 41. minutuan. Izan ere, partida jokoan zela, futbol-zelaian drone batetik eskegita agertu zen Albania Handiko bandera batek sutan jarri zituen 25.000 ikusle serbiarrak, eta liskarrak eragin zituen. Antzina Serbiako probintzia izan zen Kosovok (gehiengo albaniarra du) independentzia aldarrikatu zuen 2008an, baina Serbiak ez zuen horren independentzia onartzen[3].

Azaroaren 10ean, Edi Rama Albaniako lehen ministroa Belgradera joatean, Kosovoko auziarengatik, prentsaurreko bateratuan haserretu egin zen Aleksandar Vucic Serbiako lehen ministroa, Ramak Kosovoren independentzia onartzeko eskatu baitzion[4].

Gobernua eta administrazioa

Banaketa administratiboa

AlbaniaNumberedPrefectures
Albaniako konderriak.

Herrialdea 12 konderri eta 36 barrutitan banatuta dago.

Hauek dira konderriak:

  1. Berat
  2. Dibër
  3. Durrës
  4. Elbasan
  5. Fier
  6. Gjirokastër
  7. Korçë
  8. Kukës
  9. Lezhë
  10. Shkodër
  11. Tirana
  12. Vlorë

Azpiegiturak

Aireportuak

See source Wikidata query..

Kultura

Albaniera hizkuntza ofizial bakarra da, mazedoniera, greziera eta beste mintzaira batzuk ere onartuta egon arren zonalde batzuetan. Halaber, Frankofoniaren kide elkartua da Albania.

Bestela, Berat eta Gjirokastërko hirigune historikoak alde batetik eta Butrint bestetik Gizateriaren Ondaretzat hartuta daude.

Albaniar ezagunak

  • Skanderbeg (14051468), militar eta erregea, Albaniako heroi nazionala.
  • Köprülü Mehmet Pasha (1583–1661), 1656tik–1661era Mehmed IV sultan otomandarraren visir handia.
  • Köprülü Fazıl Ahmet Pasha (1635–1676) 1661tik––1676 Mehmed IV sultan otomandarraren visir handia.
  • Kara Mustafa Pasha1 (1634–1683), 1676tik–1683ra Mehmed IV eta Suleiman II sultan otomandarren visir handia.
  • Köprülü Fazıl Mustafa Pasha (1637–1691), 1689tik––1691era Suleiman II eta Ahmed II sultan otomandarren visir handia.
  • Köprülü Hüseyin Pasha (–1702), 1697tik–1702ra Mustafa II sultan otomandarraren visir handia.
  • Köprülü Numan Pasha (–1719), 1710tik–1711ra Ahmed III sultan otomandarraren visir handia.
  • Köprülü Abdullah Pasha (–1735), 1723tik–1735ra Ahmed III eta Mahmud I sultan otomandarren visir handia.

Erreferentziak

  1. a b Euskaltzaindia 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak.
  2. Albania applies for EU membership, BBC News, 2009-04-28.
  3. «Albania Handiko banderak liskarrak eragin ditu Serbia-Albania partidan», EiTB, 2014-10-15
  4. «Kosovorengatik haserretu dira Serbia eta Albania», Berria, 2014-11-11

Kanpo estekak

.al

.al Albaniari dagokion herrialdeentzako goi mailako domeinua da. Telecommunications Regulatory Authority of Albaniak kudeatzen du.

2004ko Eurovision Abesti Lehiaketa

2004ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 49. edizioa izan zen. Istanbulgo Abdi İpekçi Arena aretoan ospatu zen, Turkian. Finalerdia maiatzaren 12an jokatu zen, eta finala maiatzaren 15ean. Aurkezleak Korhan Abay eta Meltem Cumbul izan ziren.

Garailea Ukrainako Ruslana izan zen, "Wild Dances" abestiarekin. Ukrainaren lehen garaipena izan zen.

Parte hartu nahi zuten herrialde kopuru hazkorra kudeatzeko, lehiaketa bi gauetan banatzea erabaki zuen Europako Irrati-Telebista Batasuna, finalerdi bat gehituz. Horrela, hogeita hamasei herrialde izan ziren partaide, aurreko edizioko errekorra baino hamar gehiago. Albania, Andorra, Bielorrusia eta Serbia eta Montenegrok lehen agerpena egin zuten. Aurreko ediziotik kanpo geratu ziren bost herrialde itzuli ziren: Danimarka, Finlandia, Lituania, Mazedoniako Errepublika eta Suitza. Monako hogeita bost urteko eten baten ostean itzuli zen lehiaketara.

Adriatikoa

Adriatikoa edo Itsaso Adriatikoa Mediterraneoaren beso bat da, Italiar penintsula Balkanetako penintsulatik bereizten duena, eta Apeninoen mendilerroa Alpe Dinarikoen mendilerrotik. Hegoaldean Itsaso Jonikoarekin muga egiten du, bien arteko muga Otrantoko itsasartea delarik

132.000 km2-ko azalera du, 200 km-ko zabalera maximoa (mendebaldetik ekialdera), eta 800 km-ko luzera maximoa (iparraldetik hegoaldera). Batez beste 240 metro sakon da, eta sakonera maximoa 1.222 metrokoa du.

Mendebaldeko itsasbazterrean Italia dago, eta ekialdekoan Eslovenia, Kroazia, Bosnia-Herzegovina, Montenegro eta Albania.

Portu nagusiak, garraiatutako tonen eta bidaiarien kopuruari dagokionez, Venezia, Split, Rijeka, Ancona, Bari, Brindisi, Ploče, Durres, Ravenna eta Trieste dira.

Bertan itsasoratzen dira Po, Soča (Isonzo), Krka, Neretva, Drin, Bojana eta Vjosë ibaiak.

Albaniako bandera

Albaniako bandera erdian bi burudun arrano beltza duen bandera gorria da. 1992ko apirilaren 7an erabaki zen.

Albaniako futbol selekzio nazionala

Albaniako futbol selekzio nazionala herrialde haren futbol gizonezko talde nagusia da. Elbasan Arena estadioan jokatzen ditu etxeko partidak, Elbasan hirian.

Albaniaren banaketa administratiboa

Albania administratiboki honela banatzen da:

12 konderri (albanieraz qark edo prefekturë)

36 barruti

351 udalerri

Albaniaren konkista

Albaniaren konkista (gaztelaniaz: La conquista de Albania) 1983 urtean eginiko euskal filma da. Alfonso Ungríak XIV. mendeko Nafarroako konpainiaren istorioa kontatzen du.

Albaniera

Albaniera (gjuha shqipe, ˈɟuha ˈʃcipɛ ahoskatua, edo shqip, ʃcip ahoskatua) indoeuropar hizkuntza da, Europako hego-ekialdean ia 6 milioi pertsonak hitz egiten dutena.

Balkanak

Balkanak edo Balkanetako penintsula, Europako hego-ekialdeko eskualde historiko eta geografikoa. Azalera 728.000 km² inguru da, eta 53 milioi biztanle ditu.

Danubio ibaiak eta haren adar Savak iparraldetik mugatzen dute, eta Adriatikoak, Mediterraneoak eta Itsaso Beltzak inguratzen dute gainerako aldeetatik. Otrantoko kanalak bereizten du Italiatik; Dardanelo eta Bosforo itsasarteek Asia Txikitik.

Hiru mendilerrok zeharkatzen dute Balkanetako penintsula: Dinariar Alpeak Albania eta Peloponesoko mendietatik luzatzen dira Mediterraneoraino; Balkanak ipar-ekialdean hedatzen dira eta Rodope mendiak Ipar Mazedoniaren iparraldean.

Eskualdean estatu hauek daude:

Albania

Bosnia-Herzegovina

Bulgaria

Grezia

Kosovo

Ipar Mazedoniako Errepublika

MontenegroLurraldearen gehiena Balkanetan duten estatuak:

Kroazia

SerbiaLurraldearen zati txikiak soilik dituzte Balkanetan:

Eslovenia

Italia (Trieste eta Goriziako zati bat.

Errumaniako Dobruja Iparraldea eskualdea.

Turkiako Traziako ekialdea.

Dinariar Alpeak

Dinariar Alpeak (kroazieraz eta bosnieraz: Dinarsko gorje edo Dinaridi, serbieraz: Динарске планине edo Динариди; eslovenieraz: Dinarsko gorstvo; italieraz: Alpi Dinariche) Hegoaldeko Europako mendikatea da, Eslovenia, Kroazia, Bosnia-Herzegovina, Serbia, Montenegro eta Albania zeharkatzen dituena.

Mendikateak 645 km luzera du Adriatikotik Šar-Korab mendigunera. Dinariar Alpeen mendirik altuena 2692 metroko Prokletije, Montenegro eta Albania arteko mugan kokaturik.

Ekialdeko Europa

Ekialdeko Europa, berez, Europako ekialdean dagoen eskualdea da. Hala ere, Europako ekialde eta mendebaldearen arteko ezberdintzea historikoki ezberdina izan da. Mugak zehazterako garaian, Europaren erdialdea non dagoen begiratu behar da, hau politikoki aldatu baita. Adibidez XX. mendearen erdialdean Polonia edo Hungaria, SESBekin batera zeudenak politikoki, Ekialdeko Europa kontsideratzen ziren. Gaur egun eurek Europa Zentraltzat dute euren burua, Errepublika Sobietar horiekin ez nahasteko.

Nazio Batuen Erakundeak 1989an honako herrialdeak sartu zituenu izen horren azpian:

Bielorrusia

Bulgaria

Txekiar Errepublika

Alemaniako Errepublika Demokratikoa

Hungaria

Moldavia

Polonia

Errumania

Errusia

Eslovakia

UkrainaHorretaz gain honako SESBeko kide ohiak ere sartu ohi dira:

Armenia

Azerbaijan

Estonia

Georgia

Letonia

LituaniaKasu askotan Balkanetako herrialdeak ere sartzen dira definizioan:

Albania

Bosnia eta Herzegovina

Ipar Mazedonia

Montenegro

Serbia

Kroazia

Eslovenia

Ipar Mazedoniako Errepublika

Ipar Mazedonia (mazedonieraz: Северна Македонија, Severna Makedonija, [ˈsɛvɛrna makɛˈdɔnija] ahoskatuta), ofizialki Ipar Mazedoniako Errepublika (mazedonieraz: Република Северна Македонија, Republika Severna Makedonija [rɛˈpublika ˈsɛvɛrna makɛˈdɔnija] ahoskatua), Europako estatu itsasgabea da, Balkanetako penintsulan kokatua. Mugakide ditu Serbia eta Kosovo iparraldean, Albania mendebaldean, Grezia hegoaldean eta Bulgaria ekialdean. Hiriburua Skopje da.

1991ko irailaren 8an independentzia aldarrikatu zuenetik 2019ko otsailaren 12ra estatuak Mazedoniako Errepublika izen ofiziala eta Mazedonia izen laburtua erabili zituen. Izen horien erabilerak Greziarekin gatazka piztu zuen. Izan ere, Greziak izen bereko eskualde historiko bat duenez, ez zizkion izen horiek erabiltzea onartzen. Horregatik, gatazkak iraun zuen bitartean, Mazedoniako Jugoslaviar Errepublika Ohia (ingelesezko Former Yugoslavian Republic of Macedoniatik) behin-behineko izendapen ofiziala erabili zuen nazioarteko erakundeetan.Ipar Mazedonia NBEko kide da, baita Europako Kontseiluko kidea ere. Horiez gain, Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundean eta Munduko Merkataritza Erakundean parte hartzen du. 2005eko abendutik, Europako Batasunean sartzeko hautagaia da, baita NATOn sartzekoa ere.

Jonikoa

Jonikoa edo Itsaso Jonikoa (italieraz: Mare Ionio; grezieraz: Ιόνιο Πέλαγος, Ionio Pelagos; albanieraz: Deti Jon) Mediterranear itsasoaren beso bat da, Itsaso Adriatikoaren hegoaldean. Honako mugak ditu: mendebaldean Italia, Calabria, Sizilia eta Salentoko penintsula barne, ekialdean bai Albania bai Uharte Jonikoak eta hego-ekialdean Grezia. Messinako itsasartearen bidez Tirreniar itsasoarekin eta Otrantoko Kanalaren bidez Itsaso Adriatikoarekin loturak ditu.

Itsaso Jonikoa munduan sumendi gehien dituen area da.

Lehen ministro

Lehen ministroa sistema parlamentarioa duten Estatu batzuetan gobernuburutzat diharduen ministroa da.

Mazedoniera

Mazedoniera (македонски јазик, makedonski jazik, maˈkɛdɔnski ˈjazik ahoskatua) indoeuropar hizkuntza da, jatorriz Europako hego-ekialdean egindakoa, diasporan ere komunitate esanguratsuak egon arren.

Grafia zirilikoa du eta bulgariera da haren mintzairarik hurbilena.

Serbia

Serbia (izen ofiziala Serbiako Errepublika; serbieraz: Република Србија) Europako estatu itsasgabe bat da, Balkanetako penintsulakoa. Hiriburu eta hiri nagusia Belgrad da. Jugoslavia zena desegitetik sortu diren sei estatuetatik bat da. Hiru lurraldek osatzen zuten Serbia: Kosovoko probintzia, Voivodinako probintziak eta Erdialdeko Serbiak. 2008ko otsailaren 17an Kosovoko Parlamentuak Serbiarekiko independentzia aldarrikatu zuen alde bakarretik eta ordutik herrialde independentea den arren, Serbiako gobernuak ez du estatu berria onartu.

Bere mugak hauek dira: ipar-ekialdean, Bulgaria eta Errumania; hegoaldean, Ipar Mazedonia eta Albania; mendebalean, Montenegro, Bosnia-Herzegovina eta Kroazia, eta iparraldean, Hungaria.

Serbia eta Montenegro

Serbia eta Montenegro Serbia eta Montenegro jugoslaviar errepublikek osatu zuten Estatu batasun bat izan zen (batasun politikoa). Europa erdi-hegoaldean kokatua, Balkanen penintsularen mendebaldean eta mugakide Bosnia eta Herzegovina eta Kroazia mendebaldean, Hungaria iparraldean, Errumania eta Bulgaria ekialdean, Mazedoniako Errepublika hegoaldean eta Albania hego-mendebaldean zituen.

Antzinako batasuneko eta gaur egungo Serbiaren hiriburua Belgrad da; Montenegroko hiriburua aldiz, Podgorica da.

Mediterraneo itsasoa inguratzen duten estatuak

 Albania ·  Aljeria ·  Bosnia-Herzegovina ·  Egipto ·  Eslovenia ·  Espainia ·  Frantzia ·  Gibraltar ·  Grezia ·  Israel ·  Italia ·  Kroazia ·  Libano ·  Libia ·  Malta ·  Monako ·  Montenegro ·  Maroko ·  Palestina ·  Siria ·  Tunisia ·  Turkia ·  Zipre

Europako herrialdeak

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.