A Lama

A Lama Galiziako hego-mendebaldeko udalerri bat da, Pontevedra probintziako Pontevedra eskualdekoa. 2005eko erroldan, 3.026 biztanle zituen, horietatik 106 atzerritarrak. Galiziera hiztunak % 92,88 dira. Galizieraz bertako herritarrei lamense deritze.

A Laman espetxe handi bat dago, 1.000 presotik gora dituena, horietako batzuk euskal herritarrak, Espainiako Gobernuak aplikatutako sakabanatze politikaren ondorioz. Espetxe hura 1.008 preso edukitzeko diseinatuta dago, baina 2000ko hamarkadaren amaieran ia 2.000 preso hartzera iritsi zen; geroztik, bere edukiera teorikora hurbilduz joan da.[1]

A Lama
 Galizia
Ponte romana de Liñares - A Lama - Pontevedra

A Lama udalerrian dagoen Liñareseko erromatar zubia.

armarria

Administrazioa
Estatua  Espainia
Erkidegoa  Galizia
Probintzia Flag Pontevedra Province.svg Pontevedra
Eskualdea Pontevedrako eskualdea
Izen ofiziala A Lama
Alkatea Jorge Canda Martínez (PP)
Posta kodea 36780
INE kodea 36025
Kokapena
Koordenatuak 42° 23′ 49″ N, 8° 26′ 32″ W / 42.396854°N,8.442307°WKoordenatuak: 42° 23′ 49″ N, 8° 26′ 32″ W / 42.396854°N,8.442307°W
A Lama hemen kokatua: Espainia
A Lama
A Lama
A Lama (Espainia)
A Lama hemen kokatua: Galizia
A Lama
A Lama
A Lama (Galizia)
Demografia
Biztanleria 2.670 bizt. (2015) Red Arrow Down.svg -93
% 48,54 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 51,46
Eremua 111,8 km2
Dentsitatea 322,23 bizt/km²
Distantzia Compostelara
Datu gehigarriak
http://www.concellodalama.com/
Galiziar hiztunen kopurua: %92.88

Parrokiak

Udalerriko biztanleria oso barreiatuta dago, 10 parrokiatan banatuta. Herriburua den parrokia da jendetsuena, alde handiz.

Udalerriko biztanleen ehunekoa, parrokia bakoitzean:

Parrokia Biztanleak Ehunekoa
Antas 296 % 9,95
Barcia 299 % 10,05
Covelo 274 % 9,21
Escuadra 178 % 5,98
Gaxate 197 % 6,62
Lama 670 % 22,51
Seixido 347 % 11,66
Verducido 230 % 7,73
Xende 106 % 3,56
Xesta 369 % 12,40

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Víctor Méndez: «La cárcel de A Lama se 'vacía' de presos», Diario de Pontevedra, 2013-10-14.

Kanpo loturak

Euskal Preso Politikoen Kolektiboa

Euskal Preso Politikoen Kolektiboa (EPPK) euskal preso politikoek osaturiko taldea da, jatorri politiko eta erakunde ezberdinetakoak, xedetzat eragile politiko modura kartzelatik Euskal Herriaren askatasunaren alde eragitea duena. Preso politikoak direla aldarrikatzen dute. Estatuek, ordea, izaera politikoa ukatu egiten diete.

Parot doktrina

Parot doktrina edo 197/2006 doktrina Espainiako Auzitegi Gorenak 2006ko otsailaren 20an ebatzitako 197/2006 sententziak sortutako doktrina juridikoa da. Ebazpen horren ondorioz, 1973ko Zigor Kodearekin zigortutako presoen kasuan, espetxe-onurak edo erredentzioak espetxe-zigor bakoitzari aplikatzen zaizkio, eta ez guztira bete beharko liratekeen gehienezko 30 urteko kopuruari, ordura arte egiten zen bezala.

Ebazpen honen aplikazioarekin, 1973ko Zigor Kodearekin epaitu eta 30 urtetik gorako espetxe-zigorrak dituzten presoei emandako erredentzioak "de fakto" deuseztatu, eta espetxe-zigorra 30 urtera arte luzatu egiten dira. Kontutan izan behar da, espetxeak eman eta epaileak onetsitako erredentzio-denbora, presoak betetako zigor-denbora dela Zigor Kodearen arabera.

2013ko urriaren 21ean Giza Eskubideen Europako Auzitegiak doktrina honek Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 5. eta 7. artikuluak urratzen dituela esan zuen: askatasunerako eskubidea eta segurtasun juridikorakoa.

Pontevedrako eskualdea

Pontevedrako eskualdea Galiziako mendebaldean eta kostaldean dago, izen bereko probintziaren erdialdean kokaturik.

Pontevedra bera du hiriburu eta udalerri nagusia.

Pontevedrako probintziako udalerriak
Coat of Arms of the Province of Pontevedra

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.