1974

1974. urtea
Kronologia
Mendeak XIX.aXX.aXXI.a
Hamarkadak 1950(e)koa 1960(e)koa1970(e)koa1980(e)koa1990(e)koa
Urteak 1971  • 1972  • 197319741975 • 1976 • 1977
Beste egutegi batzuetan
Gregoriotar egutegia 1974
MCMLXXIV
Ab urbe condita 2727
Armeniar egutegia 1423
ԹՎ ՌՆԻԳ
Bahá'í egutegia 130 – 131
Bengaliar egutegia 1381
Berber egutegia 2924
Egutegi budista 2518
Myanmarko egutegia 1336
Bizantziar egutegia 7482 – 7483
Koptoen egutegia 1690 – 1691
Etiopiar egutegia 1966 – 1967
Hebrear egutegia 5734 – 5735
Egutegi hinduak
Bikram Samwat 2030 – 2031
Shaka Samvat 1896 – 1897
Kali Yuga 5075 – 5076

Iraniar egutegia 1352 – 1353
Islamiar egutegia 1393 – 1394
Japoniar egutegia Shōwa 49
(昭和49年)
Korear egutegia 4307
Thailandiar eguzki egutegia 2517
Unix denbora 126230400 – 157766399
Holozeniar egutegia 11974

Gertaerak

Kirolak

Jaiotzak

Urtarrila

Otsaila

Martxoa

Apirila

Maiatza

Ekaina

Uztaila

Abuztua

Iraila

Urria

Azaroa

Abendua

Egun ezezaguna edo zehaztugabea

Heriotzak

Urtarrila

Otsaila

Martxoa

Apirila

Maiatza

Ekaina

Uztaila

Abuztua

Iraila

Urria

Azaroa

Abendua

Egun ezezaguna edo zehaztugabea

Nobel saridunak:

Agintariak

1974 hemen kokatua: Lurra
[[Fitxategi: Libia|10x10px|1974|link=|alt=Muammar al-Gaddafi]]
[[Fitxategi: Kanada|10x10px|1974|link=]]
[[Fitxategi: Errusia|10x10px|1974|link=]]
Augusto Pinochet
Kurt Waldheim
[[Fitxategi: Espainia|10x10px|1974|link=|alt=Carlos Arias Navarro]]
Fidel Castro
Munduko agintariak 1974. urtean
1891

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

1901

Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!

Abenduaren 20

Abenduaren 20a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta berrogeita hamalaugarren eguna da, 355.a bisurteetan. 11 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Azaroaren 11

Azaroaren 11 gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hamabostgarren eguna da, 316.a bisurteetan. 50 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Eddy Merckx

Édouard Louis Joseph Merckx edo Eddy Merckx (Meensel-Kiezegem, Flandria, 1945eko ekainaren 17a) Belgikako txirrindulari ohia da. 1965 eta 1978 artean profesionala izan zen.

Aditu askoren ustez, historiako txirrindularirik onena dugu Eddy Merckx, bai eta historiako kirolari onenetako bat ere. Bost aldiz irabazi zituen bai Tourra (1969, 1970, 1971, 1972 eta 1974) eta bai Giroa (1968, 1970, 1972,1973 eta 1974). Munduko Txirrindularitza Txapelketa hirutan irabazi zuen, behin Espainiako Itzulia, eta klasikoetan, 31 garaipen lortu zituen.

Bere karrerako 13 denboraldietan, 1.582 lasterketatan parte hartu zuen, eta horietatik 525 irabazi; horrez gain, beste hainbat ohorezko postu ere lortu zituen. Beraz, parte hartutako lasterketen % 35,5 irabazi zituen. Horregatik, eta irabazi-nahi aseezina zuelako, Eddy Merckxi Kanibala edo Tervuerengo Ogroa ezizenak jarri zizkioten.1974 urtea biribila izan zen harentzat, txirrindularitzaren koroa hirukoitza lortu baitzuen, Italiako Giroa, Frantziako Tourra eta Mundu Txapelketa irabazi baitzituen.

1967ko abenduaren 5ean, Claudine Acou-rekin ezkondu zen eta bi seme-alaba dituzte: Sabrina (1970ean jaioa) eta Axel (1972an jaioa). Semea, aita bezala, 1993 eta 2007 artean txirrindulari profesionala izan zen.

Ekainaren 18

Ekainaren 18a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hirurogeita bederatzigarren eguna da, 170garrena bisurteetan. 196 egun falta dira urtea amaitzeko.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Eskinko

Eskinko Scincomorpha infraordenako eta Scincidae familiako narrastien izen arrunta da.

Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Espainiako Langile Alderdi Sozialista edo ezagunago Espainiako Alderdi Sozialista (gaztelaniaz Partido Socialista Obrero Español PSOE) Espainiako alderdi politikoa da. 1879ko maiatzaren 2an Pablo Iglesias langileak Madrilen sortu zuen.

Egoitza federal nagusia Madrilgo Ferraz kalean du.

Herbehereetako futbol selekzio nazionala

Herbehereetako futbol selekzio nazionala herrialde hartako ordezkaria da. 1905ean lehenengo partida jokatu zuten, Belgikaren aurka hain zuzen ere. Hiru aldiz izan da munduko txapeldunordea eta behin Europako txapelduna.

INSEE

INSEE (frantsesez Institut National de la Statistique et des Études Économiques) Frantziako estatistika eta ekonomia ikerketarako nazio institutua da. Frantziako ekonomia eta Frantziako gizartearen inguruko datuak jasotzen ditu eta noizbehinkako zentsuak egiten ditu.

Parisen du egoitza eta Europako Estatistika Sistemaren adarretako bat da. 1946an sortu zen Vichyk Bigarren Mundu Gerran sortu zuen SNSaren ondoren.

Hainbat kode erabiltzen ditu bere ikerketa estatistikoetarako, zeinetan herriak, udalerriak, eskualdeak... zenbatzen diren. Norbanakoen identifikazio zenbakiak ere, institutuak pertsona bakoitza izendatzeko erabiltzen duen berdinak dira. Kode eta zenbaki honek, izaera guztiz ofizialak dira eta lekuak eta pertsonak izendatzeko erabiltzen den era ofizial bakarra da (posta-kodeak ez du inolako erabilera ofizialik posta zerbitzutik at).

Italiako Giroa

Italiako Giroa (italieraz eta ofizialki: Giro d'Italia, ˈdʒiːro diˈtaːlja ahoskatua), askotan Giroa bezala soilik ezagutua, Italiako txirrindularitza lasterketa da. 1909. urtean izan zuen lehen ekitaldia eta Luigi Ganna Italiarrak irabazi zuen.

Itzuli handien sailean sailkatuta dago eta Maiatzean ospatzen da, hiru astez Italiako txoko guztiak zeharkatuz.

Martin Ryle

Martin Ryle (Brighton, 1918ko irailaren 27a - Cambridge, 1984ko urriaren 14a) britainiar astronomoa izan zen.

Cambridgeko Unibertsitateko irakaslea izan zen 1959. urtetik aurrera. 1972an Errege Astronomo izendatu zuten. Rylek garrantzi handiko zeregina bete zuen irrati-teleskopioaren bilakaeran, eta haren erabilerari buruzko ikerketa bikainak egin zituen; espazioan urrunago ikusteko aukera ematen duen zabaltze-sintesiaren teknika asmatu zuen, besteak beste. 1974. urtean Fisikako Nobel Saria eskuratu zuen irrati-astronomian egindako lanei esker.

Odysseus Elytis

Odysseas Alepoudellis (grezieraz: Οδυσσέας Αλεπουδέλλης), Odysseas Elytis (grezieraz: Οδυσσέας Ελύτης izengoitia zuena, (Heraklion, Kreta, 1911ko azaroaren 2a - Atenas, 1996ko martxoaren 18a) greziar olerkari eta saiakera idazlea izan zen. Nabarmena da surrealismoaren eragina haren hasierako poesian: Orientabideak (1940) eta Lehen eguzkia (1943). Haren ideiek, Greziako kolorez eta argiz jantziak, mirari sentikor baten irudia dute. Gero, lirismo tradizionalagorako joera eta tonu epiko zorrotza hartzen dute; egungo historiarekiko lotura hertsia agertzen du Kantu heroiko elegiakoa, Albanian eroritako ikurrari eta Sei eta ausiki bat zerurako (1960) liburuetan, eta orobat To Axion Esti (1959, Bidezko da), bere obrarik garrantzitsuenean. Beste poema-liburu interesgarriak ere baditu, hala nola Monograma (1972), Igarlea (1973), Alabaordeak (1974), Vila Natacha (1974), Zeinuen araudia (1977) eta, batez ere, Maria Nefeli (1979) aparta, etsita egon arren etorkizun handia duen emakume gazte baten irudian oinarritua. Prosan saiakerak, Teofilo pintorea (1973), Paper irekiak (1974) eta Papadiamantisen xarma (1976), eta itzulpen ugari egin ditu, besteak beste, Berridazketa (1976) liburuan bildutako Giraudoux, Maiakovski, Jouve, Lorca, Ungaretti eta Brechten lanenak. 1979an Literaturako Nobel saria jaso zuen.

Otsailaren 4

Otsailaren 4a egutegi gregoriotarraren urteko hogeita hamabosgarren eguna da. 330 egun falta dira urtea amaitzeko, 331 egun bisurteetan.

Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.

Punk

Punk musika 1970eko hamarkadan agertu zen musika estiloa da. Musika estiloa izateaz gain, establishmentaren kontra jotzea helburu duen kultur mugimendua ere bada. DIY edo "zuk zeuk egin" filosofiari atxikia da, eta talde ugarik beren diskoak grabatu eta banatzeko jarrera dute. Jatorriak rock musikan, eta zehazkiago garage rock delakoan ditu, eta punk-rock deiturikoaren jatorria da. Ameriketako Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan sortu zen, 1974-1975ean.

The Ramones, The Sex Pistols, The Damned, Patti Smith edo The Clash izan ziren musikaren eta estetikaren eredua ezarri zuten musika taldeetako batzuk. Hasierako garaietan punk musika xinpletasun eta gordintasunagatik zen ezagutua; apaindurarik gabeko melodia xinpleak, boterearen kontrako edota politikari buruzko kantu laburrak, soinu "zakarra" eta rock musikan oinarrituriko tenpo azkarra ziren punk taldeen ezaugarri orokorrak.

Punkak bere kultura eragin zuen: gazte-bortizkeria, janzkera propio eta bereziak, pogo dantza, muturreko askatasunean eta botereari aurka egitean oinarritutako ideologia eta kontsumismoaren kontrako etika dira haren ezaugarri nagusiak.

Schleswig-Holstein

Schleswig-Holstein (alemanez Schleswig-Holstein, danieraz Slesvig-Holsten, behe-alemanez Sleswig-Holsteen, eta ipar frisieraz Slaswik-Holstiinj) Alemaniako iparraldeko land edo estatu federala da. 15.731 km2 ditu eta 2.834.259 biztanle. Hiriburua Kiel du.

UNESCO

UNESCO edo United Nations Educational, Scientific and Cultural Organization hezkuntza, zientzia eta kulturarako Nazio Batuen erakundea da.

1945eko azaroaren 16an sortu zuten Londresen.

Munduko herrialde pobreetan ikastetxeak egiten laguntzen du, baita liburuak argitaratu eta literatura eta hizkuntza gutxituak sustatu ere.

Egun duen presidentea Audrey Azoulay frantziarra da.

“UNESCO”ren helburu orokorra da bakea eta segurtasuna lortzea hezkuntza, zientzia eta kulturaren bidez.

Esan bezala, erakundeak nahi du herrien garapena lortu baliabide natural eta kulturaren bidez. Munduko herriak modernizatu eta aurreratzea da honen xedea, baina kulturaren aniztasuna eta nortasuna galdu gabe.

Erakundeak lan asko egiten du herriak alfabetatzen, hau lortzeko eskolak eraikitzen ditu, irakasleak trebatuz herrialde bakoitzerako.

“Unesco”-ren helburu nagusiak, laburbilduta, hauek dira:

Kalitateko hezkuntza denentzat lortzea eta etengabeko ikasketa.

Zientzia mobilizatu garapen iraunkorra lortzeko

Sozial eta etika erronka berriei aurre egin.

Kultura anitza, bakea eta elkarrizketa sustatu.

Komunikazioa eta informazioa erabili herrialde jankitza eraikitzeko.Lan handiena Afrikan egiten du.

Ziklido

Ziklidoak edo Cichlidae Pertziformeen ordenako arrainen taldea da. Gorputzez luzexkak, bizkar-hegal bakarrekoak eta oso kolore bizikoak izaten dira. Afrikako, Madagaskarreko, Indiako, Asiako mendebaleko eta Hego Ameriketako ibai eta itsasertzetan bizi dira. Familia honetako arrain asko apaingarri gisa erabiltzen dira.

Zipre

Zipre (grezieraz, Κύπρος, Kypros; turkieraz, Kıbrıs) Mediterraneoko uhartea da, Turkiatik 113 km-ra kokatua hegoaldean. Bertan dago Zipreko Errepublika, nazioartean onartua den estatu bat baina uhartearen hegoaldeko bi herenak besterik kontrolatzen dituena. Europar Batasuneko estatua da. Iparraldeko herena Turkiak okupatua izan zen 1974. urtean, Ipar Zipreko Turkiar Errepublika ezarriz. Azken lurralde hau Turkiak besterik ez du onartu. Uhartean, Akrotiri eta Dhekeliako Erresuma Batuaren barrutiak ere aurki daitezke.

Zipre Mediterraneo itsasoko hirugarren uharterik handiena da, Siriaren mendebaldean eta Turkiaren hegoaldean. Hiriburua Nikosia da. Nikosia iparraldeko eta hegoaldeko zatien arteko mugak erdibitua dago. Iparraldeko zatiko hiri nagusiak Kirenia eta Famagusta (portua) dira, eta hegoaldeko zatikoak, berriz, Limasol (portua), Larnaka eta Pafos.

Hizkuntza ofizialak: greziarra eta turkiera. Etniak: greziarrak, % 78; turkiarrak, % 16; besteak, % 4. Erlijioak: ortodoxoak (% 78), musulmanak (% 18), besteak (% 4).

Zipre 1960. urtean sartu zen Nazio Batuen taldean.

Denbora unitateak

attosegundofemtosegundopikosegundonanosegundomikrosegundomilisegundosegundo
minutuorduegunastehilabeteurtebosturtekohamarkadamendemilurtekogigaurte

Beste hizkuntzak

This page is based on a Wikipedia article written by authors (here).
Text is available under the CC BY-SA 3.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.