2019

2019a asteartez hasitako urte arrunta izango da.

2019. urtea
Kronologia
Mendeak XX.aXXI.aXXII.a
Hamarkadak 1990(e)koa 2000(e)koa2010(e)koa2020(e)koa2030(e)koa
Urteak 2016  • 2017  • 201820192020 • 2021 • 2022
Beste egutegi batzuetan
Gregoriotar egutegia 2019
MMXIX
Ab urbe condita 2772
Armeniar egutegia 1468
ԹՎ ՌՆԿԸ
Bahá'í egutegia 175 – 176
Bengaliar egutegia 1426
Berber egutegia 2969
Egutegi budista 2563
Myanmarko egutegia 1381
Bizantziar egutegia 7527 – 7528
Koptoen egutegia 1735 – 1736
Etiopiar egutegia 2011 – 2012
Hebrear egutegia 5779 – 5780
Egutegi hinduak
Bikram Samwat 2075 – 2076
Shaka Samvat 1941 – 1942
Kali Yuga 5120 – 5121

Iraniar egutegia 1397 – 1398
Islamiar egutegia 1440 – 1441
Japoniar egutegia Heisei 31
(平成31年)
Korear egutegia 4352
Thailandiar eguzki egutegia 2562
Unix denbora 1546300800 – 1577836799
Holozeniar egutegia 12019
2019 beste egutegi batzuetan
Gregoriotar egutegia 2019
MMXIX
Ab urbe condita 2772
Armeniar egutegia 1468
ԹՎ ՌՆԿԸ
Bahá'í egutegia 175 – 176
Bengaliar egutegia 1426
Berber egutegia 2969
Egutegi budista 2563
Myanmarko egutegia 1381
Bizantziar egutegia 7527 – 7528
Koptoen egutegia 1735 – 1736
Etiopiar egutegia 2011 – 2012
Hebrear egutegia 5779 – 5780
Egutegi hinduak
 - Bikram Samwat 2075 – 2076
 - Shaka Samvat 1941 – 1942
 - Kali Yuga 5120 – 5121
Holozeniar egutegia 12019
Iraniar egutegia 1397 – 1398
Islamiar egutegia 1440 – 1441
Japoniar egutegia Heisei 31
(平成31年)
Korear egutegia 4352
Thailandiar eguzki egutegia 2562
Unix denbora 1546300800 – 1577836799

Aurreikuspenak

Iraila

Urria

Azaroa

Abendua

Gertaerak

Euskal Herria

Mundua

Ekonomia

Arte eta kultura

Zientzia eta teknologia

Kirolak

Heriotzak

Urtarrila

Otsaila

Egun ezezaguna

Martxoa

Apirila

Maiatza

Ekaina

Uztaila

Abuztua

Egun ezezaguna

Iraila

Urria

Nobel saridunak:

1930

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

Animalia

Animaliak izaki zelulaniztun eukariotoak dira. Animalia ia guztiek materia organikoa kontsumitzen dute, oxigenoa arnasten dute, mugi daitezke, sexualki ugaltzen dira, eta blastula izeneko zelula esfera batetik hazten dira euren enbrioi fasean. 1,5 milioi animalia espezie bizidun ezagutzen dira, horietatik milioi bat intsektuak, baina uste da 7 milioi espezie inguru existitzen direla. Animaliarik txikienek 8,5 mikroi neurtzen ditu eta handienak 33 metrotik gora. Animalia guztiek euren ekosistemarekin interakzio konplexuak dituzte, sare trofiko korapilotsuak sortuz. Animalien ikerketari zoologia deritzo.

Animalia espezie gehienak Bilateria taldekoak dira, gorputz-simetria bilaterala duten animalia klado bat. Bilateriaren barruan daude protostomak -non ornogabe ugari aurki daitezkeen, adibidez nematodoak, artropodoak eta moluskuak- eta deuterostomioak, ekinodermatuak edo kordatuak -ornodunak barne- aurki daitezkeen. Animaliatzat hartzen diren lehen formak Ediacarako biotakoak dira, Kanbriaurrearen amaieran. Kanbriarreko leherketan aurki daitezke gaur egungo filumekin erraz identifika daitezkeen animalia itsastar gehienak, orain dela 542 milioi urte inguru. Animalia guztiek partekatzen dituzten 6.331 gene-talde identifikatu dira; baliteke hauek orain dela 650 milioi urte bizi izan zen arbaso komun batetik heredatu izana.

Aristotelesek izaki bizidun guztiak animalia eta landaretan bereizi zituen, eta animaliak odola dutenen eta ez dutenen artean. Carolus Linnaeusekek bere sailkapen biologiko hierarkikoa sortu zuen 1758an, Systema Naturae lanean, eta Jean-Baptiste Lamarckek 1809an lan hori hedatu zuen, 14 filum sortuz. 1874an Ernst Haeckelek animalien erreinua Metazoa eta Protozoa artean banatu zuen; gaur egun lehenengoak animalien sinonimotzat hartzen dira eta bigarrenak ez dira animaliatzat hartzen. Garai modernoetan animalien sailkapena egiteko teknika garatuak erabiltzen dira, filogenia molekularra bezala, animalien arteko erlazio ebolutiboa demostratzeko oso baliagarria dena.

Gizakiak ere animaliak dira, eta beste animalia batzuk erabiltzen dituzte janaria eskuratzeko, tartean haragia, esnea edo arrautzak; materialak lortzeko, adibidez larrua eta artilea; konpainia-animalia gisa edo animalia langile gisa, trakzioa edo garraioa izateko. Txakurrak ehizan erabili izan dira, eta lurreko zein itsasoko animalia asko kirol gisa ehizatzen dira. Gizakiak ez diren animaliak ohikoak dira artean, mitologian eta erlijioan.

Antzinako Erroma

Historiografian, Antzinako Erroma esaten zaio K.a. VIII. mendean Erroma hiria fundatu zenetik K. o. V. mendean Mendebaldeko Erromatar Inperioa erori zen arte existitu zen erromatar zibilizazioari; Monarkia, Errepublika eta Inperio garaiak biltzen ditu. K.a. VIII. mendean Italiar penintsulan eman zen asentamendu batekin hasi zen guztia; hori Erromako hirian bilakatu zen eta honek eman zion izena ondoren sortu zen inperio osoari eta bertako zibilizazioari. Erromako inperioa izugarri zabaldu zen, antzinako inperiorik handienetarikoa bilakatzera iritsiz; hiritik gobernatua izaten jarraitzen zuen eta 50 eta 90 milioi biztanle artean zituen (munduko populazio osoaren %20, gutxi gorabehera).

Iraun zuen mendeetan zehar Erromako estatuak forma ezberdinak ezagutu zituen: monarkiatik hasi, Errepublika Klasikotik igaro eta inperio autokratikoa izateraino. Konkista eta asimilazioen bidez lur eremu zabala kontrolatzera iritsi zen, Mediterraneoa, Mendebaldeko Europa, Asia Txikia, Iparraldelp Afrika eta Iparralde eta Ekialdeko Europa zatiak. Askotan Antzinako Greziarekin elkartu ohi da Antzinate Klasikoa osatuz, bien gizarte eta kulturak antzekotasun ugari zituzten eta greko-erromatar moduan ezagutzen da.

Antzinako Erromako zibilizazioak ekarpen asko egin dizkie gaur egungo gobernu, lege, politika, ingeniaritza, arte, literatura, arkitektura, teknologia, gerra, erlijio, hizkuntza eta gizarteari. Erromak bere indar militarrak profesionalizatu eta zabaldu zituen eta res publica izeneko gobernu sistema asmatu zuen, gaur egungo errepublika modernoen oinarri izan dena. Lorpen eta garapen izugarriak egin zituzten teknologia eta arkitekturan, besteak beste ura banatzeko akueduktu sistema osoa eta errepide sarea eraiki zuten eta baita monumentu, jauregi eta erabilera publikoko zerbitzu asko ere.Errepublika aroaren amaierarako Erromak Mediterraneo eta hurrunagoko lurrak konkistatu zituen: Atlantikotik Arabiaraino eta Rhinetik Iparraldeko Afrikaraino zabaltzen zen. Errepublikaren amaiera eta Zesar Augustoren diktadurarekin Erromatar Inperioa jaio zen. K.a. 92. urtean Erromatar-Pertsiar gerrak jasi ziren Partiar Inperioaen aurkako lehen gerrarekin. 721 urtez luzatu zen gerra garaia, eta inoizko gatazkarik luzeena bilakatu zen, bi aldeentzako ondorio iraunkor eta nabarmenak eraginez. Trajanoren agindupean inperioak bere hedadura handiena lortu zuen. Inperioaren aroan ohitura eta tradizio errepublikarren gainbehera hasi zen eta gerra zibilak enperadore berri baten altsamenduaren ohiko aurrekari bilakatu ziren.V. mendean, barne estabilitate faltagatik eta migrazio mugimendu indartsuen ondorioz, Mendebaldeko Erromatar Inperioa zatitu egin zen, barbaroen esku geratuz. Inperioaren ekialdeko beste erdiak beste 1000 urte inguruz iraun zuen, 1453 urtera arte. Garai hartan bertako biztanleentzat inolako aldaketarik suposatu ez zuen arren, historialari modernoek Bizantziar Inperioa bezala izendatzen dute garai honetako inperioa, lehenago izan zenarekin ezberdinduz.

Ateismo

Ateismoa, zentzu zabalean, jainkoen existentziaren sinesmena ukatzea da. Zentzu hertsiago batean, ateismoa jainkorik badagoen ustearen arbuioa da. Are zentzu estuagoan, ateismoa jainkorik ez dagoela dioen posizioa da. Ateismoa ez dator bat teismoarekin, zeina, bere formarik orokorrenean, gutxienez jainko bat existitzen denaren ustea baita.

Ateismo hitzaren erro etimologikoa K. a. V. mendea baino lehen sortu zen. Antzinako grezieratik abiatuta, antzinako grezierazko "jainkorik gabe" esan nahi du. Antzinaroan, erabilera ugari izan zituen, hitz gutxiesgarri bat bezala, gizarteak oro har gurtzen zituen jainkoei, jainkoek abandonatu zituztenei edo jainkoengan sinesteko inolako konpromisorik ez zutenei aplikatzen zitzaiena. Terminoak, erlijioso ortodoxoek sortutako kategoria sozial bat adierazten du, non euren sinesmen erlijiosoekin bat ez datozenak sartzen diren. Gaur egungo ateismo terminoa XVI. mendean sortu zen lehen aldiz. Pentsamendu askearen hedapenarekin, ikerketa eszeptikoarekin eta erlijioari egindako kritikaren ondorengo gehikuntzarekin, terminoaren aplikazioa murriztu egin zen bere irismenean. Ateo hitzarekin identifikatu ziren lehen gizabanakoak XVIII. mendean bizi izan ziren, Argien Mendean. Frantziako Iraultza, "aurrekaririk gabeko ateismoagatik" ezaguna, giza arrazoiaren nagusitasunaren alde egin zuen historiako lehen mugimendu politiko handiaren lekuko izan zen.

Ateismoaren aldeko argudioak ikuspegi filosofikoetatik hasi eta ikuspegi sozial eta historikoetaraino doaz. Jainkoengan ez sinesteko arrazoiek ebidentzia enpiriko falta dagoela dioten argudioak biltzen dituzte, gaizkiaren arazoa, errebelazio funtsik gabeen argudioa, faltsutu ezin diren kontzeptuen arbuioa, eta sinesmen ezaren argudioa. Fededun ez direnek diote ateismoa teismoa baino parsimonikoagoa dela eta guztiak jainkoetan sinesmenik gabe jaiotzen direla; beraz, argudiatzen dute frogaren zama ez dagokiola ateoari, jainkoen existentzia gezurtatzeko, baizik eta teistari, teismorako justifikazio bat emateko. Ateo batzuek filosofia sekularrak hartu badituzte ere (adibidez, humanismo sekularra), ez dago ateo guztiek bat egiten duten ideologia edo jokabide-koderik.

Ateismoaren ikusmoldeak aldatzen direnez, gaur egungo ateoen kopuruaren estimazio zehatzak zailak dira. Win-Gallup Internationalen ikerketa globalen arabera, inkestatuen %13 "ateo konbentzituak" ziren 2012an, %11 "ateo konbentzituak" 2015ean, eta %9 "ateo konbentzituak" 2017an. Hala ere, beste ikertzaile batzuek kontuz ibiltzeko aholkua eman dute Win/Gallup inkestaren zifrekin; izan ere, hamarkadetan zehar idazketa bera erabili duten eta laginaren tamaina handiagoa duten beste inkesta batzuek zifra baxuagoak lortu dituzte. British Broadcasting Corporationek (BBC) 2004an egindako inkesta zaharrago baten arabera, ateoak munduko biztanleriaren %8 ziren. Beste estimazio zaharrago batzuen arabera, ateoak munduko biztanleriaren %2 dira, eta erlijiogabeak, berriz, %12. Inkesta horien arabera, Europa eta Ekialdeko Asia dira ateismo tasa altuenak dituzten eskualdeak. 2015ean, Txinan zeuden pertsonen %61ek jakinarazi zuten ateoak zirela. Europar Batasuneko (EB) Eurobarometroaren 2010eko inkesta baten zifrek adierazten dutenez, EBko biztanleriaren %20k ez du sinesten "inolako espiritu, Jainko edo bizi-indarretan".

Belgika

Belgika (nederlanderaz: België, frantsesez: Belgique, alemanez: Belgien), izen ofiziala Belgikako Erresuma, mendebaldeko Europako estatu burujabea da. Iparraldean Herbehereak ditu, Alemania ekialdean, Luxenburgo hego-ekialdean, Frantzia hego-mendebaldean, eta Ipar itsasoa ipar-mendebaldean. 30.528 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 11,4 milioi biztanle zituen 2018an. Brusela da hiriburua eta hiri nagusia.

Monarkia konstituzional federala da. Bi eskualde nagusik osatzen dute: Valonia frantsesduna hegoaldean, eta Flandria nederlanderaduna iparraldean, tartean Bruselako eskualdea dagoela. Hizkuntza ofizialak nederlandera, frantsesa eta alemana dira, eta katolizismoa da erlijio nagusia.

1830. urtean lortu zuen burujabetasuna, Herbehereetatik bereizita erlijioa aitzakia harturik. Lehen Mundu Gerran eta Bigarren Mundu Gerran alemanen mendean egon zen. Harrezkero, eta bere txikitasunean, herrialde moderno eta teknologian aurreratua bilakatu da, Europar Batasunaren barruan. Azkeneko urteotan, krisi ekonomikoak, flandriarren eta valoniarren arteko tirabirak, eta eskuin muturraren gorakadak kinka larrian jarri dute herrialdearen barne egoera eta izatea bera.

Belgikako ekonomian, garrantzi handikoak dira industria (elikagaiak, siderurgia, ehungintza) eta, batez ere, zerbitzuak. Hartara, zerbitzuek ematen dute Belgikako barne produktu gordinaren % 77,2, industriak % 22,1 eta nekazaritzak % 0,7 (2017).

Berria

Berria euskara hutsean argitaratzen den eta Euskal Herri osoan irakurgai dagoen egunkari bakarra da, Euskaldunon Egunkaria itxi ostean sortua. Informazio orokorra eskaintzen du ikuspegi nazional batetik, lurralde esparrutzat Euskal Herria duelarik. Paperezko edizioaz gain edizio digitala ere badauka.

Egunkariaren egoitza nagusia Andoaingo (Gipuzkoa) Martin Ugalde Kultur Parkean kokatua dago, eta ordezkaritzak dauzka Gasteizen, Bilbon, Iruñean eta Baionan. Europako hizkuntza gutxituen egunkarietako elkartea den MIDASeko kidea da.

Paperezko edizioa egunero argitaratzen dute astelehenetan izan ezik. Webgunean eta sare sozialetan, aldiz, etenik gabe ematen du informazioa goizetik gauera egunero. Prezioei dagokienez, paperezko edizioa ordainpekoa da (astelehenetik larunbatera 1,45 euroko salneurria du eta igandeetan 1,80koa), eta edizio digitala doakoa da. Egunkariaren PDF bertsioa ere eskuragarri dago, baina hori lortzeko berrialaguna izan beharra dago.

Papereko egunkariaren azken diseinu aldaketa 2014an egin zen. Aldaketa nabarmenena azaletan eta igandeko egunkarian izan zen, igandeko zenbakiak aldizkari itxura hartu zuelako gai bat sakonean hartuta. Webgunearen diseinua 2017ko urrian berritu zen.

Doneztebe

Doneztebe Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri bat da, Malerreka ibarrean kokatuta, Baztan Bidadoa eskualdean. Udalerriak 1.644 biztanle zituen

2014. urtean.

Europa

Europa kontinentearen mugak hauexek dira: Ozeano Atlantikoa mendebalderantz, Artikoa iparralderantz, Ural mendiak eta Ural ibaia ekialderantz, Kaspiar itsasoa, Kaukaso mendilerroa eta Itsaso Beltza hego-ekialderantz eta Mediterranear itsasoa hegoaldean. Asiarekin batera Europak superkontinente bat osatzen du: Eurasia. Superkontinente horren bostena da Europa. Zabalerari begiratuz gero, Europa munduko bigarren kontinenterik txikiena da, 11.000.000 km² izanik Ozeania baino apur bat handiagoa baita. Biztanle kopuruaren aldetik, berriz, hirugarrena da, Asiaren eta Afrikaren atzetik. Europako biztanleak 2001. urtean 666.498.000 zirela kalkulatu da.

Europari izena ziurki grekotar mitologiako pertsonaia baten izenetik datorkio. Izan ere, Zeusek (zezen baten irudipean) Europa bahitu eta bortxatu egin zuen. Beste azalpen arrunt batek ereb semitikotar hitzetik (ilunsentia esan nahi du) datorkiola dio.

Frantses

Frantsesa (français, la langue française) erromantze hizkuntza da, hizkuntza indoeuropar bat. Erromatar Inperioan hitz egiten zen latin arruntetik eratorri zen, beste hizkuntza erromantzeak bezala. Hizkuntza galo-erromantzeetatik eratorri zen, Galian hitz egiten zen latinaren forma, zehazkiago Iparraldeko Galian. Bere ahaiderik gertukoenak Frantziako iparraldean eta Belgikako hegoaldean tradizionalki hitz egin diren beste Oïl hizkuntzak dira, frantsesak ia guztiz gainditu dituenak. Frantsesak Galia Belgikako hizkuntza zelten eragina izan du, eta beranduago frankiar hizkuntzarena, frankoen inbasioaren ondorioz. Gaur egun, Frantziak iraganean izandako itsasoz-haraindiko hedapena dela eta, frantziar kreolerak ugari dira, Haitiko kreolera nabarmen. Frantsesa hitz egiten duen pertsona edo nazio bati frankofono (frantsesez: Francophone) deritzo.

Frantsesa hizkuntza ofiziala da munduko 29 herrialdetan, kontinente guztietan. Horietako gehienak Organisation Internationale de la Francophonie (OIF) erakundeko kide dira, frantsesa erabili edo irakasten duten 84 herrialdeen elkartea. Lehen hizkuntza gisa erabiltzen da Frantzian (baita Ipar Euskal Herrian ere), Kanadako Quebecen zein Ontario eta New Brunswicken, Belgikan (bereziki Valonia eta Bruselan), Suitzako mendebaldean (Berna, Friburgo, Geneva, Jura, Neuchâtel, Vaud, Valais kantonamenduetan), Monako, Ameriketako Estatu Batuetako eskualde batzuetan (Louisiana, Maine, New Hampshire eta Vermont), Luxenburgoko eskualde batzuetan, Italiako iparraldean (Aostako Harana) eta munduan zehar dauden hainbat komunitatetan. 2015ean L2 zein hiztun partzialen %40 Europan bizi zen, %35 Saharaz hegoaldeko Afrikan, %15 Afrikan eta Ekialde Hurbilean, %8 Amerikan eta %1 Asia eta Ozeanian. Frantsesa Europar Batasunean hitz egiten den laugarren hizkuntza nagusia da, eta Europan beste lehen hizkuntza bat duten baina bigarren hizkuntza bat hitz egiteko gai direnen %20 inguruk frantsesa du bigarren hizkuntzatzat. Frantsesa da EBn gehien irakasten den bigarren hizkuntza. Frantsesa da ere munduan natiboki gehien hitz egiten den 18. hizkuntza, hiztun kopuru osoaren arabera 6.a eta munduan zehar gehien ikasten den bigarrena, 120 milioi ikaslerekin.

Frantziar eta belgikar kolonialismoaren ondorioz XVI. mendetik aurrera, frantsesa asko hedatu zen Amerikan, Afrikan eta Asian zehar. Bigarren hizkuntza frantsesa dutenen gehiengoa Afrika Frankofonoan bizi dira, bereziki Gabon, Aljeria, Maroko, Tunisia, Maurizio, Senegal eta Boli Kostan.

Frantsesak 76 milioi hiztun natibo dituela kalkulatzen da, beste 235 milioi pertsonek ondo hitz egiten dute egunero eta beste 77 eta 110 milioi artean bigarren hizkuntza gisa dute eta maila ezberdinetan hitz egiteko gai dira, bereziki Afrikan. OIFren arabera mundu osoan zehar 300 milioi inguru dira "hizkuntza hitz egiteko gai direnak", azaldu gabe zer nolako irizpidea erabiltzen duten neurketa egiteko. Université Lavalek eta Réseau Démographie de l'Agence universitaire de la francophoniek egindako ikerketaren arabera 2025ean 500 milioi hiztun izango ditu eta 2050ean 650 milioi. OIFren kalkuluak dio 2050erako 700 milioi hiztun inguru izango dituela, gehienak Afrikan.

Frantsesak nazioarteko eta literatura hizkuntza gisa historia luzea du, eta askotan erabilia izan da zientziaren hizkuntza nagusi gisa. Nazio Batuen Erakundeak, Europar Batasunak, NATOk, Munduko Merkataritza Erakundeak, Nazioarteko Komite Olinpikoak eta Gurutze Gorriarentzat lehen edo bigarren hizkuntza da. Bloomberg Businessweek aldizkariaren arabera frantsesa da negozioetarako hirugarren hizkuntzarik garrantzitsuena, ingelesa eta txineraren ondoren. Académie française izeneko erakunde beteranoa, 1635ean sortua, hizkuntzaren araugilea da.

Hego Amerika

Hego Amerika Mendebaldeko hemisferioan eta batez ere Hego hemisferioan dagoen kontinente bat da, zati txiki bat Ipar hemisferioan dagoen arren. Ameriken azpi-kontinentetzat ere hartzen da, bereziki Ameriketako espainiera eta portugesa hitz egiten den eremuetan ikusten den bezala. Hego Amerikari buruzko aipamenak ugaritu dira azken hamarkadetan, Latinoamerika edo Hego Konoari egindako aipamenen gainetik, bereziki Brasilgo ekonomiaren hazkuntza dela eta.

Ozeano Bareak mugatzen du mendebaldean eta iparraldean zein ekialdean Ozeano Atlantikoak; Ipar Amerika eta Karibea bere ipar-mendebaldea daude. Hamabi estatu burujabe daude (Argentina, Bolivia, Brasil, Ekuador, Guyana, Kolonbia, Paraguai, Peru, Surinam, Txile, Uruguai ea Venezuela), Frantziaren zati bat (Guyana Frantsesa) ea lurralde ez-burujabe bat (Falklandak, Itsasoaz haraindiko britainiar lurraldea, Argentinak dispuatua). Gainera, Herbehereetako Erresumako ABC uharteak, Trinidad eta Tobago eta Panama ere Hego Amerikaren zatitzat har litezke.

Hego Amerikak 17.840.000 kilometro koadro ditu, munduko lur lehorraren %13 eta Amerikaren %42,9. 2016a 420 milioi biztanle inguru zituen, munduko biztanleen %6,5. Hego Amerika da laugarren kontinenterik handiena (Asia, Afrika eta Ipar Amerikaren ondoren) eta bosgarrena populazioari dagokionez (Asia, Afrika, Europa eta Ipar Amerikaren ondoren). Brasil da, nabarmen, Hego Amerikako herrialdeen artean biztanle gehien dituena, kontinentearen biztanleriaren erdiarekin; ondoren datoz Kolonbia, Argentina, Venezuela eta Peru. Azken hamarkadetan Brasilek ere bildu du eskualdearen BPGaren erdia, eta eskualdeko herrialderik boteretsuena da.

Kontinenteko biztanle gehienak mendebaldeko eta ekialdeko kostaldeetan bizi dira, barnealdea eta hegoaldeko puntan inor gutxi bizi den bitartean. Hego Amerikako geografian nabarmen dira Andeak; kontrastean, ekialdeko aldean goi-ordokiak zein lautada handiak dira nagusi, Amazonas, Orinoco eta Paraná ibaien ibilguan zehar. Kontinentearen zatirik handiena tropikoen barruan dago.

Kontinentaren gaur egungo itxura etniko eta kulturalaren oinarria europarrek Amerikaren aurkikuntza egin eta Amerindiarrekin elkarrekintza izaten hasi zirenean egituratu zen. Ondoren, migrazioek eta, maila lokalean, esklabotzak eragin nabarmena izan zuten. Kolonialismoaren eraginez Hego Amerikako herritarren gehiengoak portugesa edo espainiera hitz egiten du, baita Amerikaren deskolonizazioaren ondotik, eta Mendebaldeko kultura islatzen duten gizartea eta estatuak dituzte.

Holozeniar egutegia

Holozeniar egutegia edo Holozeniar aroa Anno Dominiri (AD) 10.000 urte gehitzen dituen egutegia da, lehendabiziko urtea Holozenoren hasieran kokatuz. Beraz, aurten, 2019, holozeniar aroko 12019 da. Egutegi hau 1993an Cesare Emilianik proposatu zuen.

Ilargia

Ilargia Lurraren satelite natural bakarra da. Eguzki Sistemako bosgarren sateliterik handiena da, eta handiena orbitatzen duten planetaren tamainaren arabera. Eguzki Sistemako bigarren sateliterik dentsoena da (ezagutzen ditugunen artean), Jupiterreko Ioren ostean. Ilargiaren eta Lurraren artean 384.400 km daude. Urtero, distantzia hori 3,82 ± 0,07 cm handitzen da, baina ratioa ez da konstantea. Orbita eliptikoa du: distantziarik txikiena —perigeoa— 356.000 kilometro da, eta handiena —apogeoa— 406.000 kilometro.

Teoria nagusiak dio Ilargia orain dela 4.500 milioi urte sortu zela, Lurraren sorreratik oso gertu. Hainbat hipotesi daude jatorriaren inguruan; azalpenik hedatuenak dio Ilargia Marteren tamaina zuen Tea izeneko planeta batek Lurraren aurka kolpatzean sortutako hautsetik sortu zela.

Ilargiak Lurrarekiko errotazio sinkronikoa du, eta beti erakusten du aurpegi bera, edo gertuko aurpegia, itsaso ilun bolkaniko eta inpaktuzko kraterren eremu altuen artean. Eguzkiaren ostean ikus daitekeen objekturik distiratsuena da, Lurraren gainazalaren argiztatzeari dagokionez. Bere gainazala benetan iluna da (nahiz eta eman dezakeen oso zuri argia dela), asfalto gastatua baino distira pixka bat handiagoarekin. Ilargia Lurretik lau modu desberdinetan ikus daiteke. Modu bakoitzak aldi izena jaso du. Ilargialdiek Ilgora, Ilbehera, Ilberria eta Ilbetea dute izena. Lehen alditik laugarrenera 27 egun, 7 ordu, 43 minutu, eta 11,47 segundo pasa behar dira. Ziklo erregular hauek Ilargia influentzia kultural garrantzitsua bilakatu dute, Antzinarotik hizkuntza, egutegi, arte eta mitologian eragin handia sortuz.

Ilargiaren grabitazioaren eraginak itsasoko mareak, lur mareak, eta egunaren luzatze txikiak sortzen ditu. Ilargiaren gaur egungo distantzia orbitala Lurraren diametroaren tamaina baino hogeita hamar aldiz handiagoa da, eta zeruan duen tamaina erlatiboa ia-ia Eguzkiaren parekoa da. Horregatik eguzki eklipse bat ematen denean Ilargiak osorik estaltzen du Eguzkia. Fenomeno honek ez du jarraituko etorkizun urrun batean. Lurraren eta Ilargiaren arteko distantzia zuzena 3,82 ± 0,07 zentimetro handitzen da urtero, baina ratio hori ez da konstantea.

1959an Sobietar Batasunaren Luna programa izan zen Ilargira espazio-ontzi ez-tripulatu bat bidali zuen lehenengo herrialdea; Ameriketako Estatu Batuek NASAko Apollo programarekin gizaki bat jarri zuen Ilargian, lehenengo bidaia tripulatuarekin (Apollo 8, 1968an) eta sei Ilargiratzerekin 1969 eta 1972 artean, horietatik lehenengoa Apollo 11rena. Misio hauek 380 kg Ilargi arroka ekarri zituzten, Ilargiaren historia geologikoa ulertzeko oso baliagarriak. 1972ko Apollo 17aren ostean ez da gizakirik berriro joan Ilargira, nahiz eta hainbat misio egon diren, baita Europa zein Txinaren aldetik.

Ingeles

Ingelesa Mendebaldeko germaniar hizkuntza da, Ingalaterran jatorriz duena eta mundu mailan lingua franca bilakatu dena. Angloen izena darama, Britainia Handira migratu zuen germaniar herri bat eta Ingalaterrari izena emango ziona. Bi izenak Baltikoan dagoen Anglia penintsulatik datoz. Frisieratik oso gertu dago, baina bere hiztegiak eragin handia izan du beste germaniar hizkuntza batzuengandik, bereziki Antzinako eskandinavieratik, eta maila txikiagoan latinarena eta frantsesarena.

Ingelesa 1.400 urtetan zehar garatu da, gutxienez. Ingelesaren formarik zaharrenak, Britainia Handira V. mendean eramandako Ingvaeoniar dialektoak, Antzinako ingelesa izena hartzen du. Ingeles ertaina XI. mendearen amaieran hasi zen erabiltzen, Ingalaterrako normandiar konkistaren ostean, eta frantsesaren eragin zuzena izan zuen. Ingeles moderno goiztiarra deitzen zaio XV. mendearen ondotik inprenta Londresera iritsi zenean ezarritako hizkuntzari, Jakue Erregearen Biblia inprimatu eta Bokalen Desplazamendu Handia hasi zenean.

Britainiar Inperioaren mundu mailako eragina dela eta, Ingeles Modernoa XVII. mendetik XX. mendera arte mundu osoan zehar hedatu zen. Medio idatzi zein elektronikoetan, eta Ameriketako Estatu Batuak superpotentzia bilakatzearekin batera, ingelesa mundu mailako diskurtsoetako hizkuntza nagusia da, eta lingua franca gisa balio du munduko hainbat eskualdetan, testuinguru profesionaletan, zientzian, nabigazioan eta zuzenbidean.

Ingelesa da munduan lehen hiztun gehien dituen hirugarren hizkuntza, txinera eta gaztelaniaren ostean. Munduan bigarren hizkuntza gisa gehien ikasten den hizkuntza da, eta 60 herrialdetan hizkuntza ofiziala edo ofizialetako bat da. Lehen hizkuntza gisa dutenek baino pertsona gehiagok ikasi dute ingelesa bigarren hizkuntza gisa. Ingelesa da Erresuma Batuan, Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Australia, Irlanda eta Zeelanda Berrian gehien hitz egiten den hizkuntza, eta oso hedatua dago Karibean, Afrikan eta Hegoaldeko Asian. Nazio Batuen Erakundeko eta Europar Batasuneko hizkuntza ko-ofiziala da, eta hainbat nazioarteko erakunderen hizkuntza ofiziala. Munduan hizkuntz gehien dituen germaniar hizkuntza da. Ingelesak hiztegi handia du, nahiz eta zenbat hitz dituen kontatzea ezinezkoa den hizkuntza gehienetan. Ingelesa hitz egiten dutenei "anglofono" deritze.

Ingelesa modernoaren gramatika indoeuropar hizkuntzetatik eratorritakoa da, hitzen ordena erlatiboki nasaia eta inflexio asko dituen familiatik subjektu-aditz-objektu egitura finkora pasa da eta sintaxi konplexua garatu du. Ingelesa modernoak aditz laguntzaileen eta hitzen ordena erabiltzen du esaldi konplexuak erabiltzeko, hala nola pasiborako, galderetarako eta ezeztapen batzuetarako. Ingelesaren fonetika eta fonologia oso anitza da hiztunen artean, eta batzuetan baita hiztegia, gramatika eta idazketa ere, baina mundu osoan zehar dauden ingeles hiztunek modu errazean ulertzen dute batak bestea.

Kristautasun

Kristautasuna abrahamdar erlijio monoteista bat da, Jesus Nazaretekoaren bizitza eta irakaspenetan oinarriturik dagoena. Kristauek Kristo izena ematen diote Jesusi. Munduko erlijiorik zabalduena da, 2.400 milioi jarraitzaile baino gehiago baititu, gizaki bizien % 33. Munduko herrialdeen bi herenetan erlijiorik hedatuena da. Haren jarraitzaileen ustez, Jesus Jainkoaren Semea, Logosa eta gizateriaren salbatzailea da; Bibliako Itun Zaharrean aipatzen zen Mesiasa dela uste dute, eta haren bizipenak Itun Berrian bildurik daude.

Kristautasuna Bigarren Tenpluko Judaismoaren barruko sekta gisa hasi zen, I. mendean, Judea erromatar probintzian. Jesusen apostoluek eta haien ondorengoak diren aita apostolikoek euren sinismena hedatu zuten Siria, Europa, Anatolia, Mesopotamia, Transkaukasia, Egipto, Etiopia eta Asian zehar, nahiz eta hasieran jazarpena izan. Konstantino I.a Handia kristautu zenean, erlijioa deskriminalizatu zuen Milango ediktuaren bidez. 325ean Nizeako Lehen Kontzilioa deitu zuen, non Kristautasun goiztiarra kontsolidatu eta Erromako Inperioaren erlijio ofiziala izatera iritsi zen. Kontzilioak Nizeako Kredoa sortu zuen, eta Elizaren Gurasoek Biblia kristauaren kanonak konpilatu zituzten V. mendean. Lehen zazpi kontzilio ekumenikoen garaiari Eliza Handiaren garaia deitzen zaio, non Eliza Katolikoak, Eliza Ortodoxoak eta Ekialdeko eliza ortodoxoek komunio osoan bizi ziren zismaren aurretik. Ekialdeko eliza ortodoxoak bereizi ziren Kaltzedoniako kontzilioaren ondoren (451), Kristologian zituzten aldeen ondorioz; Eliza Ortodoxoa eta Eliza Katolikoa 1054an bereizi ziren Zisma Nagusian, bereziki aita santuaren primaziaren inguruan zuten desadostasunen ondorioz. Beranduago, Erreforma protestantearen ondorioz, protestantismoa hainbat denominaziotan bereizi zen Eliza Katolikotik, eztabaida eklesiologiko eta teologikoen ondorioz.

Gaur egun Kristautasunaren lau adarrik handienak Erromatar Eliza Katolikoa (1.300 milioi), Protestantismoa (920 milioi), Eliza ortodoxoa (260 milioi) eta Ekialdeko eliza ortodoxoak (86 milioi) dira, nahiz eta ekumenismorako saiakerak egon. Teologia kristauak eta fedearen profesioak Bibliaz gain babesten du Jesusek nekaldia jasan, gurutziltzatu, hilobiratu, infernuetara jaitsi, eta berpiztu zela hildakoen artean berarengan sinisten zutenentzat betirako bizitza emateko bekatuen barkamena emateko. Gainera, Jesusen Igokundea zeruetara igo zela sinisten dute, eta bertatik Jaungoiko Aitarekin zuzentzen duela mundua Espiritu Santuarekin batera Hirutasunean, eta itzuliko dela bizirik zein hilik daudenei Azken Judizioa egiteko eta bere jarraitzaileei betiereko bizitza emateko. Bere gizakundea, hasierako ministerioa, gurutziltzatzea eta berpiztea askotan "Ebanjelio" gisa izendatzen da. Kristautasunaren Biblian Mateoren, Markoren, Lukasen eta Joanen Ebanjelioak onartzen dira, juduen Itun Zaharrarekin batera aurrekari gisa. Kristautasuna kulturalki anitza da bere Mendebalde eta Ekialdeko adarretan, bai eklesiologiari (eliza ikusgarri/eliza ikustezin), ordenazioari (ondorengotza apostoliko/aita santuaren primatutza) edo kristologiari (Kalzedonianismo/Ez-kalzedonianismo) dagokionez.

Kristautasunak eta bere etikak paper garrantzitsua izan dute Mendebaldeko zibilizazioaren sorrera eta egituraketan, bereziki Antzinaro Berantiarrean eta Erdi Aroan. Esplorazioen Aroan zehar kristautasuna Amerika, Ozeania, Saharaz hegoaldeko Afrika eta munduko beste hainbat lekutara heldu zen misiolari eta kolonialismoaren bidez, eta bere hedapena ziurtatu zuen erlijio gerrekin edo Inkisizioa bezalako erakundeekin.

Lurra

Lurra Eguzki-sistemako hirugarren planeta da, dentsoena eta bizia duen planeta ezagun bakarra. Datazio erradiometrikoa erabilita eta beste ebidentzia iturri batzuk hartuta, Lurra orain dela 4.500 milioi urte baino gehiago sortu zen. Lurraren grabitateak espazioko beste objektu batzuekin elkarrekintza du, bereziki Eguzkia eta Ilargiarekin, Lurraren satelite natural bakarra. Lurrak Eguzkiaren inguruan bira bat ematen du 365,26 egunean behin, urte gisa ezagutzen den denbora. Denbora honetan zehar Lurrak bere buruari 366,26 bira ematen dizkio.

Lurraren biraketa-ardatza bere plano orbitalarekiko okertua dago, urtaroak sortuz. Ilargiaren eta Lurraren arteko grabitazio elkarrekintzak itsasaldiak sortzen ditu, Lurra bere ardatzean egonkortzen du eta biraketa abiadura geldotzen du. Lurra da Eguzki-sistemako planetarik dentsoena eta lau planeta telurikoen artean handiena.

Lurraren litosfera milioika urtetan gainazalean zehar higitzen diren plaka tektoniko izeneko hainbat atal zurrunetan banatuta dago. Lurraren gainazalaren % 71 urez estalita dago. Beste guztia kontinente eta uharteak dira, bertako aintzira eta ur-ibilguak kontuan hartuta. Poloak gehienbat izotzez daude estaliak, itsas-izotzak eta Antartikako izotz-geruza barne. Lurraren barnea oraindik ere aktibo dago, burdinazko barne-nukleo solidoarekin, eremu magnetikoa eragiten duen kanpo-nukleo likidoarekin eta mantu osatzen duen geruza lodi eta nahiko solidoarekin. Geruza hauek plaken tektonika eragiten dute.

Lurraren historiako lehen mila milioi urtetan, bizia agertu zen ozeanoetan, eta Lurraren atmosfera eta gainazala eraldatzen hasi zen, organismo aerobiko eta anaerobiko ugari sortuz. Ebidentzia geologikoaren arabera, biziaren jatorria orain dela 4.100 milioi urte eman zen, gutxienez. Hortik aurrera, Lurrak Eguzkiarekiko duen distantziak, ezaugarri fisikoek eta historia geologikoak baimendu du biziaren eboluzioa eta garapena. Lurreko biodibertsitatea milioika urtetan garatu da, era jarraituan hedatuz iraungipen masiboetan izan ezik. Lurrean bizi izan diren espezieen % 99 baino gehiago iraungita dago. Gaur egun zenbat espezie bizi diren eztabaidarako gaia da, espezie gehienak ez direlako oraindik deskribatu. Lurrean 7.600 milioi gizaki bizi dira, haren biosferaren eta mineralen mende. Gizakiek gizarte eta kultura ezberdinak garatu dituzte; politikoki, Lurrean 200 estatu burujabe baino gehiago daude.

Narrasti

Narrastiak Reptilia klaseko animalia tetrapodoak dira. Talde horretan sailkatzen dira besteak beste dortokak, krokodiloak, sugeak, anfisbaenioak, muskerrak, tuatarak eta horiendesagertutako ahaideak. Narrastien ikerketara bideratzen den zientziari herpetologia deritzo.

Narrastien klasea parafiletikoa da, ez dituelako biltzen ugaztun eta hegaztiak, baina bai euren arbasoetako batzuk.Hau da, eboluzioa aztertuz gero, ikusten da narrastien taldeak hainbat bide jarraitu dituela. Horren ondorioz, narrasti batzuk euren artean hurrunago daude ebolutiboki hegaztiekin baino, adibidez krokodiloak eboluzioan gertuagodaude hegaztietatik muskerretatik baino). Narrastien klase parafiletikoa izatearen arrazoia dahegaztiak ez direla klase horretan sartzen, nahiz eta gaur egungo zientzialari moderno batzuek nahiago duten hegaztiak ere narrastien barnean kokatzea eta klase monofiletikoa dela esatea.Ezagutzen diren lehenengo proto-narrastiak duela 312 milioi urte sortu ziren karbonifero garaian. Proto-narrasti horiek reptiliomorphatetrapodo aurreratuen garapenetik sortu ziren, eta lur lehorretara gero eta hobeto moldatzeko gaitasunak garatu zuten. Sortutako narrasti goiztiarrenak muskerrak izan ziren, adibidez: Hylonomus eta Casineria. Muskerrez gain, eboluzioan zehar tamaina handiko narrastiak ere sortu ziren, dinosauroak, esaterako. Garai hartan sortutako beste zenbait narrasti gaur egun desagertuta daude, gehienak kretazeo-tertziarioko iraungipen masiboan desagertu baitziren.

Narrastiak odol-hotzeko animalia ornodunak dira, horrez gain, arnasa biriketatik hartzen dute, azala ezkataz estalita dute eta, gainera, lau hanka endurtu edo motz dituzte, nahiz eta salbuespenak ageri diren (adibidez, zenbait sugeren eta anfisbaenioen kasuan ez da hankarik ageri). Anfibioak ez bezala narrastiek ez daukate beraien bizi-zikloan ingurune urtarrean bizi den larbarik. Narrasti gehienak arrautza erruleak dira, Squamata ordenako espezie batzuk,ordea, bibiparoak dira, desagertutako zenbait klado urtar bezala.

Narrastiek biriketatik bideratzen dute arnasketa, horregatik bizi dira gehienak lehorrean. Eskeletoa hezurrez osatua dute, eta burezurraren eta bizkarrezurraren kasuan hauek giltzaduraz lotuta daude. Narrastiek ez dute odolari tenperatura jakin batean eusteko gaitasunik ugaztunek eta hegaztiek bezala. Inguruneko tenperaturak baldintzatzen du beraien odolaren tenperatura; hau da, ingurunean hotz badago narrastien odola ere hotza egongo da eta, alderantziz, ingurunean bero egiten badu, haien odola ere bero egongo da; alegia, poikilotermoak dira. Hain zuzen, horregatik, narrastiak ez dira bizi oso eskualde hotzetan bizi, narrasti mota gehienak eskualde beroetan bizi dira.

Antartika kenduta, narrastiak gainontzeko kontinente guztietan bizi dira. Narrastien barnean hainbat azpitalde bereizten dira: dortokak (350 espezie), errinozefalioak (espezie bakarra, Zelanda berriko tuatara), squamata (muskerrak eta sugeak, 10.200 espezie inguru), krokodiloak (kaimanak, gabialak eta aligatoreak, 24 espezie).

Olinpiar Jokoak

Olinpiar Jokoak edo Joko Olinpikoak munduko hainbat tokitako atletek parte hartzen duten diziplina anitzeko nazioarteko kirol ekitaldirik handiena dira. Olinpiar Jokoak kirol munduko lehiaketa nagusitzat hartzen dira, berrehun nazio parte-hartzaile baino gehiagorekin. Lau urtean behin antolatzen dira, bai uda partean bai eta baita neguan ere. Udako eta Neguko Olinpiar Jokoen artean bi urteko tartea dago.

Olinpiar Joko modernoak K. a. VIII. mendeko Antzinako Olinpiar Jokoetan inspiratu ziren. Antzinaroan antolatutakoen antzeko ekitaldi batzuk egiteko ideia sortu zen, nagusiki Pierre Frèdy noble frantsesaren gestioei esker zehaztuko zirenak, Coubertingo baroia. Coubertin baroiak Nazioarteko Olinpiar Batzordea (NOB) sortu zuen 1894an. Ordutik, NOB bihurtu da Olinpiar Mugimenduaren organo koordinatzailea, haren egitura eta agintea zehazten duen Olinpiar Gutunarekin.

Aro Modernoko Olinpiar Jokoen lehen edizioa Atenasen egin zen, Greziako hiriburuan, 1896ko apirilak 6tik aurrera. Ekitaldi hartatik, lau urtean behin egin dira munduko hainbat hiritan, eta salbuespen bakarrak 1916, 1940 eta 1944ko edizioak izan dira, Lehen eta Bigarren Mundu Gerraren leherketaren ondorioz.

XX. eta XXI. mendeetan mugimendu olinpikoak izan duen bilakaerak hainbat aldaketa ekarri ditu Olinpiar Jokoetan. Egokitzapen horietako batzuen artean daude neguko kiroletarako Neguko Jokoen sorrera, ezintasunen bat duten atletentzako Paralinpiar Jokoak eta atleta nerabeentzako Gazteen Olinpiar Jokoak.

NOBk hainbat aurrerapen ekonomiko, politiko eta teknologikotara egokitu behar izan du. Horren ondorioz, Olinpiar Jokoak amateurismo hutsetik urrundu dira, Coubertinek aurreikusitakoaren arabera, atleta profesionalen parte hartzea ahalbidetzeko. Masa komunikabideen gero eta garrantzi handiagoak enpresen babesaren eta Jokoen merkaturatzearen gaiari ekin zion.

Olinpiar Mugimenduak kirol bakoitzeko nazioarteko federazioak, Olinpiar Batzorde Nazionalak eta edizio bakoitzeko Batzorde Antolatzaileak ditu. NOB da egoitza hiria aukeratzeko arduraduna. Olinpiar Gutunaren arabera, hiri anfitrioiaren ardura da Jokoak antolatzea eta finantzatzea. Hainbat ikur eta zeremonia olinpiko daude, hala nola bandera eta zuzi olinpikoak, baita irekiera eta itxiera zeremoniak ere. Ekitaldi bakoitzean lehen, bigarren eta hirugarren mailako irabazleek domina olinpikoak jasotzen dituzte: urrea, zilarra eta brontzea, hurrenez hurren.

Orio Arraunketa Elkartea

CRO Orio Arraunketa Elkartea Orioko kirol talde historikoa da. Kontxako Bandera gehien lortu duen arraunketa taldea da, besteak beste. Aulki mugikorrean zein tostako arraunean aritzen da.

XVIII. mendea

XVIII. mendea 1701. urtetik 1800. urtera bitarteko aldia da (bi urte horiek barne). XVIII. mendean zehar Argien Garaiaren ideietako batzuek Frantziako, Amerikako eta Haitiko Iraultzetan garatu ziren. Esklabotza bortitzaren eta giza-trafiko globalaren aroa izan zen. Pobrezia eta aberastasunaren arteko aldea handitzen joan zen mende osoan zehar. Monarkia eta aristokraziaren boterearen aurkako erreakzioak hainbat erantzun iraultzaile eta matxinada sortu zituen mende osoan zehar. Antzinako Erregimenaren eta sortzen ari zen burgesia berriaren arteko talka areagotu zen urte hauetan. Mendearen hasieran 600 milioi pertsona inguru bizi ziren Lurrean, eta amaitzerakoan 970 edo 980 milioi.

Europa kontinentalean filosofoek mundu berri bat amesten zuten, eta batzuen ametsa Frantziako Iraultzan egia bilakatu zen 1789an, nahiz eta beranduago Maximilien Robespierrek Izu Garaia piztu zuen 1793-1794 tartean. Hasiera batean, Europako monarkia ugarik Argien Garaiko idealak bereganatu zituzten, baina Frantziako Iraultzaren garaipenarekin euren boterea galtzeko arriskua ikusi zuten eta koalizio kontrairaultzaileak sortu zituzten. Otomandar Inperioak inoiz ez bezalako bake eta hedapen ekonomiko garaia bizi zuen, eta ez zuen Europan gerra batean ere parte hartu 1740 eta 1768 artean. Ondorioz, inperioak ez zituen bizi izan Zazpi Urteko Gerran (1756-1763) emandako garapen militar guztiak, eta Errusiar Inperioaren aurka galdu zituzten hainbat gudu mendearen bigarren erdian. Mende honetan ere Polonia eta Lituaniaren arteko Bi Nazioen Errepublika amaitu zen; behinola erresuma handi eta boteretsua izan zena, Mosku eta otomandarrak garaitu zituena, inbasioen ondorioz erori zen. Bere gobernu erdi-demokratikoa ez zen nahikoa izan inguruan zituen monarkiekin lehiatzeko, izan ere Prusiako Erresumak, Errusiar Inperioak eta Habsburgotar monarkiak lurraldea zatitu eta bereganatu zuten, hurrengo ehun urteetako Europa erdialdeko mapa eraldatuz.

Ameriketako europar kolonizazioak eta munduko beste hainbat lekuetakoak aurrera jarraitu zuen, migrazio masiboak ugaritu eta tamainaz handitu ziren eta Nabigazioaren Aroak jarraitu zuen. Erresuma Batua mundu mailako potentzia bilakatu zen, Frantsesen eta Indiarren Gerraren ostean 1760eko hamarkadan, eta Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiaren agintearekin Indiaren gaineko agintea eskuratu zuen. Hala ere, laster galdu zituen kolonietako batzuk Ameriketako Iraultzaren ondorioz: Ameriketako Estatu Batuak sortu ziren. Industria Iraultza ere hasi zen Britainia Handian 1770eko hamarkadan, lurrun-makinaren asmakuntzaren ondorioz. XVIII. mendean oraindik industria txikia bazen ere, mundua eta ingurumena erradikalki eraldatuko zen prozesua hasi zen. Txinak hedatzen jarraitu zuen, 1759an bere hedadurarik handiena lortu zuen arte. Inperio erraldoi honek egoera ekonomiko ona izan zuen eta demografia hazkuntza oso handia. Japoniak isolamendua praktikatzen jarraitu zuen mende osoan zehar, eta Asiako hego-ekialdeko estatuek independentzia defendatu zuten Europaren kolonialismoaren eta Txinaren hazkuntzaren aurrean.

XVIII. mendeak aldaketa izan zuen ere artean. Musikan barrokoa, Johann Sebastian Bach eta Georg Friedrich Händelekin, eta musika klasikoa garatu ziren, Joseph Haydn eta Wolfgang Amadeus Mozartekin. Margolaritzan rokoko estiloa egon zen modan mende hasieran, eta neoklasizismoa amaieran. Erretratua izan zen margolaritzan gehien garatu zen estiloa, patrono aberatsen enkarguz sortutako artelanak.

Denbora unitateak

attosegundofemtosegundopikosegundonanosegundomikrosegundomilisegundosegundo
minutuorduegunastehilabeteurtebosturtekohamarkadamendemilurtekogigaurte

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.