Akadiera

Akadiera[1] (lišānum akkadītum) ekialdeko hizkuntza semitikoa da, haraitzina Mesopotamian, bertzeak bertze, asiriarrek eta babiloniarrek erabilia. Haren sorburua Akad hirian zuen.

Mesopotamiara semiten uhinekin heldu zen 2800 K.a. urteetan. Gero, Akadtar Inperioan hizkuntz ofiziala bihurtu zen sumerieraren ordez. Idazkera kuneiformea erabiltzen zuen. Maritik (gaurko Siriako ekialdean) Susara (Iraneko hegoaldean) zabaldu zen. K.a. 2000 urteetan antzinako akadieratik bi hizkera irten dira: babiloniera eta asiriera.

Hammurabi Kodea babilonieraz idatzita dago. Bere garaian babiloniera Ekialde Hurbilan lingua franca zen (adibidez, Egiptoko faraoien eta hititen erregeen artean); baina Persiar Inperioarekin pixkanaka, herriko hizkuntza bezala desagertu zen, eta IIIg. mendetik aurrera idatzitik ez dago.

Akadiera
Datu orokorrak
Lurralde eremua Asiria eta Babilonia
Hiztunak hildakoa (K . o. 100)
Ofizialtasuna hasieran Akad,
gero lingua franca Ekialde Hurbilean
Eskualdea Mesopotamia
Hizkuntza familia
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia SOV hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea
Alfabetoa Idazkera kuneiforme
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2 akk
ISO 639-3 akk
Glottolog akka1240

Erreferentzia

  1. Euskaltzaindia 47. araua= Hizkuntza hilak eta klasikoak.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Akadtar Inperioa

Akadtar Inperioa Mesopotamiako erdialdeko inperioa zen, Akad hiriaren lurraldeek osatua. Kaldea iparraldeko eskualde bat zen, hau da, Behe Mesopotamia, Asiria ipar-ekialdean eta Sumer hegoaldean, Babiloniaren aurreko antzinako historiaren garaian, non akadiera sortu zen.

Akadeko lurraldea izena ere erabiltzen da. Lurraldea hitza (akadieraz mat), herrialde hitzaren baliokide den hitz bat da: honela, Israelgo Lurraldea, Hattiko Lurraldea edo Egiptoko Lurraldea, adibidez, Israel, Hattusa eta Egiptori erreferentzia egiteko erabiltzen da. Akad izena, hiri batek ere izan zuen (Agade), oso garrantzitsua izan zena eskualdean garai hartan, eta honengandik, eskualde guzti honek hartu zuen izena.

Babilonia, eskualde bezala, Akad eta Sumerren lurralde konbinatuen bidez sortu zen. Akadierak, babiloniera eratu arte eboluzionatu zuen, sumertar hizkuntza desagertu egin zen bitartean. Akadtarrek, sumertarrek bezala, idazkera kuneiformea erabili zuten arren, euren hizkuntzara itzuli zuten.

Ez da ezagutzen Sargon Akadekoaren garaia baino lehenagoko akadieraz idatzitako dokumenturik. Sargon, tradizionalki, Akad eta Sumerreko batutako inperio baten lehen gobernari bezala deskribatzen da. Bera baino lehenago, Sumer hedatzen joan zen Lugalzagesi izeneko errege baten gobernupean, Urukekoa (Bibliako Erech). Hala ere, Sargonek, prozesua, bere aurreko errege sumertarren ahaleginetatik haratuago eraman zuen, eta inguruetako eskualde asko konkistatu zituen, Mediterraneora eta Anatoliara iritsi zen inperio bat sortzeko.

Asiriar-babiloniar literatura berantiarrean, Akad izena, errege tituluaren zati bezala agertzen da, Sumerrekin lotua, hau da: ez semitera: lugal Kengi (ki) Uru (ki), akadtar esaera honen baliokidea dena: sar mat Sumeri u Akadi, hau da, "Akad eta Sumerreko erregea", itxura guztien arabera, soilik "Babiloniako erregea" esan nahi zuena, hau da, Behe Mesopotamiako erregea, antzinakoen Senaar lurraldea, jatorrizko Sumer edo Kaldeako Erregea (antzinakoen mat-Kaldu)

Amorrita

Amorritak (sumerieraz: 𒈥𒌅 MAR.TU; akadieraz: Tidnum edo Amurrūm; egiptoeraz: Amar; hebreeraz: אמורי‎, ʼĔmōrī) Kanaanen (Hasiera 10:6, 16 ) jatorria zuen herri nomada baten kideak izan ziren. Borrokalari sutsuak izan ziren eta K.a. XXI. mendean Siria, Kanaan eta Eufratesko mendebaldean zegoen eskualdea okupatu zuten, bitan Babilonia bera hartuz. Hamurabi erregearen arbasoak amorritak zirela uste dute. Akadierazko eta sumerierazko testuetan Amurru hitza agertzen denean, herriari berari edo bere jainko nagusiari buruz ari ziren.

Astarte

Astarte (antzinako grezieraz: Ἀστάρτη, Astártē; fenizieraz: 𐤏𐤔𐤕𐤓𐤕, NAF: [ʻštrt], Axtart; 𐎓𐎘𐎚𐎗𐎚 , ʻṯtrt, "ʻAṯtart" edo "ʻAthtart"; akadieraz: 𒀭𒊍𒁯𒌓; etruskoz: 𐌖𐌍𐌉 𐌀𐌔𐌕𐌛𐌄; Babilonian, Ixtar) semiten jainkosa bat izan zen, grekoen artean Ἀστάρτη Astarte izenez ezaguna. Sumertarren Innina bera da. Maitasunaren, atseginaren eta ugalkortasunaren jainkosa; emankortasunaren eta artizarraren irudia; Sin ilargiaren alaba eta Xamax eguzkiaren arreba. Gilgamexen mitoaren arabera, ilunpearen eta argien erresumen arteko lotura zen. Bere gurtza Babilonia, Asiria, Siria, Fenizia eta are israeldarren artean hedatua zen (Biblian haren gurtza gaitzetsi egiten da behin eta berriro).

Babilonia (hiria)

Babilonia (akadieraz: Bābili(m); sumerieraz: KÁ.DINGIR.RAKI, arabieraz: بابل‎, Bābil; hebreeraz: בָּבֶל‎, Bāḇel; antzinako grezieraz: Βαβυλών, Babylṓn; antzinako persieraz: 𐎲𐎠𐎲𐎡𐎽𐎢‎ Bābiru) Mesopotamian, Eufratesen bazterretan, kokatutako antzinako hiria izan zen. Gaur egungo Al-Hillah hiriaren (Irak) ondoan zegoen, Bagdadetik 100 km hegoaldera. K.a. 2. milurtekoaren hasieratik aurrera hiri hau Behe Mesopotamian, eta haratuago ere, hedatuz joan zen Babiloniar Inperioaren hiriburua izan zen. K.a. VI. mendean, Nabukodonosor II.aren garaian, izan zuen goren aldia. Garai hartan munduko hiririk handienetako bat zen, eta haren hondakinek 1.000 Hako eremua hartzen dute.

Edom

Edom edo Idumea (hebreeraz: אֱדוֹם‎ Edom, hebreera tiberiarrez ʾĔḏôm; akadieraz: Udumi; asiriera klasikoz: ܐܕܘܡ‎), gorri hitzarentzako hitz biblikoa bezala ahoskatzen da, eta, ohi, Edomgo harea gorrixkako harriak izendatzeko erabiltzen da. Bere kideek edomdar edo idumear jentilizio zuten.Edom, Bibliaren arabera, Esaurentzako izen ordezko bat ere bada. Hasieraren liburuak "gorri" hitza, zenbait alditan erabiltzen du Esauri erreferentzia egiten dionean, honela, kolore gorria eta Esauren artean lotura bat sortuz, bere ilearen kolore gorriaren ondorioz. Esauren ondorengoak, Edomita deituak dira, eta, bizi izan ziren lekua, Edomgo lurraldea. Beranduago, erromatarrek, edomdarrei, idumear deitu zieten.

Ohi, Edomgo lurraldea, Aravah uaditik ekialdera dauden mendietan kokatzen da, Jordania eta Israelen arteko hegoaldeko mugan, Arabiar Penintsularen iparraldera hedatuz.

Duela gutxira arte, tokiko azterketetan oinarrituz, Edomgo erresuma, soilik K.a. VIII. mendetik aurrera existitu zela estimatu izan da, eta baliogabetzat jotzen ziren Itun Zaharrean agertzen ziren erresuma honi buruzko erreferentziak, baina, berriki eginiko azterketa batzuk, 2005ean Antiquity aldizkarian argitaratuak izan zirenak, toki horretan, Salomon erregearen garaian, kobrea lantzen zuen erresuma baten existentzia erakusten dute. Kobrearen esplotazioaren zantzuak aurkitu ziren K.a. XII. eta K.a. XI. mendeetan. Gotortutako eraikin garrantzitsuen eta eskala industrialean ekoiztutako metalen arrastoak ere aurkitu ziren, gutxienez ehun eraikin zituen hiri batean.

El

ʾĒl (aleph-lamed idatzita, (adibidez 𐎛𐎍 , fenizieraz: 𐤋𐤀, hebreeraz: אל‎, asiriera klasikoz: ܐܠ‎, arabieraz: إل‎ edo إله, akadieraz: ilu hitzaren ahaidea) Iparmendebaldeko hizkuntza semitikoetan jainko esateko erabiltzen den hitza da. Akadierazko ilumen parekoa da.

Canaanitar erlijioan edo Ekialde Hurbileko erlijio askotan Eli edo Il jainko gorena zen, gizaki guztien aita eta izaki guztien sortzailea eta Asherahren senarra. Hala agertzen da idatzia Ugariteko tauletan, Sirian.Eblako artxiboko hondakinen artean, Siriako Tell Mardikhen, El agertu zen idatzia jainkoen zerrenda batean, jainko guzti horien aita gisa. Hondakin hauek K.a. XXIV. mendekoak dira. Kondaira batzuen arabera bi emazten zituen eta bere semeekin batera santutegi bat eraiki zuen desertuan. Bere semerik garrantzitsuenak Hadad, Yam eta Mot ziren.

Idazkera kuneiforme

Idazkera kuneiformea arrasto arkeologikoak aurkitu diren idazkera motarik zaharrena dela onartuta dago (hala ere, berriki eginiko indusketetan, ustez kuneiformea baino idazkera zaharragoan idatzita dauden Antzinako Egiptoko taulatxo batzuk aurkitu dira; baieztatzeke dago datu hori). Sumertarrek K.a. IV. milurtekoaren amaieran sortu zuten, piktograma sistematzat. Denbora aurrera joan ahala, irudikapen piktorikoak sinpleagoak eta abstraktuagoak bihurtu ziren, idazkera kuneiformea eratzeraino.

Sumeriera, akadiera, elamitera, hititera eta lubitera idazteko egokitu zen eta antzinako persiera eta ugariteraren alfabetoen abiapuntua izan zen.

Ixtar

Ixtar (sumerieraz: 𒀭𒌋𒁯, DIŠTAR; akadieraz: 𒀭𒈹 ) Mesopotamiako mitologian maitasunaren, bizitzaren, ugalkortasunaren eta gerraren jainkosa babiloniarra zen, baita garrantzi gutxiagoko zenbait gairen patroia ere. Sumerren Inanna bezala ezagutzen zen, antzinako Armenian edo Urartun Anahit bezala eta Astarte bezala Kanaanen, Fenizian eta abrahamdar erlijioetan. Ixtarrek edo Inannak Jainkosa amaren eredua irudikatzen du.

Sumerian Inanna bezala ezagutzen zen, eta ondoren baita Babilonian ere, eta hiri honek bere eragin kulturala izan zuen Ekialde Ertain guztian Zeruko Erregina eta Lurreko Anderea ohorezko tituluak jasotzen ditu.

Joseph Campbellen iritziz, xtar/Inanna, Tammuz jainkoari bularra ematen diona, Afrodita jainkosa bera da, baita Isis egiptoar jainkosa ere, Horus elikatzen duena.

Jehu

Jehu (hebreeraz: יֵהוּא‎, Yehu, "Bera da Yahu" esan nahi duena; akadieraz: Ia-ú-a; latinez: Iehu) Israelgo erregea (K.a. 842 ? - 815 ?) izan zen. Ajaben gobernuaren aurkako izan zen eta Baal jainkoaren gurtza kendu zuen. Transjordaniako lurraldea galdu zuen. Erregeen II. Liburuan daude bilduta Jehuren eginkizunak.

Kanbises I.a

Kanbises I.a (antzinako persieraz: Kambūǰiya‎; antzinako grezieraz: Καμβύσης; persieraz: کمبوجيه يکم ‎; akadieraz: Kambuziya) Persia gobernatu zuen akemenestar leinuaren kidea izan zen. Anshamgo erregea (K.a. 600-559 inguruan). Ziro I.aren semea eta Ziro II.aren aita zen. Ziaxares eta Astiages mediar erregeen mendeko izan zen.

Kasita

Kasita (akadieraz: kaššû) antzinako Ekialde Hurbileko herria izan zen, jatorria Persiako Zagros mendietan zuena. Mesopotamiara iritsi eta Babilonia gobernatu zuten K.a. 1531 eta K.a. 1155 bitartean.

MUL.APIN

MUL.APIN (akadieraz: 𒀯𒀳) edo Astrolabio B Babiloniako astronomia eta astrologiari buruzko bilduma batek duen izena da, bere incipitari aipamena eginez. Antzinaroko izar-katalogo bat da, lehenagoko Hiru Izarren Sistema lanaren jarraipena, baina askoz zehatzagoa. Ziurrena da K.a. XI. mendean egin izana.

Testuak 6 izar eta konstelazioren izena biltzen du, eta horien agerpena, desagerpena eta goreneko puntuaren datak zehazten ditu, Babiloniako izarren mapa eraikitzen laguntzen diguna.

Testua K.a. VII. mendeko bi kopiatan gordeta dago, eta euren hasieraren izena daramate, MULAPIN, "Goldea", Triangulum konstelazioa eta Gamma Andromedae izarrarekin lotzen dena.

Ninive

Ninive (akadieraz: Ninwe; asiriera klasikoz: ܢܸܢܘܵܐ‎; hebreeraz: נינוה‎ Nīnewē; grezieraz: Νινευή Nineuē; Naynuwa; persieraz: نینوا‎ latinez: Nineve arabieraz: نينوى‎ Ninawa) Asiriako hiri garrantzitsu bat zen, gaur egungo Irakeko Mosul hiritik gertu zegoena, Jonasen Liburuan "hiri biziki handia" bezala deskribatua, Tigris ibaiaren ekialdeko ertzean dago, honen luzeran zehar 50 kilometroz hedatzen dena, 20 kilometroko batez besteko zabalerarekin, edo gehiago, ibaitik ekialdeko muinoetaraino. Eremu zabal guzti hau, gaur egun, hondakin eremu erraldoi bat da.

Tigris eta Khosr ibaien arteko bateratzean kokatua, Ninive, Tigris ibaia gurutzatzen zuten merkataritza ibilbidean igaropuntu garrantzitsua zen. Erdialdeko posizio bat zuen Mediterraneotik Indiako ozeanorainoko ibilbideetan, honela, ekialdea eta mendebaldea lotuz, toki askotako eraginak eta aberastasunak jasoz. Historiako antzinako hiririk handienetako bat izatera iritsi zen.

Nippur

Nippur (sumerieraz Nibru, akadieraz: Nibbur), antzinako sumertar herri bat izan zen, bere lehen hondakinak, K.a. 5. milurtekoak direlarik. Nippurren zegoen zerua eta sorreraren jainkoa zen Enlilen tenplu nagusia. Identifikazioa hain zen handia, sumerreko idazkera kuneiformean, "Nibru" (Nippur) eta "Enlil" hitzak, modu berean idazten zirela. Egungo hondakin zelaiaren ondoan, oraindik populaturik dagoen herrixka bat dago, arabieraz Niffer bezala ezagutzen dena. Paper garrantzitsua izan zuen gune erlijioso bezala, hurrengo garaietan, Akadiar Inperioan, Lagasheko bigarren dinastian edo Urko hirugarren dinastian mantendu zena. Azken garaikoak dira, aurkitutako sumertar tenplu tipikoak. Gaur egun, Nippurreko hondakinak, Bagdadetik 160 kilometro inguru hego-ekialdera daude, egungo Diwaniyatik gertu, Iraken.

Hiria, Shatt-en Nil ibaiaren bi ertzetan zegoen, Eufratesen ibilgurik antzinakoenetako bat. Ibaiaren ibilgua, historian zehar, aldatuz joan zen, eta, gaur egun, Nippurren hondakinak, Eufrates eta Tigris ibaien artean daude. Ibaiak, bi zatitan banatzen zuen hiria. Hondakin hauen artean punturik gorenena, inguratzen duen lautadaren gainetik 30 metro altxatzen den kono formako muino bat da, kanalaren ibilguaren ipar-mendebaldean, arabiarren artean, "Bint el-Amiror" (printzearen alaba) bezala ezagutzen dena.

Tammuz (jainkoa)

Tammuz edo Dumuzi (asirieraz: ܬܡܘܙ; hebreeraz: תַּמּוּז‎, trans.: Tammuz, tiberieraz: Tammûz; arabieraz: تمّوز‎ Tammūz; akadieraz: Duʾzu, Dūzu; sumerieraz: Dumuzid (DUMU.ZI(D), "seme leial edo benetakoa") Sumerian, emankortasunaren jainkoa izan zen. Sumeriarrek urtean hilabete bat eskaintzen zioten, eta ohitura hori gorde da egutegi hebrearrean eta arabiarrean, tammuz deitzen baitiote egutegi horietan uztaila-abuztuari dagokion hilabeteari. Fenizian eta Sirian Adonis, “Ene jauna”, izena eman zioten.

Tiglath-Pileser III.a

Tiglath-Pileser III.a (akadieraz: Tukultī-Apil-Ešarra), Asiriako errege garrantzitsu bat izan zen K.a. VIII. mendean. K.a. 745etik K.a. 727 arte gobernatu zuen. Historiako komandanterik arrakastatsuenetakotzat hartzen da. Bere konkistek, antzinako asiriarrek ezagutzen zuten munduaren zatirik gehiena hartu zuten.

Tiro

Tiro (arabieraz: صور‎, Ṣūr; fenizieraz: , Ṣur; hebreeraz: צוֹר‎, Tzor; tiberiar hebreeraz: צר, Ṣōr; akadieraz: 𒋗𒊒, Ṣurru; antzinako grezieraz: Τύρος, Týros; turkieraz: Sur; latinez: Tyrus) Libanoko hiria da, 2003an 117.000 biztanle inguru zituena. Antzinako feniziar hiri hau egungo Libanoko hegoaldean dago, Mediterraneo itsasoaren ertzean. Kostaldetik hurbil zegoen uharte batean eraiki zuten feniziar semitek K.a. 2000. urte aldera.

Ur (hiria)

Ur (sumerieraz: 𒋀𒀕𒆠, URIM2KI, edo sumerieraz: 𒋀𒀊𒆠, URIM5KI; akadieraz: Uru;arabieraz: أور‎) antzinako Sumerreko estatu-hiri nagusienetariko bat izan zen, egungo Irakeko Dhi Qar muhafazahen dagoen Tell el-Muqayyar herrian kokatuta. Lehen Eufrates ibaiak Persiar Golkoan zuen bokalean egon arren, egun lehorrean dago, Nasiriyahtik 16 kilometrotara.

Hiriko jainko zaindaria Nanna zen, sumertar ilargiaren jainkosa, eta hiriak handik bere izena hartu zuen.

Bertan Urreko Zigurat Handiaren hondarrak daude, 1930eko hamarkadan induskatua izan zena. Nannaren ohorezko tenplu hau Ur-Nammuren erreinaldian, K.a. XXI. mendean, eraikia eta Nabonidusen erreinaldian, K.a. VI. mendean, berreraikia izan zen.

Xamax

Xamax (sumerieraz: 𒀭𒌓, Utu; akadieraz: Šamaš, "eguzki";), eguzkiaren eta justiziaren jainkoa zen Mesopotamiako mitologian. Bere santutegi nagusia, Sippar hirian zegoen. Bere izena beste hizkuntza batzuetako hitzekin ere erlazionatuta dago, adibidez asiriera klasikoz: ܫܡܫܐ‎ šemša edo šimšu, hebreeraz: שֶׁמֶשׁ‎ šemeš, eta arabieraz: شمس‎ šams.

Sumertar garaian, bere santutegi nagusia, Larsa hirian zegoen. Garai honetan, Nanna eta Ningalen semetzat eta Inanna eta Ixkurren anai-nebatzat hartzen zen. Akadiar garaian, Sin eta Ixtarrekin batera "Harreman zerutiardun jainkoen hirukoa" zen. Akadiar eta babiloniarrek, Xamax, Anuren semetzat hartzen zuten, edo, beste batzuetan, Enlilena.

Batzuetan, bere emazte Xeridarekin agertzen da (Aya akadiar eta babiloniarrentzat). Zortzi puntako eguzki disko batekin, edo, sorbaldetatik, su garrak jariatzen zituen giza irudi baten bidez irudikatzen zen; ondorengo garaian, bere ikurra, balantza ere izan zen. 20 zenbakiarekin identifikatzen zen.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.