Abestirik Ederrena

Kantarik Ederrena[1] (hebreeraz: שִׁירהַשִּׁירִים‎ Šîr HaŠîrîm; LXX.ren grezieraz: ᾎσμα ᾎσμάτων Aisma Aismatōn;[2] Vulgataren latinez: Cantĭcum Canticōrum[3]) Itun Zaharreko liburua da, Tanajen azken atalean, Ketuvimen, dagoena.

Salomonena bide zen liburu hau, seguruenik K.a. V edo VI. mendean idatzia da[4].

Protagonistak emakume bat (bertso batean "shunemdarra" deitua, AE 6:13) eta gizon bat ditu, elkarren arteko gorteiatzetik burutzera deskribatuz. Eduki erlijiosoa ez duenez, batzutan Jainkoa eta Israel arteko harremanaren metaforatzat jo dute.

Liburuaren hasieran Salomon aipatzen da liburuaren egiletzat, eta hala ulertu izan da erlijio juduan eta erlijio kristauan. Baina, egia izatera, obrak K.a. X. mendean egina izan behar zuen, eta hori ez da sinesgarria, Bibliako lehenengo bost liburuak ez baitziren idatzi K.a. VII. mendera arte. Egiletza Salomoni egoztea, beraz, ez da erreala. Testuan ageri den hebreera-mota, gainera, berandukoa da eta badu arameeraren eta grekoaren eragina ere. Arrazoi filologiko horietan oinarriturik, jotzen da K.a. IV. mendean idatziko zela.

Llyfr Caniad Solomon - Caerwynt 2
XII. mendeko eskuizkribu bateko bikote bat.

Ezaugarriak

Kantarik Ederrena maitasunezko kanta-bilduma da, amodio-poema, da. Maitasunaren betiko gai eta hizkera erabiltzen ditu.

Poemen elkarrizketa gisa eratua dago. Ez da beti erraza zati bakoitza solaskideen artean banatzea, ezta poema osoaren egitura eta zatien mozketak erabakitzea ere. Baditu, hala ere, barne-batasuna ematen dioten zenbait osagai: protagonista berberak txandatuz doaz hasieratik azkena arte eta hainbat esaldi, irudi, gai eta atal oso errepikatzen dira.

Maitasuna da liburuaren gaia, emakumea eta gizona elkarrekin lotzen dituen maitasuna: maitasunaren miraria, harriduraz eta xarmaz inguratua; bere argitan mundua antzaldatzen duen maitasuna, dena bere sinbolo eta adierazpide bihurtzen duela: baratze eta zuhaitzak, loreak eta fruituak, hiria eta landa, lurrinak eta zaporeak… Mundua maitasunaren inguruan bildua ematen du. Zentzumen guztiek dute parte maitasunaren festan.

Kantarik Ederreneko maitasuna gorpuztua da, eta gorputzaren miresmena aipagarria da poeman; baina, era berean, pertsonari bere barne-muinean dagokiona ere bai: «Nirea da maitea eta ni harena» (2,16; 6,3).

Maitasuna ezin da erosi –dohain librea da– eta heriotza bera ere ezeztatzeko indarra du (8,6-7). Maitasunaren dialektika ere poema osoan nabari da: presentzia eta absentzia, gozamena eta nostalgia, lorpena eta etengabeko bilaketa… Maitasunak harantzago du beti betetasuna. «Zatoz, zatoz» errepikatu ondoren (2,10.13; 7,12), «Zoaz ihesi» esanez (8,14) bukatzen da poema, adierazi nahian jabetza iheskorra dela maitasuna.

Interpretazioa

Inolako aipamen erlijiosorik gabe giza maitasun hutsa ospatzen du liburuak, eta hori harrigarria da judu- nahiz kristau-tradizioan; harrigarria, orobat, Bibliaren barnean aurkitzea. Harridura hori leuntzeko, interpretazio alegorikora jo ohi da maiz, maitaleengan Jainkoa eta herria nahiz Kristo eta Eliza ikusiz, eta kanta osoa Jainkoaren eta gizakiaren maitasun-harremanen sinbolo gisa irakurriz. Hala ere, argi dago Kantarik Ederrenak giza maitasuna bere osotasunean kantatzen duela. Horregatik, interpretazioa honela egin da: «Jainkoa maitasuna denez» (1 J 4,8), egiazko giza maitasuna Jainkoaren beraren isla da, eta maitasunak sortzen dituen hitz ederrak Jainkoaren hitz dira. Ez giza maitasuna kenduz, baizik eta sakonduz eta finkatuz hurbil daiteke sinestuna Jainkoarengana.

Eskema

Ordena jakinik ez duenez, sailkapena ez da erraza. Sailkapenik berrien eta onartuenaren arabera, atariko bat, bost kanta eta bi eranskin ditu:

  • Atarikoa (1, 2-4)
    • Maitasuna ospatuz (1,2-4)
  • Lehen kanta (1, 5 - 2,7)
    • Mahastizaina eta artzaina (1,5-8)
    • Nire nardoari usain gozoa dario (1,9-17)
    • Maitasuna ezaugarri (2,1-7)
  • Bigarren kanta (2, 8 - 3, 5)
    • Udaberria (2,8-14)
    • Azeriak (2,15-17)
    • Bilatu eta aurkitu (3,1-5)
  • Hirugarren kanta (3, 6 - 5, 1)
    • Eztei-segizioa (3,6-11)
    • Honelakoa da ene laztana (4,1-7)
    • Zatoz! (4,8-11)
    • Baratzea (4,12-5,1)
  • Laugarren kanta (5, 2 - 6, 3)
    • Hurbil eta urruti (5,2-8)
    • Honelakoa da ene maitea (5,9-6,1)
    • Nirea da maitea (6,2-3)
  • Bosgarren kanta (6, 4 - 8, 7)
    • Bat bakarra ene laztana (6,4-10)
    • Antzaldaketa (6,11-12)
    • Dantza (7,1-6)
    • Elkarren irrikaz (7,7-14)
    • Besarkada (8,1-4)
    • Maitasuna eta Herioa (8,5-7)
  • Eranskinak
    • Zorion-eskaintza (8,8-10)
    • Neure mahastia (8,11-12)
    • Agurra (8,13-14)

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2. Rahlfs (1979) Septuaginta 2 Stuttgart: Deutsche Bibelgesellschaft 260 or..
  3. newadvent.org www.newadvent.org
  4. Lur entziklopedietatik hartua.

Kanpo loturak

  • [1] Biblia euskaraz
Biblia

Biblia (antzinako grezieraz: τὰ βιβλία, tà biblía, «Liburuak») judaismoaren, samaritanismoaren, kristautasunaren eta rastafarismoaren idazki sakratu eta nagusiak biltzen dituen liburu bilduma da. Erlijio horietako sinestunen ustez, Biblian Jainkoaren hitza jakinarazten zaie gizakiei.

Bi atal nagusi ditu, Hebrear Biblia eta kristauen Itun Berria. Kristauek Hebrear Bibliari Itun Zahar deitzen diote. Hebrear Bibliako testuak gehienbat hebreeraz idatzi ziren (zati batzuk, arameraz), eta Jesu Kristo jaio aurreko Israelgo herriaren historia kontatzen duten liburuek osatzen dute. Kristauek ez bezala, hebrearrek ez dute Jesus Nazaretekoa (Jesu Kristo) Jainkoaren semetzat aitortzen; horregatik, ez dute Itun Berria liburu sakratutzat onartzen. Itun Berria hasierako kristau batzuek idatzitako hainbat idazkiren bilduma da, I. mendeko koiné grezieraz idatzia; kristau idazle horietatik gehienak Kristoren judu dizipuluak zirela uste eta sinesten da. Kristau denominazioen artean ere desadostasunak daude, ea zer sartu behar litzatekeen kanonean, bereziki apokrifoei dagokienez.

Itun Zaharra

Itun Zaharra kristauen Bibliako lehen azpiatala da (bestea Itun Berria da). Nazareteko Jesus jaio aurretik idatzitako liburu sakratuak biltzen ditu, juduen liburu sakratuak hain zuzen. Lau sail nagusitan banatzen da: Pentateukoa edo Moisesen legea, liburu historikoak, olerki eta jakintza liburuak eta profeten liburuak.

Juduen liburu sakratuak hebreeraz idatzi ziren, eta kristauek horiexek hartu zituzten oinarri. Hala ere, grekerara itzuli zen bertsioan (Hirurogeita hamarrak) beste liburu batzuk gehitu ziren. Azken bertsio hau da Eliza Katolikoak sakratutzat hartzen duena, latinez idatzitako Vulgata bertsioa hain zuzen. Protestanteek nagusiki juduek onartzen dituzten liburuak hartzen dituzte sakratutzat soilik. Protestanteek ez baina katolikoek onartzen dituzten liburuei deuterokanoniko deritze (bigarren kanonekoak esan nahi du).

Jakinduriaren Liburua

Jakinduriaren Liburua edo Salomonen jakinduriaren Liburua Bibliako Itun Zaharreko liburu bat da, Olerki eta Jakituriazko liburuen sailekoa. Biblian, Abestirik Ederrena du aurrean, eta Ecclesiastes ondotik.

Literatura erotikoa

Literatura erotikoa genero literario bat da non erotismoarekin eta sexuarekin lotutako testuak sailkatzen diren. Horren barruan mota askotako testuak aurki daitezke, muturreko pornografiatik anbiguotasun handiko testuetara. Pornografia eta erotismo artean bereiztea ez da lan erraza. Esan ohi da pornografia harreman sexualen deskribapen hutsa eta gordina den bitartean, erotismoa poetikoagoa zein leunagoa izango litzateke. Dena dela, bien arteko lotura zuzena den bitartean, biak bereiztea oso zaila da eta askotan eztabaida horren atzean aurreiritziak eta jarrera moralizatzaileak ezkutatzen dira.

Genero honen barruan ipuinak, eleberriak, antzerki-lanak eta sexuari buruzko eskuliburuak kokatzen dira.

Historikoki lehenengo testu erotikoak oso zaharrak dira. Esaterako, hor ditugu Egiptoko papiroak, Bibliaren "Abestirik Ederrena" eta Kama Sutra. Euskal Literaturan oso berandu hasi da genero hau lantzen; beste gauza askotan bezala antzindaria Jon Mirande izan zen.

Mugeta (botanika)

Mugeta (Convallaria majalis), usain goxodun eta oso pozoitsua den basoko landare loredun bat da, jatorriz lurralde epel eta freskoetan hazten da, hala nola, Ipar Hemisferioan, Asia eta Europa osoan zehar.

Convallaria genero espezie bakarra da, seguru asko (baldin eta C. keiskei eta C. transcaucasica aparteko espezie gisa erregistratzen badira). APG III-sisteman, generoa Asparagaceae familian sartzen da, Nolinoideae azpifamilian (antzina Ruscaceae familia). Antzina Convallariaceae familian sartua izan zen, eta hori baino lehen Liliaceae lili familian.

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.